LIBURUAK


2021eko uztailaren 20an
INESAREN BALADA
Hasier Etxeberria
ELKAR
160 orrialde
7,60 euro


AURTENGO APIRILA SARIAN FINALISTA

Hasier Etxeberriak idatzitako "Inesaren balada" nobela finalista gertatu da 2002ko Apirila sarian, gazteentzako narratiba bultzatu asmoz Corte Inglesek eta Argitaletxe Elkartuak (argitaletxe valentziarrak, galiziarrak, katalanak, asturiarrak, aragoiarrak eta euskaldunak osatzen duten elkarlanerako plataformak) urtero antolatzen duten literatur lehiaketan. Abenturazko nobela dugu "Inesaren balada", XVIII. mendeko kortsario lapurtarren mundura garamatzan idazlana. Bere protagonista nagusia neskato bat da, Inesa Indazubikoa. Zazpi ahizpen artean zazpigarrena jaiotzea egokitu zitzaion neskato honi, eta mendikoa zenez, jakina zen bere patua: sorgina izatea zegokion. Baina bera hegazti urruti-gose bat zen, eta ez zegoen horretarako prest. Bere gurasoen ostatuan lanean ari zela Pellot kapitain kortsarioa ezagutu zuenean, garbi izan zuen zer egin. Pellot kapitainak eta bere tripulazioak soldadu espainiarrak zeuzkaten atzetik, eta haiek ostatuan agertu orduko, ospa egin zuten handik. Inesak, bere aldetik, epe bat jarri zion bere buruari: hamar urte beteko zituen egunean alde egingo zuen gurasoen etxetik eta Pellot kapitainaren bila hasi.

KARRAMARRO UHARTEA. PERLA ZURIA
Joxean Muñoz/ Inazio Mujika/ Jose Angel Lopetegi
TTARTTALO
36 orrialde
4,15 euro


KARRAMARRO UHARTEKO LAGUNAK BERRIZ

Hona hemen Joxean Muñoz eta Inazio Mujikak idatzi eta Jose Angel Lopetegik marraztutako "Karramarro uhartea"ren jarraia: Dimitri kapitaina, Txin-txin pilotua, O'Clock artilleroa, Jozé lemazaina, Pizzicatto sukaldaria, Ton-ton zelataria, ontziko txokoa den Akeita, Iks loroa eta Sam katuari gertatzen zaizkien abenturekin gozatzeko parada berri bat. Gutxienez beste bi liburuxka badaude jada plazaratuak. "Perla Zuria" horietatik bat dugu. Perla Zuria uharte bat da, eta piratek eraikitako antzoki eder bat dago bertan. Garai batean bazen han kanta, dantza eta festa ugari, baina Walkertar Walker eta bere esklabozaleak azaldu zirenetik, akabo jai giroa, eta antzokia erdi erorian egon da. Baina hara nondik pirata guztiak elkartu diren berriro han!

ETXEA IPUIN ESKOLA
Juan Manuel Etxebarria
IBAIZABAL
95 orrialde


EUSKAL MITOLOGIAKO HIRU IPUIN

Gure herriaren joan-etorri luzean, eta eskolak sortu arte bederen, norberaren etxean ikasi ohi ziren ikasi beharrekoak, belaunaldiz belaunaldi jakinarazten ziren sinesteenak batik bat. Eta gaur egun eskola ederrez beterik baldin badaukagu gure herria ere, aukerak aukera, gaztetxoen hezkuntza integralerako guna etxea beti izango dela oinarritzat harturik osatu du Juan Manuel Etxebarriak "Etxea ipuin eskola" liburua, non euskal mitologiako hiru ipuin jasotzen diren: Mari, Laminak eta Olentzero, Jesse marrazkilariak egindako irudiez hornituak eskainiz. Ipuinok euskaraz datoz, baina bakoitzak bere itzulpen-laburpena du, euskararik erabiltzen ez dutenen lagungarri.

SABOR DE MALTA
Francisco M. López Serrano
KUTXA
31 orrialde
3,61 euro


DONOSTIA HIRIKO KUTXA SARIA 2001

Donostia Hiriko Kutxa Literatur sarietan Gaztelerazko Ipuinarena eskuratu zuen iaz Francisco M. López Serranok "Sabor de Malta" izenburua duen narrazio honexekin. Oliver Best rock abeslaria, beti mozkorturik dagoen gizona, da kontakizun honen protagonista. Dagoeneko zeharo usteldu zaio gibela Oliver Besti, harrapatu dituen zirrosi eta hepatitisa gaiztoak oso aurreratu zaizkio, eta heriotzara eramango duen azken kopa horren atzetik dabil ero moduan, Maltako ihauteri egunetan prezeski. Baina haren gorabehera horien guztien berri, narratzaile guztiz orojakile batek ematen digu: Jainkoak, alajaina! Zeruaren, munduaren eta gauza guztien sortzaileak, eta beraz, ustekoa da mozkor horren Infernuaren sortzaile ere izango denak.

PIRATEKIN MATEMATIKA-REN MUNDUAN 2
Batzuen artean
ELHUYAR
CD-ROMa
27,50 euro


8-10 URTEKO HAURREI ZUZENDUA

Elhuyarrek plazaratu duen "Piratekin matematikaren munduan 2" hauxe zortzi-hamar urteko haurrei zuzendua dago. CD-ROM hau berdin erabil daiteke PC edota Macintosh ordenagailuetan. Bertan, batik bat irakasleei eta hezkuntza-esparruan "Piratekin munduan" programa multzoko "Matematika 2" hauxe erabili nahi dutenei oso lagungarri gerta dakiekeen gida didaktikoa aurkitzen da. Menu nagusian, berriz, portuan agertuko dira nabigatzen hasteko behar dituzun guztiak. "Zatoz gurekin itsaso zabalera!", gonbidatuko zaitu piratetako batek, eta animatzen bazara, era guztietako abenturak bizi ahal izango dituzu haiekin batera, mundua zeharkatzen duzuen bitartean. Kortsarioekin ibiliko zara borrokan, merkatura joango zara, zubi bat eraiki...

TENTO ETA KATEA
Ricardo Alcántara/
Gusti
IBAIZABAL
29 orrialde
4,75 euro


KATEA IZATEAREN ONURAK ETA KALTEAK

Etxeko txikienak oso kontuan dituen kontakizun bilduma hau Ricardo Alcántarak sortu, Gustik marraztu eta Iñaki Zubeldiak euskaratua da. "Tento eta katea" deritzanean, txakurtxoak kateaz lotutako txakur dotore batekin egiten du topo, eta hura bezain guapoa egoteko gogoa sortzen zaio. Gainera, jakin badaki bere lagunetatik inork ez daukala katerik! Beraz, arin-arin abiatzen da bere gelarantz, jostailu artean kateren bat izan behar duelakoan. Baina han ez du inongo katerik aurkitzen, eta trastelekura doa begiratzera. Eta trasteen artean, kate bat aurkitzen du. Kate luze samarra, kandadu eta guzti duena. Hark balioko dio. Lorategira joan, eta katearen mutur bat bere lepokoari lotu, eta beste muturrarekin zuhaitz baten enborra inguratzen du.

MEMORIA 2001
Batzuen artean
EUSKO IKASKUNTZA
264 orrialde


EUSKO IKASKUNTZAK IAZ EGINIKO LANA

Eusko Ikaskuntzak, urtero egiten duen bezala, 2001. urtean egin duen lanaren ikuspegi orokorra eskaintzen du "Memoria 2001" deritzan argitalpen honetan, iazko ekitaldian zehar garatu dituen era guztietako jardueren berri xeheki emanaz. Laburbilduz esan dezakegu 2001ean Eusko Ikaskuntzak 25 jardunaldi, mintegi eta sinposio antolatu zituela Euskal Herriko geografia osoan zehar, zientzia ikerketa, hizkuntzalaritza, historia, egungo musika, haurren osasuna, kazetaritza, abeltzaintza, Europaren eraketa, emigrazioa eta diaspora, sareko lana, gizarte mugimenduak eta beste gaiak aztertuz. Horrez gain, 30 liburu argitaratu zituen, ikerketa eta prestakuntza laguntzeko 69 beka eman, eta hezkuntza jarduera zabala burutu zuen.


Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude