ERIETXETAKO DIAGNOSTIKO KEZKAGARRIAREN SENDAGAI BILA


2007ko otsailaren 21ean
Donostiako Medikuntza fakultatean ikasten ari ziren zenbait gazte osasunaren munduan euskarak bultzada baten beharra zuela ohartu ziren. Hala, 80ko hamarkadaren bukaera aldean bilerak egiten hasi ziren, eta Nafarroako, Arabako eta Bizkaiko zenbait sendagile, erizain eta ikaslerekin bildu ostean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea jaio zen. 1990ean elkarte bezala eratu zenetik, OEEren bazkideen kopurua etengabe hazi da, eta dagoeneko 650 ikaslek, erizainek eta sendagilek osatzen dute. Hauetako askok OEEren zuzendaritza batzordeak antolatu ekitaldietan parte hartzen dute.

Ildo horretan, osasunaren espezialitate guztiei komuna zaien gai bat euskara hutsean jorratzen dute urteroko jardunaldietan. Apirilean egindakoak hamabigarrenak izan ziren, eta gaixo terminalentzako zainketa aringarriak izan zituzten hizpide. Ohi denez jardunaldiotako parte hartzaileak, nagusiki, sendagileak eta ikasleak izan ziren.
Talde euskaltzalea Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean aritzen da, zenbait ikastaro antolatuz eta ekonomikoki lagunduz. Liburugintzan ere aritua da, honezkero bi hiztegi kaleratu ditu. Batek giza anatomia du mintzagai eta besteak osasun jardunaldietako terminologia. Gainera, urtero osasunaren inguruan idatzitako testu onenari Jose Antonio Agote saria ematen dio, zendutako sendagile euskaltzalearen omenez.
Bestalde, Hego Euskal Herriko ospitale eta kontsultategietan euskarak duen presentzia txikia dela salatu izan dute OEEko kideek. Osakidetzak hogei urtean ez du zerbitzu publikoetan normalizaziorako planik abiarazi. Orain urtebete inguru Eusko Jaurlaritzak sindikatu eta zenbait talde euskaltzaleri lehenbiziko plangintzaren zirriborroa helarazi zien, eta laster martxan jarriko zela ziurtatu. Baina ez da hala gertatu, eta OEE kexu da, taldeko idazkari eta Donostiako Andre Maria Erresidentziako sendagile Jose Ramon Furundarenak azaldu bezala: "Planak honezkero indarrean egon beharko luke, baina politikoek behin eta berriz atzeratzen dute, eta badirudi beraien aldetik borondaterik ez dagoela. Martxan jarri ezean, euskarak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuetan ez du aurrera egiterik izango".
Nafarroako Autonomia Erkidegoan, berriz, egoera zerbait hobea da. Izan ere, Administrazioko legeek zonalde euskaldunean eta mistoan jardun behar duten sendagile eta erizain euskaldunen gutxieneko kopurua aurreikusten dute. UPNren Gobernuak, dena den, legeok bete ez daitezen oztopo ugari jarri ditu, eta Osasunbidean gutxieneko kopuru horiek askotan ez dira errespetatzen. Hori dela-eta OEEren kideek behin eta berriz salatu dute Hego Euskal Herriko zerbitzu publikoetan euskaldunen oinarrizko eskubideak egunero urratuak izaten direla.
Osasun munduan, gainera, mugikortasuna eguneroko ogia denez, Espainiatik mediku eta erizain erdaldunak etortzen dira, eta kasuon gaixo euskaldunek gaztelerara jotzeko ohitura dute. Honen inguruan zera dio Jose Ramon Furundarenak: "Gaixoak eta sendagileak elkar ezagutzen ez dutenean, gaixoak gaztelerara jotzeko ohitura du, nahiz eta biak euskaldunak izan. Antza, gaixoak uste du, euskaraz eginez gero, sendagilearekiko harremanak mikaztuko direla. Sarritan, gainera, gaixo horrek sentitzen duen mina euskaraz hobeto azalduko du".

Unibertsitatean ere nahi eta ezin.

Medikuntza, Erizaintza eta osasunarekin zerikusia duten beste ikasketetako fakultateetan ikasle eta irakasle euskaldunek ez dute egoera gozorik bizi, euskarazko klaseek oztopo asko baitituzte. Esate baterako, oraindik liburu asko gazteleraz baino ez daude, eta apunteekin lan egitera behartuak dira. Ildo horretan, OEEk urtean zehar osasunaren inguruan euskarazko liburugintzan nabarmendu direnei Jose Antonio Agote saria ematen die eta, bide batez, euskarazko liburuen sorrera sustatzen du.
Dena den, hori ez da euskal adarrak duen arazo bakarra, irakasle euskaldunek bete behar dituzten lan baldintzek ere kexu asko eragiten dituzte. Irakasleok Medikuntza fakultateetan lan egiten dutenen %5 baino ez dira (545etik 25), baina beraiei dagokie ikasketen kredituen ia erdia ematea, eta irakasle gehiago kontratatu ezean, klaseen masifikazioa larriagotuko da.
EHUko irakasle Angel Bidaurrazaren hitzetan, "erdal sistema batean ezin da euskara garatu, eta unibertsitateko agintariei gure hizkuntzaren erabileraren normalizaziorako abian diren planei bultzada ematea dagokie. Gainera, euskarak fakultateetan ez ezik, praktikak egiten diren erietxeetan ere bere lekua izan behar du, eta horretarako unibertsitatearen eta Osakidetzaren arteko hitzarmen bat beharrezkoa da". Izan ere, Medikuntza eta Erizaintzako ikasketetan trebatutako gazte euskaldunek ez dute praktika eskola horiek euskaraz egiterik. Odontologiari dagokionez, bukatu berri den ikasturtean matrikulatu ziren 50 ikasleetatik 16k euskal ereduan ikasteko borondatea agertu zuten, nahiz eta ikasketotan euskaraz derrigorrezko irakasgai bakarra egon, mikrobiologia hain zuzen ere. Azkenik, Farmazia karrerako lagunek oraindik ezin dituzte lehen ikasturteko irakasgai guztiak euskaraz jaso


Azkenak
Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioa. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Eguneraketa berriak daude