UDA GIROAN, SEXU SENA KONTUAN


2021eko uztailaren 16an
Espainiako jeneraletan jeneralenari eta bereei batere gustatu ez arren, eta gaur egungo gazte bati baino gehiagori harrigarria iruditzen bazaio ere, beti izan du sexu kontuak garrantzi aparta pertsonen arteko harremanetan. Baita Frankismo garaiko unerik ilunenetan ere. Disimuluan pasa zitekeen negu gorrian, batik bat eguraldiak ez zuelako asko laguntzen estalperik gabeko lekuetan harreman horiek izatera, baina besterik zen uda giroan orduan ere. Zerbaitengatik kaleratuko zuen ZERUKO ARGIAk "Seksu eziketa" izenburuko editoriala uztailean!


SODOMA ETA GOMORRA

Eta zer zioen hartan? Bada, gaur egun guztiz ulertzeko zaila gertatzen den mezua zabaltzen zuen. Hasteko, aurreko urteetako giroan murgiltzen zen. "Zerbait txar eta izkutuko bezala artu izan dugu seksu arazoa. Ori aipa ere ez zitekean egin kristau jatorren artean. Ondorengoak behar zirelako eta gizadia Sodoma eta Gomorraren antzeko egoera nardagarrian gal ez zedin bakarrik ematen zen ontzat ezkontza bera ere. Zeruko atea bera ere estuegia zen bi batera, uztarturik, sar zitezen".
Izugarri samarra agertzen zuen panorama, ez da hala? Baina... "Baiña aurrak eta gaztetxoak jakin-miñez josiak egon eta neska-mutillak elkarrentzat griñatuak eta bata bestearentzat egiñak. Eta zenbat eta gehiago kontu au gorde eta zenbat eta gehiago neska-mutillak elkarrengandik urrundu, orduan eta jakin-min aundiagoa eta elkarrentzat irrika biziagoa sortzen. Garbi ikusi ditugu jokaera onen ondorioak: larritasuna, ikara, lotura, kezka, gaixotasuna...".
Aldatzea komeni zela, hara! Nola, ordea? Heziera jator batekin, antza. "Badakigu eziera jator bat ematea ez dela ain erraza. Gu, geuk ere, ez dugu lehengo eziera txarra zeharo uxatu geure barrutik eta geure jokabideetatik. Bestalde nahiko moldakaitz gertatzen gera arazo au argitzerakoan. Eta zail zaigu askotan aurraren munduan sartzea eta beronen galderak ulertzea.
Baiña zailtasun guztiekin ere, bete behar dugun eginkizuna dugu. Ez dezaiokegu 'or konpon' esan. Umeek eta gaztetxoek nozituko lukete gehienbat. Eta ez dezakegu, jarri behar ez diren langa eta esiak ipiñiaz, zuzendu. Giza ezierak, sentimenduak, maitasunak, seksoak eta besterenganako errespetoak eskatzen duena gogoan eduki behar dugu".


LAGUNTZAILEEN BEHARRA

Nolanahi ere, sexu senaren heziera kontu hartan ez zituen editorialgileak bere garaiko guraso arruntak oso jantziak sumatu behar, laguntzaileengana jotzeaz haratago zihoan gomendioa luzatzen zien-eta. "Gizartelariek, sendagilleek, sikologoek, eta gai auetan jakintsu direnek dute itza. Legegizonen iritziak debekuak edo aginduak- itz ortan oiñarritu behar du. Gizonongan oiñarritu behar du giza-legeak, gizabideak. Ez, noski, tabu eta mitoetan".
Fede handia zien editorialgileak gizartelari, sendagile, psikologo eta enparauei, bistan denez! Ez du ematen, behintzat, aditu haietako bakar bat ere erruan egon zitekeenik burutik pasa zitzaionik... Alabaina, nahikoa da orduko sexu bibliografiari errepaso txiki bat ematea, Espainia mailan bederen ospetsuen zirenek mantentzen zituzten sexu teoriez guztiz beldurtzeko!
Baina itzul gaitezen harira, hau da, editorial hark zioenera. Eta hauxe zen haren ikuspuntua: "Baiña bai gurasoek, bai ezitzailleek eta bai irakasleek oso gogoan eduki beharko dituzte gizarteko tabu eta mito guztiak. Ez direla gauetatik goizera kentzen direnak jakin beharko dute, alegia. Oso zentzuz jokatu beharko dute. Ez dezake guraso edo ezitzaille batek aurrak izan behar dion itzala arinkeria batez gal. Ez dezake ekintzaille edo irakasle batek eskuartean daukan ekintza arinkeria batez arriskuan jar. Zer irabazten dugu, bada, arinkeriagatik-edo gaztetxoei biltokira joaten debekatzen badiete gurasoek, edo aurrak saillean ikastolatik ateratzen badizkigute? Onelako lau arinkeria nahikoak dituzte gure etsaiek behar beharrezko ditugunak ankaz gora botatzeko. Zer, gu uskeria batzuetan nahastea baiño oberik eta errazagorik, gu ondatzeko?".
Honen aurrean, zer esan? Bada, horixe zela orduan eta Euskal Herrian bizi zen giroa. Eta dena den, editorialgilearen ustez "benetan eldu behar diogu seksu eziketari eta askatasunari. Gizonaren osotasuna eta eldutasuna jokatzen ditugu. Barka eziñezko pekatua litzake arazo oni ihes egitea. Baiña ortarako arrazoiz eta zentzuz kendu behar ditugu guraso askoren iritzi eta uste oker asko. Gaurko gizarteak eta gaurko gurasoak dauzkaten iritzi, jokabide eta indarra ez gogoan artzea 'iñoxente' izatea edo 'gaiztoa' izatea da. Eta iñoxentekeria, maltzurren eskuetan, gure galbiderako da. Landu ditzagun eta esna eta argi gure gurasoak, eskura dauzkagun aur eta gaztetxoak seksu alderdiaren jaun eta jabe izan ditezen"

Andima Ibinagabeitia saria
Iragarkia, 1972-VII-30
Azkeneko urteetan bezala aurten ere, Euskera Lagunen Elkarteak (ELE), izenburu honekin, urteroko saria eratzen du euskal idazle eta jakintsuentzat euskeraren indarberritze, sakontze eta batasuna helburu hartuaz

2) Elkarteak sortua danez gero, bere ardurapean hartzen ditu idazlan sari honen antolatze, zabaltze, epaitze eta sari-emaitza.
3) Sari bakarra eta eman beharrekoa izango da, 1972ko azaroaren 1ean, Andima zanaren heriotza urte-mugaz, bere zenbatia USAko 1.000,00 dolarretakoa izango dalarik.
4) Gaitzat Euskal Ikastoletako Testoak hartzen dira, hamar urtetatik hamabost urtetarako ikas-mailak osatzeko bereziki.
5) Texto horretan edozer gai erabili diteke: ala Fisika, Kimika, Historia, Geografia, Matematika. Teknika-gai, Biologia, Fisiologia, Elizti, tabar, edozernahi gairi emanaz Enziklopedia Botanika, Geometria eta Antropologia ez ezik). (...)
10) Lanak Abuztuaren 30erako bidaliak edo korreoan ipiñiak beharko dira izan ELEren zuzenbidera. Apartado 51.730 Sabana Grande-Caracas- Venezuela "Andima Ibinagabeitia Saria" aurrez idatziaz (...)

Teknokrazia: Euskal klase berria
Berrogei eta hamar urte ditudalarik, ezinezko zait lana aurkitzea. Lan-eskaintza guztiek gaztetasuna eskatzen dute, esperientzia, agintzen ohitura, jendearekiko begikotasuna eta esperientzia... eta esperientzia... Planteamendu hau arras desbidezkoa dela begien bistakoa da, zeren eta adina baita eskaturiko baldintza horiek denak eskura ditzakeana. Zertarako du, bada, 45-60 urtetako gizaseme batek, esperientziaren bidez eta bere nortasunaren desarroiloaz, gaitasunean (kapazitatean) gailurra jotzea, edozein zernola dela eta momentuz bere jakintza eta lanbide alorretik at geratu behar badu, lana egiteko modurik gabe? (...) Honetan euskaldunok ez gara besteak ez bezala, nahiz eta demokrazian eta adinarekiko errespetoan haziak garalazko plantak egitea oso atsegin izan. Egia da bereizkeriazko postura hau kanpotik datorkiguna, baina badirudi gure teknokraziak bozkarioz onartu duela. Gainera, teknokrata hauetariko gehienak abertzaleak direla esango nuke (...) (1972-VII-30)

Eliza Euskal Herrian
Berri berria ez bada ere, berriki etorria da gure belarrietara: ehun ta berrogei ta hamarrenbat (150) apaizek, Araban, beren gotzaiaren dimisioa eskatu dutela. Aspaldiko urtetan ahotik ahora zebilena kontuan hartuaz gero, ez da harritzeko gauza. Harrigarriena, orain arte, bere horretan iraun izan litzake. Guztiz harrigarria, halabaina, eskabide hori haintzat hartua izatea izango litzake. (1972-VII-30)


ASTEKARIA
2002ko uztailaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude