Ikasturtearen amaieran, ikasleen defentsa


2021eko uztailaren 23an
Orain bezala, ekaina azterketen hilabetea izan ohi zen 1972an ere. Beraz, auskalo zein izan zen Z. ARGIAk uztailean ondo sartuta «Ikastaroaren udazkena» zeritzan editoriala ateratzeko benetako arrazoia. Beharbada editorialgilearen gertukoren bati eginiko bidegabekeriren bat, zeren, harritzekoa bada ere, ikasleen defentsa sutsua egiten zuen hartan!



UZTAREN GARAIAN

Izenburuak ematen zion aitzakiari jarraituz ekiten zion bere bideari «Ikastaroaren udazkena»ren egileak. «Udazkenari begira jardun ohi da nekazaria edo laboraria urte osoz lanean. Utsik gelditu diran lurrak goldatu eta jira. Azaroan berriro azia erein. Udaberrian jorratu eta ongarritu. Zenbat ordu lur azpitik muturra azaltzen asten diran landaretxoei begira! Zenbat itxaropen eta amets alea artzen ari diranei begira! Zenbat bildur beranduko izotzari! Zenbat kezka laiño kankar beltzak orroka eta marruka burrukan asten diranean! Arri-jasa batek desegin dezake nekazariaren illabetetako lana eta urte osoko etekiña eta uzta».
Zegoenerako nahikoa baliatu zela nekazariaren metaforaz pentsatuz, behingoan erabakitzen zen editorialgilea zein izango zen bere egiazko jomuga adieraztera. «Ekaina da ikaslegoarentzat udazken. Au du fruituak jasotzeko urte aroa. Lasai igaro dezake udaldia, onak jasotzen baditu. Baiña ez du pakerik izango txarrak biltzen baditu. Ez dirudi, baiña lan gogorra da ikasi beharra. Orduak eta orduak egin behar dituzte umeek eta gaztetxoek, toki berean, geldirik, ikasi eta ikasi. Gai zail eta astunetan gaiñera askotan. Zenbat estuasun uzta jasotzeko garaian urtearen buruan lasaixeago ibiltzen badira ere. Zenbat lo-galtze. Zenbat jai arratsalde zozo!». Zer ote zeukan buruan editoriala idatzi zuenak, aurreko guztia hain poliki agerian jartzerakoan? Bere haurtzaroaz oroituko zen, apika. Horrela balitz, ez zituen ordu gozoegiak pasa eskolan. Are gutxiago azterketa garaian. «Baiña zer bilduko ote dute ikastaroaren udazkenean? Bilduko ote dituzte eta erauziko biltzailleek, adar eta osto ugari eta gazte oien azpian dauden ale guztiak? Ala erein gabeko tokian biltzen asiko ote dira? Ez dituzte, zoritxarrez, sarritan ikastaroan behar bezala zaitu, ongarritu eta jorratu. Begiratu besterik ez dago zenbait ikastetxeri, zenbait irakasleri, zenbait sistimari. Eta begiratu besterik ez dago azterketa moldeari. ‘Leon-kastillo’ bat, zozketa bat dirudite askotan azterketek. Gutxiena dakienak, gutxiena saiatu danak eman litzake fruiturik onenak, agian».


INTXAUR BILA SAGASTIAN

Editorialean garbiegi azaltzen ez zen arren, azterketetako galderaren bat izango zen «Leon-kastillo» delakoa. Izan ere, «Espania bakarra, handia eta librea» aldarrikatzen zeneko garaia zen, eta arlo guztietan nabarmentzen zen hori... «Ez zaie begiratu urte guztiko lanei. Askotan ez dituzte aztertzailleek landare oietan dauden fruitu guztiak eta onenak biltzen. Sagar billa ibili ohi dira gaztaindian eta intxaur billa sagastian. Badirudi fruiturik ez daukaten lekuan ibilli ohi dirala billatzen eta miatzen».
Gordin samarra zen baieztapena, eta beraz frogaren bat merezi zuen. Editorialgileak eskaintzen zuena, kasu. «Ona, au garbi ikus dezagun, aurten Institutoan hamaika urtekoei egindako galderetako bat: Sabes el significado de la palabra ‘choto’?’. Antxume txikiari deitu ohi diote 'choto' Nafarroan. Txekor txikiari, berriz, Kastilla aldean. Galde iozu hamaika urteko Madrilgo umeari zer esan nahi duen ‘bocarta’ itzak. Zenbatek asmatuko ote lukete? Ori itsas bazterreko umeak bakarrik jakin lezake ongi. Orretaz gaiñera, batzuek obeto ematen dute beren jakitearen berri idatziz, baiña beste batzuek itzegiñez. Or ere ez dago berdintasunik. Eta noiz asi behar dute gai batzuk aukeran ipiñi eta beren kontura lanak egiten, ortarako behar dituzten liburuak eskuetara eman eta? Zergatik galdera batzuri erantzunaz azterketak egiten jarraitu? Ez al da beste bide ori egokiago?».
Ez dakit zenbat ikaslek irakurriko zuen Z. ARGIAko editorial hura, baina norbaitek egin izan balu, nolako poza hartuko zuen. Editorialgileak espero zuen bateren baten irakurketa, horrela ematen baitzion amaiera lanari: «Dena den, uda on bat opa diegu urte aroan saiatu diran ikasle guztiei. Atseden dezatela beren nekeetatik. Eta bidez aurki dezatela ikastetxean ematen ez zaien euskal giro eta kultura»

Bihotza
Bihotza makina bat dala ere esan da. Bi mugimenduko makina. Tik eta tak ari dana: bi-hotz. Beti martxan dabil. Gau eta egun, lo edo esnai gaudela, bihotza bere lanean ari da. (...) Neguan etxe guziko gelak berotzen dituen suak bezela egiten du bihotzak: gorputzaren atal guziei odol epela egokitu. Horrela urteak eta urteak igarotzen ditu: 5, 20, 90, 120 urte aspertu gabe, beti joera berdiñean. Alemanak egin nahiko lituzke horrelako makinak! Matusalem-enak ona erten zuen behintzat: hainbeste urtetan lanean eta ematen duenez behin ere aberiarik gabe! Eta ez dedilla makaldu. Behar bezela ez dabillenean kontu txarrak izaten ditugu (...) (1972-VII-16)

Ernst Lubitsch

Zuzendari au, jatorriz alemana izanarren, Ipar-Ameriketako zine barrutikotzat joko dugu. 1892 urteko Urtarrilaren 23an, Berlin-en munduratu zen, eta 1915-tik 1923rarte, Alemanian egin zituen bere zine lanak. 1923an, Ipar-Ameriketara aldatu zen ain zuzen, eta an bizi izan zen 1947an eriotzak artu zuen arte. (...) 1919 urteaz gero jabetu zen bere buruaren posibletasunaz. Zineko munduan zear nondik nora ibil zitekean garbi ikusten asi bait zen «Die Austerprinzessin» komeria lana burutu zuenean. (...) 1929 urtean asmatu zuten zaratadun zinea, eta zuzendari asko joan ziren pikutara, otsa bear bezala erabiltzera iritsi ez zirelako. Lubitsch-ek, berriz, egoki erantsi zizkien itzak argazki igikorrei. Zine mutuko garaian, eginalak atera bait zituen pertsona eta multzoak bear bezala bilduaz eta erabiliaz, iztunak zirela adierazteko. Beraz lan andia egina zuen aurrez, eta aotsdun zineko garaietatik, nortasun berezi batez osatu zuen Lubitsch-ek bere pelikula bakoitza (...) (1972-VII-16)

Ormazabal-Bar Dunixi
Iragarkia, 1972-VII-16
Etxegintza ta etxe-txukunketarakoak. Uralita ordezkaria. Tolosa: Urrutizkiñak: Etxekoa 65 19 60 Landolakoa 65 19 33. Urretxua: Urrutizkiña: Landolakoa 67 17 84. Erakustokia: Tolosa-n - Zumalakarregi, 7-gn


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude