Termometroa


2021eko uztailaren 20an

EUSKARA 2015

Hizkuntza Kontseilua arduratuko da Ipar Euskal Herriko "Euskara 2015 Plan Estrategikoa" gauzatzeaz. Hizkuntza Politika definitzeko estrategia Obragintza Publikoaren agindu bat izan da, eta Jean Michel Devret Baionako suprefetaren eskutik etorri da. Obragintza Publikoa, Estatua, erregioa, departamendua, udal eta herri arteko sindikatuen ordezkariez osatua dago. Plan honen bidez, heldu diren hamar urteetarako hizkuntza politika zehaztu eta egituratuko da Ipar Euskal Herriarentzat



124 EUSKAL PRESOK ASKE BEHARKO LUKE

ESPAINIAKO espetxeetan dauden 124 euskal presok aske beharko luke jada, normalean, estatuko beste gainerako presoei ezartzen zaizkien arauak betez gero. Preso hauek guztiek zigorraren hiru laurdenak beteta dute jada espetxean, baina Espetxe Erakundeetatik ez da horrelakorik onartzen eta preso mantentzen dituzte .Egoera hau salatzeko, Etxerat erakundea «Noizko...?» izeneko ekimena eramaten ari da aurrera eta hilero herriren batean euskal presoen senideen elkarretaratzeak egiten ari da. Hiru egin dira jadanik, lehena Zornotzan, ondoren Gasteizen, eta azkena Arrasaten, iragan igandean.


RAMON JAUREGI ETA UDAL HAUTESKUNDEAK

DATORREN maiatzeko udal eta foru hauteskundeak hurbildu ahala, proposamen eta ideia desberdinak ari dira plazaratzen. Ramon Jauregi PSOEko buruzagiak PP eta PSOEk herri askotan zerrendak osatzeko arazoak izanez gero, «alderdi demokratiko guztiak» batera aurkeztea edo hauteskunderik ez egitea proposatu du.


GARZON ETA EUROPA

BALTASAR Garzon epaile espainiarrak ukatu egin du sortu berri den Nazioarteko Zigor Arloko Epaitegira edo Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira joango denik. Entzutegi Nazionala utz zezakeen zurrumurrua aspaldi dabil dantzan eta joan den astean «El Periódico de Alava»k argitara eman zuen. Garzonen esanetan, «terrorismoa babesten dutenek» egoera nahastu eta ETAren aurkako lana oztopatzeko zabaldu dute zurrumurru hori.


ESPAINIAR KONSTITUZIOZALEEN BILGUNE BERRIA

ASKATASUNERAKO Fundazioa sortu berri dute Ermuko Foroa eta Aski da! plataformaren inguruan aritu diren zenbait pertsonek. Edurne Uriarte EHUko irakaslea izango da fundazioaren lehendakaria. Sorrera ekitaldia ekainaren 29an egin zen eta PP eta Nicolas Redondo Terreros PSE-EEko idazkari nagusi ohiaren inguruko kide ugari bildu zen ekitaldian. Ez da oharkabean pasatu PSOE eta egungo PSE-EEko zuzendaritzako kiderik ez zela izan espainiar konstituziozaleen bilgune berrian.


DEPARTAMENDUAREN ESKE

ANDRE Darraidou auzapeza eta Hautetsien Elkarteko lehendakariak euskal departamenduaren eskaera berritu dio Jean Michel Devret suprefetari. Joan den larunbatean, 60 hautetsi inguru bildu zen Baionako suprefeturaren aitzinean. Suprefetak departamendua sortzeko traba nagusia bortizkeria dela dio, Darraidouk, aldiz, Euskal Departamendua aldarrikatzen ez dela sekula bortizkeriarik erabili adierazi zion.


IBARRETXE ETA SAHARA

JUAN Jose Ibarretxe lehendakariak Mendebaldeko Saharara egin berri duen bidaia politikoki ez zuzena izan da zenbait gunetan. Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioak ez du gustuko autonomietatik halako bidaiak bere baimen eta oniritzirik gabe egin daitezen. Marokok ere ez du atsegin Europatik administrazio aginte maila handia duten zonalde edo herrialdeek Fronte Polisariok gidatzen duen administrazioarekin halako harremanik izatea. Aazkenik, euskal enpresari asko beldur da halako bidaiek euskal enpresek Marokon duten interesei kalte egitea eta horregatik kritikatu zuen Confebask-ek bidaia hau.


DESOBEDIENTZIAREN BIDETIK

DESOBEDIENTZIA zibilaren egunak Ezpeletan egingo dira urriaren 13 eta 14an, Demoek, ABK-k, Zuzen Ekintza Taldea eta Desobedientzialariak deituta. Desobedientzia zibilaren bidetik, Euskal Herriak autodeterminazioa gauzatu: posible da lelopean egingo da.


Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Milaka palestinar suntsitutako Gaza iparraldera bueltatzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat suntsituta dagoela eta... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak aurtengo Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzeko deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude