Milanen koloreak

Malpensako aireportura iritsi eta inoiz lehenago bisitatu gabeko hiriaz nuen irudia errepasatu nuen hegazkinetik jaistean. Massimoren amak, duela bi urte bere semearen ezkontzan topatu nuenean, Milano hiri gris eta industriala zela esan zidan. Aireportuan nire zain nuen Carlottak esandakoengatik, aldiz, Milan beti lainopean dagoen hiria da, gauez, kaleko argi laranjei esker kolore berezia hartzen duena. Baina, iritsi baino lehen ere, Milan beltza eta urdina zen niretzat neurri batean, Inter futbol taldearen elastikoaren kolorekoa. Milan bisitatzeko asmoa duenak aholku bat har beza kontuan: Milan eta Inter futbol taldeak ez dira nahastu behar. Batez ere, nire kasuan bezala, egonaldi osoan doako «hotela» eskainiko dizuna interista sutsua denean. Calcio kontuetan, bisitariak obsesio eta irrazionaltasun erabatekoa jasateko prest egon beharko du. Nik neronek buruz ikasia nuen Internazionaleko tifosoek San Siron kantatu ohi dutena: «Siamo l'armata nerazzurra, e mai nessun ci fermer…, noi saremo sempre qua, quando l'Inter giocher…...». Badaezpada.

Autoz hirian sartu eta lehen inpresio horretan (eta gerora berdin) Milan ez zitzaidan grisa iruditu, agian ez nuelako espero tranbia laranjez josita ikustea eta agian bertako biztanleek grisetik gutxi dutelako. Trafikoaren eromenean, Italia guztian bezala Milanen ere oso zabaldua dagoen biraoekiko zaletasuna ezagutzeko aukera izan nuen. Aldamenekoak «vaffanculo» eta «porca troia»ka eman zuen etxerako bide guztia eta beste autoetatik entzun genituenak ere ez ziren samurragoak izan. Autoa utzi eta 4. tranbia hartuta, Duomo aldera abiatu ginen, zentzu guztietan hiriaren ardatz den marmol arrosazko katedral gotiko ederrera. Bertako teilatura oinez igotzeko ordaindu behar diren 2 euroak bertan uztea merezi du. Teilatutik hiri osoa ikus daiteke eta, lainorik gabeko egun argietan, lautada padaniarraren amaieran, Alpeak bertan daudela dirudi. Duomoa utzi eta Sforza gazteluaren inguruan buelta pare bat emanda eguneko bira turistikoa amaitutzat eman genuen. Eta, egia esan, horrez gain, turismo gutxi egin nuen hurrengo egunetan. Aholkuren bat ematekotan, hilerri monumentalera joateko esango nizueke: etxeen tamainako mausoleo erraldoiek herrixka itxura ematen diote hilerriari, herrixka lasaia, hori bai. Eta trenez datozenek hiriko geltoki nagusia ere ikusiko dute, ederra eta faxista, Mussolinik Milaneko kanpoaldeko gasolindegi bateko markesinan zintzilik amaituko zuela imajinatzen ere ez zuen garaian eraikiarazia.
Esan bezala, Milaneko monumentuetaz ezer gutxi esan dezaket. Eta bertako biztanleez? Arratsalde batez, betiko 4. tranbia hartu eta hiritarrak hobeto ezagutzeko asmoz, Duomo inguruetan galdu nintzen. Giovanni eta Giovanni gerturatu zitzaizkidan berehala eta ez zen erraza izan haiei agur esateko aitzaki bat asmatzea. Arratsalde guztian izan nituen alboan cicerone berezi hauek. Bereziak diot, batetik, siziliarrak zirelako eta bestetik ezagutu eta berehala zera esan zidatelako: «Zu lasai, gurekin seguru zaude, carabiniereak gara-eta». Nola azaldu, bi siziliarri euskaldunok nolako «segurtasuna» sentitzen dugun poliziez inguratuta gaudenean? Azkenean lortu nuen bi Giovanniei agur esatea eta plazako eskaileretan lasai esertzea. «Zer ari zara irakurtzen?», galdetu zidan berehala aldameneko mutilak. Orlando zuen izena eta Moretti garagardo botila batera gonbidatu ninduen. Ikasketak bukatu berri zituen eta lan bila zebilen. Milanen, ordea, oso zaila omen zuen, baina baita bere herrian ere. Nongoa ote zen Orlando? Siziliarra. Gutxienez siziliarrek Milanez duten irudia garbi nuen: garestia da eurentzat, izugarri garestia.
Etxera joan nintzen orduan eta, han bai, Milaneko bertakoak neuzkan zain parrandara joateko. Tabernara joan, mahaian eseri eta nire garagardoa berehala amaitu nuen, besteak orduko trago pare bat ematen zioten bitartean. Beste garagardo bat eskatzean ulertu nuen haien patxadaren arrazoia: 6 euro garagardoko! Siziliarra sentitu nintzen.
Edateko aukerarik ezean, jateko aukerari probetxua atera diezaioke bisitariak Milanen, pastazalea izanda behintzat. Rossopomodoron pizza on eta merkeak jan daitezke eta kaputxino gozoak ematen dituzte nonnahi. Sukaldari makalak ez dira gainera. Nik behintzat Guidok afari hartan prestatu zigun pasta dut gogoan. Eta Umbertoren pestoarekin ere ederki bete genuen sabela.
Baina mahai baten inguruan ez ezik, telebistaren inguruan ere biltzen dira haiek, eta ez soilik Silvio Berlusconiren telebista kate jasanezinak ikusteko (Berlusconi, hainbat telebista kateren jabe eta Italiako presidente izateaz gain, interistek hainbeste gorrotatzen duten Milan taldeko presidente ere bada). Fiorentina-Inter partida ikusteko ama-alabak, lehengusu-lehengusinak, koadrilako lagunak, bizilagunak... hamar bat lagun eta bost boxer bildu ginen Chiararen etxean. Ordura arte futbolarekin nuen harreman bakarra Realak liga irabazi zuenean aurrezki kutxak oparitu zuen bandeja herdoildua zen. Baina igande hartan Vierik gola sartu zuenean poztu egin nintzen! Kontuz, kutsakorra baita.
Milanen pasa nituen 10 egunetan ez zen lainorik izan. Baina egia da hirietako gaueko argiak normalean zuriagoak izaten direla eta Milaneko gauak laranja kolorez oroitzen ditudala. Igandeak, aldiz, urdin eta beltzak ziren, noski. Eta astegunei kolore bat ipini beharko banie, ez nuke grisa aukeratuko


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude