«Egunero egiten duzuna antzeztea da zailena»

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Politikan bezala da, Europako edozein batzarretako argazkian hogei gizonezko eta bi emakumezko ikusiko dituzu. Zergatik? Gizona beti gehiago baloratu izan denez, istorio gehienak gizonezkoek idazten dituztelako.
Orain hiru-lau urte Hollywood-eko emakume aktoreek protesta egin zuten, 50 urterekin eurentzako oso lan gutxi egoten dela salatzeko. Eskerrak emakumezko zuzendariak ateratzen hasi diren. Baina betidanik idatzi izan dute emakumezkoek, anonimatoan, bestela argitaratuko ez zietelako.

Urteekin zer irabazi duzu?
Urteek esperientzia ematen dizute. Bururik argiena 13-14 urterekin izaten dugu. Baina hortik aurrerako dena egunero bizitzen ditugun gauzak, hortik ikasten duguna eta jasotako eskarmentuak dira. Hamaika egoeretatik pasatzen zara eta jabetzen zara jokabide bakoitzak zer ondorio ekartzen dituen. Gaztaroa da ez jakitea zer gertatuko zaizun, jakingo bazenu, zaharra izango baitzinateke. Jakituria hori ematen dizute urteek, baina irabazi ez da ezer irabazten. Garai bakoitzean gauza ezberdinei ematen zaie garrantzia. Gure eginbeharra zahartzarora iristea da.

Zergatik diozu gure eginbeharra zahartzarora iristea dela?
Bizitza delako egiazkoa dugun gauza bakarra. Beste zer gauza dugu bizitza ez dena? Bizitza da benetako balorea. Bizitzaren barruan sartzen da maitasuna, gorrotoa, maltzurkeria, borondatea… Denok dugu denetik. Ez gara batzuk besteak baino hobeak. Bizitzari eusteko senarekin sortzen gara. "Hau mundu nazkagarria, nahiago nuke hilko banintz!" pentsatzen zoaz kalean, baina auto bat etortzen bazaizu gainera, espaloira jotzen duzu erreflexuz, pentsatu ere egin gabe.

Zergatik eman zaie hainbeste glamour zinemako izarrei?
Zinemaren sorreratik bertatik bultzatu izan da hori, filma gehiago saltzeko.
Oraindik ere egiten da hori, baina ez dira lehen bezain glamourosoak. Lehengoak deskapotableetatik jaisten ziren, pantera bat katean hartuta… Orain izarrak bat-batean desagertzen dira. Izan ere, lehen izarrak beste era batetara egiten ziren. Metro Goldwyn Mayer edo Warner bezalako produktoreek 5 edo 10 urterako kontratatzen zituzten aktoreak, eta izar bihurtzen zituzten. Baina orain film bakarrerako kontratatzen dituzte, eta filma bukatzean negozio hori itxi egiten da. Oraindik marketing oso gogorra egiten da filmak promozionatzeko. Orain hainbeste hedabideekin, dena da azkarragoa, dena jakiten dugu une batetik bestera. Lehen, izarren berri hilabete beranduago jakiten genuen.
Baina guk luxu gisa ikusten dugun hori aktoreentzako sekulako lana da. Galetara ez doaz ongi pasatzera, lanera baizik. Kazetari denei erantzutera doaz, eta argazki guztietan ateratzera. Filma ikustera, eta derrigor egon behar duten afarira joatera.
Kategoria eta diru gehiegi duten aktoreek ez dute horrelako saltsatan ibili beharrik. Publikoak antipatiko direla salatzen du, Silvester Stallone esaterako, edo Harrison Ford, edo Julia Roberts. Horiek multinazional handien jabe dira, eta nahi duten filma produzitzeko baliabideak dituzte.

Zein da antzezteko generorik zailena?
Komedia. Egunero egiten duzuna interpretatzea da gauzarik zailena. Zeure burua interpretatzea zailena den bezala. Berebiziko garrantzia duen antzezlana egitea errazagoa da. Komedian, berriz, eguneroko elkarrizketei behar duten erritmoa eman behar diezu, eta ez dago naturala izaterik. Naturala bada, ez da antzerkia. Guk dena egiten dugu engainatzeko. Naturaltasuna da gezurra ematen duena. Antzerki eta zinemaren indarra horixe da: gezur bat kontatuko dizuet, gainera zuek ordaindu egingo didazue gezur hori kontatzeko, eta gainera sinistu egingo duzue! Antzerki eta zineman gezurra da egiarik handiena
ikuslea. Zentsurakoak zetozen egunetan, debekatutako zatiak antzeztu gabe egiten genuen emanaldia. Jendaurreko emanaldian, berriz, goitik behera oso-osorik egiten genuen, eta ezta konturatu ere!

Nola aukeratzen dituzu gidoiak?
Gidoi bat ona denean berehala nabaritzen da. Barrua mugitzen dizu. Asko irakurri izan dut bizitza osoan. Hori da ikasteko modu bakarra.

Laburmetraia asko grabatu dituzu. Istorio bitxiren bat biziko zenuten...
Sestaon grabatu genuen bat, orain hilabete edo, auzo marjinal batean. Alde egin behar izan genuen, jo egiten gintuztelako, maldizioka hartu gintuztelako eta kamara kendu nahi zigutelako. Hori hemen gertatzen da. Ongi bizi den jendea askoz ere sinpatikoagoa da. Baina lanik ez duena, seme-alabak hazi behar dituena normala da zakarra izatea, eta hari ez zaio ezer barkatzen.

Kale antzerkian ere mila katramila pasako zenituzten...
Kalean pasatzen den jendea antzezten jarri izan dugu eta benetan dibertigarria da. Portugaleten, jendearen erreakzioa ikusteko, zinema egingo genuela esan genien. Eta ez generaman kamararik ere!
Norbaitek denda bat lapurtzen zuenarena egin behar zuen, eta polizia etorriko zen. Oso ongi antzeztu zuten denek, eta gero film hura ea noiz botako genuen galdezka hasi ziren. Nola esango genien dena broma zela!

Lanerako, zinema zertan da ezberdina?
Berdin antzezten da, baina sistema ezberdina da. Antzerkian zuzendu egiten zaituzte, baina baduzu libre mugitzeko eremu bat. Gainera egun bakoitza ezberdina da, hori du gauzarik onena. Zineman dena dago markatuta, eta milimetro bat mugitzen bazara planotik irteten zara.
Antzerkia asko gustatzen zait, zerbait bizia delako, mementoan gertatzen dena. Baina nire adinean ez nago herriz herri ibiltzeko moduan. Sekulako nekea sortzen dit.

Urteekin nola aldatu dira zuk antzeztutako paperak?
Helduontzako lan gutxiago dago antzerki munduan, gazteen istorioak gehiago interesatzen zaizkiolako gizarteari. Ni, ongi nagoen bitartean, ez naiz erretiratuko. Erretiratzen banaiz, izango da gure adineko jendearentzat idazten ez delako.
Gainera emakumeentzat paper gutxiago daude gizonezkoentzat baino. Almodovar eta Antonio Gala horretan ezberdinak dira, haienetan emakume ugari aritzen dira.
historia osoan gobernu bat egon artea eta zientzia batere axola izan zaionik. Jende askok lan egin du batere kobratu gabe. Gaizki pasatu nuen, eta gurasoek utzitako diruari esker atera nintzen aurrera. Ondoren, Javier Urkijorekin ezkontzeko zortea izan nuen eta berak eman dit beti egin nahi izan dudanean aritzeko aukera, lan honek inolako ziurtasunik ematen ez badu ere. Bera ere artista da, margolaria, eta ulertzen nau.
Oraindik ere, hasten den jendearentzat oso gogorra da egoera. Gainera, ez dago lasai egoterik une batez gailurrera iristen bazara ere, zutaz ahaztu daitezkeelako lasai asko. Enkarguz egin behar da antzerkia, bestela hondoa jotzen duzu. Telebistak beste lan baldintza batzuk eskaintzen ditu.

Nola ikasi zenuen?
Garai hartan ez zegoen ez eskolarik, ez irakaslerik. Autodidaktak ginen denok. Antzerkira joanda, eta aktore handien lana ikusita ikasten genuen, eta gaizki egindakoa ikusita zer ez egin ikasten zen.

Nolakoa zen garai hartako antzokietako giroa? Jende gehiago joaten zen antzerkia ikustera?
Nik banguardiako antzerki asko egin dut, eta hori ikustera ez zen inortxo ere joaten. Beti gustatu izan dira antzerki lan berberak. Niri batere gustatzen ez zaizkidan horietakoak, tresillodun komediak beti ikusi izan ditu jendeak. 20ko hamarkadan ere jendea horrelakoak ikustera joaten zen, etxe tradizionaletan kokatzen den antzerkia. Ez dut esan nahi txarrak direnik, baina nik uste dut antzerkiak beste zerbait izan behar duela. Antzerkiak hautsi egiten duten gauzak kontatu behar ditu, jendeari pentsaraziko diotenak, nahiz eta dibertitu egin behar den. Publikoa probokatu egin behar da, ez du eserita egon, eta etorri bezala joan behar.

Francoren garaian zer zailtasun bizi izan zituen antzerkiak?
"Cultura Hispanica" zentruan aritzen ginen, Bilboko kontserbatorioko goiko solairuan zegoen antzoki txiki batean. Marañonek eramaten zuen kontu hura, eta beste era bateko antzezlanak egiteko eskatu ziguten. Guk ezetz erantzun genuen, lokala utzi eta geure konpainia sortu genuen.
Konpainia bat osatzea sekulako lana da. Jendea bilatu behar da, hasi aktoreetatik eta elektrizistetaraino. Eta eskolarik ez zegoenez, jendeak ez zeukan inolako prestakuntzarik. Denetik egiten ikasi dugu, eta eskuak ere izorratu izan ditut olio latekin fokuak egiten.
Zentsura ere ezagutu genuen, noski. Valle Inclanen antzezlanak egin genituen, eta polizia etortzen zen entseguetara. Baina ez ziren oso jantziak izaten, eta gutxien axola zuen zatia mozten ziguten askotan! Zentsurako jendeak ez pentsa oso ongi zekienik zerk mugiarazten zuen

Bizitza osoa pasatu duzu herriz herri, antzokitik telebista platoraino, antzerkia egiten. Nola hasi zinen?

Mojetara joaten nintzen eskolara, eta han antzerkietan parte hartzen nuen, ez baitzitzaidan ikastea batere gustatzen. Gaztetan gure artean laburmetraia mutuak egiten genituen, zinemako ahotsik ere ez baitzegoen garai hartan. 22 urterekin ezkondu nintzen, baina oso gaizki atera zen eta banandu ginenean, antzerkiari ekin nion. Luis Iturrirekin, Arriaga antzokiko zuzendari izan zenarekin, Akelarre antzerki konpainia sortu nuen.
Madrilgo produktorak Euskal Herrira etortzen zirenean errodatzera, bertako jendea hartzen zuten bigarren mailako paperak egiteko, eta horrela sartu nintzen zinema munduan.

Garai hartan ez zen oso arrunta eta ongi ikusia izango emakume bat aktore izatea…
Eskolako mojek esaten zidaten: "Horrela jarraitzen baduzu, dantzaria edo zerbait okerragoa izaten bukatuko duzu". Barre asko egiten nuelako, lerroan zuzen joaten ez nintzelako edo asko hitz egiten nuelako esaten zidaten hori. Nire aitari sekula ez zitzaion ongi iruditu nik hautatutako bidea. Asko gustatzen zitzaion zinema eta antzerkia, baina ez bere alabak egiteko. Baina okerrena da, oraindik horrelako gurasoak badaudela. Nik institutuetan antzerki tailerrak eman izan ditut, eta laburmetraiak ere grabatu ditut haiekin, eta sekulako gaitasunak dituen ikasle jendea ezagutu dut, baina malkotan bukatzen zuten, euren gurasoek aktore izaten uzten ez zietelako.
Musikoa izan nahi duenari, edo bestelako arte alor bat garatu nahi duenari esaten zaion lehen gauza da "bai, bukatu halako karrera, eta gero nahi duzuna".

Nola egin zenuen zure bidea? Beste lan batzuetan aritu zara?
Buru-belarri sartu nintzen hasieratik. Beti xoxik gabe ibili izan nintzen. Ez da

- Jaio: Bilbon, 1930ean.
- Bizi: Algortan.
- Aktorea.
- Sariak: Euskal Aktoreen Elkarteak «Besarkada» saria eman zion 1996an. «El Mundo» egunkariak euskal zinemaren saria eman zion 1996an eta 2002an. Madrileko Circulo de Bellas Artesek saria eman dio aurten eta Palmako festibaletik ere ekarri du ikurra.
- Zinemako lanik ezagunenak: Besteak beste, film hauetan hartu du parte: «La comunidad», «Ione sube al cielo», «Pecata minuta», «A ciegas», «Salto al vacio», «Akelarre»...
- Telebistako lanik ezagunenak: Besteak beste, «Entre dos fuegos», «Al salir de clase», «Detras del sirimiri»...

Etxeko salan, ileak harro-harro zituenekoa.


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude