2008 gogoan

  • Bi urte luzez, Txinako hiriburuan bizi izan da Gorka Gomez hernaniarra. Sukaldaria da lanbidez eta espainiar jakietan espezializatutako jatetxe batean aritu da lanean. Bi urtetan Pekin goitik behera ezagutzeko aukera izan du eta Gorkak bertan ikusi eta bizitakoak orrialde hauetara ekarri ditugu. Bide batez, Pekin opor leku bezala ezagutzeko parada izango dugu

2021eko uztailaren 19an
Txinako hiriburua, Pekin, izugarrizko hiri handia da. 11 milioi biztanle baino gehiago bizi dira, 16.500 kilometro koadro inguruko azaleran. Hiria oso laua da eta iparraldea mendilerro izugarri batek inguratzen du. Paisaje oso ederrak ikusi daitezke bertan. Tenperaturak mutur-muturrekoak izan ohi dira: oso hotzak edo oso beroak.

Nabariak dira azken aldian Pekinen eta oro har Txinan gertatzen ari diren aldaketak. Globalizazioaren garaian gauden honetan, kapitalismo/komunismo dikotomian aurkitzen da Pekin, etorkizunera begira erronka ugarirekin. Mendebaldetik begiratuta eta gure bizimoduarekin alderatuz, Txinan oso bestelako gizartean bizi dira. Hala ere, mendebaldean oso gutxi dakigu Txinako gizarteari buruz. Herrialde behartsu eta atzeratu baten irudia izaten dugu Txina burura etortzen zaigunean, baina ez da horrela. Egia da bai garapen bidean dagoen herrialde bat dela, baina bizitza kalitate mailari dagokionean, Asiako lehenengoetarikoa da.
2008. urteko Olinpiar Jokoak Pekinen izango dira eta mendebaldeari begira, hirian aldaketa ugari ari da egiten. Lurrak estatuarenak dira eta lurraren gainean eraikita dagoen guztiaren inguruko erabakiak estatuak hartzen ditu. Txinatar ezaugarriak dituzten etxe txiki asko botatzen ari dira, izugarrizko dorreak eraikitzeko. Garraiobideak ere oso eskasak dira eta errepideak txukuntzen eta metro ibilbide gehiago ari dira eraikitzen. Guztia, mendebaldeari begira, itxura ona emateko asmoarekin.
Pekin hirian kontrakotasun asko daude. Luxuzko izugarrizko dorreetatik metro gutxitara, ia erortzeko zorian dauden etxeak aurki daitezke. Hirian aniztasuna da nagusi. Bertako bizimodua eta gizartea oso desberdina bada ere, eguneroko bizitzan mendebaldeko kultura oso gertutik bizi dute. Txinatarrek mendebaldeko ohiturak asko estimatzen dituzte eta guregana hurbiltzeko ahalegin handiak egiten dituzte, etorkizun oparoago bat izateko esperantzaz. Mendebaldetik Pekinera hurbilduz gero baina, harrituta geratzeko moduko lekuak aurkituko ditugu. Lehenagotik argazkitan ikusitako tokiek txundituta utziko baikaituzte. Gorka Gomezek Pekin ondo baino hobeto ezagutzen duenez, berak gidatutako bidaia egingo dugu hirian barrena. Ondorengo lerroetan Pekin osoa ikusteko aukera ezinezkoa izango da, hiria izugarria baita, hori dela eta, eraikin eta leku ikusgarrienetan barneratuko gara.


TIANANMEN

Bidaia Tiananmen plazatik abiatuko dugu, behin Pekinera etorrita derrigorrezkoa baita berau bisitatzea. Berrogei hektareako zabalerarekin, munduko plazarik handiena da Tiananmen. Pekineko hiritarrentzat, eta oro har txinatarrentzat garrantzia handia duen plaza da. Txinako bizitza politikoan azken 50 urteetan izan diren gertakizunen eszenatokia izan da. Turistaz beteta egoten da plaza eta animazioa ez da inoiz falta. Bitxikeri modura, Txinako bandera erraldoi bat dago Tiananmen plazan eta egunero, eguzkia ezkutatzen denean, plazako trafikoa geratu eta zeremonia txiki batekin jasotzen dute bandera.


HIRI DEBEKATUA

Behin Tiananmen plazan batera eta bestera ibili ondoren, parez pare dagoen «Hiri debekatua» ikustera joan gaitezke. «Hiri debekatua», Ming eta Qing dinastietako enperadoreen bizitokia izan zen. Munduko jauregi handiena da, harresi batez inguratuta dago eta 9.999 logela ditu. Pekin zaharreko eraikin garrantzitsu eta garaiena da. «Hiri debekatua»ren barruan, txinatar artean oinarritutako hainbat museo ikus daiteke: pinturarena, zeramikarena, ordulariena...
«Hiri debekatua»ren iparraldean, «Ikatzezko mendixka»artifiziala dago. «Hiri debekatuko» arroilako lurrak erabilita egin zuten txinatarrek. Baina mendixkak badu bere zentzua, «Hiri debekatua»ren iparraldean aurkitzen baita. Neguan iparraldeko haizea hotza eta gogorra izan ohi denez, hiria babesteko eraiki zuten.


LAMEN TENPLUA

Ibilbidea jarraituz, harresiz inguratuta zegoen Pekin hiriko ekialdean, Lamen tenplua aurkituko dugu. Izan ere, 1950. urte arte Pekin harresiz inguratua egon zen eta egun oraindik hainbat arrasto ikus daiteke. Ez da Pekinen dagoen tenplu bakarra, asko baitaude, baina bera da ziurrenik beste guztietatik bereziena
Lamen Tenplua antzina Yongzhen printzearen jauregia zen. Hiriko beste tenpluetan ez bezala, tibetarren estiloko apaingarriak aurki daitezke bertan. Egun tenpluan monjeak bizi dira eta euren eguneroko bizimodua ikusteko aukera dago. Behin tenpluaren barruan, bertako isiltasunari eta lasaitasunari esker Pekinetik kanpo, beste leku batean gaudenaren sentsazioa sortzen da.


UDAKO JAUREGIA

Udako jauregia, Pekingo ipar-mendebaldean dago. XVIII. mendean eraiki zen, baina urteetan izan diren borrokak direla medio, jauregia egun ez da antzina zen erdia ere. Jauregia Qianlong enperadorearen opor leku izateko eraiki zen eta lan horretan 100.000 langile aritu ziren. Lorategi erraldoi bat dela esan daiteke, berdegunez beteta baitago. Bere baitan laku bat dauka eta udan barkuan paseatzeko aukera dago. Inguruan dauden eraikinak ere aipatzekoak dira. Nabarmenena jauregiaren erdi-erdian dagoen pasabidea da. Txinako historia islatzen eta biltzen duten milaka margolanekin apainduta dago.


HARRESIA

Txinako harresia Lurrean ezagutzen den eraikinen artean aipagarrienetako bat da. Gizakiak egin duen eta ilargitik ikus daitekeen eraikuntza bakarra dela esan ohi da. Duela 2.500 urte inguru hasi ziren eraikitzen, Txinako gizartea iparraldeko tribuengandik mehatxatuta sentitu izan baita beti. Harresia egiten hasi bai, baina harresi zatiak elkartu ziren lehen aldia K.a. III. mendean izan zen, Qinshihuang enperadorearen eskutik. Ordutik hona, maiz berregituratu behar izan da. Txinako itsaso inguruko Shangaiguanetik, Asia erdiko Jiayuguaneraino luzatzen da. Guztira, 50.000 kilometro harresi eraiki dira Txinan. Hori dela-eta, iparraldean oso normala da oraindik zutik dauden harresi zatiak aurkitzea.
Pekinetik gertu toki ugari daude harresia ikusteko. Badaling da gehien bisitatzen den zatia. Mendien arteko bide batean dago, hori dela-eta, harresia goitik edo behetik ikusteko aukera dago. Mutianyu harresiko beste zati bat da. Bi mendien artean geratzen da eta bertatik harresi zaharra eta berria ikus daitezke.
Hemen bukatu da Pekinera egindako bidaiaren lehengo zatia, orain zuri dagokizu bigarrenari ekitea


ASTEKARIA
2002ko ekainaren 30
Azoka
Azkenak
Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Estitxu Eizagirre
Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


Eguneraketa berriak daude