«Futbolean arrakasta konstantziak ematen du»

  • Mundua baloi bat ez delako, bizitzan gauza gehiago lantzea gustatzen zaio. Eta munduko berri edukitzea ere bai, asteburutako gosaritan, kruasanarekin batera egunkaria kafesnetan bustiz.

Beheko mailatan asko jokatu duzu, ez zara lehen mailara goizetik gauera iritsi. Egin zure ibilbidearen balorazioa.

Nire ibilbidea arraro xamarra izan da. Normalean, lehen mailara iristen den jendea gaztetatik aritzen da talde horretako beste kategoriatan. Ni 24 urterekin iritsi nintzen Realera, urte dezente dira horiek, eta lehendik hirugarren mailan lau urte paseak nituen, Tolosan eta Hernanin. 22 urterekin hirugarren mailan egonda, oso zaila ikusten da gorako bidea. Azken pausoak oso azkar eman nituen. Urte eta erdiren buruan pasatu nintzen Bigarren B eta Bigarren A mailetara, eta azkenik lehen mailara.
Bide ezberdinak dira eta denoi berdin kostatzen zaigu gora iristea. Baina gaztetatik zure burua Realean ikusteak beste perspektiba bat galarazten dizu. Ni, adibidez, 24 urtera arte futbolaz kanpoko beste hamaika jardueratan aritu naiz: ikasten, lanean pentsatzen... eta hurbilagoa zaizu beste jendearen bizitza eta pentsamoldea. Horrek lagun diezazuke bizitzako zenbait mementotan.

Zer alde dago lehen mailatik beheragokoetara?
Dudarik gabe, joko kalitatean ezberdintasuna badago mailen artean. Bestalde, komunikabideetan eta gizartean lehen mailari ematen zaion garrantzia izugarria da. Hartu duen estatusa ikaragarria da, eta askok uste du bere goren puntua jo duela eta aurrerantzean behera egingo duela. Gaur mugitzen diren interes ekonomiko eta politikoak ikusita, kirola baino gehiago da. Enpresa bihurtu den futbolak halako garrantzia hartu du, talde politiko batzuentzat oso interesgarria dela bertako taldeak kontrolatzea.
Presioa ere askoz handiagoa da lehen mailan. Igandero zelaira ateratzean sekulako zama sentitzen duzu. Esperientziarekin ohitzen joaten zara, baina zelaira ateratzean gauza asko etortzen zaizkizu burura, begira dauzkazun 30.000 pertsonek zer pentsatuko duten, esaterako.

Lehen mailatik berriro Eibarrera joan zinen, klubak utzita. Ondoren, berriro igo zinen lehen mailara. Zeren arabera hartu ziren erabaki horiek?
Erabaki hori Toshackek hartu zuen. Etorri zenean ez ninduen gehiegi ezagutzen eta bera etorri aurretik lesionatuta egon nintzen. Ikusi zuen ni baino jokalari aproposagoak bazituela taldean, eta Eibarrera joan nintzen. Ondoren, Eibarren egiten ari ginen lana ikusita, bera izan zen berriro ekarri ninduena.

Toshackek nortasun eta indar handia izan du Realaren barruan...
Aurreko etapetan jende askoren errespetua irabazi du. Eta azken garai honetan ere izan du boterea gauzak ikusten zituenaren arabera egiteko.
Entrenatzaile bakoitzak bere izaera dauka, bere entrenamendu modua eta jokalariekin harremanak izateko bere modua. Nik ezagutu dudan Toshack azken etapa honetakoa izan da, eta beste kideek nahiko aldatua ikusi dute. Nire uste apalean entrenamenduetan ez zuen ilusio handirik transmititzen, eta hori jokalariak nabaritu egiten du. Uste dut bera egon den azken aldi honetan gauzak ez direla oso ongi atera.

Iazko denboraldian entrenatzaile pilo ederra pasatu da Realetik, formula sekretua nork izango ote zuen konprobatzeko. Taldearentzat ona al da hainbeste aldaketa?
Talde batek egoera egonkor xamarra behar du ziur sentitzeko. Hainbeste aldaketa ez dira positiboak. Baina egun futbola oso mementoko kontua da, eta mementoan gauzak ez badoaz ongi, aldatu egiten dira. Dudan jartzen dut kasu askotan, gauzak hobetzeko irtenbidea entrenatzailea aldatzea ote den. Baina errazena hori da, ez dituzu 22 jokalari botako! Entrenatzailea aldatzen duzu, eta ea zer gertatzen den... Ikusi da azken entrenatzaile hauekin emaitza onak lortu direla.

Zein dira futboleko zure ezaugarriak
Ez naiz sekula teknikoki gehiegi nabarmendu. Talde lanari aportatzen diot gehiena, oreka bat mantentzen saiatzen naiz. Kontzentrazio mailari eusteko gai naiz, eta hori ere garrantzitsua da.
Defentsan egiten dut ondoen lana. Erdilari jokatu dudanetan ere, defentsa lanak egiten dituen erdilari izan naiz. Azken partidetan atzelari jokatu dut, eta ez dago lehen egiten nuenarekiko ezberdintasun handirik. Orain aginte edo erabakitzeko aukera gehiago daukat. Atzean dagoenak ordenatzen baitu taldea, berak ikusten duelako nola dauden kokatuta kide denak.

Harmailetatik erraz ateratzen dira akatsak, eta kokapenetan dauden hutsuneak... Zelai barrutik nola ikusten da jokoa?
Zelai barruan arerioak bakarrik ikusten dituzu! Lagunen bila hasi eta ez duzu bat ere topatzen. Nik ere hamaika partida ikusi ditut harmailetatik, eta oso ezberdin ikusten da. Zelai barruko ikuspuntua beste bat da, eta arduraren zamak ere ez du askorik laguntzen. Ulertzen dut bere burua egoera horretan ikusi ez duten hainbat zaletuk kritikak erraz egitea. Baina zelai barruan gauzak egitea askoz zailagoa da, goitik ikusten dena baino.
Jokorako bista edukitzeak berezkotik asko dauka. Norberaren izaera zelaian islatzen da. Batzuk berez dira obserbatzaileak, kontzentratzen direnak, eta minutuero taldearen kokapenean fijatzen direnak...

Iazko denboraldia oso larria izan zen Realarentzat. Nola bizi izan dituzue talde barruan tentsio une horiek?
Gogorra izan da. Baina aldagela barruan zerbait positiboa izan badugu, izan da krisi egoeratan azaleratzen diren hainbat arazo ez direla agertu. Horrelako egoeretan hasten direlako bata besteari errua botatzen, kritikatzen... Baina guk, giro onari eutsi diogu. Horrek indarra eman digu, ez da taldea hautsi, eta horrela lortu dugu lehen mailan mantentzea.
Jokalarien artean dagoen komunikazioa zelaian islatzen da. Sarri begirada batekin bakarrik konplizitatea transmititzen da. Orain arte ez zaie gauza horiei garrantzia handirik eman, baina uste dut aurrerantzean gehiago landuko direla.

Kaleko presioa, komentarioak... Nola jasan dituzu?
Inor ez da harrizkoa, zure inguruan egiten diren komentario denek eragiten dizute. Baina saiatu behar da komentarioak erlatibizatu eta neurtzen, komentarioak onak edo txarrak direnean. Futbolean dena exageratu egiten da, dena da zuria edo beltza. Edo ohiz kanpokoa zara edo oso txarra. Jakin behar da kritikiei daukatena baino garrantzia handiagorik ez ematen. Eta era berean, kritika bakoitzak zentzuzko zerbait izango duela pentsatu, eta hortik ikasi.

Zein da irtenbidea hurrengo denboraldia hobeto joan dadin?
Sekula ez dut mirarietan sinetsi eta dena zorte txarrari atxekitzea ere baloia kanpora botatzea iruditzen zait. Ikusten dudan irteera bakarra lana da. Futbolean arrakasta konstantziak ematen du. Urte osoan entrenamendutan ahalik eta arlo denak landuz gero, emaitzak jasoko ditugu. Eta lan giro on bat ere beharrezkoa da, lan giro lasaia eta ilusioa.

Denboraldia bukatuta kontzentratuta egon zarete talde osoa. Zer da egin duzuena?
Burgosko "Bujedo" monasterioan egon ginen. Amerikan landutako esperientzia bat da. Psikologo talde batek zuzendu du kontzentrazioa, eta aisialdiko monitore batzuk izan ditugu aktibitateak gidatzeko. Taldeka landu ditugu ariketak, eta horrela ikusi dugu zerk huts egin duen talde bakoitzean ariketa bat egiterakoan. Helburua talde barruko harremanak hobetzea izan da. Aktibitateen bidez ikasi dugu talde osoak helburu berak dituela, eta helburu horiek lortzeko denok lagundu behar dugula. Alde psikologikoa ere landu dugu. Orain arte arlo fisikoa bakarrik landu izan baita.
Futbolean zenbait mementotan, gauzak espero bezain ongi irteten ez direlako dena zalantzan jartzen duzu, baita zure gaitasunak ere. Eta ez zara gai beste egoeratan ongi egingo zenituzkeen gauzak egiteko. Zeure buruarengan konfiantza galtzen duzu, eta ingurukoei ere ez diezu konfiantzarik transmititzen. Gauza horiek dira landu ditugunak.

Nola entrenatzen duzue?
Astean egun bat izaten dugu jai, eta beste sei egunetan ordu pare bat entrenatzen dugu. Askotan kritikatzen da denbora gutxi entrenatzen dugula, baina fisikoki ez dut uste gehiago entrenatzerik dagoenik. Gorputzak behar du deskantsu hori hurrengo egunean entrenatu ahal izateko. Baina beharbada badira gehiago landu daitezkeen beste arlo batzuk: taktika eta estrategiak, nola jokatu, zer mugimendu egin... maila teorikoago batean.
Entrenatzeko modua aldatzen ari da, dena pertsonalizatuagoa da orain. Bakoitzak dituen beharretara egokitzen dira entrenamendu zati batzuk. Teknologia ere sartzen ari da, eta dena oso kontrolatuta dago. Froga asko egiten dira bakoitzaren gaitasunak ikusteko, pultsometroarekin entrenatzen dugu, ordenagailuz egiten da partiden analisia (bakoitzaren mugimenduak aztertzeko)...

Gazteak txikitatik sartzen dituzte futbol kluben barnetegietan. Hori zer iruditzen zaizu?
"Zubieta XXI" proiektuaren barruan sartuta dago gazteentzako barnetegia. Pentsatzen dut asmoa izango dela gazteak bertan bizitzen edukitzea, egunero Gipuzkoako beste puntako herrietatik joan etorrian ibili beharrean. Inguruko ikastetxeetan ikasiko dute, eta gaztetatik sartuko dira futbolaren dinamikan.
Nik ez dut horrelako esperientziarik ezagutzen, ikusiko da praktikan nola irteten den. Baina kontuan izan behar da hor sartzen diren batzuk lehen mailara iritsiko direla, eta besteak ez. Hor sartzen denari eta batez ere bere gurasoei sarri iruditzen zaie izar handi bat aterako dela. Eta hori ez da erreala.
Sarri gurasoak dira okerrenak. Bere semeari erakusten dieten mundua oso arroxa da, bera dagoeneko futbol jokalari bat dela, lehen mailara iritsiko dela... Nahiago nuke horrela balitz, baina utzi bakean umeari, berak egin dezala ahal duena. Gainera, bakoitzari bere inguruan hazten utzi behar zaio, eta pixkanaka erabakiak hartzen joan. Futbolak izan behar du gaztetxoen bizitzako osagarria, eta barnetegian sartzen denaren arriskua da bizitzako ardatz bakarra bihurtzea.

Nola ikusten duzu futbolak gizartean duen eragina?
Hainbat jenderentzat, mila miseria bizi, eta gairik garrantzitsuena futbola da. Esaterako, Hego Amerikan biolentzia handia dago futbolaren inguruan. Miserian bizi dira, ez daukate lanik, ez zer eginik, eta ilusio guztia futbolera bideratzen dute. Bere taldea erlijio bihurtzen da. Bere taldea azkeneraino defendatzen dute beste taldeko zaleen artean. Eta azkeneraino esateak hil arte esan nahi du.
Badirudi, hemengo ligan futbola horrela bizi dutenak talde marjinalak izan behar dutela, baina askotan ez dira horrela. Askok ez dute gabezia ekonomikorik edo ikasketa faltarik.

Euskararen kontuan "errealista" izan behar dela bota zenuen behin. Nola dago euskara Realean?
Harreman pertsonaletan euskara asko erabiltzen da, euskaraz dakigun dozena bat gazte gaudelako. Zelaian ere batzutan erabiltzen da, estrategia ona da gainera, arerioek ez ulertzeko.
Klub mailan, funtzionamenduan aurrerapausoak ikusi ditut, ahalegina egiten ari dira.
Gauza ofizialetan dago hutsunerik handiena. Ez da harritzekoa, futbola oso espainiartuta dago, federazioaren menpe gaude...

Bilbon bizi izan zinen ikasle garaitan, orain Donostian...
Bilbora joan nintzenean, lehen aldia izan zen etxetik aterata lagunekin bizitzen jarri nintzena. Gero, bakarrik bizitzea zer den ikastea tokatzen zitzaidan, eta orain fase horretan nago. Hurrengoa ez dakit zer izango den...
Une honetan hiriek gehiago erakartzen naute. Eguneroko bizitzan jendea behar dut inguruan, hiriek ematen duten mugimendu hori

- Jaio: Tolosan, 1974. urtean.
- Futbolaria: erdilari eta atzelaria.
- Taldeak: Tolosa, Hernani, Gasteizko Aurrera, Eibar, Real Sociedad.
- Ikasketak: Ingeles filologia.

Orain konturatzen naiz erabaki batek zenbat baldintzatzen duen etorkizuna. Eta uste dut erabaki horrekin asmatu nuela. Duela urtebete aukeratu behar izan nuen Espainiako talde batera joan, edo Eibarren geratu. Iker Sarriegi izan zen baloratuarazi zidana hemen zer dudan. Buruari hamaika buelta eman ondoren, pentsatu nuen: 28 urterekin hara joan, 3 urterako... eta han geratzen banaiz? Badaezpada, hemen geratu naiz.

Udako oporretan, Xabi lehengusu zaharragoarekin eta Jon lagun txikiarekin. Sikiera bainatzeko erantziko al zuen futbol kamiseta!

Doinua: Bogart eta Bilintx
Eguneroko lana omen da
arrakastaren erdia,
eguneroko ahaleginetik
hasten dela, alegia.
Izan zintezke zure taldeko
saiatuen aurpegia,
baina taldean bertan pasa da
esan ezazu egia
zergatik da hain zaila ikusten
izarraren izerdia?


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude