Benta Berritik Arranbideko bentara Urdaburuko zoko basatietatik

  • Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugaren inguruetan, Hernanitik Goizuetarako errepidearen ertzean hain zuzen, daude bi benta hauek. Urumeibaiaren haranean daude biak, lehenengoa Aranoko lurretan, gainalde batean; bigarrena ibaiaren ur bazterrean, Goizuetako lurretan. Litekeena da inguruotan benta gehiago ere izatea noizbait. Duela denbora asko ez, Aboño baserria taberna zen; bestalde, Añarbeko urtegiak bailarako beste baserri batzuk urpean utzi zituen, Añarbe eta Petrine baserriak esaterako. Txango honetan Benta Berritik Arranbidera egin dugu ibilaldia, inguruotako baso ederretan zehar. Hasiera eta amaiera leku ezberdinetan egin dugu, beraz, kontuan izan beharko dugu abiapunturainoko itzulera nolabait konpondu beharko dugula.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Benta Berri (115 metro) hiru solairuko etxea da, antza denez, Ameriketan dirua egin eta gero etorritako indiano batek egina. Taberna eta jatetxe da gaur egun. Beste zenbait eraikuntza ditu bere inguruan. Sarrerako ate nagusiaren gainaldean, eraiki zeneko urtea ageri da idatzita: 1937. Benta Berriren atarian autoa utzi, eta errepidetik oinez egin ditugu lehenengo metroak Goizuetarako norabidean, berehala, ezkerrerantz egiten duen porlanezko bide bat hartu arte. Bidea aldapatsua lehen zatian, behean ikusten den Urumea ibairaino jaisten da, eta zubi batez berau gurutzatu ondoren, Argorri baserrira heldu gara (65 metro). Baserriko zakurrak zaunka bizian hasi direlarik, baserritarra atera da eta elkar agurtu dugu.

Bidean aurrera segituz, ataka bat pasa eta malda behera labur baten ondoren, baserria atzean gelditu denean, eskuinera ur eroapen baten zubi moduko arku bat azaldu da eta harantz zuzendu ditugu pausoak, honaino ekarri dugun bidea utziz. Basoan sartu gara, eta basoan egingo dugu hemendik aurrerako ibilbide osoa. Urdabururen magalean hedatzen diren baso hauetako bakoitzak badu bere izen berezia: Erreka Beltzaren inguruan zabaltzen dena Altza-Basoa deitua da. Altza udalerri independentea zen garaian bere jabetzakoa zuen baso hau. Donosti-Basoa, aldiz, Altza Basoaren iparraldera zabaltzen da, eta pinuekin birlandatua izan zen. Inguru honen guztiaren jatorrizko izena, hainbat agiritan agertzen den bezala, Oberan omen zen.
Erreka Beltza deitua eskuinera utzi dugu, eta Urdaburuko errekaren ondotik gora egin dugu, errekatxoa eskuinean daukagula. Baina errekastotik aldentzen joan gara berehala, metro gutxiren buruan. Bide garbirik gabe baina baso garbian zuzenean gora, behean utzi dugu Urdaburuko erreka, bizkar garbi batetik igoz. Horrela, Urdaburu aldetik Ugaldetxorantz doan pistaren bihurgune itxi batera atera gara, eta pista honetatik eskuinerantz doan bide zaharra hartu dugu (200 metroko altueran, gutxi gora-behera), Mandillen Paradara eramango gaituena.
Malda gora jarrai baina leunean beti, zuhaitz mota anitz nahasten diren basoan barna, bideak egiten duen bihurgune itxi batean, Urdaburuko erreka gurutzatu eta orain arte parean ikusi dugun mendi hegalera pasa gara. Aurrerago, puska batean ibili ostean, une batez, basoa pinudi izatetik pagadi izatera pasa den puntuan hain zuzen, bide zaharra ezkutatu da metro batzuetan, eta miaketa eta zalantza batzuen ondoren, jarraipena topatu dugu. Azkenean, bideskak Mandillen Paradaraino eraman gaitu zuzen-zuzen.
Errenteria eta Donostiaren muga den lepo hau (308 metro) zabala eta garbia da, hainbat bideren elkargunea. Aitzina, Añarbeko mendiak ustiatzeko zaldi eta mandoentzako beharrezko pasabidea zen leku hau, eta dirudienez horrekin harremana dauka bere izenak: "mandillak" zaldi eta mandoei lepoaren bi aldeetatik zintzilikatzen zaizkien zaku edo alforjak dira, eta "parada", berriz, ehiza begiztatzeko postua. Garai batean baso hauetan lan egiten zuten ikazkinen, basomutilen eta hemendik pasatzen ziren mandazainen elkargune eta atsedenlekua zen.
Pagadi ederrean beti, ekialderantz egin dugu gainez gain, bide garbitik, gandor zabalaren gainaldetik. Kontrako norabidea hartuko genuke, hau da, gandorrean mendebalderantz joko genuke, Urdabururen gailurrera igo nahiko bagenu. Horrela nahi izanez gero, Untzegiko gaina (397 metro) pasako genuke lehenik, gero izen bereko lepora iristeko. Ondoren, Urdabururen gailurrerainoko azken malda gogorra igotzea geratzen da bakarrik, basoan irekitako suebakitik gora.
Hainbat ehiza posturen ondotik pasaz, Gorostegi deitzen den gain zabal eta leunera heldu gara (350 metro). Errenteria eta Donostiaren arteko mugarria dago bertan; edo, zuzenagoa da Altza eta Errenteriaren arteko mugarria dela esatea, harrian grabaturik "A" eta "R" letrak baititu. Mendi gandor honetan zehar goazela, Notixitxarreko gaineraino iritsi artean, beste hainbat mugarri topatzen joango gara, Donostia eta Errenteriaren arteko muga seinalatzen dutenak.
Gorostegitik aurrera segituz, gandorraren gainetik beti, Pixalekutara heldu gara (323 metro). Pixalekuta, jada atzean utzi dugun Mandillen Parada bezalaxe, kontatzeko kontu zahar asko dituen lepoa da. Zein ote da izen bitxi honen jatorria? Zenbaiten ustez, Pixalekuta "pisatzeko lekua" omen zen. Hemendik pasatzen omen ziren ibiltariek zeramatzaten merkataritza gai eta produktuak kontrolatzeko asmoz, mikeleteek pisatu egiten omen zituzten leku honetan, Nafarroako muga hemendik gertu egonik.
Galbiderik gabeko bidetik, gandorraren gainaldetik jarraitu dugu, eta Notixitxarreko gailurrera igo (411 metro). Basoak estalitako tontor txiki honen izenak ere, ziur baduela kontatzeko istorio zaharrik. Ibiltzen ari garen bide hauek guztiek hitz egingo balute...
Notixitxarreko gainetik, hego ekialdeko gandorretik beherantz hasi gara jaisten, Añarbe alderantz, txilar artean irekia dagoen bideska garbitik. Basoaren itxura aldatu da: hegoaldeko isurialdean egonik, pagoek haritzei utzi diete lekua, eta ingurua sastrakatsuagoa bihurtu da. Altuera galduz joan gara garbiro. Urkitako lepora iristean (232 metro), gertu somatu dugu Arranbideko benta Urumearen ertzean, gure zeharkaldiaren amaiera lekua. Bideska garbiak ibaiak marrazten duen meandro bitxiaren erdira eraman gaitu. Nondik pasako ote gara ibaiaren beste aldera eta, azkenik, errepidera? Ezkerrerantz, Arranbideko bentarantz doan bideskatik jarraituz gero, bidea galdu egin da ibai ertzera heltzean, eta hortik, baserritik gertu dagoen zubira eta azkenik baserrira iristerik ez zegoela ikusi dugu. Orduan, nondik? Arranbideko zentralera doan bideska hartu dugu, berau ikusteko asmoz, baina minutu gutxiren buruan bertara iristean, sekretu bitxia aurkitu dugu: bentaren aldameneko presatik zentralera doan lurpeko ur kanaletik pasa beharra dago beste aldera. Sarreran dagoen argia pizteko botoiari sakatu ostean, ehunen bat metroko luzerako tunelean zehar, heldu gara azkenik Arranbideko bentara (90 metro), Benta Berritik abiatu garenetik, lau ordu eskaseko ibilaldiaren buruan.
Arranbideko benta lau isurkiko teilatua duen baserria da. Etxearen ondoan daude bere baratze eta belardi txikiak. Benta 1903an irekia izan zen. Nahiz eta sarrerako atearen ondoan oraindik Coca-Cola eta Avidesa-ren kartel zahar herdoilduak ageri, utzi zion taberna gisa funtzionatzeari
Urdaburu, Urdao, Urreburu...
Hiru izen horiek ditu, gutxienez, Donostiako udalerriarenak diren lur guztietako gailurrik garaienak, 597 metroko altuerarekin. Donostia, Errenteria eta Hernaniren arteko muga da bere tontorra. Gailurrak bi haitz ditu alde banatara: ipar-ekialdera dagoena Gabiroian Harkaitza deitzen da; hego-ekialdera dagoena Enpendeko Harria. Tontorrari Urdaburu edo Urdao deitzen zaio: Urdaburu arrantzale jendeek eta kostaldeko biztanleek esaten diote; Urdao, inguruotako biztanleek. Urreburu, berriz, mendi honen kondairarekin lotua dagoen izena da. Izan ere, sinesmen eta elezaharrek zera diote: mendi honen gailurrean altxor eder bat dagoela ezkutaturik


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude