Uribarri-Ganboa urtegiko biztanle eta etorkin hegalariak

  • Gasteizetik 15 bat kilometrora dagoen urtegia, Uribarri-Ganboa, duela mende erdia eraiki zen eta urteen poderioz natur aberastasun handia pilatu du. Fauna eta flora oparoa da eta bertan bizi direnetaz gain makina bat hegazti negu gogorrean Europako iparraldetik Gasteiz inguruko zonalde «epel» honetara etortzen da. Hegaztien etxe kutuna izanik bi parke ornitologiko daude bertan, bata Garaion eta bestea Mendixurren. Enbarazu handirik egin gabe, prismatikoak hartu eta hegaldi ederrak eta murgiltze azkarrak beha ditzakegu. Ura da protagonista Uribarri-Ganboan eta gizakiaren erabilerarako egina denez, uraren kalitatea oso gertutik kontrolatzen dute. Horretarako uraren inguruak ere ondo zaindu behar dira eta horri eskerrak faunak eta florak babesleku bikaina dute. Urtegiko natur balioen etsairik handiena «domingeroa» omen da eta arrisku hori saihetsi nahian gizakiarentzako guneak prestatuta daude.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.



Gasteizetik 15 kilometrora, Uribarri-Ganboa urtegiaren hegoaldeko ertzean Garaio eta Mendixurreko parke ornitologikoak daude. Bertara iristeko L.623 errepidetik abiatu behar da, N-1 autobia eta N-104 errepidea Ozaetarekin lotzen dituena berau. Maturanaren parean, desbideraketa hartu behar dugu Garaioko Parkera eramango gaituena. Hori, autoz joan nahi izanez gero baina, uda aldean Gasteizetik autobus zerbitzua ere badago.

Duela mende erdi eraiki zen urtegiak natur balio ikaragarria hartu du. Aberastasun hau babestu nahian ehiza erreserba izendatu zuten eta Natura 2000 Europako natur babesguneen sarerako proposatu da. Baita nazioarteko garrantziko hezeguneen RAMSAR sarerako ere.
Hemen dugun dibertsitatea izugarria da, bai fauna eta bai flora aldetik, baina hau ez da inguru hau babesteko dagoen arrazoi bakarra. Bertan dagoen bizidun mota asko ez dago edonon eta bertakotasun oso nabaria dute, munduko leku honetara lotuak baitaude. Honetaz guztiaz gain, bada beste hirugarren arrazoi bat ere: ura. Baliabide preziatu hau erabiltzeko sortu zen urtegia eta bere funtzioa ezin hobeki betetzen duenez, mantendu egin behar da ingurua uraren kalitatea bermatzeko.
Baina hasi gaitezen ibilbidearekin, txangoa Garaion hasiko dugu. Hondartzara jaitsi eta eskuinera jarraitzen badugu erkamezti ireki batekin topo egingo dugu. Hemen, harri txintxorrez eginiko bidexka nabarmena jarraituko dugu erkameztian bete-betean sartuz. Ez dira batere baso itxiak eta azpibasoan ipuru eta otaberak zuhaitzak baino ugariagoak dira. Tarteka astigarren bat ere badago guztiak liken ugariz estaliak. Izatez nahiko kolore arrea duten zuhaitzen azalak alaituz. Liken hauetara gerturatuz gero azal itxurako gorputza dutela ikusten da eta azal hauen gainean kopatxo batzuk altxatuak ikus daitezke. Kopatxo hauei gorputz-fruktiferoa deitzen zaie eta ugalketarako esporak eratzea da beraien funtzio nagusia. Bidea jarraituz, lehenengo zubira iritsiko gara, ur gaineko zubia zeharkatu. Bertatik ikus daitezke Zadorra ibaiak ekartzen dituen zerrikeriak, baina zerrikeri asko eta asko ikusi ez arren bertako uren kalitateak igartzen du. Agurain eta inguruko herrietako ur hondakinak heltzen dira hona eta baita industriak isuritakoak ere, metal astunak zein materia organikoa. Urtegiaren elika katean sartu eta ura ukitu ere egiten ez duen beleari eragiten dioten hainbat hondakin isurtzen dugu gizakiok zuzenean edo zeharka urtegian ere.
Gandoko lurmuturra zeharkatu eta bigarren zubira iritsiko gara, bertatik urtegiaren bestaldeko ertzera hurbilduz. Azuako auzoa aurrean dugula izugarri maite ditugun hegaztien habiak ikusten dira elizaren kanpandorrean. Amiamoko edo zikoinek betidanik sortu dute halako zirrara gure bihotzean eta oraindik ere hala sorrarazten digute hegazti handi eta eder hauek. Bertatik bidea jarraitu eta hegaztiak izutu barik, ur ertzeko landareetan jarriko dugu arreta. Malda handiko ertzetan ez dago apenas landarerik eta urtegiaren ertzak higatu egiten dira, bertako harria azalduz, arbel geruzak, hain zuzen ere. Baina ertzak hain maldatsuak ez diren lekuetan sortzen dira landarerik interesgarrienak. Interesgarrienak zergatik? Bada, egitura desberdinak sortzen dituztelako ihidi zein lezkadiek eta egitura ezberdin hauetan izaten dute babesa hegazti lotsatienek. Babes egitura hauek ugalketa garaian ezinbesteko bihurtzen dira kumeak gordetzeko. Bidea jarraitu eta Urizarrera heldu gara. Etxe multzo honen inguruan gain batean behatokia dago. Bertatik lakuaren zati bat ikus daiteke eta baita bertan igerian dabiltzan kopetatxuri, murgil, basahate, ahate eta antxetak ere. Uretatik ateratzen diren enbor muturretan ikusten diren hegazti beltzak ubarroiak ditugu. Hegazti hauek ez dute beste zenbait hegaztiren moduan uretatik babesten dituzten luma geruza iragazgaitzak. Uretara murgiltzean hezurretaraino bustitzen dira. Hala ere, ezaugarri hau uretan ondo barneratu eta azpian igeri eginez arrainak harrapatzeko erabiltzen dute. Horregatik ikusten ditugu neguan hegalak esekirik enborretan lehortzen. Umatzera Europako iparraldera joaten dira, han izaten dira uda partean.
Urizar atzean utzi eta urtegia bitan banatzen duen dikean aurrera egingo dugu. Beste aldean landaretza gutxitzen da eta nekazaritzarako erabiltzen ez diren guneetan sahats bakan batzuk daude, baina nekazal lurrek betetzen dute azalera nagusia. Ezkerraldera jarraitzen badugu Mendixurreko behatokia topatuko dugu.
Behatoki hau guztiz babestua dago. Txangoan zehar ohartuko zineten moduan hegaztiek berehala ikusten gaituzte. Guk ahate bat ikusi aurretik beraiek 100 metro urrundu dira. Etengabe gugandik ihesi ibil ez daitezen behatokiaren inguru guztia hesitu egin da. Hainbat panel informatibo jarri dute urtegi inguruan dauden bizidunak irudikatuz, hegazti, landare zein intsektuak, besteak beste. Behatoki barruan ere hegazti gehiagoren irudiak daude eta atearen atzeko arbelean hilabete horretan behatu diren hegaztien zerrenda idazten dute. Hemendik oso gertu ikusten direlarik.
Berriro dikeak utzi gaituen lekura itzuli eta eskuinera jarraitzen badugu, muinoaren gain aldean urtegian dauden hegazti ezberdin gehienak ikusteko aukera izango dugu. Baita hegaztien babesleku bihurtu den irla ere, Orenin irla. Urtegia eraiki zenean irla bilakatu zen gaina.
Urtegiaren ertza jarraituz zingiratua egon ohi den makaldira iritsiko gara. Berau zeharkatzeko pasealeku bat eraiki dute eta bertatik txio, txepetx, errekatxindor edo txinboak entzun daitezke. Pasealekua amaitu eta bidezidorrari ekingo diogu urtegiaren ertzean jarraitu eta Garaioko hondartzara iritsiko gara. Urtegiko ingurune naturalak jasaten duen erasorik gogorrena "domingeroek" sorturikoa izan da. Hauen eragina murriztu eta kudeatzeko asmoarekin urtegian bi hondartza atondu ziren. Landa inguruan bata eta Garaion bestea. Hondartza jarraitu eta hasierako puntura iritsiko gara
Mendixurreko hegalariak
Zerrenda honetan Mendixurreko parke ornitologikotik 2002ko urtarrilean ikusi ziren hegaztiak ageri dira.

Murgil handia
Txilinporta
Lertxun auskara
Ubarroia
Antzar arrunta
Basahatea
Ahate txistularia
Ahate buztanluzea
Ipar ahatea
Murgilari arrunta
Murgilari mottoduna
Txilinporta lepabeltza
Ahate mokozabala
Amiamokoa
Hegabera
Kopetatxuria
Antxeta mokogorria
Kaio hauskara
Kaio iluna
Zapelatza
Miru gorria
Belatz gorria
Mirotz zuria
Zingira mirotza
Bele beltza
Mika
Zertzeta arrunta
Bele txikia

Gasteizera eguraldi «epela»ren bila
Urtegiaren egoera aldatu egiten da urte sasoiaren arabera bizidunei dagokielarik. Uribarri-Ganboa urtegian eta inguruan 220 hegazti espezie inguru deskribatu izan dira, baina espezie ugaritasun hau ez dugu edozein urtarotan topatuko. Hegazti espezie ugarien, udazkenean agurtzen dira. Hezegune hau migrazio luzeen atsedenleku denez, negua baldintza onetan igaro nahi duten hegazti asko pasatzen da bertatik. Beraz, garai honetan, bertako espeziez gain, kanpotik datozenak gehitu beharko ditugu. Abuztu hasieratik azaro erdi aldera arte, urtegiko ur azalera eta inguruak, hegaztiz hornitzen dira, kumaldiaren ondoren neguko bizilekuetara zuzentzen direnak. Bizileku hauek, Espainiako hegoaldea, Sahara ingurua edota Afrika behealdea izan daitezke. Sahara aldera doazenak izaten dira goiztiarrenak, enarak, zikoinak eta lertxun edo gartzak kasu. Hauen atzetik, garrasika irteten diren antzar eta kurriloak edo grulak ikus genitzake, negua ate joka dugula berri emanez.

Kopuru aldetik aldiz, espezie bereko hegazti gehien, neguan topatuko dugu. Europa iparraldetik datozen hegaztiak, bertako baldintza gogorretatik ihesi, Gasteizera inguratzen dira. Ez dugu esango Gasteizen hotzik egiten ez duenik, baina goiko latitudeetako herrialdeekin alderatuz, tropikoa dela esan genezake. Ubarroi, lertxun, kaio, murgilari, zertzeta eta txiliportek urtegi honetan igarotzen dute negua. Uretako hegaztien kasuan, 17.000 ale ere zenbatu izan dira 1994an.
Inguruko zuhaixka eta sastrakaditan aberriz , zozo, txepetx, erregetxo eta kaxka beltzak topatuko ditugu. Txonta, birigarro, eta arabazozoek larre eta nekazal lurrak atseginago dituzte.
Negua igaro ondoren berriz ere udaberriko migrazioa dator. Aurreko migrazioan bezala, lehenak igarotzen Sahara inguruan zeudenak dira eta atzetik besteak. Udaberriko migrazioa urtarrila bukaeratik maiatza bitarte izaten da eta ez da hain ikusgarria izaten.
Uda, kumaldiarekin izaten da berezia. Murgilek, txiliportek eta kopetatxuriek habia bertan egiten dute. Aldiz noizean behin umatu izan dute ubarroi handiek, ahate mokozabalek eta murgilariek.
Hegazti espezie hauetako askok uretako habiak edota ur ertzetakoak dituztenez, beraien kumaldiek uraren mailarekin eta oszilazioarekin zerikusia dute. Urtaro hau guztiz interesgarria da. Hegazti askoren amodio kantak entzun daitezke eta baita zapelatzen ikuskizunak ere. Kopetatxuriak bata bestearen atzetik ibiltzen dira deskantsurik gabe eta zikoinek kanpandorreak estaltzen dituzte. Ondoren arrautzak zaindu beharko dira mimo handiz uda bukatzerako urtegia hegazti familiez betetzeko


Azkenak
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Israelek Gazari argindarra moztu dio Hamas estutzeko, Netanyahuren hitzetan

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Al-Assaden ehunka jarraitzaile eta zibil hil ditu Siriako armadak, “mendeku gisa”

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude