Kutsa daitezela behe mailakoak


2021eko uztailaren 16an
Heriotzak berdintzen omen du gizateria guztia. Hala diote batzuk behintzat, baina nahikoa garbi dago jaiotzetik hartarainoko bidean, izan, badirela klase bereizketak eta larritasun frankori aurre egin beharrean izan dela beti jende xehea. Eta horren adibide bitxi samarra zekarren kontura I. Zubeldiak ZERUKO ARGIAN, "Baztanga" izenburu bakartzat zuen idazlan luze eta mamitsuan. XX. mende haseran Hernaniko herriari bizitzea egokitu zitzaizkion gertakizun latz batzuen inguruan ziharduen.



TIFUSAREN ERASOA JASAN ZUTENEKOA

I. Zubeldiak zioenez, bitan azaldu zen tifus gaitza Hernanin, 1913an bietatik batean. "Gaur hainbateko antibiotikorik ez zala garai haietan badakizue -azaltzen zuen gizonak- eta berebiziko beldurra sortzen omen zan jendearen artean horrelako gaitzak zirela medio. Hori dala-ta, esne eta barazkiak Donostiara eramatea galerazi omen zieten ernaniarrei. Neurri hori zela-ta kalte handiak izan ziren herrirako". Beste neurri bat ere hartua izan omen zen, gainera. "Herrira zetozen urak moztu eta aundi gisako ontzietan Donostiatik ekartzen omen zuten ura".
Nola edo hala pasako zuten hernaniarrek egoera latz hura, baina ustekoa da ez zitzaiela berehala ahaztuko. Eta hara non, handik urte batzuetara, 1918ko udan edo Lasarteko hipodromoa zabaltzeko asmotan zirenean, baztanga Lasarten sortzen den. Eta zein izango agintarien erabakia? Bada, Donostiara eraman beharrean, baztanga zuten gaixoak Hernaniko Miserikordira ekartzea!


HERRI OSO BAT BORROKARAKO PREST

Goxoak jarri ziren hernaniarrak, noski. Horrela kontatzen zituen I. Zubeldiak agintarien erabakiak izan zituen ondorioak: "Gipuzkoako Gobernadore izandako Conde de Pinofiel gure herriko Miserikordia ikusten izana omen zan bezperan. Biharamunean (...) gure herrian gertatutakoa gogoangarria benetan. Egun berean jakin zuen jendeak erabakiaren berri, baiñan hala ere ez ziran lo egon. Herria guzia kalera erten omen zan, baztanga zutenei herrian sartzen ez uzteko, lantokietako langilleak ere kalera erten ziran, nagusiak berak aginduta gaiñera, eta herriko sarrera guzietan barrikadak ipiñi, egur, enbor, koltxoia eta arrapatzen zan tresna guziekin. Agustinetako komentu aurrean jarri omen zan oztoporik haundiena eta Zinko-eneko tellatu gaiñetan gizonak prest, olioa irakiten zutela behera ixuritzeko. Indar haundiko hariak ere gertu omen zeuden gaixoei laguntzen zetozenak kixkaltzeko. Eleiz Nagusiko torreak duen balkoian, beste gizon batzuek Galarretako gaiñera begira, eta gaixoak herrian sartzeko bide bat aukeratzen zutenean, Kanpana buelta jendeari alderdi hartara joateko esanaz. Kolore eta pentsamolde guzietakoak elkarturik ikusten omen ziran. Goiko eta beheko, ezker eta eskuiko, zutik ibiltzeko gauza zan guzia indarraren bidez ipiñitako gertakizunaren aurka jaikita".
Bien bitartean, herriko alkatea, Jose Mari Ubarretxena, Espainiako Gobernu-buru zen Antonio Maurarekin harremanetan jarri omen zen, arazoari irtenbidea aurkitu nahian. Baina hobe dugu I. Zubeldiari berea kontatzen uztea: "Larritasun hartan emakumeak erakutsi zuten ederki asko borrokatzeko garra. Batez ere Mikela Garmendiak (Mikela Pruttu) ta Asuntxion Errazkiñek (Asuntxion Añarri). Ez zan gutxiagotako, zibillei fusillak kentzen omen zizkieten eskuetatik eta zaldiak Lasartera begira jarri. Hoien adibidea ikusita, beste emakumeek ere agertu omen zituzten bereak eta bi.
Beste emakume bat ere aipatu beharra dugu, oso gurean dugun sail batean, hau da, bertsolaritzan. Egia esan ez nuen uste iñor bere amaz lotsatzen zenik, baiña Josefa Zubeldiaren (Josefa Barbax) ondorengoak lotsaz dira honek bertsoak jarri zituelako eta ez nolanahikoak gaiñera. Beroien aginduz ezingo ditugu bertso honeik argitaratu, nahiz eta benetan tamala bada ere".
Dena den, I. Zubeldiak agertzen zuenagatik, badirudi buru pixka bat zeukan agintariren bat ere bazela Gipuzkoan orduan. "Eguerdi aldera Gobernadorea etorri omen zan zibillei eta beste indarrei erretiratzeko esanaz, gaixoak Ernanin ez zirala sartuko agindu ondoren". Zentzuz jokatu zuela, alegia. Baina begira zer gertatu zitzaion: "Gobernadore hau biharamonean bere agintaritzatik kendua izan omen zan".


ARAZOAREN BENETAKO GAKOA

Zergatik egin zuten agintariek hura guztia? Xaloki azaltzen zuen I. Zubeldiak zeraren gakoa: "Lasarteko inguruan txabola batzuk jaso zituzten gaixoak zaintzeko, Madritik eta beste tokietatik zetozen haundi jendeak kutsa ez zitezen". Hernaniarrek, beren aldetik, "pentsamolde eta giza mailla guztietakoak elkarturik jokatu zuten, hau da, erdiko burgesia, burgesia txikia eta jende soilla, burgesi haundiak hartutako erabakiaren aurka jeiki ziran, eta neretzat hontan datza gertakizunaren mamia. Baztangak hartuta zeudenak Donostiara eramango zituzten bestela, baiñan garbi dago zergatik ez zituzten eraman, nahiz eta Donostiak Lasarten duen lur muturrekoak gaixoak izan"

Muebles UrretaVizcaya
Iragarkia, 1972-VI-18
Muebles URRETAVIZCAYA. 1920'an sortutako etxea. Erredizak- Edergalluak. Egin - Gaiak eta Aurre-Kontuak. Postas, 46. GASTEIZ (Vitoria)

Euskal enda (II)
Burua. Buruaren tankera oso garrantzizkoa da. Atzez-aurre luzatua bada: dolicocefaloa deritzaio. Buru motza baina zeharka zabaldua bada: braquicefaloa. Bien tartekoei: mesocefaloa. Iru hoien artean zein eratako den jakiteko neurketa jakin batzuk egin behar dira. Euskal Endan: Beren burua mesocefalo da, nahiz eta baldokiak (sienes) irtenak edukitzeagatik braquicefalo itxura artu. Euskaldunen buruak Lehen-Kondairan izan duen aldaketaz mintzatzean, baldoki (sien) irten hoien sorreraz itzegingo dut. Ortzak. Ortzak direla-ta, ortz-onekoak eta ortz-txarrekoak bereizten dira. Nor da batekoa eta nor bestekoa? Ortz-onekoa: sasoi aroan iru ortz baino guttiago falta dituanari deritza. Ortz-txarrekoa: sasoi aroan sei ortz edo gehiago falta dituanari. Iberika Penintsulan %-dik 10 baino gehiago ortz-txarrekoak eta %-dik 70 baino guttiago ortz-onekoak dituztenak amabi probintzia dira. Haien artean Euskal-Erri guzia; Castilla la Vieja eta Leon ere bai. Euskaldunak ortz-txarrekoak dira, beraz (1972-VI-18)

Eliza euskalduna
Lehen ere aipatu izan dugu au, baiña berriro, lo dauden goikoak eztenkatzeko, bide ematen digu Frantzian ontaz egin dan batzarrak. (...) Elizak bat, baiña ezberdiña izan behar duela esan dute. Ondorio au Batikano Bigarrenaren erakutsietatik atera dute. Lurralde bakoitzeko Elizak bere buruaren jabe izan behar du eta ez Erromaren "ordezkari" soilla.

Gure Eliza, zoritxarrez, Erromara begira dago denerako itsu-itsuan. Eta politika-diplomatziaz lotutako Erromari, ain zuzen ere. (...) Esan al diteke Euskal Erriko Eliza euskalduna denik? Eta euskalduna ez bada, Euskal Errian Elizarik dagoenik? Eman al diezaioke onelako Elizak erri arazoari eta langille arazoari tajuzko erantzunik? Ez diola ematen denok dakigu. Or daude urtetan galdera berdiñak edo antzekoak erantzunaren zai. Sua sortzen den bakoitzean erantzuna agintzen zaie, baiña erantzunik ez da behin ere izaten. Beti gerorako luzatzen da, gizaldietan eta gizaldietan. Ez da erantzunik ematen. Eman al dezake? Ez, noski. Bai al du Elizak, gaur, emen, bertakoa izateko gogorik, indarrik eta asmorik? (1972-VI-18)


Azkenak
Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Eguneraketa berriak daude