Kepa Bereziartua: "Oso garbi daukagu non gauden, independentismoaren frontean"


2007ko otsailaren 21ean

Zure alderdiak X. Kongresua burutu du. Lehendakari hautatua izan zara berriz ere. Zer-nolako balorazioa egiten duzu kongresuaz?

Kongresua une oso delikatuetan burutu da. Ezker abertzalea -Batasunatik ANVra bitarte- legez kanpo jartzeko mehatxua gainean dugu. Azkeneko berrien arabera, Batasunaren ilegalizazioa eraginkorra izan dadin ANV ere legez kanpo utzi beharko litzateke. Kongresura premisa honekin iritsi bagara ere, berau oso baikorra izan da. Ni oso pozik nago, non eta norekin gauden, non ez gauden, nortzuk diren gure bidaide lagunak eta norekin ez garen inora joango garbi utzi dugulako. Biltzarra baino lehen Batasuna alderdiarekiko diferentzia batzuk genituen arren -ANV Batasuna prozesutik atera zen moduarengatik-, uneon diferentzia horiek gaindituta daude, akordio batera iritsi gara eta alderdi bezala onartu izan gaituzte ezker abertzalean.


Batasunaren «fronte bertsuan» zaudetela diozue. Non dago ANV zehazki?

Guk oso garbi daukagu non gauden, independentismoaren frontean gaude, Batasunaren frontean. Guk ezker abertzalearen batasunaren aldeko borroka egin dugu beti. Gure alderdiak 1934tik herri batasunaren alde borrokatu du. Orduan, faxistei aurre egiteko ezkerreko herri batasunaren alde aritu ginen Espainiako Estatuaren ezkerreko alderdiekin batera. Frankismoren ondoren, ilegalitatetik aterata, Herri Batasuna (HB) gauzatzeko lanetan aritu ginen, baita Euskal Herritarrok-en (EH) alde ere, eta uneon, herri batasuna gauzatzeko lanean dihardugu.


Hogeita lau urte joan dira HB sortu zenetik. Ez dirudi ezker abertzalea herriaren batasuna ekimena gauzatzeko ordu onenean dagoenik.

Hasieran HB izan zen, gero EH, eta orain Batasuna, baina berriz ere erakunde horrek Herri Batasuna izan beharko du. HB ez zen desegin, izena aldatu izan behar zitzaion ilegalizazioa hurbil geneukalako, EH sortu zen ilegalizazioaren mehatxua gainditzeko. Ez zen ilegalizatu izan, baina Batasuna legez kanpo jarriko dutela dirudi. Beste erakunde bat sortu beharko dugu, ezin dugu ezker abertzalearen botoaren erreferenterik gabe geratu.


Urte bat joan da Batasuna prozesua sortu zenetik. Nola ikusten duzu Batasuna alderdia eta ezker abertzalea oro har?

Batasuna, HB eta EHren ondorengoa da, dudarik gabe. Aurreko erakunde haien espazio berean segitzen du, independentismoaren espazioan alegia; gu bezala. Haien ondoan gaude haiek beti izan diren tokian daudelako. Izena aldatu da baina ideiak ez, hori da inportanteena. Batasunak HB eta EHren ideia berak mantentzen ditu.


Batasunan ez dauden ezker abertzalearen beste taldeek ez dituzte mantentzen HBn edo EHn ideiak?

Lehenik eta behin zera argitu nahiko nuke. ANVrentzat ezker abertzalean bi alderdi daudela bakarrik. Batasuna eta ANV alderdiak, hain zuzen ere. Badaude beste talde batzuek ezker abertzalearen botoak erakargarriegiak suertatzen zaizkiela eta egoera nahasi honetatik etekin elektoralak lortu nahi dituztenak.
Bestalde, guk ez genuen Batasuna prozesuan parte hartu, beste talde batzuk bai, ordea. Batasuna prozesuaren alde apustu egin zuten batzuei ez zitzaien prozesua nahi bezain ondo atera eta gero aldendu ziren. Prozesuan sartu zirenak eta kanpo gelditu ginenok desberdindu behar dira. Adibidez, Aralarren kasua eta gurea ezberdinak dira. Aralarrek ez zuen lortu ontzia nahi zuen portura eramatea, eta Batasunatik ateratzea eta alderdi bat sortzea erabaki dute. Hori zerrikeri bat iruditzen zait, benetako zerrikeria.


Zein da zure argudioa hori esateko?

Aralarrek ezker abertzalea dinamitatu nahi izan du. Aralar, Batzarre, Zutik eta ABk osaturiko formazioa -Patxi Zabaleta jaunak onartu duenez- Batasunari botoak kentzeko eratu da, hori da bere sortzearen arrazoi bakarra. Oso jarrera eskasa da, Aralarren ideien aurkakoak gara erabat, bere nazio, herri eta ideien aurka gaude. Gure nazioak sei herrialde ditu, ezein herrialde ezin da bereizi naziotik. Nik Aralarren agiriak irakurri ditut, horiek berritsukeriak eta amarruak besterik ez dira. Hau da, eskualde bakoitzak bere prozesua segitu behar duela diote, bakoitzak bere erritmoan eta ez dakit zer... Ez, inola ere. Nazioa nazioa da, eta kito. Behin gure baratzea osaturik, berau ezin da inolaz ere zatitu.


Aralarreko kide batekin hori mantenduko zenuke eztabaida batean? Haien ideien aurka zaudetela, modu horretara?

Bai. Pertsonalki eta publikoki esan diegu hori. Nahiko bilera izan dugu Aralarrekin, haiek pentsatzen dutena ezagutzen dugu, baita haiek gure iritzia ere. Gure harremanak lagun gisara hautsi ditugu eta haiekin gehiago ez biltzea erabaki dugu. Aralarrek bileretara deitu behar zigunean ez zigun deitu, ez dute zintzotasun apurrik ere erakutsi gurekiko. Patxi Zabaleta jaunak, guri behintzat, ez digu behin ere erakutsi agertu ohi duen bere trebetasun politikoa delakoa, aitzitik. Gainera, esan dizut ez gaudela ezertan ados beraiekin.


Ezertan ez?

Ezertan ez!


EA, AB, Aralar, Batzarre eta Zutik taldeek sinaturiko «Indarrak uztartuz, zubiak eraikiz» agiriarekin kritikoak zarete. Zergatik?

Ez dugu agiri horren funtsarekin bat egiten, alderantziz, guztiz aurkakoak gara. Agiri hori mahaigainean bota ziguten sinatzeko, besterik azaldu gabe. Beraz, ez gaude ez funtsa ez formarekin ados.


Zehaztu dezakezu zertan ez zaudeten ados?

Argi eta garbi mintzatuz, agiri hori ezker abertzalea mintzeko egina da, besterik ez. Guk horrela ikusten dugu, ez dute agiri hori egin arazoa serioski planteatzeko. Agiri hori botoen bila joateko eta alferren besaulkiak lortzeko baino ez da egin.


Nortzuk dira horiek zehazki? AB ere bai?

Guk ABrekin nahikoa harreman sakona genuen, sarritan solastatzen ginen beraiekin, baina azken ordura arte agiri hori ezkutatu ziguten.


Zer balorazio egiten duzu ABk ezker abertzalean hartu duen jarreraz?

Ez dizut balorazio bat egingo, oso gogorra delako. ABkoak gu engainatzen aritu dira miserableki, adarra jotzen eta luzamenduetan ibili dira gurekin, eta gero agiri horrekin atera dira... Niretzako politikoki inpresentableak dira. Egia esan, ABrekin genuen harreman gehien, Aralar taldearekin batera. Batzarre eta Zutik eta horiekin guztiekin -gure arau batek dioenez-, alderdi espainolistekin alegia, basamortuan ezta urik ere.


Zuk diozun alderdi espainol horiek nola hartu zuten parte EHn orduan? Ezker abertzaletzat jo duzun EHn, alegia?

Talde horiek EHn sartzen utzi zen, baina ANVren borondatearen aurka. ANV horiek gure multzoan sartzearen aurka egon da betidanik.


Orduan, zehaztu iezadazu ANVrentzat ezker abertzalea non hasten eta non bukatzen den?

Lehen esan dizudan antzera, lagun. Niretzat ezker abertzalekoak, abertzaleak, nazionalistak, independentistak eta ezkertiarrak dira. Ez esan niri Zutik eta Batzarre independentistak direla, irriz lehertzen naizelako. Ezkerrekoak izan daitezke, hobe esanda ezkerreko kutsuak dituzte, baina abertzaleak ez. Abertzale izatea zure nazioa zein den garbi izatea da, baita independentzia helburu izatea ere, ezkerrekoa nahiz eskuinekoa izanda.


Batasunak, ezker abertzalearen aukera politikoak, 80.000 boto galdu zituen azken hauteskundeetan. Nola egin behar dio aurre ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeei?

Nola? Baltasar Garzonek uzten digunaren arabera. Izan ere, une honetan Batasuna legez kanpo gera daiteke, baina ez bakarrik, gu ere bai. Eta ez digute beste alderdi bat osatzen utziko. Ez galdetu nola egingo diogun aurre legez kanpo uzten bagaituzte, ez dakidalako, baina egin beharko dugu, aldez edo moldez



Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude