GIZALDI ETA GIZALDIETAN EMAKUMEAK ISILPEAN


2021eko uztailaren 19an
Enpresetan sarri gertatzen den fenomenoa jazo da orden erlijiosoetan ere. Gizonezkoak gutxiago dira, baina instituzioen ardura dute. Aurrez esan bezala, gizonezkoen kongregazioen kopurua 20-25 bitartekoa da; eta emakumezkoena 115ekoa. Emakumeak, honetan ere, «konplikatuagoak» direla diote gizonezkoek, Joseba Intxaustik hain zuzen. Emakumezkoek berriz, Mari Jose Aranaren hitzetan, zera uste dute: «Gizonezkoek beti dituzte gauza garrantzitsuak egiteko. Emakumezkoek ez hainbeste». Eta orduan, zergatik daude emakumezkoen elkarte gehiago? «Elizan emakume gehiago daude meza entzuten, katekesian, formazioa eskaintzen, hitzaldietan... Batetik erlijiosoarekiko sentsibilitate handiagoa dutelako. Eta bestetik, egonezinagatik. Baina elizaren egitura gizonezkoa da», erantzun digu Aranak.

Arrazoi historikoak ere badira Euskal Herrian emakumezkoen ordenak hainbeste izateko. Trentoko Kontzilioan erabaki zen emakume erlijiosoek itxian bizi behar zutela, eta horrela izan zen Frantziako Iraultza eta Esklaustrazioaren ondoren, Eliza emakumea klausuran sartzea Jainkoaren legearen eta lege natural guztien aurkakoa zela konturatu zen arte. Orduan, emakume erlijiosoak kalera irten ziren eta, gizartean zeuden hainbat premiari erantzunez, komunitate txiki ugari sortu zen. 1903an ordea, Kongregazioaren Legearen ondorioz, aurrez sortutako etxeak itxi egin ziren. Horregatik, emakumezkoak erbestera joan ziren. Aukeratutako lekuetako bat Espainia izan zen. Iparraldetik sartzean, askok Euskal Herrian bertan jarri zuten euren etxea.

ISILEKO LANA.

Historikoki emakumezko orden erlijiosoek hezkuntza, osasuna eta behartsuak zaintzea izan dute eginkizun nagusi. Kontzilio II.aren ondoren, parrokietako laguntza eta marginazioa bezalako alorrak lantzen hasi ziren. Orokorrean, emakumezkoen elkarteetan ez da parrokiarik izaten, gizonezkoenetan gertatzen den moduan. Eta parrokietako euren eginbeharra laguntzera mugatzen da: katekesia prestatzetik hasi eta mantelak garbitzeraino. Izan ere, isileko lana da emakumeena orden erlijiosoetan, eta ez dute parrokietan kanpora begirako lanik egin. Bai ordea, komunitate txikien bidez, hirietako auzo behartsuenetan.
Dena den, gero eta kontzienteagoak dira emakumeak euren lan isilaz. Gero eta garbiago dute emakumearen askapenarengatik lan egin behar dutela, baina ez bakarrik gizartean, baita ere elizan

Emakumeen etxeetako inkestak
Arantzazun egingo den kongresurako, emakumezko ordenen datu bilketan jardun du Mari Jose Aranak. Etxe bakoitzera inkestak igorri dituzte, ondoren, bueltan, datuak jasotzeko. Guztiak egin gabe zeudenean, datu batzuk bazituzten. Esaterako, EAEn 86 elkarte aktibo daude (misio bat dutenak, ez komentu barruan daudenak), Nafarroan 23 eta Iparraldean, 16. Hauen adina batez beste 60 urtekoa da. Eta etxe bakoitzean 5-10 erlijiosa bizi dira normalean.

Elkarte zaharrena Mariaren Lagundiarena da. VII. mendean etorri zen Hegoaldera. Iparraldean, zaharrena Ursulinena da. Karitateko Alabak dira berriz Hegoaldean etxe kopuru gehien dutenak (48 bat) eta ugarienak era bai. Bestalde, Gurutzetako alabek eta Servantes de Maria elkartekoek Iparralde eta Hegoaldearen arteko apustu garbia egin dute


Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude