KLASEAN IKASITAKOA PRAKTIKAN JARTZEKO AUKERAK


2021eko uztailaren 16an
Eguzkiak bazterrak berotzeari ekin dio, eta uda gainean dugunez, euskaltegietako eta erakunde euskaltzaleetako arduradunak barnetegiak, ikastaroak eta egonaldiak buru-belarri antolatzen ari dira dagoeneko.

Ikasle askok aprobetxatzen dituzte udako oporrak euskara ikasten jarraitzeko eta barnetegietara joan ohi dira. Erakunde ugarik antolatzen dituzte barnetegiak, besteak beste, AEK, Zenbat Gara, Maizpide eta IKAk.
AEKkoek, adibidez, Euskal Herri osoan barreiaturik dituzten barnetegiak ikaslez bete nahi dituzte. Edonork izena eman dezake ohiko barnetegiotan oporrak euskaraz ikasten igarotzeko, betiere ondoko bi nahitaezko baldintzak betez gero: 16 urte edo gehiago izatea eta hirugarren urratsa edo ondorengoren bat ikasten aritzea. Euskal herritarrez gain, ez ziren gutxi izan aurreko urteetan Katalunia eta Espainiatik bertaratu zitzaizkigunak. Goizetan sei orduko eskolak izan ondoren, arratsalderako txalaparta, zeramika edo bestelako jardueren inguruko tailerrak aurreikusi dituzte AEKko arduradunek. Gainera, barnetegiak dauden herrietako lagunekin hartu-emanak izaten dira, eta, beraz, ohiko barnetegiek tokian tokiko euskalkiak ezagutzeko aukera ere eskaintzen dute.
Era berean, azken urteotan AEK-k berak antolatu familia barnetegiak arrakastatsuak izaten ari dira. Izan ere, familia osoa Foru, Zerain nahiz Oiartzungo barnetegietara joan daiteke, gurasoak klasean dauden bitartean begirale-hezitzaileek beren seme-alabak zainduko baitituzte. Lau eta hamabi urte bitarteko umeak dituzten familiak baino ez dira onartuko. Dena den, AEKko arduradun Nere Portillok ohartarazi duenez, "tankera honetako barnetegiak ez dira haurtzaindegiak, baizik eta senideen arteko harreman euskaldunak sendotzea helburu duten barnetegiak".


BARNETEGI MUGIKORRA.

Kirola maite duten ikasleek, berriz, barnetegi ibiltarirako izena eman dezakete. Baldintza bakarra betetzea eskatuko zaie: gutxienez bosgarren urratsari dagokion euskara maila izatea. Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak Euskal Herriko paraje ederrak zeharkatuko dituen ibilbide bat zehaztu du, eta ikasleek egunero ibilbidearen zati edo etapa bat beteko dute, atzetik furgoneta bat lagun izango dutelarik suertatzen diren beharrei erantzute aldera. Gauak kanpin eta ostatuetan igaroko dituzte.

Bestalde, euskalduntze prozesua amaitu dutenek bizkaieran eta zubereran sakontzeko aukera izango dute.
Zenbat Gara elkartekoak ere euskara ikasleei zuzendutako egonaldiak prestatu dituzte. Ikasleok Sakanako Bakaiku herrian hartuko dute ostatu, ondorengo hamabostaldietan: uztailaren 29tik abuztuaren 11ra, eta abuztuaren 12tik hil bereko 25era. Halaber, Bilbon euskara sustatzea helburu duen elkarteko antolatzaileek izena eman duten ikasleen mailaren arabera antolatuko dituzte klaseak. «Jendeak ondo pasatzen du, eta aurreko urteetako esperientzia errepikatzeko ematen du izena", dio Zenbat Gara elkarteko Maite Ordaxek.
Bestalde, IKAk antolatutako barnetegiak Nafarroako Zubietan, Leitzan eta Lesakan izango dira, eta 14 edo 19 egun iraungo dute. Eskola orduei dagokienez, barnetegi guztietan 90 ordu klase aurreikusi dituzte.
Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegiak, halaber, maila guztietako ikasleak hartuko ditu. Egonaldi bana prestatu dituzte uztailerako, abuzturako eta baita irailerako ere.


Oporrak familia euskaldunekin batera.

Hogei bat urte dira HABEk "Egonaldiak familia euskaldunetan" programa abiarazi zuela, eta aurten ere ez du hutsik egingo. Zazpigarren urratsa gainditu duen ikasle orok herri euskaldun batean oporrak igaro ditzake, betiere euskara eta, hala nahi izanez gero, tokian tokiko euskalkiak ikasteko. 18 eta 45 urte bitarteko ikasleen esku dago herria eta familia aukeratzea, baita egonaldia hilabete bakarrekoa ala bikoa izatea ere. Bizkaitarrak, arabarrak eta nafarrak izaten dira egonaldiotara gehien jotzen dutenak, baina Valentzia eta Kataluniatik ere euskaltzale asko etorri ohi da.

Familiei dagokienez, gutxienez lau kidez osatutakoak behar dute izan eta %70 euskalduna den herri batean bizi. Familiok, besteak beste, Aramaio, Ondarroa, Zarautz, Lesaka eta Isturitzen bizi dira. Egonaldiak iraun bitartean senideak ez daude euskara batuan hitz egitera behartuak. HABEren egonaldien arduradun Agurtzane Maizen esanetan, "familia ugarik uda oro ikasleak beren etxeetan hartzen dituzte, eta urteen joan-etorriarekin batera bi aldeen artean harreman estuak sortzen dira". Dena den, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak antolatu egonaldion helburua ez da soilik ikasleek euskara ikastea eta jende berria ezagutzea; izan ere, tokian tokiko herritarrekin hitz egitea oso aberasgarria izan ohi da, eta baita bertako ohiturak eta kultura ezagutzea ere


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude