EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN HAMAIKAGARRENA AGURAINEN


2021eko uztailaren 19an
Euskal Herriko Ikasleen eta Gurasoen Elkarteak (EHIGE-k) ikastetxe publikoen jaia antolatu du ekainaren 2rako Agurainen. "Mugak gaindituz eskola handitu" lelopean egingo den festan ikastetxe publikoek mota guztietako mugak gainditu behar dituztela -hala nola, politikoak, hizkuntzarenak...- aldarrikatuko da.

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ikastetxe publikoetako guraso elkarteak- Baikara, Denon Eskola, BIGE, Sortzen Gurasoak, Ikas Bi eta Eskola Txikiak- biltzen dituen konfederazioa da EHIGE. EHIGEko lehendakari Ana Izagirreren esanetan, iaz sorturiko elkarte honek ordezkaritza Euskal Herri osoan izatean, "mugak gainditzea lortu dugu". Hala ere, herrialde bakoitzeko guraso elkarteek dituzten berezitasunak mantentzearen aldekoak dira EHIGEko ordezkariak.
"Mugak gaindituz eskola handitu" leloaren harira, ikastetxe publikoetan Euskal Herriari loturiko gaiak lantzeko arazo gehien administrazioen programek jartzen dituztela uste du Izagirrek. Bere esanetan, Euskal Herriari loturiko gaiak lantzeko -kultura, historia, mitologia, dantza...- irakasleek egin behar dute lan. Izan ere, eskola publiko bakoitzak besteekiko autonomia du eta bakoitzaren berezitasunen arabera prestatzen dira ikasturteak. "Lehen baino baliabide gehiago dago orain baina borondatean dago guztia, ikastetxe bakoitzean zer erabakitzen den". Hala ere, Euskal Herriko Ikasleen eta Gurasoen Elkarteak gainditu nahi dituen mugak ezartzen dituzte administrazioek. Esaterako, Nafarroako Gobernuak Euskal Herria gune kultural gisa ere ez duela onartzen salatu du Izagirrek, jarrera honen ondorioz, hainbat liburu atzera bota dute Nafarroako Gobernutik. "Erabaki politikoak hartu dira, liburu eta eskoletan zein gai eman behar diren esanez". Gainera, Euskal Herriko eskola publikoek eskaintzen duten hezkuntza sistema Europa mailakoa dela nabarmendu du Izagirrek.
Datorren igandean Agurainen egingo den Euskal Eskola Publikoaren jaialdiak bi berezitasun ditu aurreko 10 edizioekin parekatuz gero. Batetik, jai gunea, lehenbiziz, hiritik kanpo egongo da kokatua. Bestetik, Euskal Herriko Ikasleen eta Gurasoen Elkarteak (EHIGE), sortu eta urtebetera antolatzen duen lehen eskola publikoen aldeko jaia da.
Agurainen 70.000 lagun inguru bilduko direnaren esperantza dute antolatzaileek. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute. Hiru gunetan egingo dira ekitaldiak.
11:00etan Santa Maria plazan egingo den ekitaldi batekin emango zaio hasiera jaiari. 12:30k eta 13:00 bitartean bertsoak entzun eta herri kirolez gozatzeko aukera izango da bertan. 14:00etan, kontzentrazio errebindikatiboa egingo da. 16:00etan, Alaitz eta Maiderrek joko dute zuzenean.
Alde Zaharrean kokatutako guneko ekitaldiak malabaristek 11:30ean eskainiko duten ikuskizunarekin hasiko dira. 12:00etan, Deabru Beltza taldeak 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako «a,e,i,o,u» obra eskainiko du. 12:30ean, Momotxorroen kalejira egingo da. Gainera, Goloka eta Trapu Zaharra taldeen kale ikuskizunak, pailazoak, zirku malabareak eta Les Tambours de Feu taldearen perkusio, su eta dantzez osaturiko ikuskizuna ikusi ahalko dira gune honetan.
Azkenik, Ikastetxe kirol gunean haur parkea, Betizu, Futbol 7 eta pilota partidak egingo dira. Gune honetarako prestatu duten egitaraua, graffiti erakusketa eta tailerrak, "El Ciervo encantado" izeneko zirku ikuskizunak, Kukubiltxo taldearen emanaldiak, umeei begira antolatutako herri kirolek, dantzek, gazte taldeen kontzertuek eta malabare ikuskizunak osatzen dute.

202.000 ikasle euskal herrian.

EHIGEk azaldu duenaren arabera, Euskal Herriko Ikasleen eta Gurasoen Elkarteak irakaskuntza publikoan ikasten ari diren Bizkaiko 81.000, Gipuzkoako 45.000, Arabako 23.000, Nafarroako 50.000 eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 3.000 ikasle ordezkatzen ditu.
2002-2003 ikasturteko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako aurrematrikulazio datuak jakinarazi dituzte EHIGEtik. Arabako ikastetxe publikoetan hiru urte bitarteko 120 haur (%9,72) aurrematrikulatu dira A ereduan, 388 (%31,44) B ereduan eta 726 (58,83) D ereduan.
Bizkaian, hiru urte bitarteko 270 haur (%6,09) aurrematrikulatu dira A ereduan, 735 (16,59) B ereduan eta 3.425 (%77,31) D ereduan.
Gipuzkoan, berriz, hiru urte bitarteko hiru haur (%0,10) soilik aurrematrikulatu dira A ereduan, 422 (%14,12) B ereduan eta 2.563 (%85,78) D ereduan.
Hiru urtetik gorako ikasleei dagokienez ere D eredua da nagusi hiru herrialde hauetan. Araban, aurrematrikulatutako 162 ikasle (guztien %13,18) A ereduan egin da, 428 (guztien %34,83) B ereduan eta 639 (guztien %51,99) D ereduan. Bizkaian, 298 ikasle (guztien %7,62) prematrikulatu dira A ereduan, 648 (guztien %16,57) B ereduan eta 2.965 (guztien %75,81) D ereduan. Azkenik, Gipuzkoan, hiru urtez gorako bi ikasle (guztien %0,10) prematrikulatu dira A ereduan, 412 (guztien %14,67) B ereduan eta gehiengoa, 2.395 (guztien %85,26) D ereduan


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude