ARGIAK ETA ITZALAK IPAR EUSKAL HERRIKO ANTOLAKUNTZAREN BIDEAN


2021eko uztailaren 19an
Gaur egungo Garapen Eskema ulertzeko 1992. urtera itzuli beharra dago. Iparraldeko gizartearen esparru ekonomiko, kultural eta politikoaren ordezkariek «Euskal Herria 2010 Lurralde Eskema» izeneko gogoeta burutu zuten urte hartan. Gogoeta haren ondorioz sortu ziren Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua. 1994an, berriz, Kontseilu bi hauek «Ipar Euskal Herriko Antolaketa eta Garapen Eskema» gauzatu zuten. Hiru urteetan -1997. urterako- Lurralde Eskema finkatu, planifikatu eta zazpi ataletan lantzen hasi zen: 1. formakuntza eta goi mailako ikasketak. 2. ingurumena. 3. ekonomia garapena. 4. azpiegiturak. 5. kultur antolaketa. 6. hizkuntza antolaketa eta 7. hirigintza.

1999ko uztailaren 25ean aldizkari honek (ARGIA 1.725. alea) zazpi atal haietako lehen lauak ezagutzera eman zituen. Harrezkero, zazpi atal haiek birdefintuak izan dira eta bederatzi izatera pasa. Hirigintza ez da honezkero Garapen Eskemaren barnean lantzen. Ekonomia atalean, industriak, laborantzak eta arrantzak atal bana daukate, eta azken bi hauekin batera, turismoa eta mugazgaindiko atalak sortu dira. Guk, lehenbiziko zatian, azkeneko lau atal hauek aztertuko ditugu gaingiroki, eta bigarrenean, hizkuntza politika eta kultura atalak modu hurbilago batez.



HITZARMEN BEREZIA.

Garapen Eskemak aldaketa nabariak izan ditu 1997az geroztik. Batez ere azken bi urteetan, 2000ko abenduan Hitzarmen Berezia gauzatu zenetik. Garapen Kontseilua juridikoki antolatua da dagoeneko. Kontseilu hau Iparraldeko elkarte kultural eta elkarte sozio-profesionaletako 106 kidez osatua da. Hautetsien Kontseilua, berriz, 15 hautetsiz osatua da. Garapen Eskemaren biltzar nagusiaren kudeaketa bi Kontseilu hauen esku dago. Garapen Kontseiluaren lehendakaria Bernard Darretxe da, Merkataritza Ganberako zuzendaria. Hautetsien Kontseiluko lehendakaria, berriz, Alain Lamassoure politiko ezaguna da. Garapen
Kontseilua bi zuzendarik gidatua dago, Battita Boloki eta Jean Claude Iriart. Hauekin batera, hiru idazkari dira: Beatrice Ardoin, Mirentxu Saint Martin eta Stephane Iralur.
Garapen Eskema gorpuzten duten bederatzi atal hauetan 70 proiektu aurreikusiak dira gaur egun. Proiektuak Hitzarmen Bereziaren bitartez sostengatuak dira. Jean Claude Iriartek azaldu digu aro berri hau: «Hitzarmen Berezia sinatu zenetik hamasei hilabete pasa dira. Obragintza Publiko honen Gidaritza Batzordea hiru aldiz bildu da. Hitzarmen Bereziaren finantzazioaren %23,5 erabili dugu. Balorazioa ona da. Honela segituz gero, heldu diren lau urtetan aurreikusia dauden 70 proiektuak gauzatzea igurikatzen dugu». Izan ere, premisa hau kontuan hartu beharra dago: dirua proiektuetan inbertitzen da, baldin eta proiektuak aurkezten eta lantzen badira.
Hitzarmen Bereziak 400,231 miloi euroko aurrekontua finkatua du, 2001etik 2006ra bitartean landuko diren proiektuak ekonomikoki kudeatzeko. Aurkezten diren proiektuak Gidaritza Batzordea eta Hautetsien Kontseiluaren bitartez negoziatzen dira: «Prozesua franko bereizia da, ez da beste inon halakorik ikusi edo egin. Gu elkarte bat gara, ez instituzio bat. Kontseiluen bidez tokian tokiko instituzioetako aurrekontuen diru bat erdiesten dugu, Obragintza Publikoa deitu egitasmoaren bidez».


LABORANTZA ATALA, URRIA ORAINDIK ERE.

Garapen Eskemaren hasieran, era orokorrean planifikatu zen ekonomia atala. Duela bi urtetik, berriz, Hitzarmen Bereziarekin batera, laborantzak eta arrantzak berezko atal bana dute. Laborantza da bietatik gutxien landu dena. Laborantza Ganberaren sorrerak, naski, konpondu lezake sektore honek bizi dituen larritasunak. Hitzarmen Berezian aurreikusi-tako diruaren %16 erabilia izan da orain arte. Lau dira atal honetan garatzen ari diren proiektuak. 1. proiektuan nekazaritzaren azterketa bat lantzen ari da: uraren eta ondarearen kudeaketa hala nola laborari gazteak kokatzeko molde berriak. Proiektuan 91.469 euro inbertitu dira. 2. proiektuak baserrien ordekotzan (oinordekotza ez da beti ziurtatua) dagoen arazoa lantzen du. Iparraldean 1.200 ustiatzaile daude. Datozen hamar urteetan, etxalde hauen erdia (600) beste laborariek hartu beharko dute beren esku. Etxaldearen segida bermatu ahal izateko 1.920.857 euro erabili dira. 3. proiektua da garrantzitsuena. 10.671.431 euro erabili dira. Laborarien mozkinak biltzen dituzten elkarteak (Arrapitz, AOC Ossau Irati, AOC Ezpeletako piperra, besteak beste) laguntzeko proiektua da. Etxeko mozkinen merkaturatzea, haien kalitatea bermatzea edota laborantza biologikoa lantzen ari diren laborarien promozio kanpainak sustatzen ditu. 4. proiektuak mendiko laborantza sustatzea du helburu: 8.384.695 euro erabili ditu orainokoan.

Arrantza atalean gauzak ez dira askoz aitzinatuagoak, baina, proiektuak gauzatzeko aurreikusitako diruaren %27 erabili da jadanik. Jean Claude Iriartek azaldu digu atal honi buruzko bere ikuspegia: «Zaila izan da atal hau aitzina eramatea. Itsasoko mozkinak mugitzen dituzten profesionalen arteko harremanak ez dira errazak. Sektore ezberdinak mugitzen dira berean: armadoreak, arrantzaleak, maioristak, saltzaileak...». Alabaina, sektore ezberdinen arteko harremanak hobetu asmoz lau proiektu jarri dira indarrean: 1. proiektua arrantzako enpresen eskumendekoak (filialak) suspertzeko da. 411.612 euro inbertitu dira. 2. proiektuan 1.219.592 euro erabiltzen ari dira, arrantza merkaturatzen dituzten maioristei zuzenduak. 3. proiektua, portuko tresneria eta hornitegiak modernizatzekoa da: 14.421.677 euro erabiltzen ari dira. 4. proiektua, arrantzaleen ontziak berritzekoa da: 10.671.431 euro erabili dira jada.



TURISMOA ETA MUGAZ GAINDIKO ATALAK.

Turismoa eta Mugazgaindiko atalak berrienak dira Garapen Eskemaren barruan. «Turismoa ez zen batere landua gure eskeman. Landuak izan ziren gaiak proiektu konkretuak bilakatu izan dira, baina oraindik ere orientabideetan daude», adierazi digu Jean Claude Iriart zuzendariak.
Bederatzi dira turismoa atalean lantzen hasi diren proiektuak, lantzen besterik ez. Izan ere, orain arte Hitzarmen Bereziak aurreikusten duen diru laguntzaren %6 baina ez da erabilia izan. Hots, dirua egon badago, baina, oraingoz proiektu konkretuak bideratzeko azterketak burutzen ari dira: 1. proiektuaren bidez mendialdeko gune turistikoen funtzionamenduari jarraipen berria egin nahi zaio. Garazi, Baigorri eskualdeak eta Zuberoako eskaintza turistikoak hobetzeko proiektua da: 1.981.837 euro inbertitu dira. 2. proiektua itsas-estazioak sustengatzeko da: 10.671.431 aurrekontua ikusia da. 3. proiektua bainu-etxeak sustengatzekoa da: 1.372.041 euro aurreikusiak daude. 4. proiektua mendiko hotelen sailkapena egiteko da: 7.668.185 euro ditu. 5. proiektuak Akitaniako Turismoaren Behatokiarekin turismoa hobetzeko lan berezi bat aurreikusten du: 373.500 euroko aurrekontua du. 6. proiektua, Surf hiria eraikitzekoa da: 8.384.695 euro aurreikusiak daude. 7. proiektua Angeluko itsas bazterreko ondare ekologikoa biziberritzeko da: 6.097.960 euro aurreikusiak daude. 8. proiektua Donibane Lohizuneko eta Baionako portuetako itsasontzien geldialdien antolatzekoa da: 385.696 euro aurrekontuarekin. 9. proiektua turismoaren irudia hobetzera zuzendua da: 354.443 euro ditu.
Mugaz gaindiko atala da, diru kontuetan, guztietatik gutxien landua eta garatua dena. Hitzarmen Bereziak aurreikusten duen %3 baino ez da erabili orain arte: 1. proiektua, Txingudi Badia atontzeko eta hiru hiriak (Irun-Hondarribia-Hendaia) bide berezi baten bitartez lotzeko zuzendua dago; bidea oinez nahiz bizikletaz ibiltzekoa izaki: 3.048.980 euro erabiltzen ari dira jada. 2. proiektua mugazgaindiko Tram-Train izeneko trenbidearen proiektua aztertzekoa da. Trenbide honek Baiona eta Hendaia lotuko lituzke, Topo (Eusko Trenbideak) trenarekin bat egiteko. Azterketa finantzatzeko dirua 4.573.470 eurokoa da. BAM (Baiona-Angelu-Miarritze) barrutiak ez du proiektu honi buruzko bere oniritzia eman, ordea. Trenbidearen proiektuak BAM barrutian aurki litzake zailtasun handienak. 3. proiektuak Euroinstitutu baten sorrera aurreikusten du. Azterketa burutzen ari da: 1.387.286 euro aurrekontua du. Euroinstitutua Eurohiriaren Liburu Zuriak bultzatua da. Goi mailako hezkuntza eta unibertsitateen arteko harremanak bideratzeko pentsatua dago. Alta, bada, inork ez du proiektu hau (Jean Claude Iriarteren esanetan) bere gain hartu nahi. 4. proiektua Baiona-Donostia mugaz gaindiko Eurohiria eraikitzeko herrien arteko beharrezko azpiegiturak aztertzera zuzenduta dago: 152.449 euro aurreikusiak ditu horretarako. Azkeneko bi proiektuak garrantzia handikoak dira, baina landu gabeak orainokoan. Esate baterako, Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi herriek Irun-Hondarribia-Hendaia herriek osatzen duten patzuergoa bezalako bat sortu nahi dute. Herri handien artean ongi gauzatzen ari den egitasmo bat da, herri txikien artean, berriz, zailagoa da. Patzuergo antzeko bat eratu nahi da baita ere Garazi-Baztan eskualde eta Zuberoako eta Erro eskualdeko elkargoen artean. Orain arte, modu informal batez aritu izan dira hainbat proiektuetan, alabaina, legalki funtzionatzeko, beren patzuergoa antolatu beharko dute. Europako testuinguruan aritzeko eta diru laguntzak jasotzeko, kasu

Patxi Noblia, Sokoa enpresaren zuzendari nagusia
Patxi Noblia, Sokoa enpresaren zuzendari nagusia
Iparraldeko populazioak garapen koherente bat gauzatzeko behar duen erakundetze normal bat saihestuz (Departamendua eta Laborantza Ganbera, kasu) munta gutxiko Garapen Kontseilua eratu zuten herri handietako hautetsiek. Erabakitzeko eta finantzatzeko ahalmenik gabe, baina funtzio psikologiko inportante bat betez.
Zaila da erakunde honen emaitzak baloratzea eta are zailagoa enpresek, merkatuek, azpiegiturek, Merkataritza Ganberak eta administrazioak zeregin zuzena baitute ekonomiaren sektorean. Urte honen hasieratik sektorea kinka larrian dago, alta. Mauleko Echandy eta Baionako Ruwel lantegiak desagertzeko zorian daude. Bestalde, oro har, enpresarako beharrezkoa den goi mailako irakaskuntza geldirik dago. Alabaina, arlo hau berebizikoa da Iparraldeko ekonomiarentzat.
Tarnoseko ADA enpresak galera berriak izan ditu, zuzendaritzaren asmoa 30 lanpostu gutxitzea delarik. Alta, bada, etorkizunerako hartu behar dituen neurriak ez dira Euskal Herriko ekonomiarako interesen araberakoak. Aeronautikako hainbat enpresa egoera zailean daude. Altzairugintza oso egoera larrian dago, hogeita hamar lanpostu inguru kentzekotan, eta gainontzeko 150 lanpostuak etorkizun argirik gabe. Ehungintzako sektorea eta itsas bainu etxeetako aktibitateak dira salbatzen diren sektore bakarrak.
Mugaz gaindiko arloan hitzak bai, baina ekimenak zehaztu gabe. Osasunaren arloan ez dira kontuan hartzen Garapen Kontseiluaren proposamenak. Euskal Herriaren osasun txartelik ez dago, ez mugaz gaindiko eskumenak edota hornidurak erabiltzeko aukerarik.
Turismoaren antolaketa oso gaizki hasia da. Baionako organismo espezializatua departamendu mailako organismoaren menpe dago, honek Euskal Herri osorako politika turistiko bat garatu ordez Pirinio Atlantikoetako turismoa bultzatzen du.
Laborantzaren etorkizun egonkorra Laborantza Ganbera baten sorrerak ekarriko du. Baserriko mozkinen egoera ahula ez da indartzen, nahiz badauden gai baikorrak -ardi esnea, ardi gazta-, hauen merkaturatzea mugatuta dago betiere.
Ogasun kudeaketa eta etxebizitzaren eremuko krisia handia da oso. Azken bost urteetan alokatzeko etxebizitzen prezioa bikoiztu da. Ez dago alokairuen prezio arrazoigarririk. Ondasunak ez dituzte udalek behar bezala kudeatzen. Hegoaldetik etorritakoek etxebizitzaren espekulazioa bultzatu dute.
Azkenik, alderdi positibo bat aipatzeko, Garapen Kontseiluaren ahalegin berezi bati esker, hainbat sektoretako enpresek aitzina egin ahal izan dute. Enpresen mindegien bitartez, kasu. Eztabaida eta proposamen askoren ondoren, Maule, Hazparne eta Donapaleuko enpresa txikiek aurrera egin ahal izan dute, beren ekonomiaren kudeaketa lagundua eta arindua izan da, nolabait. Alta, nahiz eta Garapen Kontseiluak proposamen ugari egin izan duen, bere eskusartzeak ez du behar besteko eraginik Iparraldeko ekonomiaren funtsezko sektoreetan

Mixel Berhokoirigoin, ELBko kidea
Mixel Berhokoirigoin, ELBko kidea
Euskal Herria 2010 Lurralde Eskema» ekimena 1992an abian jarri zenetik laborariek parte hartu dugu egitasmoan; bereziki ELB sindikatuak. Hamar urteko lanen ondoren, Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko Hitzarmen Berezia sinatua izan da azkenik. Laborantzak leku garrantzitsua du egitasmoan, laborarien eskaera nagusia Euskal Herriko Laborantza izanik. Instituzio hau aldarrikatzen dugun bitartean, laborariok Euskal Herriko laborantza berezia dela agertu dugu, ahalmen eta dinamika handikoa, baina ez dela administrazio eta instituzioen aldetik ongi kontuan hartua, ohartarazi dugu behin eta berriz. ELBko kideek euskal laborarien norabideak finkatzeko gure eskumenak behar ditugula gogorarazi diegu botereei, horretarako Laborantza Ganbera instituzioa egitura funtsezkoa dela erran ere.

Anartean, burutu ditugun eztabaida eta proposamenen bidean, Estatuak Paueko Laborantza Ganberak Baionan daukan nekazal adarra indartzea erabaki zuen. Kari honetara egitura berri bat xutik ezarri du: «Euskal Herriko laborantzaren konzentrazio batzordea, ICAAB erdal izenekoa. Berean, nekazaritzako partaide guztiak, Hautetsien Kontseilua, Garapen Kontseilua, baita Pirinio Atlantikoak departamenduaren eta Akitania erregioko Kontseilu Nagusiak biltzen dira. Batzorde honen lana hiru arloetan finkatua da: 1. Laborantzaren azterketa zehatz bat egitea. 2. Norabideak finkatzea, orokorki eta arazo nagusi hauen arabera: ekoizpenak, azpiegiturak, uraren eta mendiko laborantzaren arazoak lantzeko. 3. Laborari bakoitzaren txostenak aztertzea: PACeko diru laguntza edota ekoizpen eskubideak banatzeko. Laborantzan plantatzen diren gazteen txostena ere aztertzen direlarik.
Hiru arlo hauetan oinarritzen da laborarien geroa, eta horietan finkatu nahi dugu Euskal Herriko laborantza. Alta, bada, arazoa aipatu batzordearen eskumen faltan datza. Batzorde honek ez du eskuduntzarik betebeharren erabakitzeko, proposamenak baino ez ditugu berean egin. Finean, boterea eta erabakiak instituzioen eta prefetaren esku daude. Hots, Euskal Herria gutxiengoa den departamendu honetako botereak erabakitzen du zer den on Euskal Herriarentzat!
Horiek horrela, ELB batzorde horretan ari bada, gisa honetako egitura antzu hauek ez dutela gure problematika konponduko frogatzekoa da. Honezkero, batzorde horretan aurkezten ditugun proposamenak departamenduaren egiturarekiko kontraesankorrak direla agertzen hasiak dira. Laster, erabakien hartzeko mementoan, Iparraldeko sindikatu nagusiaren (ELB) proposamenak baztetuak izanen direla agertuko da, laster agertuko da halaber, Euskal Herriko laborantzak bere eskuduntzak behar dituela bertako erabakiak hartzeko, eta orduan, berriz ere, Euskal Herriko laborantzaren beharra oraino handiagoa izanen da. Hots, ez gara ICAPB delako batzordean zahartuko!


ASTEKARIA
2002ko ekainaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea  |  Dani Blanco
#2
Gorka Bereziartua
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Gasteizkoak talde antimilitarista
Azoka
Azkenak
2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzultzeko lanetan ari dira Euskal Herrian

12:30etik 13:20era arte, sare elektrikoa erori egin da Iberiar Penintsula osoan, baita ere Frantzian, eta Europa Mendebaldeko leku askotan ere bai. Oraindik ez da leku guztietara itzuli; sei edo hamar ordu inguru beharko direla esan dute.

Kalteak eragin ditu leku guztietan,... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


2025-04-28 | Sustatu
Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Eguneraketa berriak daude