MILA ALBISTEK BAINO GEHIAGO ESATEN DUTEN IRUDI HORIEK


2021eko uztailaren 27an
Material eta tresna ezberdin ugari, joera franko, makina bat aldaketa izan ditu argazkigintzak sortu zenetik gaur arte. Eta zer esanik ez erreportari grafikoen lanak ezagutu dituen mudantzaz, Krimeako Gerra edo Txinako opioarena iruditan jasotzeko 300 kiloko ekipoa mando gainean karreatu behar zutenetik gaur egun darabiltzaten kamera arinetera. Baina bestela, zer nolako aldeak daude orduko argazkilarien eta oraingoen artean? Horixe saiatu gara aztertzen, halabeharrez era oso laburrean jakina.



HASERAN, NIEPCE IZAN ZEn.

XIX. mendearen hasieran sortu zen argazkigintza. 1822an lortu zuen Nicéphore Niepcek kamera ilunarekin metalezko orri baten gainean ezarririko objektu baten lehen irudia, heliograbatua deitu zena, 1839an bere jarraitzaile eta lankide Jacques Daguerrek argazkilaritza asmatzearen ospe osoa eskuratuko bazuen ere, jada Niepce hilik, irudia betirako finkatzea lortzerakoan.
Izugarrizko arrakasta ezagutu zuen Daguerreren asmakuntzak, eta berehala izan zen haren berri Hego Euskal Herrian ere, 1839an bertan, argazkilaritzaren nondik norakoak agertuz Daguerrek frantsesez idatzitako liburuaren gaztelerazko lehen bertsioetako bat Eugenio de Ochoa urretxuarrak egin baitzuen.
Hala ere, Euskal Herriak ezagutu zituen lehen dagerrotipariak, 1843 eta 1845 bitartean Iruñea, Donostia eta Gasteizen lanean aritu zen Mr. Constant frantsesa edota 1848an, herriz herri Nafarroan barrena ibili zen Shmidt suitziarra bezalako kanpotarrak izan ziren. Jende aberatsa guztia, dagerrotipoak egin ahal izatea oso garestia zelako. Argazkigintza merketzeko aukera William Henry Fox Talbotek emango zuen, lehenengo, negatibo batetik irudiak gehitzeko era asmatzean, baina benetan popularizatuko zuena Adolphe Disderik izango zen, 1854an plaka bakar batekin sei argazki ateratzeko era asmatu eta carte-de-visite delakoak (erretratuekin eginiko txartelak) patentatu zituenean.
Bitartean, harantz honantz ibili ohi zen dagerrotipari asko, 300 kiloko ekipoa mando gainean karreatuz, animalia urduri jarri eta bere plaka, lente eta kubetak hautsiko ote zirenen beldur. Beste batzuk, ordea, Donostia, Iruñea edo Baiona bezalako hiriak aukeratu zituzten bere bizilekua finkatzeko. Hauek, ordaintzeko adina diru zeukatenei erretratuak eginez eta dagerrotipoak egin ahal izateko behar zen materiala salduz ateratzen zuten bizimodua. Eta kanpokoen egin ahala ikusirik, bertakoak ere hasi ziren animatzen. Iruñean lekututako Pedro Alliet eta Miguel Sanz y Benito ditugu horren lehenengo adibideetakoak.

EULALIA ABAITUA.

Publio López Mondéjarrek "150 años de fotografía en España" liburuan dioenez, Krimeako Gerrak (1853-1855) eman zion benetako hasiera prentsa argazkilaritzari. Baina ordurako aitzindariak izanak ziren eta bazeuden kalean bi aldizkari grafiko, 1842an sortutako "The Illustred London News" eta haren arrakasta ikusirik Frantzian sortu zen "L'Illustration". Euskal Herrian, berriz, 1891 arte itxaron beharko zen Carlos Shombergek Bilbon sortu zuen "Novedades Fotográficas" ikusi ahal izateko. Gurean urte batzuk lehenago izan zuten erreportari grafikoek bere lana egiteko aukera tamala, hirugarren Gerra Karlistaren garaian, eta baita egin ere. Historikoak dira, kasu, 1874an Bilboren setioa zela eta Charles Monneyk egin zuen argazki multzoa, José de Lejarretak 1873an Durangoko kaleetan eginikoa, Ladizlas Kornarzewski poloniarrak Santa Kruz apaiza eta bereei egin zizkien argazkiak edota Otero eta Agirrek iruditan jasotako Donostia eta Durango bonbardaketenak.
XIX. mendean, beste argazkilaritza mota bat eginez, bagenuen Bizkaian erreportari grafiko on bat, emakumezkoa gainera: 1853an Bilbon sortu zen Eulalia Abaitua Allende Salazar. Honela deskribatzen du Alberto Schommer-ek haren lan batzuk jasotzen dituen "Gure aurreko Andrak" liburuan:

"Eulalia bere herria maite eta horren irudia emoten ahalegintzen zen ikusle sentibera dogu. Hori horrela, baserriko emakumeak, ekuzleak, sardina-saltzaileak, esnedunak eta ditu gai, eta baita ama-umeak eta antzirudiak bere. Itsas-aldeak, arrantzu-tresnak, azoketako jende arrunta eta horrelakoak bazter ixten, elizbirez eta jaiez ahaztu gabe. (...) Artea arte soil denez, argi-jokoa eta aurrez atondutako ikusgaiak helburu ez ebazan emakume hau garregun Magnum argazki-artekaritzako argazkilari onenetakoa litzatekeen bene-benetako irudi-biltzailea dogu".


1936 ETA GERRAKO ARGAZKIGINTZa.

Nolanahi ere, 1936ko Gerra arte itxaron behar izan omen zen benetako gerrako argazkigintza ezagutzeko, Juantxo Egaña argazkilariak dioenez. "Bereziki kanpotik etorritako argazkilariak nabarmendu zire 1936ko Gerran, Robert Capa eta horiek. Kamera hobeagoak ekarri zituzten, eta hor hasi zen benetan 'gerrako argazkigintza'. Ordura arte gerrako iruditan ia ez ziren hildakoak ikusten; salbuespen gisa Monneyren lana aipatuko genuke. Izan ere, Monneyk Bilboko defentsaren irudiak jaso zituen, eta gero Frantziako aldizkarietan grabatu moduan erreproduzitu ziren: bada berak ateratako argazkian lotan dauden soldaduak, grabatuan hilak egongo balira bezala azaldu zituzten".
Gerrako argazkigintzak Bigarren Mundu Gerran, Koreakoan eta bereziki Vietnamgoan izan zuen bere jarraipenik bikainena. "Baina jada Golkoko Gerran buelta ematen diote horri, irudien gaineko kontrola ezarriz. Reuters, AP eta horrelako agentzia handiek, argazkigintzaren multinazionalek, gerra irudien gaineko erabateko kontrola izan dute. Eta Afganistango inbasiokoan, beraiek nahi ez zuten ezer ez dugu ikusterik izan".

ARTURO DELGADO.

1936ko Gerra bukatutakoan, Francoren garai iluna etorri zen, eta beste hamaika gauza bezala, prentsa argazkigintzak aro triste bat ezagutu zuen gurean. Juantxo Egañak azaltzen duenez, gerra ondorengo eskasiagatik, garatu gabeko materiala erabili ohi zuten erreportariek, eta argazkigintza dokumental hutsa baino ez zen ia egiten gainera. Nolanahi ere, 60ko hamarkadan Arturo Delgado bezalako salbuespenak ere izan ziren horregatik. "Aro berri bati hasiera eman ziola esango nuke. Haren estropadetako argazkiak ikusi eta berehala ohartzen zara ordura arte beste inork egin ez zuena egiten zuela. Izan ere, ordura arte, prentsa argazkiak mugimendu gabekoak ziren. Arturo Delgadoren irudi guztietan, ordea, argazkilariaren konpromisoa nabarmentzen da".
Handik aurrerako lana epaitzerakoan, 68ko Maiatzari eta geroztikako giroari ere atxekitzen die Egañak 70-80ko hamarkadetan eman zen prentsa argazkilaritza bizi eta konprometitua.

GAUR EGUN. Egungo prentsa argazkigintzaz galdetzen diogunean, ordea, iluntzen zaigu berriro: "Erabateko gainbeheran dago, nik uste. Izan ere, gaur egun, argazkiari diseinua gailendu zaio komunikabideetan. Eta horrez gain, argazkilariak kontrolpean gaude, argazki agentzia handien krontrola eta komunikabideena dauzkagu. Argazkilaria ez da libre bere lana egiterakoan. Sarritan argazkigintzaz deus ez dakien kazetariak erabakitzen du zein izango den kaleratuko den argazkia, eta nola».

Euskal Herrian argazkilari asko ari omen da lanean lan kontraturik gabe, argazkigintzarako beharrezkoa den ekipo guztia eta kotxea beraiek jarriz, eta argitaratzen dizkioten argazkiak banan bana kobratzen.
Gauzak horrela, Bruselan legeztatua dagoen Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea sortu dute, prentsa argazkilaria aintzat hartua izan dadin, bere eskubide profesionalak errespetatuak izan daitezen, argitaratzen diren argazki guztiak egilearen izenarekin ager daitezen... Eta Juantxo Egaña fundatzaile, sustatzaile eta zuzendaritza batzordeko partaide duen elkarte horrek Euskal Herria osoko prentsa argazkilariak biltzen ditu

Argazki Press martxan
Argazki Pressek, Euskal Herrian sortutako lehen argazki agentziak, 2002ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere martxa. Bere helburua, Euskal Herrian zehar dagoen prentsa idatzi guztiari zerbitzuak eskaintzea da. Hamairu argazkilari dauzkate kontrataturik Hegoaldean, eta denborarekin Iparraldean ere gauza bera egiteko asmoa dute. "Baina gutxienez urtebete beharko dugu enpresa bezala nola asentatzen garen jakiteko", dio Juan Karlos Elorzak, agentzia berri honen zuzendariak.

Dagoeneko lana badute, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Gara" dauzkatelako eguneroko bezeroen artean. Hortik aurrera poliki-poliki ari omen dira harremanak sortzen instituzioekin, ikastolekin, herrietako aldizkariekin… Horrez gain artxibo zabal bat ere ba omen dute, argazki solteak behar dituenarentzat. Agentzia honen zerbitzuak kontratatzeak baditu nahiko onura, bere zuzendariak dioenaren arabera: Argazki Pressek zerbitzu integrala eskaintzen duenez, bezero dituzten komunikabideek ez omen dute jada argazkilari propioen beharrik. Beraiekin lanean ari diren argazkilariek kontratua, gizarte segurantza eta Argazki Pressek bakoitzari jarritako ekipo osoa ei dute.
Agentziak banatzen dituen argazki guztiek fitxa bat daramate, azalduz, besteak beste, nork egin dituen. "Eskubide guztiak Argazki Pressenak dira -argitzen du zuzendariak-, baina argazkiek beren egileen izena ere badaramate. Gero komunikabide bakoitzaren esku dago nola sinatzen duen, jakina. Nik ezagutzen ditudan guztietan, bakarrik agentziaren izenarekin sinatzea da ohikoena»


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude