KATALANAK ERE "PREOCUPATS" ERABILERAREN KONTUAREKIN


2021eko uztailaren 27an
Azken hogeita bost urteotan katalanak aurrerapauso handiak eman ditu, maila askotan. 8 bat milioi hiztunek osatzen duten komunitate horren kasua aipatzen da, sarri, prozesu eredugarri gisa. Hainbat esparrutan nabarmen egin dute aurrera. Hezkuntzan, esaterako, "inmersió" ereduaren alde egin zuten hasieratik eta hezkuntza jasotzen duen orok ikasten du katalana. Administrazioan ere, esaterako, apustu garbia egin dute beren "llengua propia"ren alde, eta barneko ohiko lan-hizkuntza erreal gisa darabilte hein handi batean.

Baina, noski, dena ez da administrazioa eta dena ez da erakunde publiko. Aditu askoren susmoa da eremu informaletan katalanak ez duela aurrera egin, eta are atzera ere egin duela zenbait lekutan/girotan. Eta susmo hauek kezka dira kasu askotan. Konkretuki, katalanaren erabilerarekin daude kezkatuak gero eta aditu gehiago. Iazko udazkenean jardunaldi monografiko batzuk antolatu zituen hango Grup de Sociolingüística-k erabileraren inguruan. «BAT» aldizkariko 41. zenbakian dituzue bertako iritzi eta ekarpen nagusiak. Hona hemen aukeraketa bat, gure "lehengusuek" darabiltzaten kezkak gurera pixka bat hurbildu asmoz.
Katalanaren erabilerak aurrera edo atzera egin du azken 25 urteotan? Objektiboki erantzutea zaila da, eta hau da adituek adierazitako kezketako bat: ez da erabileraren neurketa zuzenik egiten Katalunian -maila orokorrean, behintzat-, eta beraz, inkesta handietan gehien-gehiena "erabilera aitortuak" dira, horrek egoera "erreala" aztertzeko suposatzen duen mugarekin.
Egunerokoan katalana erabiltzeko aldagai nagusiena norberaren lehen hizkuntza edo hizkuntza nagusia katalana edo gaztelania izatea da, beste leku askotan bezala. «Identitat i usos lingüístics a Catalunya» ikerketan ikus dezakegu azken 25 urte hauetan, katalana "hizkuntza nagusi"tzat duten biztanleen proportzioa ia ez dela mugitu: 1975ean %48 inguru zen eta gaur egun %52 da "zein deritzozu dela zure hizkuntza?" ("Quina considera que és la seva llengua?") galderari "katalana" erantzuten diona.

NOLAKO ELEBIDUNAK?

Eta non da katalana ikasi duen jende guztia? Desberdina da, nonbait, katalana "ere" jakitea, eta norbere burua "elebiduntzat" jotzea. Horretan eman da aldaketa nagusia: urte hauetan "bere hizkuntza" bezala "biak" aitortzen dutenen proportzioak egin du gora (ia %10 inguru da egun). Ondorioz, bere hizkuntza "gaztelania" (soilik) dutenen proportzioak egin du behera. Baina, katalanaren erabilerari begira erronka nagusia, esan bezala, bere hizkuntzatzat "katalana" dutenen proportzioa areagotzea da, eta hau areagotu ez denez, kezka sortzen da emandako aurrerapausoen inguruan.
Horretaz gain, urte hauetan nagusiki irakaskuntza bidez biztanleria "katalandu" izanak beste eragin kezkagarri batzuk ere sortu ditu. Ikusi dugunez, hainbat jendek katalana ikasi du (gaur egun kataluniarren %75 da hitz egiteko gai, eta ulertzeko %95!), baina katalana hizkuntza nagusitzat dutenen proportzioa ia ez da mugitu. Eta ondorioz, erakunde publikoetan eta aurrerapausoak emanagatik, zer gertatzen da gero eremu informaletan, harreman ez-instituzionalizatuetan, jendeartekoetan? Ba, labur esanda, gaztelania hizkuntza nagusitzat dutenek ia erabat gaztelaniaz egiten dutela eta "elebidun" direnek ere gehienbat gaztelaniaz egiten dutela. Eta horrek badakar katalana esparru formal, instituzional eta antzerakoekin gero eta gehiago lotzeko arrisku bat, lagunarteko eta giro informaletako funtzioa gehienbat gaztelaniak beteta (J. Torres eta X. Vila-ren lanetik).
Ondorioz, euskararen kasuan gehienbat gazteen artean ezagutu izan dugun eta kezka sortzen duen fenomeno hori gertatzen da nolabait Katalunian biztanleri orokorrarekin: lehen baino askoz gehiagok dakite katalana, baina hauetako asko "elebidun ez praktikatzaileak" dira, eta ondorioz, egunerokoan nagusiki katalanez bizi direnen proportzioa -eta beraz, erabilera- ez da ia aldatzen.

NORANTZ JO.

Erabilera nondik areagotu, hortaz? Asko laburtuz, bi norabide nagusi aipatzen dituzte adituek: katalanez aritzeko ohitura dutenengan elkarrizketetan besteak gaztelaniaz hasi arren katalanari eusteko ohitura indartuz (jakinik "ia denek" ulertzen dutela) eta, bestalde, erraztasunik eta ohiturarik gabeko "katalan" guzti horientzat beren gaitasuna eta motibazioa areagotzeko bideak sortuta.
Zentzu horretan, hainbat ekarpen interesgarri biltzen da aipatu artikuluetan. Albert Bastardas irakasleak, esaterako, aipatzen du ahalegina egin behar dela jatorriz katalan ez diren horiekiko dituzten "kategorizazio kognitiboak" aldatzeko, barneratua baitago, gizarte katalanean, hauei gaztelaniaz egiteko ohitura.
Albert Branchadell-ek gizarte liberalean hizkuntza politikaren interbentzio mugak non behar duten aztertzen du eta proposatzen du erabilera ohiturak aldatzeko mezuak lantzea eta zabaltzea. J.M. Terricabrasek hausnartzen du hizkuntza hautatzeko askatasunaren mitoaren inguruan, agerian utziz "askatasun" hau zenbaterainokoa izaten den. Eta Miquel Strubell irakasleak, azkenik, hizkuntza hautuan eragiteko psikologia aplikatuan ezagun diren hainbat estrategien egokitzapena egiten du.
Horrela ba, ikus daiteke nola, komunitatearen dimentsioan, gizarte mailako ezagutzan, hizkuntzen arteko distantzian eta beste zenbait kontutan katalanengandik "urruti" senti bagaitezke ere, gaur egun erabileraren inguruan dituzten kezkak funtsean nahiko "gertuko" zaizkigula guri ere


Azkenak
2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude