Eneko Olasagasti: "Epeltasunean"


2008ko urtarrilaren 15ean
Unibertsitatsean irakasten ziguten hedabide hotz eta beroen artean bereizten. Gaizki gogoratzen ez badut hotzak dena egina ematen diote jasotzaileari eta beroek berriz tartea uzten diote bere altzotik ipini dezan. Baina gauzak zuriak edo beltzak ez diren bezala, hedabideetan dena ez da hotz edo bero eta gure telebistaren tenperatura hartzeko momentuan nik epeltasuna baino ez dut antzematen. Aurrekoa bota ta gero ohartuko zarete ez dudala jakintsu bezala azaltzeko asmorik, nire eritziak zerikusi gehiago dute zentzuekin, eta batez ere seigarrenarekin.

Epeltasuna aipatu dut ezaugarri bezala, baina mando gainean igotzen naizenean eta laugarren botoia sakatu (Ez, nik ez dut lehenengoan, barkatuko didazue.) batzutan erabat hotz geratzen naiz eta bestetan aldiz sutu, tristura sentitzera ere iristen naizelarik. Esatebaterako irailak 11 sonatuan, kate guztiek jarraipen zehatza egiten zuten bitartean ETB 1en afrikako leinu bati buruzko dokumentala ematen zuten. Zergatik? Beharbada nahikoa zela erizten zutelako gaztelerazko katean egiten ziharduten ahaleginarekin. Kontua da beste behin euskaldunok euskararik gabe bizi behar genuela egunerokotasuna.
Ez dakit asmo zehatzik ote zegoen orain hogei urte ETB martxan jarri zenean. Baina, agian gaztetasunaren ausardia dela medio, gaur baino arrisku gehiago hartzen ziren. Egun arriskuaren lekuan aundiantziaren izena idatzita dago. Eta helburu bat bada: aundientzia ahalik eta handiena lortzea. Horretarako, euskaldunok horren diferenteak ez garen lekuko, munduko telebista guztiek egiten dutena egiten du gureak ere, kopiatu. Unibertsitatean ere eztabaidatzen genuen MacLuhanen esaldi famatuari buruz, "hedabidea mezua da". Ez dakit oker nabilen baina beti izan dut kontrakoa pentsatzeko joera. Telebistak berez ez duela baldintzatzen mezua, baizik eta bere erabilerak. Ziurtasun hori ere kolokan daukat aspaldian. Artikulu hau idazteko momentuan ez daukat gai honi buruzko sentsazio onegirik, beste momentu batean idatzi izan banu borrokalari eta baikorrago azalduko nintzateke, eta egingo nuke, beharbada, egin zitezkeen gauza batzuen zerrenda, telebistak zerbitzu publiko gisa dituen bete beharrak azalduz. Baina nago ez ote dituen helburu publikoak lortu nahi jokabide pribatuen lanabesak erabiliz.
Uste dut azkenengo ohorezko Goya jasotzean bota zuela Antonio Bardemek saria bihotzez eskertzen zuela baina, aretoan zeuden produktoreei zuzenduz, berak lanean segitu nahi zuela. Nik gauza bera sentitzen dut telebistan behin eta berriro egin ditugun telesailak errepikatzen dituztenean. Alde batetik poztu egiten naiz baina gehiago poztuko nintzateke berriak egiteko aukera izango bagenu. Eta genu honetan jende mordoa kabitzen da.


Azkenak
2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Eguneraketa berriak daude