Unibertsitatea eta kristalezko begia


2021eko uztailaren 28an
Euskal unibertsitatea egundaino ez da ametsen erresumatik lurrera jaitsi, baina euskaldunok aspalditik biziki nahi izandako desira dela ezin ukatu, 1972ko udaberrian ZERUKO ARGIAk plazaratzen zuen editorialean ikus daitekeen bezala (ikus Hemeroteka). Haatik, urrun samar sumatzen zen amets horren lorpena, eta haranzko bidea nonbaitetik hasi beharra zegoenez, pragmatikoki ekin ziotenekin bat zetorren gure aldizkaria: Gipuzkoak izan zezala nola halako unibertsitate zentroren bat, bederen! Dena dela, bazen euskal irakurlearen arreta piz zezakeen gai gehiagorik ere, jakina, eta horien artean norberaren edota besteen gorputz atalei zegokiena ez zen atzean geratzen. Eta, hain zuzen, horiei buruz idazten hasi zen, astero, Alkorta, doi-doi editorialaren behe aldean.


GIZONAREN IKUSMENA

Aste hartan, begiei egokitu zitzaien, gizonezkoen begiei. Zergatik bereizten ote zuen gizonezkoen eta emakumezkoen ikusmena ahalbidetzen duten organo horien artean, misterio izaten jarraitzen du niretzat. "Gizonak Begiak" zeritzan bere artikuluak. Eta "begiz ikusten dugu", argitzen zuen, hasteko. "Lehen, gaizki ikusten zutenek ez zuten senda biderik, ez onik. Gaur egun, metrotara mandoa ala sasia den erabaki ezin duan ehiztariak ez du halako problemarik. Begilariengana joaten da, ‘ondo ondo ez ditut bereizten urrutiko gauzak’ azaltzen dio, begilariak aztertzen du, ‘zuk honelako kurpillak behar dituzu’... eta egiña: betaurrekoak jaztean konturatzen da ez zala ez mando eta ez sasi ehun metrotara iruditzen zitzaion zerbait beltzazka hura, baserri bateko agurea baizik".
Behin betaurrekoen abantailak garbi utzirik, arlo filosofikoagoetan murgiltzen zen Alkorta: "Betaurreko urdiñekin bagabiltza, urdin ikusten ditugu gauzak; beltzekin, beltz. Baiña gauzek ez dute beren kolorea aldatu.
Zenbat lepo hainbat aburu? Zenbat belarri hainbat begi: bi, sudurraren alde banatan bat".
Nolanahi ere, izan, baziren ezberdintasunak, eta haiexek nabarmentzeari ekiten zion jarraian: "Batzuk begiurdiñak dira; gaztain kolore dituzte bestek; beltzak, gorriak... Bai, gorriak eta malkotsuak, beti negarrez ari diran hoietakoak. Eta ez da politikako kontua; alegia, gorriak beti kejaka ari dirala. Ez".
Zein ote zen, bada, arrazoia? Antza denez, hurrengoa: "Begiek gizonaren barrena adierazten omen dute".
Baieztapen guztiek behar dute bere froga, ordea, eta hona hemen artikulugileak aurrekoari eransten ziona: "Erbiak begi biziak ditu eta bera ere bizkorra da benetan. Behiarenak haundiak dira, paketsuak: iñorri gaitzik egin ezin dion aberea bai da. Bixiguek ur gehiegi edaten dute begietan su piska bat azaltzeko; zabalik eukiaz ere lo daudela dirudite. Eta hala egongo dira gaiñera. Katuak aldakorrak ditu. Jenioaren gora-beheretan ez da makala bera ere! Gizonak? Hogei gizon hartu eta ia abere guztien begiak gogoratuko zaizkigu. Honek txikiak eta erdi itxiak, txerriaren antzekoak. Eta ziur asko gizon txukuna izango da. Horrek biziak, disdiratsuak...; ez esan barruan kopatxo batzuek ez dituenik. Hark haundiak, batera eta bestera nekez ibiltzen diranak, ederrak... Begi sakonek, bekainpeko hobietan sartuak daudenak, errespetua sartzen digute: ‘Zer ote du gizon horrek?’. Urruti urrutitik garbi-garbi ikusten dutenak ba dira. Gauez ere bai. Eta baita nundik zer arrapatuko arin eta argi dakustenak ere".



BEGIARI HORTZAKA

Honaino azpimarratutako guztiagatik, gizonezko zein emakumezkoei buruz ari zela esan zitekeen. Baina jarraian esaten zuenagatik, ez dirudi inolaz ere hori horrela zenik: "Andrearengan ikasi dute beren begiak pintatzen; ez betazalak eta bekaiñak bakarrik: begi berak ere bai. Ez dira makalak apaingarrietan!".
Iradokizun hori egin eta gero, baina, den-denok dauzkagun begien inguruan ziharduen, besterik gabe: "Begiak ezin dira ikutu; edozer huskeriak haserratzen ditu; nahiko da haize hotz bat, zakartxo bat… Berehala mintzen dira".
Eta segidan, honako pasadizo hau kontatzen zuen: "Gertatua: Taberna batean gizon bat erronkan ari zan: "Zuetako inork begiari hortzaka egin ezetz hogei hogerleko'. "Hik ere ezetz!". Begi postizoa atera zuen bere tokitik eta hortzaka egin zion. Jendeak parre. "Ta? Orain beste begiarekin ere gauza bera egiten badut?". "Tira, tira! Hik gezurrezkoak ahal dituk bi begiak ala?". Hortz postizoak atera zituen ahotik eta beste begiari hortzakatxo bat egin zion. Horrelakorik!"
PILAR IPARRAGIRRE

Unibertsitateaz
Berri aipatua izan da Gipuzkoan Unibertsitate kontua. Baiña, gaur maiatzak 12, egunerokoek gure zalantza gehitu egin dute eta nondik nora jo ez dakigula gelditzen gera. Irugarren "Plan de Desarrollo"ri zergatik ezezkoa eman dioten adierazten digute Kortesetako gipuzkoarrek. Unibertsitaterik sartzen ez delako eman omen diote ezezkoa Plan osoari. Baiña emengo egunerokoek agindua zeukaten egun batzuk lehentxeago gaur ukatzen den Unibertsitate ori. Carrero Blanco-ren itzetan oiñarritzen ziren ortarako. Emendik Unibertsitate eske joan zirenei emandako erantzunean ain zuzen ere (...) (1972-V-21)

Gerokoaren gero obearen ametsez
Gipuzkoan ez dugu oraingoz Unibertsitaterik. Euskalduna are gutxiago. Ez dirudi, gaiñera, atzaparretan dugunik ere. Ez bata eta ez bestea. Alaz guziz ere, ortan amets egin behar dugu eta ortan saiatu. Ez da aski amets egitea. Gure oin nagi eta makal auei aurrera eragin behar diegu aldapan gora, sastraka artean. Erri osoak egin behar duen lana da, gaiñera. Ez dezagun uste batpatean iritxiko dugun zerbait dugunik. Eta lortuko bagendu ere, ez al gintuzke esku-utsik atxikiko? Goialdera egin behar diren eskabideez gaiñera beharrezko zaigu giroa ontzea. Garai batean baiño lan gehiago egiten da irakasle eta ikasle artean euskal-kultura arloan. Ortaz ez dago zalantzarik. Bada kezkaz beterik bizi danik, ez gehiegi noski, bai Iruñen, bai Bilbaon eta bai Donostian. Ez goi-maillako ikastexeetan bakarrik. Baita behe-maillakoetan ere. Iriburuetan ez ezik, baita errixketan ere. Pozgarri zaigu ziñez. Kezka ori aunditzen saiatu behar dugu, ordea. Ez dedilla piztu dan su ori bertan behera itzal, indartu dedilla baizik (...) (1972-V-21)

Deustoko unibertsitarioak txalo-bideetan
Hildakoekin ez du inork agintzen. Hildakoekin ez du politikak agintzen. Ezta komertzioak ere. Egina eginda dago eta esana ongi edo gaizki esanda. Zorionez, heriotzak ekintza eta esan guztien sasiak eta gaizki-pentsatuak erretzen ditu. Heriotzak historia dakar. Eta gaur, Deustoko unibersitatean zenbait ikasle gazte eta langile eguneko idazleen zenbait ideia -Jainkoa, gizartea, aberria, ekonomiko egiturak, t.a.- aztertzen hasi direla jakin dudanean, poza sentitu dut, nola ez, gure ikasle gazteak lan serio batean murgiltzeko prest daudela ikustean. Eta gehiago, lan hauek ez dituela inork egin ikustean. Bainan -zergatik ote du gure herriko hauzi bakoitzak bere ‘bainan’ madarikatua?- gure arteko egoera hain nahasia dagoela ikustean, kontraesan etengabeetan bizi gerala sufritzean, eta lehenari gutxi begiratzen diogula konturatzean, gure literaturaren eta gure herriaren historiaz ezagutzen ditugun hutsuneak sakondu eta argitu behar ditugula pentsatu dut (...) (1972-V-21)


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude