LANGILEEK DEKLARATZEN DUTE DIRU SARRERA GEHIEN


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Dagoeneko hasi da errenta deklaratzeko kanpaina aurten, eta uztailerako bukatuko da. Errenta aitortzeko epea etortzen denean, urtero esaten dugu, datuak eskuetan, Hegoaldeko lau lurraldeetako langileek, laneko errentak dituztenek, diru-sarrera gehiago deklaratzen dituztela klase liberalak deituek baino, hala nola enpresaburuek, profesionalek edo artistek. Horrek esan nahi du iruzur fiskalak lehengoan jarraitzen duela, modu eskandalagarrian, Hegoaldeko lau herrialdeetan, eta, oraingoz, instituzio eskudunek ez diote ekin inolako kontrol fiskalik egiteari. Egia da zerbait aurreratu dela enpresaburuen eta profesionalen espazio horiek fiskalki jazartzeko bidean, baina oraindik ere bide tarte luzea gelditzen da egiteko.

Datuek garbi asko agertzen dute, eta, laburbilduz, hauek dira: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan (PFEZ) deklaratutako errenten %85,64 datoz laneko errentetatik Araban, %83,86 Gipuzkoan, %83,82 Bizkaian eta %81,05 Nafarroan. Errenta deklaratuen %82,385 laneko errentetatik datoz; enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentetatik, berriz, %10,065 baino ez, eta %7,55 gainerako iturrietatik. Laneko errentek, batez beste, 14.924,33 euro deklaratu zituzten lau probintzietan. Enpresaburuen, profesionalen eta artisten errenta deklaratuen batez bestekoa, orain artean, 8.987,40 euro izan da. Beraz, laneko errentek, batez beste, enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentek baino 5.667,54 euro gehiagoko sarrerak deklaratu zituzten.
Horrela ondorioztatzen da ELA sindikatuaren azterketa kabineteak 2000ko urte fiskalari buruz egindako azterlan zehatz batetik. Analisia egitean, erakunde eskudunen informazio muga batzuez ohartarazten du. Izan ere, EAEn, datu ofizialak 1998. urte arte bakarrik iristen dira. Azterketa horren ondorioetako batzuk ondoko hauek dira: sistema fiskal erregresiboagorantz jotzea, errenten arteko tratamendu ezberdinagorantz jotzea eta iruzur fiskal handiagorantz jotzea.

ERRENTA AITORTUEN JATORRIA.

Eskura dauzkagun azken datuen arabera (1997an eskuratutako eta 1998an deklaratutako errentak), PFEZn deklaratutako errentetatik, %85,64 datoz laneko errentetatik Araban, %83,86 Gipuzkoan, %83,82 Bizkaian eta %81,05 Nafarroan. Hortaz, Arabaren eta Nafarroaren artean, 4,59 punturen aldea ikusten da errenta horiek duten pisuan. Azken lau urteak hartzen baditugu (1995etik 1998 artekoak), ikusiko dugu laneko errentek ehuneko handiena duten lurraldea Araba dela eta ehuneko txikiena dutena Nafarroa; bigarren eta hirugarren lekua, berriz, Bizkaiak eta Gipuzkoak betetzen dute, txandaka. Hain zuzen ere, lau urte horietan, laneko errenten batez bestekoa totalaren %84,35ekoa izan da Araban, %83,08koa Bizkaian, %82,30ekoa Gipuzkoan eta %79,81ekoa Nafarroan. 1998an lortutako laneko errentek, deklaratutako guztiaren aldean, %82,33ko pisua izan zuten Nafarroan; 1999an lortutakoek (2000n aurkeztutako deklarazioa), berriz, %81,99ko pisua izan zuten zerga horretan deklaratutako errenta guztien aldean.
Enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentez den bezainbatean, 1998an PFEZn deklaratutako errenten %12,13 errepresentatzen dute Nafarroan, %10,4 Gipuzkoan, %9,71 Araban eta %8,33 Bizkaian. Lau urte horietan, ordena bakar bat mantentzen da: kasu guztietan, Bizkaia dela errenta horiek deklaratutako guztien aldean pisurik txikiena duten probintzia (%8,47koa, batez beste). Nafarroan, enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentek %11,97 errepresentatu zuten 1999an deklaratutako totalaren aldean; 2000n deklaratutako errentek, berriz, %11,16. Beraz, laneko errentek duten pisua enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentek dutena baino 8,18 aldiz handiago da.
Lau urte horietan, laneko errentek totalaren aldean duten pisua gehituz joan da lau lurraldeetan: batez besteko gehitzea 1,52 puntukoa izan da lauretan. Enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentena, aldiz, gutxituz joan da (0,30 puntu). Kontu horretan, aldaketa bat erakusten du Nafarroak, lurralde horretan hazi egin baita enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentek duten pisua azken lau urteotan (2,43 puntu 1998an).

KOLEKTIBO BAKOITZAK DEKLARATUTAKO ERRENTA

. Sarrera gehien deklaratzen dituen kolektiboa, inolako zalantzarik gabe, laneko errentak jasotzen dituzten pertsonena da. Eskura dauzkagun azken datuen arabera, laneko errentek, batez beste, 14.924,33 euro deklaratu zituzten lau lurraldeetan. Bestetik, enpresaburuen, profesionalen eta artisten errenta deklaratuen batez bestekoa 8.987,40 euro da urteko. Alegia, laneko errentek enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentek baino 5.667,54 euro gehiagoko sarrera batez bestekoak deklaratu zituzten.
Ikusten denez, beraz, laneko errenta deklaratuen batez bestekoak enpresaburuen, profesionalen eta artisten errenta deklaratuenak baino askoz handiagoak dira. Azken kolektibo horiek deklaratzen dituzten zenbatekoak nabarmen dira bizitzeko gutxiegiak. Kontuan hartu behar da, gainera, PFEZren kontura egiten dituzten ordainketak kendu beharko litzaizkiekeela zenbateko horiei. Nolanahi ere, ELAren txostenak ondorio hau ateratzen du: «enpresaburuek, profesionalek eta artistek benetan irabazten dituzten errentak baino askoz gutxiago deklaratzen dituzte. Datu horiek argi erakusten dute iruzur fiskal nabarmena gertatzen dela enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentetan».
Larriena, hala ere »gaineratzen du txostenak», ez da iruzur hori existitzea; larriena da ezen, gainera, lehendik dagoen iruzurra handituz doala. Eta hori argi eta garbi ikusten da laneko errentetan nahiz enpresaburuen, profesionalen eta artisten errentetan izandako eboluzioa analizatuz gero. Azken urteotan, handitu egin dira kolektibo horiek deklaratzen dituzten errenten arteko diferentziak. Horrela, 1995etik 1998ra, laneko errentak dituztenek Hegoaldean deklaratutako diru sarrera batez bestekoak 1.652,78 euro hazi dira (hau da, urteko 552,59 euro hazi dira batez beste). Bitarte berean, ordea, jarduera enpresarialak, profesionalak edo artistikoak dituzten 200.000 pertsonek deklaratutako diru sarrera batez bestekoak 93,01 euro bakarrik hazi dira; alegia, urteko 31 euro batez beste

10.133 milioi euro bildu ziren 2000. urtean
Hegoaldeko lau diputazioetako ogasunek 10.133 milioi euro kobratu zituzten guztira 2000 urtean; horietatik 8.042 milioi euro EAEko ogasunek eta gainerako 2.091 milioi euro Nafarroakoak. Horrek %9,40ko igoera errepresentatzen du EAEko ogasunentzat eta %9,77koa Nafarroakoarentzat. Oraindik 2001eko datu ofizialik ez badugu ere, jakin da EAEn 2001ean kobratutako zergak %2,7 hazi zirela eta 8.257 milioi euro iritsi zirela.

Diputazioetako ogasunek kobratutako zergetatik, BEZa izan zen diru gehien bildu ziena. EAEko ogasunen kasuan, 2.791,38 milioi euro kobratu zituzten zerga horrengatik; horrek %11,51ko gehitzea errepresentatu zuen 1999koaren aldean. BEZagatik kobratutakoa diputazioetako ogasunek 2000n kobratutako guztiaren %34,72 izan zen, eta haren pisua 0,64 puntu gehitu zen aurreko urte fiskalaren aldean. Nafarroaren kasuan, hango ogasunak 691,80 milioi euro kobratu zituen BEZagatik, eta zergen bidez kobratutako guztiaren %33,08 errepresentatu zuen. Aurreko urtearen aldean, %0,35 bakarrik gehitu zen, eta zerga horretan iruzurra gehitu egin dela adieraz lezake horrek. BEZa 1999an kobrantzaren %36,18 errepresentatzetik 2000an %33,08 hori errepresentatzera pasatu da; beraz, 3,1 puntuko gutxitzea izan du.
Diru gehien biltzen duen bigarren zerga PFEZ da. EAEko ogasunen kasuan, 2.540,42 milioi euro kobratu zituzten zerga horren bidez; hau da, %3,02ko igoera izan zuen. Zerga horrek kobrantza guztiaren %31,60 errepresentatu du, aurreko urte fiskalekoa baino 1,97 puntu gutxiago. Nafarroaren kasuan, PFEZren bideak 633,11 milioi euro ekarri zizkion; hau da, kobrantza guztiaren %30,3.
Sozietateen zergak 925,24 milioi euro ekarri zizkien EAEko ogasunen kutxei; hau da, %9,30eko igoera izan zuen 1999koaren aldean. Zerga horrek %11,26 errepresentatzen du 2000ko kobrantza guztiaren aldean; hau da, 1999an baino 0,02 puntu gutxiago. Nafarroaren kasuan, zerga horrek 299,34 milioi euro ekarri zizkion, eta denetan gehien hazi zena izan zen. Izan ere, %26,92 hazi zen, 1999an kobratutako guztiaren %12,38 izatetik 2000n %14,31 izatera pasatu baitzen.
Zerga horien garrantziaren ordena ez da aldatu aurreko urte fiskalaren aldean, nahiz eta, ELAren txostenak dioenez, bi joera ikusten diren: zuzeneko zergak gutxitzea batetik eta zeharkako zergak gehitzea bestetik. Lehenbiziko kasuan, sistema fiskalaren birbanatzeko gaitasuna gutxitzea dakar, zuzeneko zergak progresiboak baitira. Bigarren kasuan, herritar guztientzat ehuneko berekoa denez gero, zeharkako zergak kopuru berean ordaindu behar dituzte hala errenta handiko pertsonek nola errenta txikiak dituztenek


ASTEKARIA
2002ko maiatzaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude