UDALBILTZA BAT BITAN: DIBORTZIOA, AURREKONTUAK ETA PLANAK

  • Zazpiak Bat famatuarekin egindako ikurrei begiratzen badiezu, batzuen eta besteen idatziak apenas bereziko dituzun azaletik. Interneten bilatzen badituzu, bata www.udalbiltza.net helbidean aurkituko duzu eta bestea www.udalbiltzainfo .com gunean, baina ataritik pasa arte ez duzu jakingo segur noren etxean sartu zaren. Prentsan Udalbiltzak antolatutako zerbaiti buruzko albistea irakurri ondoren, justu nortaz ari zen jakin gabe gera zaitezke. Eta bi erakunde direnez, kostako zaizu bakoitzari nola deitu ere kontsentsuatzea, biak baitira Udalbiltza.

2021eko uztailaren 19an
Asmoa bat izanik, zertan ari dira batzuk eta besteak? Nola ikusten dituzte Udalbiltza bakoitzekoek "bestekoak"? Zer espero dute egitea aurrera begira? Zein giro dago denen artean? Herritarraren galderak hauek direlakoan jo dugu, batzuengana eta besteengana, eta hemen aurkezten dugu aurkitu duguna.

Hirugarren urtea beteko du Udalbiltzak irailaren 18an. Erabaki eta gertakizunak pilatu egin zaizkie, beraz, hautetsi abertzaleei hiru urte laburrotan. Lizarra-Garaziko itunaren eta askok betirakoa izango zela uste zuten ETAren treguaren babesean garatu zen udal hautetsien elkarte indartsu bat antolatzeko ideia. Asmo hau 1999ko irailean mamitu zen, ETAren su-etenaren urteurrenean, egunez egun. Baina ordurako, zerbait okertua zen -edo gauza asko, norbaitek idatzi beharko du noizbait menia frustratu horren historia- eta bi hilabeteren buruan ETAk bertan behera utzi zuen aurreko erabakia.
Laster etorriko ziren lehen atentatuak, eta egoera politiko osoa blokatuko zuen korapiloak harrapatu zuen Udalbitza ere. 2000ko martxoaren 28an bere Batzorde Iraunkorrak Adierazpen bat eztabaidatu eta onartu zuen, EAJ eta EAko kideen botoekin eta EHkoen abstentzioarekin. Bere hirugarren puntuan zera dio agiri honek: "ETAk oztopo egiten diola euskal nazio eraikuntzari. Bere atentatuek ez dute giza eskubiderik eta hiritarren borondaterik errespetatzen. Euskal gizarteari bere etorkizuna bakean erabakitzen uztea exigitzen diogu. Hori litzateke eta bere erabakirik onena eta ausartena. Utz diezaiola euskal gizarteari hitz egiten eta gera dadila. Ezkonezinak baitira indarkeria eta naziogintza, demokrazia eta inposaketa".
Ondorengo urratsak, nahiko era zibilizatuan -askotan gauzok nola joaten diren ezagututa, hala iruditu zaigu- mamitzen joan zen dibortzio baten tankerakoak dira. 2000ko maiatzerako aurreikusia zegoen Batzar Nagusia bertan behera utzi zuen EAJ eta EAk kontrolatzen zuten Batzorde Iraunkorrak, eta irailean Batzar Nagusia deitu zuten EHkoek Iruñean.
Hurrengo mugimendua EAJ eta EAk eman zuten azaroan: Batzorde Iraunkorraren barruan Zuzendaritza Batzordea antolatu zuten EHko kideak kanpo utzita eta gauza bera gertatu zen Udalbide elkarte instrumentalean ere. Eta 2001eko otsailaren 24an EHko hautetsiek Donostiako Kursaalen Udalbiltzaren Batzarra antolatu eta 2001eko Kudeaketa Plana jarri zuten martxan.


BI GORPUTZ, BI BALANTZE.

Bi Udalbiltzak era paralelo batean joan dira gorpuzten 2001 urte osoan zehar. Paraleloan bai, baina ez berdin: Loren Arkotxa Ondarroako alkatea lehendakari duenak askoz gorputz handiagoa egin du hilabete hauetan Jon Jauregi Beasaingoarenak baino. Hala ere 2002. urteko aurrekontuak mamitzen badira, urtea neurri parekatuagoetan buka dezakete.

Arkotxaren Udalbiltzak 2001ean egin duena definitzerakoan, "Udalbiltza izozte egoeratik ateratzea lortu dugu" entzun diegu protagonistei behin eta berriro. Kursaalen Batzorde Eragile bat antolatu zuten, 11 lan talde antolatu eta erakunde berri baten egitura oso bat eraiki, administrari, kontu-hartzailetza, hainbat teknikari eta prentsa bulego eta guzti. Era batera edo bestera, une honetan Udalbiltza honetan 18 bat lagun ariko dira ordainduzko lanean. Eta Barne Araudia ere iaz jarri da martxan.
Iruñea, Baiona eta Bilbon ireki dira egoitzak, baina horiez gain Usurbil, Oiartzun eta Astigarragako udalek utzitako lokaletan ari dira. "Udal Hitza" bi hilabetekaria plazaratzen dute eta erakundearen eta bere jardueren inguruko informazioak www.udalbiltza.net gunean daude edonork eskuratzeko moduan, Interneten. Jarduera eta planen kudeaketarako Partzuergoa antolatu dute, estraina Usurbil, Astigarraga eta Zaldibiko udalen artean eta 20 udal inguruk geroago.
"Eraikuntza nazionala azkartzeko egitasmoak" izenburupean biltzen du Arkotxaren Udalbiltzak 2001ean mugiarazitakoaren zati handi bat, eta zerrenda egite hutsak ematen du aditzera "azkar" mugitu nahi izan duela. Euskara, irakaskuntza, haur eskola, kulturako hainbat jarduera, kirola, Euskal Herriko Estatitistika zerbitzua, Euskal Kontseilu Ekonomiko eta Soziala, Euskal Herri osorako sare meteorologikoa... interbentzio alorrak ugariak izan dira. Baina seguruenik bi jarduera "izarrak" naziotasun agiria eta Zuberoa Garatzen kanpaina izan dira, 2002ko aktibitatean ere garrantzia handia izaten jarraituko dutenak.
Iazko urtearen balantze xumeagoa egin du Jauregiren Udalbiltzak, EAJ eta EAko hautetsiak biltzen dituenak. Donostian bulego bat martxan jartzeaz gain, Iruñean egoitza nagusi izango dena erosi dute. Pertsona bat ari da lanean Udalbiltza honentzako. Donostian apirilaren 13an egin zuten Batzarrean, zuzendaritzako kideek nabarmendu zituzten iazko urtea aurrera ateratzeko izandako zailtasunak, baina ez du erakunde honetako inork haserretu behar krisiaren ondoren eta "besteek" hartutako martxaren ondoan nahikoa blokaturik ikusi direla esaten badugu. Interneten duten www.udalbiltzainfo.com gunea nahiko adierazgarria da.
Hala ere, Udalbiltza honek ere izan du hainbat kultur jarduera babesteko aukera eta indarra: Iparraldeko Ikas-Bi, Uda-Leku, Euskal Haziak, Garazikus, eta Euskal Irratiak, Nafarroako Euskara Kultur Elkargoa, Sortzen eta Euskalerria irratia, Euskal Soziolinguistika Elkartea, UEU... 2004. urterako Antso IIIaren koroatzearen milurtekoa dela eta Hondarribian antolatzen ari diren ekitaldien babesle ere azaldu da.


2,38 MILIOI BATETIK...

2002rako Arkotxaren Udalbiltzak 2,386 milioi euro gastatzea dauka aurreikusita, antzinako 400 milioi pezeta edo 15,6 milioi libera. Zifra ederra, kontuan edukiz iaz, 324.000 euroko (54 milioi pezeta) sarrerak izan zituela.

Euskal Garapen Fondoak eramango du aurrekontuetako zatirik handiena: 871.000 euro. Fondo honen ekintza deigarriena Xiberoa Garatzen operazioa da. Garapen Fondo hau Partzuergotik sortu den adar autonomo bat da, eta martxan jartzeko beste 110.000 euro daude aurreikusita.
Udalbiltzak berak aurten gastatuko dituenen artean, Nazioarte atalak eramango du zatirik handiena, 328.000 euro; atal honetan sartzen da Udalbiltza honek udazkenerako antolatu nahi duen Konferentzia, aurtengo puntu nagusietako bat. Naziotasuna atalak ("nortasun agiriarena" deituko dio herritarrak) 262.000 euro beharko ditu. Aurrekontuko beste atalak Idazkaritza orokorra, Gizarte ekonomia, Komunikabideak, Irakaskuntza, Euskara, Kultura-Kirola, Eskubide demokratikoak eta Lurralde Antolaketa dira.
Udazkenerako antolatzen ari diren Estaturik gabeko herrien Konferentzia izango da Udalbiltza honen ardatzetako bat, Xiberoa Garatzen kanpainarekin batera. Horren ingurura biltzen dira Euskal Herriko Eskubideen Karta osatzeko lanak eta Bake Proposamena burutzekoak. Azken hau da gutxien entzuten dena, baina ez mugimendu gutxien darabilena.
Miarritzen iazko abenduan egindako bilkuraren inguruan adierazi zuen Udalbiltza honek alderdiekin eta gizarte eragile nagusiekin bake proposamen bat egiteko asmoa zuela. Diskrezioa agindu zuten orduan, albiste gutxi sortu da geroztik, eta orain ere diskretoena atal honetan jokatzen dute. Kazetariak ez ditu honetaz galderak falta, zeren eta Elkarri, Batasuna, Abertzaleen Batasunaren inguruan bildutako taldeak, bakoitza bake proposamen baten bila ari direla, zentzu berezi bat izan behar baitu Udalbiltza ere zeregin honetan sartzeak. Baina honetaz ez dago deklarazio publikorik. Dauden ikuspegi ezberdinen arteko sintesi lan bat egin eta bakerako eszenatoki berri bat lortzen saiatuko direla, agente oso ezberdin askorekin ari direla lanean, eta agian udarako zerbait garbixeago egongo dela. Diskrezioak izango al du emaitza on baten saria!

...1,28 MILIOI BESTETIK.

EAJ eta EAko hautetsiak biltzen dituen Udalbiltzak, Jon Jauregi buru duenak, 2002. urtean 1,281 euro dauka aurreikusita gastatzea. 212 milioi pezeta zahar edo 8,6 milioi libera inguru. Horietatik 202.000 euro Barne antolamenduaren atalak darama, eta horren barruan sartu dira laster kontratatuko dituzten bi teknikari berrien soldatak, web gunearen mantenua, informazio buletina eta beste.
Euskal Herria Sendotzen atalak 751.000 euro gastatuko ditu, Euskara, Irakaskuntza, Kultura eta Kirola eta Turismoaren inguruko jarduerei laguntzeko, batik bat Ipar Euskal Herri eta Nafarroakoei. Atal honetan kontatu da herrietan banatzen ari diren "Euskal Herria ezagutzen" izeneko liburuxkaren gastuak ere; gure herriari buruzko informazio oinarrizkoena biltzen du 16 orrialdetan, euskaraz eta gaztelaniaz.
300.000 euro Hurbiltzen izeneko talerako gorde da. Udalen arteko harremanak sendotu eta horiek elkarlan praktikoetan mamituko dituzten proiektuak babestuko dira diru horrekin, eta programa berezi honetarako lan talde bat izendatu du Udalbitzak. Bukatzeko, beste Udalbiltzakoen alderantziz, honek Nazioartea atalerako utzi du kopururik ttikiena, 24.000 euro.

HAUSTURAN DAGO KONPONBIDEA ERE.

Luzaz iraun ote dezake jarduera paralelo honek? Ezetz pentsa daiteke. 2002an alde bakoitzak bere posizioak finkatu gura ditu: egiturak sendotu, oihartzuna handitu eta emaitzen zerrenda gizendu. Logikoa, 2003an udal hauteskundeak datoz, eta irail honetatik aurrera hori baino ezer garrantzizkoagorik ez da izanen udal hautetsientzako.
Baina Udalbiltzaren filosofia duen erakunde batek etorkizunik baldin badu, bat eta sendoa izatetik izanen du. Hala ere, bat izateko bidean bada gainditu beharreko oztopo bat baino gehiago, eta denak ere garrantzia handikoak.
ETAren ekintza armatuen jarraipena da lehen oztopoa. Alde bateko eta besteko protagonistek garrantzia ezberdina emango diote, baina ETAren su-etena haren eszenatokira ez itzultzekotan, ezinezkoa izango da EAJ eta EAren eta ezker abertzaleko hautetsien arteko elkarlan finkoa. Eta ETAri eskatzen zaion menia hori derrigorrezkoa da Udalbiltza bakar eta sendo bat aurrera ateratzeko dauden beste zailtasunak gainditzeko.
«Beste zailtasun» hauek ez baitira su-etenaren kontua baino garrantzia txikiagokoak. Hogei urtetan elkarren etsai izan diren kultura politikoak elkartu ziren Udalbiltza proiektuaren inguruan, eta ETAren su-etena lehertu ez balitz ere neke handiak izango ziren elkarrekin bidean konpontzeko. Protagonista nagusi guztiek aitortzen dute Udalbiltza asmoa ez zela hautetsietatik sortu, alderdi abertzaleetako buruek 1998-1999ko "sukalde lanetan" prantatu zutela. Asmoa egia bihurtzeko bidean jarrita, barne estatutuak osatzeko ere denborarik ez zuten izan Udalbiltzako buruek beren alderdien arteko elkarlana eten zenerako.
Egora argitzeko irudi baten bila genbiltzan, eta -gauza bitxia- konparazio beraren inguruan mintzatu zaizkigu bi Udalbiltzetako buruak. Joxe Mari Agirre jelkidearentzako, "alderdiak izan ziren Udalbiltzaren aita eta ama, eta ekarri zuten haurra oso txikia zela, indartzeko denborarik gabe, dibortziatu egin ziren". Oskar Goñi batasunkideak berriz bestela matizatu digu irudia: "Ia elkar ezagutzen ez genuela eta elkarrekin oso gutxi hitz eginda, sekulako eztei batean ezkondu ginen. Eta holako ezkontza batek ezin zuen luzaz iraun". Etorkizuna logika beretik ikusi du Goñik: "Egun batean berriro eztei handi bat egin behar bada, ongi da, baina ez dugu antzerkietan erori behar. Hobe dugu izatezko bikote moduan elkarrekin bizitzen ikasi".
Konparazioak balio du... baldin eta aurrera begira elkarrekin bizitzeko interesak oso garbiak baldin badira. Ez ditugu hemen kontuan hartu ere nahi izan "Udalbiltza gu gara" esanez batak besteari legitimitatea ukatzen dioten argudioak eta beste; edozein banaketatan erabiltzen diren hitzak baitira, eta hortik nekez etorri ohi da konponbiderik.
Printzipioetan hurbilketa handia dago: biak mintzo dira Euskal Herriaren naziotasun zeinuak sendotu eta marko politiko berri baterako trantsizioa egiteaz. Ez da gutxi. Baina orain hori josi egin behar da gaur egun dagoenarekin (Foru Diputazioekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, hogei urteotako etenarekin, alderdiekin...), eta tirabira horrek txinpartak aterako ditu luzaz.
EAJ eta EAkoek, besteek Udalbitza instrumentalizatu egiten dutela susmatzen dute, eta ezker abertzalea eten gabe lehengo eskema zaharretara mugitzen dela hor ere. Batasunakoek aldiz besteak deklarazio bat egin eta lasai lotan geratzeko gai direla uste dute, EAEn autonomiari esker eskuratua duten boterea kudeatzea dutela asmo nagusia, eta Udalbiltza hauteskundeei begira erabili nahi dutela. Gehi, EITBtik boikota ezarri dietela.
Lan handiak hartu dituzte gehienbat politikan amateurrak diren udal hautetsiek bide hain aldapatsua egiteko. Lortuko ote dute familia osoa etxe bakarrean biltzea? Harremanak ez omen daude etenda eta giro hobeagoaren zain, denak omen daude konponbidea ez zailtzearen alde. Urte bete barru dira udal hauteskundeak. Ordurako argiago egongo da giltza bakar batez ireki daitekeen Udalbiltza etxea, ala izen bereko bi etxola eraiki dituzten


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestatzera deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Eguneraketa berriak daude