FESTA TABERNATIK PLAZARA


2021eko uztailaren 19an
Guztiok entzun dugu etxean eta inguruan erromeriei buruzko hamaika kontu. Oinez ibilitako kilometroak, egindako parrandak, ika-mikak, lehenengo musuak eta gerora behin betiko harremanak bihurtu direnen aitzineko elkarrizketak. Belaunaldi ugari bizi izan dira erromerien erritmora. Eta erritmo horren mugimenduak dantza urratsak izan dira. «Sueltoan» ala «agarrauan», plazako dantzek alaitasuna piztu izan dute euskal herritarren artean.

Orain, ordea, zer gertatzen da erromeriekin? Bilerak desagertu egin dira ia, eta dantza egiteko aukerak ere eskasak dira. Urteetan zehar euskal gizartean gertatu diren aldaketek eragin nabaria izan dute euskaldunon ohiko festa modu honetan. Erromeriekiko jarrera ezberdina da orain, eta erromerien funtzioa ere bai.
Iritzi horretakoa dugu Anjel Larrañaga. Azpeitiarrak makina bat plaza egin ditu lehenengo festa giroa bilatu asmoz, eta geroago bertsolari zein pandero jole bezala. Gazte zeneko garaia gogoz oroitzen du: "Auzo ia denetan ermita bat zegoen orduan, eta haren inguruan erromeria egiten genuen igandeetan". Hala ere, oroitzen du errepide oso eskasak zeuden garaia zela hura. Motorrak gazteen eskuetara heltzen hasi zirenean, norbere auzoko bileretatik urrunagokoetara joateko bolada hasi zitzaiela esaten du. "Eta ondoren dantzalekuak eta beste moda batzuk etorri ziren". Bidaiatzeko erraztasunak, astialdirako aukera anitzak...
Horren denaren eraginez, iganderoko erromeriak maiztasuna galtzen joan ziren apurka-apurka. "Pentsa, nire inguruan (Azkoitia-Azpeitia) ia auzo guztietan egiten ziren lehen erromeriak, orain jada ez dira antolatzen; batzuk jaiak direnean egiten dira, baina beste batzuetan hori ere ez" esaten du Larrañagak.


Aristerrazuk eusten dio.

Igandeetako hitzorduari eusten dion plaza gutxienetako bat Aristerrazu da. Bertan, Aiatik bost kilometrotara, urria eta ekaina bitarteko igande guztietan trikitilariak eta erromeria izaten dira, plazan. «9:00etatik 21:00ak arte gutxi gora behera eskoletako trikitilari gazteek jarduten dute, hortik aurrera nagusiagoek», esan digu Juan Mari Azkue Aristerrazuko erromeriako antolatzaileetako batek. Berak gerra ondotik ezagutzen ditu erromeriak bertan, baina aurretik ere egiten zirela badaki. Lehen gehienbat soinu handia entzuten bazen ere, orain soinu txikia da nagusi. Trikitilarientzat beraientzat ere oso gustuko plaza da hura, "jendea dantzara joaten delako".

Igandeko hitzorduan jende "fijo samarra" biltzen dela dio Azkuek. "Hala ere, zeinek jotzen duen nabaritzen da, eta batzuetan jende askoz ere gehiago hurbiltzen da". Garai bateko bilerak bizi izan zituzten haiek omen dira ohikoenak, baina gazte koadrilak ere gerturatzen dira, batez ere gaueko saiora. "Oso soinuzalea den koadrila bat igandero etortzen da orain, eta zenbait igandeetan gazte gehiago ere hurbiltzen dira gure plazara".
Gaur egungo erromeriei buruz mintzatuz, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kide den Jon Gamindek dio, garai batean egiten ziren erromeriekin alderatuta kontzeptua bera aldatu egin dela: "Kasu askotan esan daiteke erromeria baino dantza egiteko guneak direla gaur egungoak, jada ez baitira jai horiek mendian egiten". Hirietan, herritako jaietan, ospakizun berezietan... Oraindik bada hauspoa mugimenduan jartzeko aukera.
Baina jendeak dantzan egiten al du gaur egun? Hori da afera honetako beste gako bat. Dantza ezinbesteko elementua da erromerietan. Baina bertaratzen direnentzat ere horren ezinbestekoa al da dantzan egitea?
Larrañagaren esanetan, zaila da dantzak garai bateko osasuna mantentzea, beharrak ere horrela eskatzen ez duelako: "Garai batean ez zegoen ia ezer gehiago egiteko, emakumeak adibidez tabernara sartu ere ez ziren egiten, eta gaur egun gazte denak tabernatan egoten dira bestelako musika entzuten". Neska-mutilen arteko harremanak gauzatzeko ere dantza egitea ezinbestekoa zen lehen, "eta orain gutxi axola du dantzan egiteak ligatzeko".
Hori guztia kontutan hartuta ere jendeak oraindik dantzan egiten duela uste du Larrañagak: "Agian kosta egiten zaio hastea, baina behin hasitakoan jendea gustura aritzen da; gainera, jendeak ondo dantzan badakiela ikusten da oholtza gainetik". Juan Mari Azkue ere iritzi berekoa da: "Gazteari kosta egiten zaio dantzan hastea, baina hasitakoan badaki ondo egiten".
Musikari, dantzazale eta jaialdietako antolatzaileei galdeginda askok diote trantsizio garai bat gertatzen ari dela. Azkue eta Larrañagaren esanetan erromeriei eusten ari zaie une honetan: "Ohitura aldaketa bat gertatu da, baina oraindik jendeak dantzan egiten du, eta festa modu horretan egiteko aukera batzuk badaude; etorkizunean, aldiz, ez dakigu zer gertatuko den". Jon Gaminderen ustez, etorkizun bat izateko erromeriek ere egokitze bat izan behar dute, garaiaren arabera: "Ezin dugu beti aspaldiko garaietara begira egon, jakin behar dugu erromeria giro hori gaur egunera moldatzen, eta jendeari dantza eginez gozatzeko aukera eman, baina gaur egungo testuinguru batean".
Ohiko festetan eta ospakizun batzuen harira antolatzen diren jaietan, erromerian aritzeko aukera bada oraindik ere, zenbait lekutan. Baina horrekin batera urte batzuetatik hona beste fenomeno baten aurrean gaude. Erromeri giroan susperraldi bat eragin nahian, herri zein hirigune zenbaitzuetan egun bateko jaialdi bereziak sortu dira. Giro urbano batean herri dantzei leku bat egitea da haien xedea. Errenteriko Erromeri Eguna, Bilboko «Bilbo Dantzan» ekimena edota Bergaran, datorren larunbatean egingo den «Jalgi hadi dantzara plazara» erromeri nazionala, dira horien adierazle.


Erromeria Eguna.

Duela lau urte, Errenteria Ereintza Dantza Taldeak beste ekimen bat jarri zuen abian: Erromeria Eguna. "Urtean zehar ekitaldi ugari antolatzen ditugu, baina jendea ikusle moduan gozatu arazteaz gain, eredu partehartzaileak bultzatu behar genituela uste genuen; hala herri dantzei bultzada bat eman eta haien inguruko festa handi bat antolatzea pentsatu genuen", diote Juantxo Maya eta Xabier Bengoetxea antolakuntza batzordeko kideek. "Izan ere -jarraitzen dute- herri-dantzak euskal herritar ororen hondasuna dira, eta oraindik ere horiekin gozatzeko aukera badagoela uste dugu, horrelako jaialdiekin bultzadatxo bat eman diezaiekegula".

Dantza talde berak antolatzen duen Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketaren 50. urtemuga dela eta prestatu zuten lehenengo jaialdia. Orduko hartan, gainera, Euskal Herri osoko 35 herritan dantza ikastaroak antolatu zituzten. Orduz geroztik, arrakasta apartaz ospatu izan da egun hau urtero, eta aurten ere uztailaren 13an izango du hitzordua: "Dantzazale guztiontzako festa da". Aurtengo jaialdia orain arteko ildotik antolatuko dute Ereintza Dantza Taldeko kideek, "baina herri-dantzen inguruan jende gehiago mugitzeko hainbat ekimen prestatzeko asmoa dugu". Guzti hori urteroko leloarekin: "Guztiak dantzara plazara!".


Jalgi hadi dantzara.

Errenteriako jaialdiaren antzeko eredua proposatuz dator orain ekimen berri bat. «Jalgi hadi dantzara plazara» izena du, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutakoa da. Jaialdi hau lehenengo aldiz Bergaran egingo da hilaren 11n, baina bi urtean behin Euskal Herriko beste herri batzuetara iritsiko da: "Lehenengo ekitaldia Bergaran egingo da Moises Azpiazu Dantza Txapelketaren 25. urtemuga betetzen delako, eta urteurren hori izugarri aproposa delako zer edo zer handi eta esanguratsua egiteko", dio Joxe Juan Ugalde Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideak eta antolakuntzako kideak. Hurrena, berriz, Abadiñon izango da.

Ekitaldi honi izaera nazionala eman diote, eta bertaratzeko gonbita egiten diote dantza zein festarako gogoz diren guztiei. Goizetik hasi eta goizaldera arteko egitaraua izango da bertan. 11:00etako kalejirarekin emango zaio hasiera egunari. 13:00etan dantza ikuskizuna eskainiko da eta 14:30etan, herri bazkaria egingo da. Ondoren, 18:00etatik 21:30ak arte burutuko den erromerian, Epelde eta Larrañaga, Juan Mari Beltran albokaria, Patxi eta Batbiru taldea eta Bergarako txistulariak izango dira, besteak beste.
Anjel Larrañagak eta Jon Gamindek iritzi ona dute jaialdi berri hauei buruz. "Erromeriak bultzatzeko balio dezakete", dio lehenak, eta bigarrenak gaineratzen dio "garrantzitsua kalean izan eta dantzan egiteko aukera eskaintzea" dela. Errenteriako antolatzaileak, berriz, pozik dira beraienaren ondotik antzeko beste jaialdia sortu izanagatik, eta beste hainbat herritan antzeko festa sortzea positiboa dela pentsatzen dute, "jende ugari mugitu arazten delako"

Bilbo Dantzan
Bilboko hainbat auzotan erromeriak berreskuratzeko ahalegina duela urte dezentetik hona dator. Aste Nagusian duela hogeita bost urte inguru hasi ziren erromeria antolatzen; Salbatzaile taldea ere lehenengoz orain hamabost urte hasi zen Zazpi Kaleetan erromeria prestatzen; duela bi urtez geroztik Bizkai Folklore taldeak Areatzan hasi ditu gisa honetako bilerak…

Orain, lehengo urteaz geroztik, ekimen hauek guztiak Bilbo Dantzan ekimenaren baitan barneratu ditu Bilboko Udalak. Jon Gaminde Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko ordezkariak dioenez, "lehendik abian zeuden ekitaldiak dira, baina zaku berean sartuta".
Hala, Bilboko hainbat dantza talde eta kultur elkartek bideratuta, Areatzan, Deustun eta Arriagan erromeriak egiten dira lantzean behin. Egitarau oparoa dute prestatuta, eta urteko hilabete guztietan bada enparantzaren batean dantzan jarduteko aukera.
Gaminderen esanetan, "kalean izan nahi dugu, zeren eskaintzen den jai aukera bakarra ‘txunpa txunperoa’ da, eta guk dantzen bidezko festak bultzatu nahi ditugu".
Erromeriok harrera ona dute, eta batik bat dantza taldeetako kideak hurbiltzen badira ere, apurka-apurka jende berria hurbiltzen ari dela dio Gamindek: "Giroa behintzat sortzen da, eta beti jende multzo finko samar batekin jokatzen dugu".
Hauek dira, hain zuzen, datozen erromeriak Bilbon:
Ekainak 1, Areatzan
Ekainak 22, Deustun
Uztailak 6, Arriagan
Uztailak 20, Arriagan
Abuztuak 3, Arriagan
Abuztuak 10, Arriagan
Irailak 7, Areatzan
Urriak 5, Areatzan
Azaroak 2, Areatzan
Azaroak 9, Deustun


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude