«Den-denak guganaino iritsi bezala azaldu ditugu»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nola azalduko zenuke liburu honetan egin duzun lana?
Garbi utzi behar da hauek ez direla nire leiendak, auskalo noiztik Euskal Herrian zehar belaunaldiz belaunaldi hedatu diren elezaharrak baizik. Juan Luis eta biok «Euskal Herriko leiendak» liburuan egin dugun lana, horietako batzuk kontatzea izan da; beraz, gaur arte behintzat kate horrek duen azkeneko maila baino ez gara. Baina leienda horiek eskertu behar zaizkie helerazi dizkiguten guztiei eta, jakina, baserriz baserri beroiek biltzen ibili ziren Aita Barandiaran, Azkue, Kanpion edota Barbier bezalako gure kulturako gizon handiei. Horregatik zehaztu dugu liburuan kontatu dugun leienda bakoitza non jasoa izan zen, nork jaso zuen eta zein liburutan aurki daitekeen.

Zein da «Euskal Herriko leiendak»en mamia?
65 leienda eta ipuin. Batzuk besteak baino politagoak dira, luzeagoak edo motzagoak, baina den-denak guganaino iritsi diren bezala azaldu ditugu. Iparraldeko kostaldean dragoiak agertzen dira, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko hortan, jentilak; Arabako hegoaldean, sorginak, Nafarroako Bardeen inguruetan, mairu eta kristauen arteko ezinezko amodioez mintzo diren leienda eta ipuinak.... Leienda guztiak daukate erlijio edo sexu zioren bat, baina horretan ere ez naiz ni batere sartu.

Nori zuzendua dago zuen liburua?
Liburu hau egina izan da, adinean sartutakoek euskal leiendak gogora ditzaten, jende helduak irakur ditzan, eta haurrek entzun ditzaten. Izan ere, sei-zazpi urteko haurrei kontatu egin behar zaizkie leiendak. Eta komeni ez dena, isildu, zeren leienda batzuetan oso gertaera gogor eta krudelak agertzen dira.



Pilar Iparragirre

Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude