Araba eta Gipuzkoako bide zaharretan: Artiako San Juan Benta

Oñatitik lauzpabost kilometrotara dago Araotz auzoa, Arantzazuko santutegirako bideko desbideraketa batean, hasieran oso estua den eta aurrerago zabaltzen den bailaratxo batean. Erliebe konplexuko ingurune hau eskalatzaileen eta espeleologoen paradisu txikia da. Nonahi kare-haitzezko pareta koskorrak ikusten dira. Panel txukun batek adierazten dio iritsi berriari eskalada-eskola ezagunaren sektore eta bide ezberdinak non lekutzen diren eta paretotan bizi diren hegaztien inguruko zenbait argibide eta informazio. Eta lur hauen guztien azpian, lehenengo begiradatik ezkutuan, leize eta haitzulo andana.

Gesaltza eta Arrikrutzeko haitzuloak mendi hauen erraietan gordeta daude. Gipuzkoako lurpeko galeria multzo handiena (13 kilometro baino gehiago) osatzen dute haitzulo hauek. Gesaltza eta Arrikrutzeko ahoez gain, badira beste bi, Jaturabe eta Hartzen Koba deituak. «Ihesi-ren jarraitzaile fidelek agian gogoan izango dute, orain dela denbora puska bat ARGIAren sail honetatik haitzulo hauetako batzuei egin genien bisita.
Eskalada-eskola eta pixka bat aurrerago jarraituta, errepidearen gainaldean dagoen harkaizpe baten hutsunean, Sandaili edo San Elias ermita dago. Itzuleran egingo diogu bisita.
Araotzera bertara iritsi gabe, lehenengo etxeetan autoa utzi (400 metro) eta bailararen hegi batean kokatuta dagoen Madinara igo gara oinez (525 metro). Hemen Jaturabe urtegitik datozen pintura zuri-horizko seinaleak (gaurko ibilbidearen zati handienean lagunduko gaituzte) topatu ditugu eta harrizko pista bihurtu da errepide txikia. Hor topatu dugu Madinako baserrietako bateko aitona paseatzen, zakurra lagun duela. Berari galdetu diogu bilatzen ari garen bentari buruz, eta kontatu digu duela 45 bat urtetik hona hutsa egon dela, eta berak, 80 urterekin, ez duela inoiz hor taberna edo ostaturik ezagutu ezta bere aitonari horrelakorik entzun ere; beraz, gutxienez, orain dela 200 urteko kontuez ari garela... Gizonaren argibideei jarraituz, aurrera segitu dugu.
Ote, laritz, pinu eta belardi txikien artean, Madinamendiren bizkarretik gora, berehala heldu gara tontor leun eta errazera (733 metro), Goikogañeta borda dotoretik pasaz. Berehala, malda eztietatik, Estepasakon deitu lepora heldu gara (719 metro). Izen bitxiak eztabaida eta txantxarako bidea eman digu: aitzina, baten batek lepoa pasa beharko zuela eta, norbaitek "ez dek pasako" esan ote zion... Beno, ez dakigu, baina halako hitz jokoetan ari ginela, mahai eta aulkiz hornitutako bertako atsedenlekuan egin dugu geldiunea. Bidegurutzean, seinale zuri-horiek ezkerreko pista hartzen dute, Gesaltza eta Arrikrutz alderantz. Itzulera hortik egingo dugu. Guk gorantz doan pista hartu dugu, eta bihurgune batzuk eginez, San Juango bentaraino bertaraino eramaten duena. Basotik, lasterbideetatik, joan daiteke arinago, seinale hori batzuei segituz. Garai bateko benta zaharraz gelditzen dena zutik dauden pareta batzuk besterik ez dira (790 metro). Behintzat pinudiaren belarrezko soilgune batean dago, sasiak jan gabe. Hemendik Arantzazu begizta daiteke. Arabako lurretatik Oñati aldera edo Arantzazura bertara zihoan bidaztiak leku honetan aurkituko zuen atsedena eta babesa beste garai batzuetan. Horma zahar hauek hitz egingo balute, hamaika istorio eta pasadizo kontatuko lukete...
Pistari heldu diogu berriz. Beti norabidez aldatu gabe, bihurgune itxi batean (zuhaitz batean pintura horiz adierazia dago) San Juan leporako bide zaharra hartu dugu. Pinudiak pagadi ederrari lekua eman dio, eta zatika, galtzada zaharraren arrastoak ikus daitezke. Bideak zuzen-zuzenean San Juan lepoaren ondoko mikeleteen etxeraino eraman gaitu, azken zatian basoa amaituta, goi-larreetan barna. Muga zaintzeko egindako eraikuntza honetaz ere, pareta zahar batzuk besterik ez dira geratzen. Iturri bat, Katilluiturri deitua, dago etxearen paretetako baten ondoan.
San Juan lepoa (1.034 metro) mikeleteen etxea baino metro gutxi batzuk goraxeago dago, mugarri batek hornitua. Belaze zabalez inguraturiko mendate hau bi probintzien arteko komunikabide garrantzitsua zen behinola, eta alde batera zein bestera galtzada zaharretik zehar ibiltzen ziren jendeentzat Artiako San Juan bentak bere egitekoa izango zuen. Mendi lerro honen beste aldean Arabako lautadako lurralde leunak aurkitzen dira, Barrundiako eskualdea hain zuzen ere, Gipuzkoako aldearen erliebe gorabeheratsuarekin kontrastea eginez. Oraindik gogoz ibiliz gero, gure ezkerrean dagoen Sekillaga (1.152 metro) mendiaren gailurreraino igo daiteke hemendik. Bertan, lurrean etzanda, iruinarri handi bat dago. Hemendik Zepoleku lepora jaitsita, Artiako tontorra ere gertu gelditzen da (1.177 metro).
Itzulerako bidea lepotik pixka bat ezkerrerantz igota hasten den bide batetik egingo dugu. Hasieran zuhaitzik gabeko inguruan eta gero basoan, bide zaharrak zuzen-zuzenean Artia Etxabolia deitu borda berritura eramango gaitu, eta hemen lehen utzi dugun pista topatuko dugu atzera. Igoerako bide beretik Estepasakoneko atsedenlekura heldu gara, eta bigarren geldialditxoa egin dugu. Indarrak berritu ostean, seinale zuri-horiei segitu diegu beherantz, eskuineko pistatik. Berehala, baso ederretik behera, bide zaharrera desbideratu gara, pinturak jarraituz. Seinaleak ugariak dira, norbaiten aburuz gehiegizkoak, beraz ez dago galera posiblerik. Berriro pinudian barna, errekaraino jaitsi gara honela, Arrikrutz haitzuloaren sarreraren inguruetaraino. Ezkerretara, sasi artean erdi galduta, harrizko bi zubi txiki eder ikus daitezke errekaren gainean.
Arrikrutzeko haitzuloaren parean dagoen baserrira iritsita (490 metro), bertaraino iristen den porlanezko bidea hartu dugu. Behean, gure ezkerrean, Arrikrutzeko aho ilun beltza suma daiteke eta bertatik lurpean ezkutatzen den erreka, gero Jaturabera urak eramateko. Berehala, ezkerrerantz eta beherantz egin dugu bidea utzita, egurrezko ateka batetik igaroz, behean ikus daitekeen errepidearen bila sigi-saga, eta Araotzera doan errepidearen bihurgune itxi bateraino jaitsi gara. Jada asfaltoan, Araotzeraino itzultzea besterik ez da geratzen.
Seinale zuri-horiak, Jaturabe presaren parean, gure ezkerrean dagoen Madinarantz zuzentzen dira. Beraz, ibilbidea burutzeko beste aukera bat Araotzetik abiatu ordez Madinatik bertatik hastea da. Dena dela, Madinarako errepidea arrunt estua eta malkartsua da, eta guk nahiago izan dugu autoa behean utzi
Sandaili ermita
Araotzetik gertu haitzulo baten barruan eraikitako ermita bitxia dago: Sandaili edo San Eliasen ermita. Bertara Araotzera doan errepidetik abiatzen den bide batetik irits daiteke. Ermitaren eraikuntza xumea da, eta tradizio handiko lekua da. Bertako festa eguna San Juan egunaren ondorengo igandea izaten da, ekainaren bukaera aldera. Gainera, Sandailira erromes joan izan dira haurra izan nahi zuten emakumeak, dirudienez, haitzulo honetako urak emankortasuna emateko gaitasuna baitzuen.
Asko dira Sandailiren inguruko kondairak. Manuel Lekuonak jasotako batek zera dio, San Elias Narbaxan jaioa zela, eta handik bertako herritarrek bota egin zutela, haien bizioak zirela eta kexatzen zelako. Harrikatu egin zuten, eta honela, haitzulo honetan gorde zen, ermitau moduan bizitzeko. Iñaki Zumalderen «Historia de Oñate»-n jasotako beste istorio batek dio San Eliasen irudia araoztarrek Narbaxako elizatik lapurtu zutela, botere magikoak zituela uste baitzuten. Urte luzeetan zehar, Arabako herrietatik jende asko etorri izan da lehorte garaietan Sandailiri euria egin dezan eskatzera


Azkenak
2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Eguneraketa berriak daude