«ELKARREKIN HOBE, BAINA EZ NAHASI-MAHASIAN»


2021eko uztailaren 19an
Zer zen maiatzaren 1a frankismoaren garaian? Zein giro bizi zen eta nork ospatzen zuen?

Franco diktadorearen garaian, langileek debekatua zeukaten maiatzaren 1a ospatzea, diktadoreak debekatu egin baitzituen legez langileen era guztietako manifestazioak eta bilerak. Francok sindikatzeko, elkartzeko eta adierazteko eskubide guztiak ezereztu zituen. Egun horretan langileek beren kalapita eta iskanbilekin (horrela izendatzen zituen Francok agerraldiak) trabarik egin ez ziezaieten, San Jose Langilearen eguna jarri zuten indarrean, Elizaren onespenarekin. Horrelaxe urardotu zuten egun horren betiko esanahia, anaitasun faltsuzko itxura sakratu-katolikoen bidez. Ostu egin nahi izan zion langileriari beti langile-klasearen jabetzakoa izandako egun horren esanahi erreibindikatiboa, elkartasunezkoa eta borrokazkoa.
Eta, entretenituta egon gintezen eta egun horretan kalera ateratzeaz ahaztu gintezen, telebista baliatzen zuen diktadoreak (orduan indarra hartzen ari zen telebista). Goizean, zezenketa handi bat jartzen zigun; arratsaldean, berriz, futbol zelairen batean egiten zuten dantza folklorikoen erakustaldi handi-mandi bat. Falange espainoleko eta JONS talde politikoko sekzio femeninoak antolatzen zuen, eta ehunka pertsona agertzen ziren dantzan. Gehiegikeria itzela, benetan. Eta, denak telebistari itsatsita: kanal bakarra zen orduan, eta programa harixe begira. Dena ondo mendean izaten zuen.
Diktadorearen parafernalia hura gorabehera, langileok manifestatzen saiatzen ginen, baina grisek (polizia nazionala grisez janzten zen) berehala eragozten zituzten ahaleginak, zartakoz, tankez eta urez. Maratoiak ziren orduko haiek, ez manifestazioak. Ehunka lagun atxilotzen zuten beti, eta manifestazioek zezen plazako bigantxen korriden antz handiagoa zuten beste ezerena baino. Grisak ziren bigantxak, jakina. Hantxe ibiltzen ginen langile ezkertiar guztiok, siglak alde batera utzita. Denok etsai bakar baten kontra borrokan; diktaduraren kontra, alegia. Francoren erregimenak langileriaren parte handi bat menderatua zeukan, 10 orduko lanegunen bidez.
Laurdena sartzea esaten genien soberako bi ordu horiei, 8 orduren laurdena ziren eta. Eraikuntzan behintzat 10 orduko laneguna izaten zen, eta larunbat osoa ematen zen lanean. Ni neu igande-goizetan ere aritua naiz. Horrelaxe ergeltzen zuen jendea diktadoreak. 1963. urtean, bai neuk, bai lankideek, bi urtetan zehar lanegun izandako hamaika igande eta gau lurperatu zuen Ansioko laminazioko trenak. Zenbait egunetan, goizeko zortzietan sartzen ginen eta hurrengo goizeko seietan atera. Tortilla frantsesa eta ogia ematen ziguten afaltzeko, eta ari ahala jan behar izaten genuen. Ez zegoen gelditzerik; etengabe bota behar izaten zitzaien hormigoia laminazioko trena sustengatzeko milaka metro kubikoko zapatatzarrei. Seietan ateratzen ginenean, ordu bata arte izaten genuen lotarako, eta arratsaldean lanera berriro. Honela zioten langileek: «sartzeko ordua badakigu, irtetekoa ez». Langilezainak, berriz, beti zelatan izaten genituen, makila eskuan zutela.


FRANCOREN HERIOTZAREN ONDOREN, ZATIKETA ETORRI ZEN.

Eta, Franco hil ondoren, nola ospatzen zen langileen eguna?
Franco hildakoan, bizitu egin zen kontua, baina langileen zatiketaren egun seinalagarri bihurtu zen maiatzaren bata. Alde batean, Suarezen erreforma frankista (trantsizioa) bere hartan onartu zutenak zeuden, hots, erregimeneko faxistak beren krimenen erantzukizunik gabe utzi zituztenak. Horietakoak izan ziren Carrillo eta PCE (zirenak eta ez zirenak irentsi zituzten), baita Felipe, PSOE eta UGT ere (Suarezekin batera, hantxe atera ziren langileen kontrako Moncloako Paktu ospetsuaren argazkian). Lotsagarria, benetan. Beste aldean, etena aldarrikatzen zuen ezkerra zegoen. Inguru horretan zebiltzan talde abertzaleak, hala nola, EMK, ORT, ETA, CNT, LAB, CCOO eta USO sindikatuen parte bat eta independenteak, zein ugari baitziren.

Nola ikusten duzu gaurko euskal langileria? Ba al du zerikusirik frankismoaren garaikoarekin?
Zerua eta lurra dira gaurko euskal langileria eta frankismoaren garaikoa. Diktadorea agintean zenean, guztiz bat eginda aritu ginen sozialistak, komunistak, anarkistak, abertzaleak eta nazionalistak. Ñabardura hutsak ziren diferentziak; ekintza bat edo bestea komeni zitzaigun izaten zen kontua. Maiz biltzen nintzen Nicolas Redondorekin, Morin komunistarekin, Lalorekin (Patxi Lopez PSEko egungo idazkari nagusiaren aitarekin), Josu Ibarrolarekin (pintorearen anaiarekin), Sartoriusekin (Madrildik etortzen zen), Tuerosekin, Txabi Etxebarrietarekin, Vicente Moriones buru anarkosindikalistarekin. Azken honek bi urte igaro zituen nazien sarraski lekuetan. Francok 16 urteko zigorra jarri zion, eta 12 urte bete zituen; Barakaldon hil zen. Hitz bitan esanda, ezkerreko buru nagusi guztiekin elkartzen nintzen.
Estatuko UGT eta CCOO sindikatuak alderdi politikoen transmisio-korrea dira, gaur egun. Kasta sindikala osatu dute buruek, eta suntsitu egin dute asanbleen mugimendua. Langileen bozeramaile izendatu dute beren burua, baina langileen bizkar: burokratez josi dituzte bulegoak, ezkutuko paktuak egiten dituzte, ez dute zalantzan jartzen kapitalismoaren politika liberala eta eroso sentitzen dira altxor publikotik diru ugari jasoz (ez dute onartu nahi, baina horregatik dauzka gobernuak kontrolpean). Gainera, enplegatzaileen boterea ahotan hartuz gero, suhiltzailearena egiten dute. Muturreko jarreraren bat hartzen dute tarteka, imintzio moduan, beren burua zuritzeko, baina berehala makurtzen dira. Bizkaiko Labe Garaietako borroka da adibide. Madrilera joateko ibilaldi bat antolatu zuten, gogor zebiltzan itxura egiteko, eta, azkenean, ia txintik atera gabe, milaka lanpostu desagertzea onartu zuten. Gainera, UGTko eta CCOOko buruek eta afiliatuek hartu zituzten lanpostu onenak. Europako sindikalismoaren pareko «entxufismoa» lortu dute. Berebiziko higuina ematen dit, benetan.

BERRIZ ERE BATASUN SINDIKALA LORTU NAHIAN.

Euskal langileriari dagokionez, nola ikusten duzu langileen mugimendu antolatua?
Erabat zatituta daude Euskadiko langileak. Batetik, UGT eta CCOO daude, biak Madrilgo paktuen mende. Jakina, agintea duenak ordaintzen du. Bestetik, ELA sindikatua, ETAren indarkeria bakarrik existitzen delako uste osoan. Eta, gaitzetsi artean, ezin da akordiorik egin LABekin. Nonbait, ez dira indarkeria langileak kaleratzea, kontratu-zaborrak, behin-behinekotasuna, laneko istripuak, etxebizitzarik eza eta erretiratu askoren pentsio urriak. Enplegatzaileek ez dute zertan gaitzetsi milaka langileren miseria eta pobrezia. ELAk, hala ere, eguneroko aitortza eskatzen dio LABi. Patronala errugabea da. Gora patronala.
Hipokritak. Gezurtiak. Alderdi eta aita duzuen EAJk gaitzesten al du, bada, euskal presoen dispertsioa? EAJk eta Mugica Herzogek antolatu zuten dispertsioa. ELAk ez dio muzin egiten langileak jipoitzen dituzten ertzain torturatzaileekin hitz egiteari. Hori ez al da indarkeria? ELAk ez al du gogoan berdinak direla oraingo LAB eta batasun sindikalaren garaikoa? Zergatik ez zioten eskatu orduan orain eskatzen diotena? Denak makur-makur, Madrileko eta hemengo barne ministroen esanera. Nahiago dute Madrilen alde egon, eta EAJren alde, honen terrorismoaren kontrako txilibitu-hotsari men eginez. Eta, ahaztu egiten zaie LAB klase-sindikatua dela, euskalduna, eta preso ugari duela esterminazioko kartzeletan. EAJren leloaren aldekoek irabazten dute ELAn: egin dezagun denok ezker-abertzalearen kontra. Honelaxe esan beharra dago: ozen eta garbi. ELAk gogoan izan behar du presondegietako funtzionario oso zakar eta erasotzaileak dituela afiliatuen artean. Hori ez al da terrorismoa? Galde diezaietela euskal presoei eta preso komunei.

Egin al daiteke zerbait, berriro batasun sindikala lortzeko?
Euskal sindikatuen arteko batasun sindikala sindikalismoak politikari gaina hartzen dionean iritsiko da, eta, batez ere, ELAk alde bateko eta besteko indarkeria ikusten dituenean. Bestela esanda, langileen kontrako enplegatzaileen indarkeriari nahiz Aznarren Gobernuarenari hobeto erreparatzen dienean, hortxe baitaude miseria, txirotasuna, langabezia, kaleratzeak, langile elbarrituak eta abar. Gogora dezala ELAk haiek ere oihukatzen dutela "langile kaleratua, enplegatzaile zintzilikatua". Hori ere indarkeria da, ezta? Edo, itxura egiteko esaten dute? Adieraz dezatela garbi. LAB beti dago hitz egiteko prest, baina ez da sekula jarriko belauniko. Izanik gabeko batasunak ez du ezertarako balio. Programak eta ekintzak behar ditu benetako batasunak. Eta, langilea da galtzaile, beti bezala. Alabaina, ELAk hausten du batasuna. Dena den, optimista naiz. Ezker abertzalearen indarrean sinesten dut, EAJko burukideen, haien diruaren, haien aulkien eta Madrilen menpe ez gaudelako. Maiatzaren 1ean, elkarrekin bagaude hobe, baina ez nahasi-mahasian. Eta, izanik gabeko batasunik ere ez dut nahi.

DENAK GLOBALIZAZIOAREN KONTRA.

Zer eduki eman beharko genioke Euskal Herrian datorren maiatzaren batari?
2002ko maiatzaren 1ean, globalizazioaren kontra aritu behar dugu denok. Ezin dugu Europa eraiki milaka milioi gizakiren miseriaren eta txirotasunaren lepotik. Ez dugu nahi Europa intsolidariorik, esplotatzailerik, militaristarik, merkantilistarik eta matxistarik. Elkartasuna, justizia eta aberastasun berdina nahi ditugu munduko biztanle guztientzat. Bizimodu honetan, bada Jaungoikoa baino ardurakoagoa den kontu bat: inork ez du odol-jario ibili behar, hurkoa hobeto bizi dadin. Egia esan Somaliako umeen lodiera berdineko izterrak ikusi nahiko nizkieke apezpikuei, bankeroei, eta politikoei


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude