Sorogaingo bentatik Adiko begiraleku ederrera

  • Hegoaldeko Kintoa eta bere baso ederrak ezagutzeko aukera eskaintzen du honako ibilaldiak. Sorogaingo ostatu berritutik abiatuko gara horretarako, Adi gailurreko panorama itzelaren bila, eta ondoren Tiratun tontor txikiago eta bakartiagoa ezagutuko dugu, ibilbide zirkular bat eginez, atzera Sorogainera itzultzeko.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sorogaingo aterpea Erro ibarraren buruan dago, ibilaldi honetan ezagutuko dugun Adi mendiaren magalean; zelai berde eta pagadi ederrez inguratua, Sorogain deitu errekaren ondoan. Aurizberritik edo Bizkarreta-Gerendiainetik irits daiteke bertaraino, errekaren ondotik basoan barneratzen den errepide estu batetik. Ostatura iritsita, errepidea amaitu eta pista hasten da. Hauxe izango da gaurko gure abiapuntua.

Sorogaingo etxea gaur egun aterpetxe gisa dago atondua, eta taberna eta jatetxe ere bada. Aitzina «Casa Pablo» izenaz ezagutua zen, eta horrela ageri da zonalde horretako mapa batzuetan. Oso aspalditik ezagutzen omen da etxe hau taberna moduan. Izenak dioen bezala, bertan Pablo izeneko abeltzain bat bizi omen zen. Abeltzain hark, dirudienez, behiak zaintzeaz gain, bertara etortzen zirenei edaten eta jaten eskaintzen zien bere etxean, eta horrez gainera, gaur ostatuaz kontu egiten duen andreak entzun izan duenez, kontrabandoan ere aritzen omen zen, bi pausotara dagoen muga ondoan egonda... egun batez norbaitek edo norbaitzuk hil zuten arte.
Sorogaingo aterpetik (820 m) Urepele aldera doan pistatik abiatuko gara, malda gora leunean. Berehala, pista utzi eta ezkerrera egingo dugu, pintura zuri-gorriei jarraituz. Bideak, ia laua eta erraza oso, berehala eramango gaitu basora, errekatxoaren ondotik beti. Erreka pare bat aldiz zeharkatzen du bidezidorrak. Ingurua berehala aldatzen da basoan sartzerakoan: ezpel eta pagoak nahasita daude, harri guztiak goroldio berde-berdez estalita, hezetasuna txoko guztietan. Galbiderik gabeko bidetik beti, malda gainditzen joango gara pixkanaka, eta erreka zulotik aldentzen. Pagadian barna igo eta igo, bide ertzean txilar eta ahabia ugari ikusiko (eta dastatuko, basoko fruituen sasoia baldin bada) dugu. Malda gogortzen hasten da, eta pagoen ordez altzifreak agertzen dira: Adatun lepora (1.216 m) heltzen ari gara. Txarrantxa pasa eta ikuspegia zabaltzen da. Ostatutik ordu eta erdi pasatxo daramagu oinez.
Ezkerrera dugun belarrezko malda zuzenari ekin eta berehala egongo gara Adiren itzelezko begiralekuan (1.457 m). Eguraldia argia bada, hemendik begiesten den panorama izugarri zabala da: iparraldera, Auza mendi handikotea, atzerago Iparla, eskuinerantzago Baigura, gero Adartza-Lauriña mendilerroa, eta hauen guztien oinetan, Aldudeak bailara. Ekialdera, Astobizkar, Ortzanzurieta, eta ekialderago Nafarroako pirinioetako mendi ezagunak: Orhi, Hiru Erregeen Mahaia... eta oraindik urrunago Aragoiko pirinioak: Castillo de Acher, Bisaurin... eta Pic du Midi dÆOssau ere antzematen da. Hegoaldera begiratuta, beste Baigura (hegokoa) ikusten da, behean Auritz eta Aurizberriko goi-ibarra, eta eskuinerago gure oinetan justu, Zilbetiko zokoa. Urrunago, bi mendi handi ikusten dira: Izaga eta Elomendi, eta hauek baino eskuinerago Erreniaga, eta ondoren Beriain edo San Donato. Mendebaldera, Aralarko Malloak, Balerdi, Aizkorri eta Txindokiraino iristen da bista, eta gugandik gertuago Saioa dago. Hemendik eskuinerago Mendaur, eta azkenik, iparmendebaldean, Aiako Harria eta Larrun. Izugarri zabala da ikuspegia. Egun oso argietan Bizkaiko mendiak ere ikusiko dira seguru asko...
Bidea segitzeko unea heldu da. Hegoekialderantz abiatuko gara, gainez gain, eta txilarrez estalitako maldetatik, borda baten hondakinak eskuinean utziz, Kixarramon lepo zabalera helduko gara (1.283 m), pista bat topatuko dugun lekua. Pistatik, pagadian berriz ere, Lizartzu leporaino (1.052 m) joango gara. Pista utzita parez pare ekingo diogu Tiratunen bizkarrari. Ez dago bide garbirik tontorrera igotzeko, baina hesiaren ondotik (beti gure ezkerrean dugula) zuzen igoz, basoan barna, erraza da gailurreraino iristea. Igoeran, hainbat txondor plazaren ondotik pasako gara. Tiratunen gailurrak (1.235 m) Erroibarren gaineko ikuspegia eskaintzen du; aldiz, iparralde eta mendebalderantz, zuhaitzek ezkutatzen dute ingurua. Aditik Tiratunera ordu pare bateko bidea daukagu. Atzera Lizartzu lepora itzuliko gara, igotako toki beretik. Lepora iristean gure eskuinean dagoen pista hartuko dugu, beherantz.
Basoan barna jaisten den bide hau, 4 x 4 delako autoek desegina dago zati batzuetan, erabat lokaztuta eta iraganezina. Tarte horietan, bidea utzi eta basotik joan behar da. Lokatz sakoneko tarteak nola edo hala gainditzen ari garela, bat-batean, hara non agertzen den horietako autotzar gogaikarri bat, bidean gora, bere burrunba desatsegin eta ihes-hodiaren usain higuingarriak lagunduta. Bide ertzera zokoratu behar izan dugu oinezkook. Une batez, autoak ezin du maldan gora lokatzaren gainetik jarraitu. Autotik irten da trastearen jabe tripandia, alkandora dotoreaz eta mokasinez jantzia, eta eguneko txisterik barregarriena antzeztu du gure aurrean: irristatu eta lokatzetara erori ez da ba...! Ea ez dugun gehiago halako ikuskizun negargarririk, baso eder, garbi eta lasai hauetan.
Pistan aurrera segitu dugu. Eskuinerantz biratzen duen lehenengo bihurgune itxian (920 m), ezkerrera hartu dugu. Pistak ez du altuerarik galtzen, beraz, berehala utzi eta beherantz egin dugu, tarteka zuhaitzek ikusten uzten duten bordaren bila zuzenean, borda Beltza deitua (880 m). Borda honetatik, bada zuzen-zuzenean Sorogaingo etxera doan bidexka lauso bat. Nahi izanez gero, bestela, pista jarraitu eta eskuinean behean azalduko den Sorogaingo errepidea har daiteke, aterpetxeraino iristeko. Bost ordu eraman digu buelta osoa egiteak
Kintoa mendi multzoa baso ederrez estalia
Bi estatuen arteko mugan lekutua, Kintoa beti izan da bere jabetzari dagozkion eztabaida eta tirabiren lekua. Baso ederrez estalia dagoen mendi multzoa da. Kintoako pagadi trinkoen babesean bizi dira udazkeneko lehenengo egunetan marruka aritzen diren oreinak, emeei deika... garai horretan pagadiek beren orroe eta oihuekin burrunba egiten dute. Bi zonalde bereizi izan dira historikoki: Iparraldeko Kintoa, 2.510 hektareako azalerarekin, eta Hegoaldeko Kintoa, 1.624 hektarearekin.

Izena (gazteleraz Quinto Real, País del Quinto edo Pays Quint) nafar monarkiaren antzinako zerga-sisteman ordaindu beharra zegoen zergatik datorkio. Zerga hura bazka garaian ganadua errege-mendietan sartzeagatik ordaintzen zen. Erroibarreko biztanleak zerga horretatik libre zeuden, mendi hauen antzinako jabeak zirelako agian; Baigorriko biztanleek, aldiz, gutxienez XVIII. mendera arte ordaintzen jarraitu zutela dirudi.
Lan historiko, juridiko, geografiko eta etnografiko ugari egin bada ere, mendi multzo honen historia arakatu dutenak ez dira oraindik ados jarri: mugaren alde frantsesekoentzat, Kintoa, inguruko herri ezberdinek ustiatzen zuten lurralde zatiezin bat zen, hau da, ez zen inguruko bailaretako inorena, baina bertan bailara horiek guztiek zituzten artzaintza eta ustiaketa eskubideak. Mugaz beste aldekoek, Erro haranarena edo bestela Nafarroako Koroarena zela defendatzen zuten, eta erret-kintoaren ordainketaren truke inguruko herriek lur honen aprobetxamendurako eskubidea zutela.
Kintoako liskarrak konpontzeko saio bat baino gehiago izan dira historian zehar, alde guztiek onartu eta errespetatuko zituzten mugak finkatzeko, baina arazoak ez ziren argitzen. Azkenean, 1856ko «Limiteen Tratatua»k ezarri zuen gaur egungo estatu arteko muga. Muga bitxia, ez baititu uren banalerroa, mendi gailurrak eta lepoak jarraitzen, baizik eta zuzen-zuzenean doa Lindusetik Isterbegiren gailurreraino eta handik berriro ere zuzen-zuzenean Behorzubuztaneraino. Begiratu Euskal Herriko edozein mapa eta garbi ikusiko duzu.
Estatu arteko muga eta uren banalerroaren arteko lurrak (hau da, iparraldeko Kintoa) eta bertako bazkalekuak eta basoetako egurra, Baigorriko biztanleen erabilera esklusiborako gelditu ziren, errenta bat ordainduz. Kintoaren hegoaldeko isurialdera baigorritarrek beren artalde eta ganaduak bidal ditzakete, baina Errorekin horretarako beharrezkoa den akordioa sinatu eta gero. Aldiz, mugaren hegoaldeko biztanleei beren ganadu saldoak Baztanetik Orreaga aldera Aldudeetatik zehar askatasunez pasatzeko baimena eman zitzaien. Hala ere, Kintoako lurretan bizi diren familia urriei egun gertatzen zaizkien bitxikeriak badira, muga-arazo haien lekuko: esaterako, zergak Espainiari ordaintzen dizkiete, baina frantses nazionalitatea dute eta Frantziako gizarte segurantza


Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Eguneraketa berriak daude