«Goiz Argi» eta Euskaltzaindiakoen hutsuneak


2021eko uztailaren 19an
Heldu zen udaberria, eta "kantuz hasi enaria", Imanol Lartzabalek kantatzen zuen abesti batek zioen bezala; baina ez zen giro euskaldunen artean, euskara batuaren auzia zela kausa. Bereari eutsiz izan arren haserrearen hodei ilunen artetik adiskidantza izpiak bidali nahian zebilen Z. ARGIAri, lehiakide gogor bat sortua zitzaion, "Goiz Argi" aldizkaria. Eta haren inguruan bildurik bide ziren euskararen batasunera iristeko Euskaltzaindiak onartutako bidea txartzat jotzen zutenak, edota hauetatik batzuk, baina sutsuenetarikoak.


EZPATAK ALTXATA

Jakina, horrek ez zuen Z. ARGIA pozez saltoka jarri... Eta nola halako norgehiagoka sortu zen bi aldizkarien artean, Amatiñok "Zenbat gara 72" sailean jasotako berri honek agerian uzten duen bezala: «‘Goiz Argi’aldizkarian, ‘Zer dabil Euskaltzaindia?’ izeneko artikulua idatzi zuen Azkarraga-tar Pelik. Aldizkari berean erantzuten dio Aita Villasantek 127gn. alean. Garbi asko azaltzen du Euskaltzainburuak arazo honek jarraitu duen hildoa. Eta funtsean, ‘istilu hau epaitzea (lan batek sariketa baldinkizunak betetzen dituen ala ez) epai mahainaren arazo dela, eta ez Euskaltzaindiaren zuzendaritzarena'".
Beno, beharbada ez da gehiegi ulertzen eskuartean zeukaten eztabaida (neronek ere ez dakit zertaz ari ziren zehazki), baina benetako arazoa geroxeago azaltzen zuen Amatiñok. "Itxura denez, Aita Villasantek firmarik gabe bidali die delako eskutitz irekia, eta ‘Goiz Argi’koek maltzurki samar jabetzen dira hutsune honetaz, eta ziritsu dei egiten diote Euskaltzaindiari jaso eta argitara duten eskutitza norena den argi dezan, ‘lemazainarena edo txalupa-mutillen batena'".
Alukeria dei geniezaioke horri, hitz zantarrak erabiliz, baina Amatiñok zorrotzago jokatzen zuen, eta beste era honetara egiten zien eraso: "Gauzak horrela gertatu badira (...) ezin uka (...) hutsuna larria izan dela A. Villasanterena. Lapsus horietako bat nonbait. Agian ez zen pentsatzen hasi aukera txikienaren zain zeudela. Dena dela, eta ‘Goiz Argi’ko zuzendaritza horren zuhurra eta fina delarik, nola ausartu ote da firma gabeko lan bat argitaratzen? Bata ala bestea, lan anonimoak argitaratzen ahal dira ‘Goiz Argi'n, ala bazekiten nonbait norena zen? Eta txarrenean ere, ez ote dakite Euskaltzaindiaren edo Arantzazuko telefonoa zein den? Edo-ta konferentzia bat ipintzeko baino zekenagoak ote ditugu?".
Behin honaino heldurik, akabo Amatiñoren odol hotza ere, ordea. Zuhurtziak agintzen ziona ahaztuz, honela amaitzen baitzuen: "Azkenik, asko arduratzen bide dira ‘Goiz Argi’koek lemazainaren ordez txalupa mutila sartu ote dieten. Era berean, irakurleok ez ote dugu jakitzerik zein txirtxil den Azkarraga-tar Peli?".


EUSKARA EGOKIA

Z. ARGIAren zenbaki berean, Basarri euskara egokia defendatzen saiatzen zen. Horretarako, "Erderakadak" izenburuaren azpian, honakoa zioen: "Erdel-itzak erabiltzetik bakarrik ez datoz erderakadak. Euskarazko itzez baliatuz ere errez nabarmentzen diranak dira. Pelotari batek, adibidez, jokatzen du egundoko partidua. Artaz ari dira izketan, eta batek ala dio besteari: ‘oso ondo egon zan’. ‘Estuvo muy bien’ adierazteko erderarekin kutsutu gabeko euskaldun batek amar modutara esango luke: ‘latz aritu zan pelotan', ‘bikain jokatu zuen', 'berebiziko partidua berea', ‘ura zan pelotan egitea', ta abar. Lanean modu artan aritutako gizona ‘ondo egon zala’ esatea, itxuski da, noski". Hala ere, ez zen horretan berea bukatzen. "Beste bat asko entzuten dana: ‘papel ederra egin zenduen’. Noiztik ikasia ote naiz papelgintzan? ‘Hiciste buen papel’ adierazteko, ‘ederki bete zenduen zeure tokia’ esanarekin egiña legoke. Alde ederreko euskal kurpilla!".
Gero, "Aldrebeskeriak" aipatzen zituen. "Oitura aundia da onoko au esateko ere: ‘Arratsaldean ikusiko gera’. Euskaldun garbi batek beste modu ontara esango luke: ‘Arratsaldean alkar ikusiko degu' edo ‘alkar ikusiko degu arratsaldean’. Bietara dago ondo esana". Eta Euskal Herriak bi hizkuntzen eragina jasaten duela gogoratuz: "Mugaz bestaldean ere ba-dute unetik unera idazten duten zati bat: ‘erran gabe doa’. Urrutitik ezagutzen da frantzesetik artua dagoela: ‘il va sans dire'; frantzes kutsua dario".
Aldrebeskerien zakuan gordeta zituen gehiago. "Pausotik pausora entzuten ditugun baldarkeri batzuk: ‘Aitak asko maite dit neri’, ‘aitak asko maite nau ni’ esan bearrean. Nola arritu gaiñera, euskal kanta ezagun batean letra auek agertzen badira: ‘Berriz ere maiteko dio gure amak aitari'". Eta "‘Atzo Donosti-n ikusi nizun’, ‘atzo Donosti-n ikusi zintudan’ esan bearrean. ‘Nagusiak bialdu dit zuregana’, ‘nagusiak bialdu nau zuregana’, esan bearrean".
Zegoenerako nahikoa errieta egina ziola irakurleari, eta honako agur honekin amaitzen zuen Basarrik bere orduko lana: "Urrengoan gehiago, ontatik bear bezelako milla dago-ta"

Orain estudiante, eta gero?
Ona hemen, gaurregun estudianteek egiten duten galdera. Orain, estudiante direnez, estudio lanetan jarraitzea eta sakontzea izango da euren egitekorik nagusiena. Bainan, gero? Lan, neke, kezka, izerdi eta ezbehar askoren ondoren, titulua eskuratuz gero zer? Mila bederatzireun eta hirurogeita zortzian egindako galdekizun bati erantzunaz, zera diote, gehienek estudiatutako sailaz kanpo lan egitera behartuak daudela. Bost tituludunetatik, batek bakarrik egiten du lan estudiatutako maila eta neurrian, beste laurek euren estudioekin zer ikusi gutxi duten lan klasetan dihardute eguneroko ogia irabaztearren (...)

Indaleki Ojanguren
Indaleki Ojangurenekin zorretan naiz. Orain hiruzpalau urte dela berari buruz idazteko asmotan nintzen. Baina, hona hemen, bera hil ondoren, berandu ez bada ere, benetan saminduriko nere hitzok. Mendia ia zeharo utzita zegoen Indaleki azken urteotan. Hor ikusten genuen kalean, bere makilatxoa eskuan zuela, txirriki-txirriki biziki. Larogei urte gaineratuak zituenarren, bizitxoa zuen bere oinkada. (...) Mutikotxoa nintzelarik hauxe esan zidaten behin: Indaleki Ojanguren Euskal-Herriko mendi guztietan izana zela. Gertakizun hau ikaragarria iruditu zitzaidan eta benetan harritu ninduen. Harrez gero, niretzat, Titan bat zen Ojanguren. (...) Indaleki Ojanguren, Eibartarrontzat "Kajoitxu" eta erdaldun ororentzat "El Fotógrafo Aguila", mundu osoan ezaguna zen eta guztiak benetan maitatua. (...) Indaleki, samatik argazki-tresna edo kamara zintzilika, bere oinpetan Euskal-Herriko mendiak zituela, benetan sinbolu genuen: mendi-sinbolu, mendi-zaletasun irudipen, garbitasun eta gizontasun sinbolu (...) (1972-IV-9)

Marxismoa zahartu egin da
Zer egin? Ehun urte haundi bait du gainean. Marxismoa atzera geratu den inpresioak zientzia guztietan menderatzen gaitu: Natur-jakintsuek materialismo ortodosoarekin ez dakite zer hasi zientzia zehatzetan. B. Bakaikoak erakutsi digu hau, "Dialektikaren ordez metafisika" izenburuko artikulu batetan (ik. "Anaitasuna", 227). Engels eta Lenin, informazio ona eduki arren, diletanteak ziren natur jakintzetan. Gainera, harrez gerozko aurrerapenak berebizikoak izan dira. Havemann atomo-fisikalari marxistak atzerapen hau aspaldi salatu zuen. Monobiologoak zientismo animista deritza marxismoari (...) (1972-IV-9)


Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Eguneraketa berriak daude