KOKTEL DRAMATIKO ARRAKASTATSUAK


2021eko uztailaren 16an
Indarrak batuta eraginkortasun handiagoa lor omen daiteke. Ikasbide hori jarraituta, antzerkiarekiko zaletasuna lau haizetara zabaldu nahian, jaialdiak antolatzeko bidea hartu zuen Euskal Herriko hainbat herrik duela urte batzuk. Ekimen hauei esker inoiz bisitatu ahal izango ez ditugun lurraldeetako antzezlanez gozatzeko aukera izaten dugu baita antzerki munduan pil-pilean dauden joerak ezagutzeko ere. Antzerki munduko jendeak ere beste taldeen berri izateko beta izaten du topaketa hauetan.

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren zuzendari Imanol Agirreren aburuz, halako ekitaldiak antolatzeko arrazoia hauek duten eragin mediatikoa da, hein handi batean: "Jaialdien bidez lortzen dugun oihartzuna ez da lortzen beste modu batean. Nolabait esateko, erresonantzia kutxa bat bezala da". Hala, gaur egun Euskal Herrian antzerki mota askotarikoen bilgune bilakatu diren jaialdi mordoa egiten da, guztiak ere ezaugarri bereziak dituztenak: nazioarteko taldeen lanak biltzen dituztenak -Gasteiz, Santurtzi, Baiona, Eibar-, kale antzerkiaren erakusleiho direnak -Lekeitio, Zarautz, Barakaldo-, umorezko antzerkia ardatz dutenak -Pasaia-, txotxongilo jaialdiak -Bilbo, Tolosa, Bergara- eta abar luze bat. Euren artean helburu komunak badituzte ere, jaialdi bakoitzak badu bere erronka propioa. Aurten hogeita bost urte bete dituen Eibarko Antzerki Jardunaldietako zuzendari Jose Maria Cornagorentzat, esaterako, jaialdi baten helburua ia ikusle mota guztiak asetzeko moduko kalitatezko egitarau bat eskaintzea da: "Ikusleak sortzen joatea baita gure nahia, eta batez ere jende gazteari antzerki zaletasuna piztea. Hala, hauek heltzen direnean antzerki adituak izango dira". Imanol Agirrek, berriz, antzerkiari Euskal Herrian toki duin bat eskaintzeko nahiaz gain, nortasunaren beharra aipatzen du: "Jaialdi bakoitzak nortasun berezi bat izan behar duela uste dut. Izan ere, egun hemen antolatzen diren jaialdi izeneko asko ez dira benetako jaialdiak, programazio ezkutuak baizik. Gaur egun Euskal Herrian antolatzen den jaialdi nagusienaren kasua horixe da, Gasteizko jaialdiarena, alegia".
Antzerki Jaialdien atzean lantalde zabalaren esfortzua egoten da gehienetan: udala, kultur erakundeak, antzerki taldeak, boluntarioak... Izan ere, halako ekitaldi bat antolatzeak sortutako buruhausteak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula: jaialdira ekarri nahi diren taldeekin hitz egin, egunak zehaztu, aurrekontuari etekin handiena atera, azpiegitura guztia prestatu, komunikabideetara jo... Martxoaren 19an amaitu berri den Eibarko Antzerki Jardunaldian parte hartu duten 24 talderen lanak hautatzeko, esaterako, programaren arduradunek berrogeita hamar lan baino gehiago ikusi behar izan dituzte: "Guretzat oso garrantzitsua delako ekarriko duguna aurrez guk ikusitakoa izatea. Atzerritarrak badira, bideoz ikusten dugu lana", dio Cornagok, "dena den, zailena azpiegituren egokitzea da: taldeei lo egiteko lekua bilatu, alderdi teknikoak zaindu... gure lan taldean ez dago profesionalik eta, beraz, esfortzu ikaragarria egin behar izaten dugu ".

Eta urtean zehar zer?

Antzerki jaialdiek gero eta arrakasta handiagoa duten tenore honetan bada nahiko zabaldu den kezka bat: jaialdiek ez al diote herri bateko urteko programazio kultural finkoari kalte egiten? "Horixe aspalditik buruan darabilgun kezka da", dio Cornagok, "ideialena urte osoan antzerki, dantza, musika eta bestelako adierazpen artistikoen egitarau finko bat izatea litzateke, baina zailtasun handiak daude horretarako. Antzerki jaialdira gero eta ikusle gehiago etortzen den bitartean, urtean zeharreko ikuskizunetara ia ez da inor joaten. Eta egia esan, ez dakit zein den arrazoia".
Antzerki jaialdi baten arrakasta, sarri, bildutako ikusle kopuruaren arabera neurtzen da. Hori dela eta, askotan ikuslearen gustuen baitan eratzen dira programak. Eibarko Jardunaldien arduradunak garbi du ikuslearen gustuak zeintzuk diren. Umorezko antzerkia, dudarik gabe. «Egia esan estresarekin, lanez gainezka eta mila ardurekin bizi gara eta, beraz, kate horietatik libratzeko joaten gara antzerkira. Horregatik gure programaren zati handiena umorezko lanei eskaintzen diogu". Imanol Agirreren iritziz, aldiz, Lekeitioko jaialdiak ez dio inoiz gehiegi ikusleen gustuari so egin: "Ez dugu behintzat programazioa horren arabera egiten. Guk garbi jarri ditugu gure lan egiteko moduak, ikusmoldeak... eta hamahiru urte hauetan publikoak ikasi egin du esperientzia horietatik".

Bidea topatzeko mapa.

Antzerki jaialdi bat prestatzeak sortzen dituen kostuak direla-eta erakundeen laguntza ia ezinbestekoa dute antolatzaileek. Antzerkiak berak aurrera egiteko dituen zailtasunak ere islatzen dira, nola ez, jaialdiak antolatzeko garaian. Jose Maria Cornagok garbi du erakundeek zer egin beharko luketen. Bere ustez, baliabideak erraztu behar dituzte. Ideia on asko omen dago eta, hortaz, «erakundeek hauek babestu eta lagundu beharko lituzkete". Imanol Agirreren iritziz, aldiz, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak irrigarriak dira. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak 2002an hiru milioi pezetako diru laguntza jasotzea barregarria dela dio. Dena den, Agirrek erakundeei bestelako eginbehar bat egozten die: "Estrategia bat markatu beharra dago, apustuak zeintzuk diren zehazteko. Euskal Herriko jaialdiekin mapa bat egin beharko litzateke interes orokorreko jaialdiak zeintzuk diren finkatzeko. Horrela bakarrik lortuko dugu jaialdi horiek erreferentzia puntu izatea". Eusko Jaurlaritzako Kultur Sustapenerako zuzendari Jose Antonio Arbelaitzek egun ematen diren diru laguntzen banaketan jada lehentasun batzuk markatzen direla iritzi dio nahiz eta aipatutako mapa horren beharra ere badagoela aitortu: "Zerrenda hori osatzeko asmoa badago. Gauza da behin betiko zerrenda bat osatzeko sektore guztia hartu beharko litzatekeela kontutan eta oraindik ez dago ezer zehaztuta".
Urtetik urtera antzerki jaialdi osoagoak eskaintzea izaten da antolatzaileen erronka, "gero eta irudimen gehiago jarri behar da". Agirrerentzat, gainera, bada Euskal Herriko jaialdien arteko lehiak alde batera uzteko garaia: "Oso garrantzitsua da antzerkian hain hedatuak dauden inbidia eta errezeloak alboratzea. Jaialdien arteko harremanetatik oso emaitza baikorrak sortzen dira"

Jaialdien inguruko gogoeta
Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren azken edizioaren baitan "Euskal Antzerkiaren Topaketa Profesionalak" antolatu ziren hirugarren urtez. Azaroan burutu zen topaketan euskal antzerki jaialdien inguruan aritu zen eszenako hainbat profesional. "Jaialdien herri bat edo herri-jaialdi bat" titulupean gaurko egoera, etorkizuneko erronkak eta jaialdien baliagarritasuna izan ziren, besteak beste, hizpide. Besteak beste halako ospakizunak mantentzearen garrantziaz hitz egin zen nahiz eta hauen helburuak zehaztu beharra ere nabarmendu zen, zentzua izaten jarraituko badute behintzat. Antzerki Jaialdiek herrietako urteko programaketa egonkorren osagai behar dutela izan eta ez ordezko ondorioztatu zuten gainera. Euskal antzerkigintzaren profesionalek jaialdi, jardunaldi eta azoken euskal mapa bat burutzeko beharra ere adierazi zuten Santurtzin, horretarako administrazioaren papera ezinbestekotzat joz. Eusko Jaurlaritzako Kultur Sustapenerako zuzendaritzak mapa hori egiteko asmoa badagoela adierazi du nahiz eta bestelako zehaztasunik ez duen eman

«Euskarazko antzerkigintzan berriro erreferente izan nahi dugu» Argia 'ko zure lehen elkarrizketan (1984an) EGIko kidea zinen. EAJko burukid

Azpeitiko Antzerki Topaketak sortzez euskaraz eginiko antzerki amateurraren bilgune izan baziren ere, urteen poderioz, euskal talde profesionalen erakusleiho bilakatu ziren "Euskadiko Antzerki Topaketa" bihurtuta. Joan den urtean, hemezortzigarrenean, Azpeitiko Udal ordezkariek topaketen "norabide aldaketa" iragarri zuten. Zelaitxo antzokia desagertuta antzezlan bakarra aurkeztu zen pasa den urtean, laburmetrai erakusketa berria estreinatuz. Izaera aldatze honek hauts mordoa harrotu zuen euskal antzerkiaren munduan. Aitor Gorrotxategik, Azpeitiko Kultura zinegotziak, ordea, baikortasun handiz ikusten du topaketa hauen etorkizuna.

Zein izan da Azpeitiko Antzerki Topaketen norabidea aldatzeko benetako arrazoia?
Arrazoi nagusia azpiegituren falta izan da. Lehen erabiltzen zen Zelaitxo antzokia saldu egin zen eta Azpeitiko udalak zine antzeko bat erosi zuen. Hau, ordea, ez da inolaz ere antzerkia egiteko aproposa. Eszenategiak lau metroko zabalera du eta, beraz, talde profesionalak hona ekartzea ia ezinezkoa da.

Euskal antzerkiarekiko dagoen utzikeriaren ondorio dela uste duenik badago...
Ulertzen dut kanpotik ikusita esan daitekeela edozein antzerki talde ekarri daitekeela eta edozein modutan. Ez dira konturatzen, baina, talde bakoitzak bere baldintzak jartzen dituela, eta ez baduzu eszenatoki edo kamerino egokirik taldeek ezetz esaten dizutela. Talde gehienak ez daude prest kalean edo frontoietan antzezteko. Antolatzaileontzat ere azpiegitura guztiak egokitzea garestiegia da.

Zergatik ez dago Euskal Herrian halako ezaugarrietako beste topaketarik? Talde eskasia ote?
Ez, talde ugari dago. Hala ere, garbi ikusten da jendeak eskatzen dizuna zera dela: aurpegi ezagunak eta antzerki komikoa. Azken finean jendea memento atsegin bat pasatzera joaten da antzerkira, ez ea ondo egina dagoen ikustera. Horregatik da zaila halako topaketetan asmatzea. Ez dakit jendeak benetan baloratzen duen euskaraz eginiko lana.

Berriro ere euskaraz eginiko antzerkiarentzat erreferente izateko gogoz?
Guk hori lortu nahiko genuke. Antzerki munduko jendeak osatutako batzorde berezi bat sortzea da orain gure asmoa, problematika handi honi aurre nola egin diezaiokegun baloratzeko, alegia. Dena sakon aztertu behar da eta pauso batzuk markatu. Berrikuntzak egin nahi ditugu baina ezin dugu orain dibertsifikatzen hasi eta bat-batean mila produktu berri sartu, gauzak pixkanaka eta ondo egin behar ditugu. Lehengoa mantendu, eutsi eta hobetzea da helburua. Dena den, nik uste dut antzoki berria eraiki bitarteko bi urte hauek ondo etorriko zaizkigula gogoeta sakon bat egiteko


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude