Irakurleak mintzo


2021eko uztailaren 19an
Bere izatea aintzakotzat hartzen duen idatzizko edozein komunikabidek zainduko ditu dauzkan irakurleak ardura osoz, haiek gabe galdurik baita. Irakurlerik ez izatera, norentzat ari da, bada? Z. ARGIAk ere biziki maite zituen bere irakurleak, eta aldizkarian esku hartzeko bide ugari eskaintzen zien, "Irakurleak mintzo" saila bereziki. Irakurle askok bidaltzen zituen bere gutunak hartara, baina jakina, hainbat buru, hainbat aburu, denetarik jaso ohi zuten. Aldizkariarekiko haserreak ere bai, batik bat azken aldi hartan. Eta hain zuzen hori zela-eta argitaratzen zuen gure astekariak "Irakurleak mintzo" izenburua zuen editorial hura.


IRITZI KONTRAJARRIAK

"Eskertzeko da benetan irakurleen iritzia. Irakurleentzat ari bait gera idazten. Ala nahi genduke behintzat. Baiña zail da ‘Irakurleak mintzo’ sailletik bide jator bat aukeratzea", ohartarazten zuen editorialgileak, hasieratik bertatik.
Zergatik ote zioen irakurle patxadatsuena ere asaldatuko zuen hura? Bada, erantzun tolesgabea emanaz, aldizkariaren arduradunak ez zeudelako batere konforme sail haren azken aldiko martxaz:
"Bi muturretan dauden iritziak etorri ohi dira. Bat ere arrazoitu gabeko iritziak datoz gaiñera. Auetxek esaten zaizkigu zapla-zapla: Z. A. Euskal Herriaren aurka ari da, fedearen aurka; euskera mordoilloa erabiltzen du, Elizaren akatsak nabarmentzen ditu".
Nori esan behar horrelakoak, eta Zeruko Argia izaten ahalegintzen zenari! Ulertzekoa da arduradunen tripako mina. Gainera, editorial haren egileak aldarrikatzen zuen bezala, zentzugabekeria hura guztia aurpegiratzekotan ere, "noiz, non eta nola egiten duen esan beharko litzake. Gure ustez gero eta euskera obea egiten saiatzen bait gera. Eta salatzen ditugun akatsak, maite dugun zerbait akatsikan gabe ikusi nahi dugulako, salatzen ditugu. Ez dakigu Euskal Erria behar ainbat maite dugun, baiña maite nahi gendukeala ezin uka".
Ordurako, irakurle tontoena ere oharturik behar zuen, bi muturretan zeuden iritziak jasotzeaz kexu agertu bazen ere, benetan, mutur batekoak bakarrik ematen ziotela min... baina bost axola horrek, itxura denez, oraindik besterik esateko franko gelditzen zitzaion editorialgileari. Adibidez, hau: "Au gaituzu gu. Eta gu au izanik nolatan ematen ditu oso bestelakoak diran fruituak? Eman al dezazke? Zer begiz ikusten dira? Zer gertatzen da?".



BESTE ALDIZKARI BATEN ATZETIK

Galdera horien guzien erantzuna bazuen, ordea. "‘Slogan’ pean bizi gera edozertarako. Eta ‘slogan’ batzuk sortu ditu Z. A. eskuratu ez duen norbaitek. Eta orain ahoz-aho dabiltza eta erriz-erri. ‘Slogan’ oien atzean, berriz, beren Euskal Erria, beren euskera, beren fedea, beren aldizkaria, beren asmoak babesten dituzte. Ez dute onartzen aurrera doan Euskal Erririk, aurrera doan euskerarik, aurrera doan federik. Ez dute onartzen aldaketarik. Ez dute onartzen gertatzen ari denik. Ortxe ikusi nahi lukete Z. Argia ere. Ez lukete gaurko zurrunbilloetan zikindurik ikusi nahi.
Baiña zikindua egon nonbait eta garbitzeko biderik ere ez eduki, noski, eta beste aldizkari baten atzetik ibilli dira. Orain, berriz, beren ori indartu eta azaldu nahi lukete".
"Goiz Argi"z ariko ote zen? Baliteke, euskara batuaren auzia zela-eta, Z. ARGIAri beti aurre egiten ezagutu dut nik behintzat. Hala ere, Joan Mari Torrealdaik "Euskal kultura gaur" liburuan dioenez, 1958an sortua izan zen frantziskotarren aldizkari hau...
Nolanahi ere, Z. ARGIAkoak ez ziren dena-delako argitalpen horren beldur, antza, hauxe baitzioen editorialak jarraian: "Guri oso ondo iruditzen zaigu beren bizi-molde eta giroari erantzungo dion aldizkari bat edukitzea. Berentzat nahi dutena, besteei ez opa izatea ez dugu onartzen. Zergatik era bateko aldizkariak behar ditugu? Ez al dira Euskal Erriarentzat desberdintasuna eta ugaritasuna mesedegarri? Zergatik besterena ito eta il, nork berea salbatzeko? Ez al da ori Euskal Erriari, euskerari eta fedeari kalte egitea? Ez dezagun jendea engaiña. Ezi dezagun desberdintasunerako eta askatasunerako. Ez dugu jende itsurik behar. Irakurleak behar ditugu, ez arpidedunak bakarrik. Orregatik behar beharrezko ditugu irakurleen iritziak. Labur azalduak badira ere, ahal denik eta sakonenak izan ditezela.
Baiña ez da aski iritziak bidaltzea Z. A. obetzeko. Lanak behar ditugu, eta gero eta obeak gaiñera. Denona denez gero, denok ondu behar dugu Z. A.". Bada, hori!

Nafarroako kanta zaharren adar berriak argitara eman ditu
Errialde, 1972-III-26

A Apat-Etxebarne izena aski ezaguna da euskal irakurleen artean: Aingeru Irigaray idazlearen izenordea da. Euskal aldizkari askotan idatzi eta idazten du, aspalditik: "Euskera", "Egan", "RIEV", "BAP", "Príncipe de Viana", "Fontes Linguae Vasconum", Diario de Navarra" eta abarren. Azkuek izendatu zuen euzkalzain 1942 garren urte inguruan. Larreko idazle ospetsu zenaren semea da. Bidasoako Bera erriko Alzate auzoan sortua; sendakin ikasketak Barcelonan eta Freiburg-en egin zituen. Bere lan askoen artean, liburu hauek dira: "Primitiae Linguae Vasconum" (1947; alemanetik itzulikatua), "Euskalerriko ipuiñak" (1957), "Prosistas navarros" (1958), "Poesías populares de los vascos" (1962, itzulpena), "Esbozo de literatura euskérika profana", eta orain agertu den "Noticias y viejos textos de la lingua navarrorum" (1971) (...)

Oso zaila omen
Gure arteko erdaldunek diotenez, idazten dugun euskara "oso zaila" da. "Muy difícil" erantsi ohi dute; eta, tarteka erdipurdizko euskal hitzen bat haurrei esanda, erdaraz ekiten diote elkarrizketari patxara osoan. Gai sakonak erdara hutsez, jakina; euskaraz… haurrekin (txikiak direno!), eta batzutan, txit gutxitan, garrantzirik gabeko arazoez ere bai. Baina gure euskara hau "bene-benetan: oso zaila!!!", "euskeranto hutsa", "muy difícil". Egia da hori? (...) Gauza bera litzateke andenekoak joandako trenekoen habailaz errenkuratzea, eta "azkarregi" doazela esatea. Ez, jaunak. Berak azkarregi ez, baina zuek egonean eta pipa-jotzen. Ez diezaiegun, beraz, estazioa utzi nahi dutenei zaunka egin. Ez dezagun esan, zoroek bezala, Londresko jendeek "zail" egiten dutela inglesez, inglesez geronek ez dakigula baizik. "Para los ancianos la culpa es siempre del empedrado" esan ohi da erdaraz. Eta gauza bera errepika liteke orain ere: erdaldunen ustez, beti da euskara "zaila" erruduna, eta sekulan ez haien erdalduntasun amorratua eta ez-jakintza gorria (...) (1972-III-26)

Egosi
Iragarkia, 1972-III-26
Aragi erreak
Beasainen
Zure etxean
- Bisigu, legatza…
- Arkume, antxume eta abar…
- Txekor eta idi-txuletak.
S. Ignacio, 15
Urrutizkiña: 89 14 37
Beasain

Fagor
Iragarkia, 1972-III-26
Edaria epela dagola?
FAGOR-ek oztuko du bereala

Depuraciones de aguas S.A
Iragarkia, 1972-III-26
Ur lanetan eta zereginetan berezia.
Edangarri, lantegiko eta igeritako urak gertutzeko.
Zikindutako urak garbitzeko.
Urrut. 32 37 00 - 31 00 10 - 32 37 01
Gordoniz, 44. Bilbao


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude