BERPIZTEN HASI DA EZKERRALDEA


2021eko uztailaren 27an
Bilboko ibaiaren ezkerraldea duela 20 edo 10 urte ikusi zuenak eta geroztik 2002. urtean ezagutu duenak berehala esango du erruz aldatu dela paisaia. Bizkaiko Labe Garaiak izan ziren ezkerraldeko sinbolo industrial esanguratsuena: «AHV de Baracaldo, que alumbran todo Bilbao» zioen kanta zaharrak. Eta, hain zuzen, 2002ko urte honetan 100 urteko historiaren lekuko izango ziren eraikin horren instalazio eta labetzarrak eraitsi izana da langile-eremu horretan guztian arras basatia izan den birmoldaketa industrialaren adierazpen mingarriena. Birmoldaketa siderurgikoa ez ezik, ontzigintzakoa, ekipamenduko ondasunena, ongarritzeko gaiena, itsasokoa, nabigaziokoa eta abar ere gertatu dira alderdi horretan, eta sektore horietako enpresa ugari zegoen ezkerraldean, hala zuzenekoak, nahiz zeharkakoak.

Zuzeneko 30.000 lanpostu baino gehiago galdu dira azken bi hamarkadetan; zeharkakoak, berriz, 100.000tik gora. %29,2ko langabezia tasa zegoen ezkerraldean joan den hamarkadako erdi aldean; hau da, Hego Euskal Herrian baino %5,5 gehiago, batez beste. Horrek esan nahi du 25.000 langabe zeudela. Gaur egun, ezkerraldeko adibide nabarmenenak bakarrik jartze aldera, %20tik gorakoa da langabezia Sestao aldean, %14 ingurukoa Portugaleten eta %11koa Barakaldon.

SUSPERTZEKO PLANA.

Orain, alderdi horietan dabilen bisitariak obra ugari ikusiko du instalazio industrial zaharretan. Guztiak dira gaur egungo suspertze industrial eta urbanistikoaren adierazgarri, baita datozen urteetakoen seinalagarri ere. Hainbat instituzio da aldakuntza horien eragile; hala nola, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbao Ría 2000.
Ezkerraldea Suspertzeko Planaren barruan zegoen hori guztia, baina egitasmoa geldirik egon da ia urtebetez, liskar politikoak tarteko. Azkenean, EAJk, PPk, PSE-EEk eta EAk otsailetik aurrera bultzatzen hastea erabaki dute. Planean, 1.503 milioi euro inguruko inbertsioa dago aurreikusia lau urteko epean. Lehen fasean, 270 milioi euroko inbertsioa ageri da guztira.
Batasuna eta Ezker Batua prest agertu dira beti, suspertzeko planaren batzordean parte hartzeko, baina oraingoz ez da horrela gertatu. Koalizio abertzaleak instituzio publikoen jarrera aktiboagoa eskatu izan du eta ezkerraldearen geroa esku pribatuen ekimenaren ardurapean ez uztea. EBk, berriz, dagoeneko abian zeuden proiektuak planean sartu izana kritikatu izan du.
Lau urteren buruan, ia 350.000 metro kuadro izango ditu ezkerraldeak poligono industrialetan, enpresa berriak kokatzeko. 108 milioi euro baino gehiago inbertituko dira. Duela urte batzuk arte, enpresa handien basea izan da ezkerraldea. Orain, aldiz, txikiek eta ertainek hartuko dute lekua poligono industrial berrietan. Sprilur erakundearen planak betez gero, Eusko Jaurlaritzaren menpeko enpresak eta dozenaka ETE kokatuko dira alderdi horretan, 2004 urterako.
Hiru poligono industrial egingo dituzte 2004 bitartean: Burtzeña-Barakaldo, Ballonti-Portugalete eta Granada-Urtuella. Erandio inguruan eraikitzekoa da laugarren bat. Berez, eskuineko ibarra da, baina ezkerraldeko industriarekin eta ekonomiarekin zerikusi handia duena. Erandiori ere erasan zioten ontzigintzako, itsasoko, ekipamenduetako eta etxetresna elektrikoetako birmoldaketek.
300.000 metro kuadro baino gehiago hartuko ditu Burtzeñako poligono industrialak Kadaguaren bokalean, Bilbo Handia metropoliaren leku estrategikoan. Ia 96 milioi euro inbertituko dituzte, eta teknologiako nahiz hirugarren sektoreko jarduerentzat izango da, bereziki. Obrak hasiak dira, jada, eta 2004an inauguratuko dute.
Ballonti-Portugaletekoak ere 30.000 metrotik gora hartuko ditu, 13 milioi euroko inbertsioa egingo dute eta industriako, banaketako eta hirugarren sektoreko jarduerentzat izango da, batik bat. Horrez gainera, aparkalekuak, zona berdeak eta ekipamendu sozialekoak ere izango ditu. Trapagaran da lurrez, Ballonti ibaiaren bi aldeak hartzen ditu eta A-8 autobidearen ondoan dago. 2002ko irailean inauguratu nahi dute.
Granada-Ortuella poligonoa da, oraingoz, Sprilur erakundeak eskualdean egin duen poligono industrial garrantzitsuena: 1992an hasita, 40.000 metro kuadro eraiki zituzten. Geroztik, 27 enpresa kokatu dira, eta 253 pertsona enplegatu dituzte. 1998an ekin zioten bigarren faseari, eta 68.000 metro kuadro jarri dira enpresen eskura. Bestalde, maiatzean inauguratzekoa zen 11.000 metro kuadroko urbanizazio bat, Abanto-Zierbenak sustatutako industrialdeari dagokiona, baina atzeratu egin da zertxobait. 6 milioi euro inguru inbertitu dira, eta 20 bat ETErentzako lekua jarri da.


ENPRESA TXIKIEN ETA ERTAINEN ALDEKO APUSTUA.

Bizkaiko eta EAEko instituzioetako arduradunek ETEn eta autoenpleguaren aldeko apustua egin dute, ezkerraldeko ehundura industriala berreskuratzeko. Testuinguru horretan jaio ziren Centro de Desarrollo Empresarial de la Margén Izquierda (CEDEMI) eta DEMA elkarteak. CEDEMI eskualdeko promotore berrien ardatz nagusi bihurtu da. Orain dela lau urte sortu zen, eta Ilgner eraikinean kokatu zuten; garai batean AHV enpresarenak ziren lurretan, hain zuzen. Dagoeneko, 215 proiektu baino gehiago aztertu ditu. Horietatik, 33 bihurtu dira enpresa edo garapeneko egitasmo: datozen hiru urteetan, zuzeneko 340 enplegutik gora sortuko dituzte eta 14 milioi euroko inbertsioa egingo dute. CEDEMI zentroa bera ere enpresen mintegi bilakatu da, eta proiektu berritzaileentzako edo eskualdean sor daitezkeen teknologia berrientzako 20 enpresa hartzeko lekua dauka.
DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu departamentuaren menpeko zentroa da, eta Barakaldoko Elkartegian dauka egoitza. Duela 10 urtez geroztik, enpresa-kultura sustatzeko eta babesteko hainbat egitasmo bideratu ditu, formazioko eta finantzako laguntzak emanez, betiere lan mundura nekezen iristen diren kolektiboak lehenetsiz; hots, gazteak eta emakumeak. DEMAren laguntzaz sortutako 77 bat enpresetatik 20 kokatu dira ezkerraldean. Gazteak dira iniziatiba gehienen erantzuleak, eta Barakaldon, Trapagaranen eta Portugaleten ireki dituzte negozioak, batik bat.
Horrelako enpresez gainera, oraindik ere badira eskualdean fabrika handiak; hala nola, BW, La Naval eta Petronor, baita aberastasuna eta enplegua sor dezaketen proiektu handiak ere. Zenbait makroproiektu energetikok, hala ere, Bizkaiko Badia proiektuak edo gasifikatzeko plantak eta Petronorren IGCCk kasu, herri mobilizazioak sorrarazi dituzte, eskualdean izango luketen ingurumeneko eta gizarteko eraginagatik


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude