HURBILEKO INFORMAZIOA SAREAN


2021eko uztailaren 28an
Egunkari eta aldizkari handienen moduan, komunikabide txikienak ere sarean ditugu dagoeneko. Hemendik aurrera, Euskal Herriko herri nahiz hirietako albisterik berrienak ordenagailuan irakurtzeko aukera eskainiko du Topaguneak, euskara elkarteen eta euskarazko herri aldizkarien federazioak. Izan ere, bere baitan hartzen dituen herri aldizkariei beren aleak oso-osorik Interneten jartzeko aukera eman die Topaguneak, eta, dagoeneko, Lasarteko «Txintxarri» eta Nafarroa iparraldeko eta mendebaleko «Ttipi-ttapa» aldizkariak on-line daude.

Laster, Euskal Herriko hainbat herri aldizkari Interneten irakurtzeko Topagunearen web gunean klik egitea nahikoa izango da. www.topagunea.com guneak, komunikabideei eskainitako tartean «Komunikabideak on-line» atal berria sortu du eta bertan jarriko dituzte euskarazko herri aldizkariak on-line.
Irakurleari bidea errazteko eta atal berri hori martxan jartzeko, lan handia egiten ari da Topaguneko Komunikabideen Saila azken hilabeteotan. Izan ere, herri aldizkari askok lehendik bazuen bere web gunea, baina aldizkaria on-line jartzeko baliabiderik ez. Federazioak hori egiteko laguntza eman nahi izan die, eta programa berezi bat garatu du; aldizkariak maketatzeko gehien erabiltzen den programaren hizkuntza (Quark) beste hizkuntza batera (Xml) bihurtzen duena, hain zuzen. Federazioko koordinatzaile Juan Luis Eizmendik adierazi digunez, gaur egun, aldizkari gehienak Quark programan maketatzen dira, baina hori bere horretan on-line jartzea ez da egokia hizkuntza horrek leku asko betetzen duelako, eta eginez gero, Interneten oso mantso ibiliko liratekeelako. Hori dela eta, Quark hizkuntza Xml hizkuntzan bihurtuko duen programa garatu dute. Programa amaituta dute, baina orain ezartze lana egiten ari direla esan digu Eizmendik: "Aldizkari bakoitzean programa ezarri, erabiltzen irakatsi eta aldizkaria bukatu orduko, programa hori erabiltzeko ohitura sortu behar dugu hemendik aurrera".
Guztira, hogeita hamabi aldizkari jarriko ditu Topaguneak on-line. Besteak beste, Debagoienako «Goienkaria», Sakanako «Guaixe», Gasteizko «Geu» eta Arratiako «Arratia». Hainbeste aldizkari eta bakoitza hain desberdina izateak lana uste baino gehiago zaildu diela adierazi digu Topaguneko koordinatzaileak: "Aldizkari bakoitzak egitura oso desberdina dauka, sail desberdinak eta abar. Hori dela eta, aplikazio oso irekia egin behar izan dugu". Gainera, herri aldizkari gehienetan jende gutxik egiten du lan, eta asko boluntarioak izan ohi direnez, lanez gainezka harrapatu dituztela eta prozesua geldoago egin behar izan dutela esan digu. Dena dela, aldizkaria Xml hizkuntzara pasa ondoren, laster alea beren eta Topagunearen web gunean zintzilikatzeko aukera izango dute aldizkari bazkideek.


Teknologia berrien abantaila. Aldizkariak on-line jartzea "lehenengo urratsa" besterik ez dela izan dio Juan Luis Eizmendik. Internet hain bitarteko merkea eta zabala izanik, eta geroz eta jende gehiagok erabiltzen duela kontuan hartuta, herri komunikabideek teknologia berrietara egokitu beharra daukatela iritzi dio Eizmendik: "Herri aldizkariak beti diruz estu ibili baldin bagara, orain ezin dugu baztertu horrelako zabalkundea hain merke eman diezagukeen bitartekoa".

Bazkide guztiak, nolabait, Topagunearen baitan ezagutzera ematea izan da aldizkariak on-line jartzearen helburua. Izan ere, euskara elkarteen eta euskarazko herri aldizkarien federazioa bazkide guztien artean harremanak sortzeko eta elkarlana bultzatzeko sortu zen. "Web gunean hori azaldu nahi izan dugu, alegia, agertzea zein komunikabide dauden, zein egitasmo berri ditugun…», adierazi digu Eizmendik.
Beraz, herri komunikabideek Topaguneak garatutako programaren urratsak jarraituz aldizkaria Interneten zintzilikatzeko aukera dute orain, eta dagoeneko, batzuk hasi dira lanean. Lasarteko Txintxarri aldizkaria, adibidez, 2001eko azarotik dago on-line, eta bertako kide den Mila Eizmendik azaldu digunez, erraza izan da aldizkaria sarean jartzen hastea: "Aski da lagun bakarra prozesua gauzatzeko, itzulpeneko softwareak egiten baitu dena. Guztira hiru bat orduko kontua besterik ez da, gure kasuan".
«Txintxarri» aldizkaria Lasarteko Ttakun kultur elkarteak argitaratzen du. Iazko azaroan 10 urte bete zituen eta asmo berrien artean, web gunea osatzea eta elkarteak argitaratzen dituen bi aldizkariak («Txintxarri» astekaria eta «Irakutrezin» gazteentzako aldizkaria) sarean jartzea zituzten buruan. Mila Eizmendiri "ezinbesteko betebeharra" iruditzen zaio beren ekoizpena sistematikoki sarean edukitzea. Baina bere iritziz, "hori ekoizpen kostuak asko hazi gabe egin behar da", eta horretarako nahitaezkoa deritzo ekoizpen modua aldatzeari. Bere hitzetan, "hori horrela izateak bi gauza ditu eskakizun: laneko kultura eta prestakuntza aldatzea, ezinbestean".
Eguneroko digitalak ere bidean. Aldizkariak on-line jartzen hastearekin batera, beste erronka berri bat ere sortu zaie herri aldizkariei: aldioro inprentara joan beharrik izan gabe, modu digitalean egiteko aukerak albisteak nahi dituztenean argitaratzeko posibilitatea eskaintzen die. Eta horrek sarean egunerokoa argitaratzeko aukera ematen die. Horren adibide da Ttakun elkarteak egin duen apustua ere; asteroko paperekoaz eta sarekoaz gain, eguneroko digitala ere hasi dira argitaratzen, eta berau da beraientzat ardurakoena: "Garrantzitsua da asterokoa sarean izatea, baina teknikak ongi baliatuz gero, berez bezala egiten da hori. Baina egunerokoa beste kontu bat da; zerbait jarri dugu dagoeneko, baina oraindik ez gara iritsi zer nahi dugun eta nola egin dezakegun ongi aztertzera. 2002ko kontua izango dela espero dut"


Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude