75 URTEZ TXISTUA BABESTEN


2021eko uztailaren 19an
Aurreko mendearen lehen laurdena igaro berri zenean, kezka nabaria zen txistuaren munduan. Gizarteak onartzen zuen arren, askok ez zioten jaramonik ere egiten eta txistua gainbehera zihoan. Txistulariek musika tresna bera eta euren burua babestu beharra ikusten zuten. Horregatik erabaki zuten elkartzea.

Lehenengo hitzordua Arraten ezarri zen 1927ko irailaren 20an. Arrate aukeratu zuten, txistulari guztientzat erdibidean geratzen zelako.
Han erabaki zuten elkartea sortzea eta laster egin zuten lehenengo batzar nagusia Urduñan. Eduardo Gorosarri Begoñako basilikako organo jolea izendatu zuten lehendakari. Lehenengo batzar hartan argi geratu zen elkartearen izaera: artistikoa eta ekonomikoa, inoiz ez politikoa.
Arlo artistikoan zeregin ugari ikusten zen. Joxan Altuna elkarteko koordinatzaileak dioenez, "garai hartan partitura eskasia handia zuten txistulariek. Bakarren batek partituraren bat baldin bazeukan, beretzat gordetzen zuen". Elkarteak hasieratik izan du pieza horiek txistularien artean banatzeko helburua.
Eskolak sortzeko beharra ere ikusten zuten txistulariek. Urduñan egin zen lehen batzarreko aktak, Bilbon txistu eta dantza eskola bat sortzeko nahia erakusten du. Bestalde, elkartea sortu eta hurrengo urtean eratu zen, Donostian, beste txistu eta dantza eskola bat.
Bestalde, Elkarteak txistulariak babesteko hartu zuen izaera ekonomikoa . Europan hedatzen hasia zen arren, gure artean oraindik segurantza soziala atzeraturik zegoen eta txistulari askok, egoera tamalgarria bizi zuen. Garai hartan sortu zituen elkarteak, "Montepioa" eta "Prorateoa" bezalako ordainsariak. Txistulariren bat gaixotuz gero, diruz laguntzeko eta bakarren bat hiltzen bazen, familia babesteko ziren ordainsari hauek.
Elkarteak argi izan zuen, ordea, hasieratik, politikatik at mantenduko zela. Txistuak, izan ere, zale zituen gizarteko maila eta joera desberdinetako pertsonak.

Urte beltzak.

Elkartea lanean hasi eta urte batzuetara, 1936an, Gerra Zibilak etenaldia ekarri zuen. Ia hogei urtez, geldirik izan zen elkartea. Tarte horretan, txistuak gorabeherak izan zituen. Bilbon esaterako, ez zen txisturik entzuten, baina Donostian entzun zitekeen. Joxan Altunak dioenez, "karlistek irabazleen bandoan zeuden eta neurri batean, txistuak aurrera egin zezan lagundu zuten".
Isilaldiaren ostean, 1955ean ekin zion berriz ere elkarteak lanari. Kasu hartan, Isidro Ansorena txistularia izan zen bultzatzaile. Ospe eta botere handiko lagunak izan zituen berekin. Gizarteak oso gertuko sentitzen zuen txistua eta askorentzat, abertzaletasunaren alarde eta Frankismoaren aurkako tresna ere bazen.

Txistuaren lekuko, «Txistulari».

Elkartea sortu eta hurrengo urtean ikusi zuen argia «Txistulari» aldizkariak. 1928ko udaberrian argitaratu zen lehenengo alea eta orduz gero 190 ale argitaratu dira. Urteak pasa diren arren, garai bateko aldizkariek eta gaur egungoek antzekotasun handiak dituzte edukiei dagokienez. Lehenengo zatian hitza da nagusi eta bertan, informazioa, iritziak eta bestelakoak biltzen dira. Lehenengo urteetan, kultur munduko izen esanguratsuek parte hartzen zuten. Horren lekuko, Nikolas Ormaetxea "Orixe" bertsolaria, Sebero Altube edota Juan de Olazaran.
Aldizkariaren bigarren zatian berriz, musika notak ageri dira. Txistuarekin jotzeko prestatutako partiturak argitaratu ditu Elkarteak hasieratik. Batzuk pieza zaharrak dira, artxiboren batetik eskuratutako doinu ezezagunak. Besteak aldiz, sorkuntza lan berriak dira.
Hiru hilabetero ikusten du argia aldizkariak. Elkartearen barneko komunikaziorako bide nagusia da eta elkarteak zeregin honetara bideratzen du bere ahaleginik handiena.

75 URTEren ONDOREN zer?

Urteak erruz pasa diren arren, elkarteak hasieran zituen asmoekin jarraitzen du. Orain ere, argi du bere izaera, eta politikatik at mantentzea nahi du.
«Txistulari» argitaratzeaz gain, urteroko batzarra deitzen du, ekitaldi puntualak antolatzen ditu eta txistularien arteko elkartasuna mantentzen saiatzen da.
Egoerari buruz galdetuta, Joxan Altunak zera dio: "Zutik gaude eta ez da gutxi". Txistua hainbat esparrutan ez da ageri eta elkartean horren inguruko hausnarketa ere egiten da. Xabier Muñoz elkarteko diruzainaren esanetan, "txistuaren lekua ez dago gaueko 00:00etan hiri bateko jaietan. Arratsaldeko alardean izatea da txistuaren lekua eta hori badaukagu". Elkarteko bi kide hauek bat datoz, txistuaren osasuna txarra ez dela esaterakoan.
Handinahirik gabe, baina lanean etengabe, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak badu ilusioa beste 75 urte irauteko

Ospakizunez beteriko urtea
Jose Inazio Ansorenari urrezko domina emanaz hasi ditu 75. urtemuga ospatzeko ekitaldiak Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta urrira arte, ekintzak ugari izango dira.

Hil honen 23an, Euskal Herriko txistulari bakarlarien txapelketa egingo da Villabonan. Apirilaren 13an Udal Txistulari Taldeak bilduko dira Tolosan eta astebete beranduago, elkartearen urteroko batzarra egingo dute Urduñan. Gogoratu beharrekoa da, elkartea Arraten sortu bazen ere, lehenengo batzarra Bizkaiko herri honetan egin zuela.
Urte guztiko ekitaldirik handienak, maiatzean egingo dira, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Jose Inazio Ansorenak, txisturako Tomas Aragües musikagileak konposaturiko kontzertua eskainiko dute. Hil horretan bertan, Musikastek egun oso bat eskainiko dio musika tresna honi. Udan, batean eta bestean egingo diren txistulari alardeen ondoren, irailaren 21ean izango da txistularien eguna. Arraten bilkura handia egingo dute.
Urteurreneko azken ekitaldia Euskal Herriko Txistulari Taldeen Txapelketa izango da. Errenterian egingo da hau, elkarteak egoitza duen herrian

Urrezko Domina Jose Inazio Ansorenari
Nondik jo ez dakigunean, berak argi ikusten du bidea. Elkartearentzat erreferentzia handia da eta guztiok, Elkarteak, txistulariek, ikasleek... asko zor diogu". Hitz horiek darabiltza Iñaki Muñoz, Txistulari Elkarteko ordezkariak, Jose Inazio Ansorena ahotan hartzean. Elkartearen egoitzan, esker oneko hitzak entzuten dira Jose Inaziori buruz. Horregatik, elkarteak 75 urte bete dituen honetan, Ansorenari urrezko domina emanaz hasi nahi izan dituzte ospakizunak.

Donostiako Konstituzio Plazan jaio zen 1953an eta txikitatik entzun zituen txistu hotsak. Aita musikari erabat lotuta zegoen, hainbat erakundetako txistulari baitzen eta gainera, abesbatza ugari zuzendu baitzituen.
Jose Inaziok, ordea, ez zuen 15 urte eskas zituenera arte txisturik eskutan hartu. Laster ikasi zuen "Bautista Basterretxe" doinu famatua bere kasa eta aitona Isidrok, hura ere txistulari famatua, kontserbatoriora bidali zuen. Ordu asko igaro ditu ordutik txistua hatzetan eta danbolina besotik zintzilik dituela. Musikaren munduan erreferente garrantzitsu bihurtu da, baina horrek ez dio eragotzi, pailazo lanetan, telebistan, literaturan edota irakaskuntzan egoki aritzerik. Txistua hainbestetan jo duen lekuan, Donostiako Udaletxean, hunkituta jaso zuen urrezko domina


ASTEKARIA
2002ko martxoaren 17a
Azoka
Azkenak
2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-03 | Gedar
Israel Premier Tech talde sionista Lizarrako txirrindularitza-lasterketa batetik kanporatzea lortu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


Israelgo presondegietako torturak argira ekarri ditu The Independent komunikabideak

Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude