EZTABAIDATIK HASI ETA ERAGIN PRAKTIKORAKO BIDEAN

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Luze eta zabal hitz egin zen joan den urte amaieran Leitzako topaketetan. Une honetan, jorratutako guztiaren lehen zirriborroak dituzte esku artean, bertan jardundako hizlariek egindako laburpenak. Informazioa biltzen eta egokitzen hasi dira dagoeneko eta uda partean edo irailean lana amaitu eta ondoren argitara ematea da euren asmoa.

Abenduko topaketetan lau eremu landu ziren: sozioekonomikoa, hezkuntza, komunikabideak (alboko koadroan azaldu duguna) eta kultura.
Sektore sozioekonomikoa lehenago ere neurri handian landutako gaia da, sindikalgintzatik batez ere. Emakumearen funtzio ekonomikoaz, lanaren banaketaz, pobreziaz... hitz egin zen eremu honen barruan, prekarietateari, osasunari eta kontsumoari ere arreta berezia eskainiz.
Hainbat datu deigarri ipini zen mahaigainean, besteak beste, 1995ean Espainiako Estatuko emakumeen %45,2 «jardunean» izanda ere, hauek lan errenta osoaren %18,6 besterik ez zutela jasotzen, edo Hego Euskal Herrian pobreziaren eragina laukoiztu egiten dela emakumea buru duten etxeetan (emakumearen pobrezi tasa %15ekoa da eta gizonena %4,5ekoa).
Hezkuntzaren gaia lehenago landua izan bada ere, eta sexismoa saihesteko ahaleginak ugarik izanik, oraindik hutsune handiak daudela ikusi zen, praktikan oraindik rol ezberdinak egokitzen zaizkiela neska eta mutikoei.
Hezkuntzaren eremu honetan diagnostiko orokorra egin eta erronka nagusiak zehazteaz gain, hainbat ikastetxe proiektu ezagutarazteko tailerrak burutu ziren.
Kulturako esparrua, aldiz, ordura arte landu gabeko eremua zen. Izaskun Guarrotxenak esan digunez, «arlo kulturalean ez dago ezertxo ere, ezta hausnarketarik oinarrizkoena ere». Esparru horretako jende asko biltzea ez zuten lortu gainera eta lan asko dago egiteko sektore honetan.
Finean, lau eremu nagusi horiek jorratuz emakumeak gizarte honetan bizi duen egoera sakon ezagutzea bilatzen zen, gizarte honen bitarteko ideologikoak (hezkuntza, kultura, komunikabideak) eta irizpide ekonomikoak ezagutzea, gero eremu horietan zer lan egin behar den zehazten hasteko.
Baina jardunaldiok iraun zuten hiru egunetan ez zituzten soilik lau zutabe horiek izan hizpide. Bestelako gaiei ere toki egin zitzaien tailer, hitzaldi zein mahainguruen bidez.
Besteak beste emakumeak legearen aurrean bizi duen egoeraz jardun zuten. Emakumea biktima denean legeak ez duela behar bezala babesten azpimarratu zuen Miren Ortubai, Arartekoaren bulegoko kideak. Mati Iturralde mediku eta preso ohiak aldiz emakumeak kartzelan pairatzen duen egoeraz jardun zuen.
Amatasunari buruzko mahainguru bat ere izan zen eta bertan gai honetan gizarteak erantzukizun handiagoa hartu behar duela azpimarratu zuten mahaikideek. Familiaren egituraketan baloreak aldatzeaz eta aitatasunaren garrantziaz ere jardun zuten mahainguru honetan.
Horretaz gain, emakume etorkinei buruzko mahaingurua, identitate sexualaren inguruko tailerra edo gazteriaren inguruko hainbat hitzaldi ere burutu ziren iragan abenduko asteburu hartan.
Orain han bildutako informazio guztia hedatzeko eta ezarritako oinarrietatik proiektu zehatzak sortzeko lana dator

Komunikabideak barrutik eta kanpotik
Topaketetan jorratutako eremuetako batek, komunikabideen esparruak, garrantzia handia du emakumeen egoeran. Alize Rodriguezen hitzetan, «hedabideak boterearen eskutan daude oro har eta, beraz, sistema patriarkala mantentzen laguntzen dute. Komunikabideen barne funtzionamendua eta euren informazio politika aldatuz, emakumeen aldeko eragin garrantzitsua izan dezakete».

Topaketetan burutu beharreko eztabaidarako eremu honetan lehenik hainbat ardatz ipini zen. Alde batetik gaia maila profesionalean aztertu behar zen: esparru honetan zernolako lan baldintzak zeuden, emakumeek zein kuota betetzen dituzten, zein postu hierarkikotan... datuak bildu eta errolda moduko bat osatu behar zen. Zentzu honetan deigarria da unibertsitatean, hedabideekin zerikusia duten ikasketetan, emakume gehiago matrikulatzen dela gizonak baino, baina gero horrek ez du islarik lan merkatuan.
Hortik abiatuta diskurtso informatiboa aztertzea zen hurrengo puntua eta horretarako, alde batetik, hedabideek erabiltzen duten hizkuntza eta, bestetik, edukietan emakumeei zenbat toki eskaintzen zaien eta nolako tratamendua jasotzen duten aztertu behar zen. Lehen ala bigarren mailako tratamendua ematen zaio emakumeari? Zenbat azaletan agertzen da? Zenbat lerro ematen zaizkio prentsan? Eta zenbat denbora irrati zein telebistan?
Maila profesionalean zein edukiei begira, Alize Rodriguezek dionez, «esparru publiko eta pribatuaren arteko dikotomia garbia da. Esparru publikoa, garrantzitsua dena, gizonari dagokio. Bitartean emakumea esparru pribatura, garrantzitsua ez denera mugatua dago».
Audientzia gisa ere emakumeek kontsumitzen dutenari erreparatuta, berriro ere dikotomia bera ageri dela azaldu du Rodriguezek: «Garai batean emakumeak gehienbat irratia kontsumitzen zuen, etxeko lanak egiten zituen bitartean. Orain kanpoan ere lan egiten du eta telebistara pasa da. Baina bertan beste emakume batzuek dituzten arazoetaz hitz egiten den programa horiek kontsumitzen ditu, berriz ere eremu pribatura joz. Ez zaigu informazioa eskaintzen, autoterapiak baizik».
Teknologia berrietaz ere hitz egin zen topaketetan eta emakumeak, gazteak batez ere, Interneten badaudela ondorioztatu zuten. Hori bai, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa nagusiki. «Begirada kritikoa falta zela ikusi genuen».
Gai hauen inguruan jardun zuten unibertsitate irakasle eta sektoreko profesionalekin eta hemendik aurrera ere hausnarketarako gai berriak mahaigaineratzeko asmoa dute. Konpromisoak hartzen hastea da helburua, baina horretarako lan handia dute aurretik. Alde batetik profesionalen disponibilitatearekin jokatu behar dute. Bestetik ez dute esku artean datu berririk. Azkeneko datuak Emakundek 1991-1992 inguruan plazaratutakoak dira eta horiek berritu beharra dago. Denbora eta baliabideak beharko dituzte horretarako. Hori lortuta, lan teorikoa osatu eta praktikara jo ahal izango da


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude