Etor bitez denak probintzia honetara


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Halabeharrez zertan gertatzerik ez badu ere, tamalez gertatu ohi da: komunikabide orok du egiten den lekuaren nolabaiteko ukitu nabarmenegia. ZERUKO ARGIA ere ez zen guztiz libro bekatu hortaz, esate baterako, Etxaniz’tar Nemesiok argitara ematen zuen "Gure musikarien lanak" izenburua zeukan idazlanak agerian uzten zuenaren arabera.


PROBINTZIKERIARI UKO EGIN BEHAR

Amatiño berak ere salatzen zuen afera, esanaz Z. ARGIA Gipuzkoako aldizkari bihurtzen ari zela, eta halaber, "Anaitasuna", Bizkaikoa (Amatiño berari ere kutsatu bide zitzaion gaixotasuna, zeren hauxe ere bazioen: "Anaitasuna ez dela bizkaitartzen ari. Txarrenean ere lehen bezain bizkaitar izaten jarraitzen duela" izaten).
Dena den, itzul gaitezen Etxaniz’tar Nemesioren lanera. "Daramagun Otsaillaren 2’garrenean, Gipuzkoako Musika-zaleak Diputazioan bildu ziran. Elkarren leian, aurten sor ditzaketen jaialdiak erabakitzea zan, aurtu nai zuten egitekoa. An agertu ziran deituak, Easo Taldea, Errenderi’ko Andre Mari Taldea, Anexa Taldea, Irun’go Ametsa Taldea, Orfeoi Donostiarra, Donostia’ko Kamara Taldea, Santa Zezili Taldekoak, Donosti Ereski Taldea, Bikondoak sortutako Auspo-joille taldea, eta Loiola auzoko Danak Elkartea ere. Aiekin inguratu ziran Donostiko Erriko Etxeak duan Goizaldi izeneko dantzariak eta Txistulari Elkartekoak. Etorri ezin izan ziran elkarte batzuetakoak, beren eziña agertu ta an artzen ziran erabakiak ontzat emanaz, idatzi zuten. Billeran, Diputazioko lendakari dan Araluze jauna egon zan billerako Buru".
Honaino, gertatutakoaren berri ematea baino ez zuela egiten, Donostian gertatu bazen hura ez zuela Bilbon edo Iruñean gertatua bezala agertuko, eta ea zertan nabilen aurpegiratzea dit edonork. Ados, baina bazen han besterik...


LAGUNTZA ESKARIAK

Elkarte horiek guztiek aurreikusita zeuzkaten emanaldiak aurkeztu eta, bide batez, zeuzkaten beharren berri ematera joanak ziren Gipuzkoako Foru Aldundira. Hona hemen egoera, On Nemesioren hitzetan: "Easo Taldeak, aurrena, bere bazkideei eskeiniko dizkie urteroko kanta jaiak. Ortik kanpora, burumuiñetatik elbarri diran gaixoen alde eskeiñiko du lenengo jardun-aldia. Portugal’ko Oporto’tik eta Oviedo’tik ere, deituak izan dira musika-saio bat eskeintzeko". Ustekoa da bakoitzean bat eman beharko zutela, baina tira! Aurrera: "Errenderi’ko Andre Mari taldea, Gipuzkoa’ko errietara ateratzekotan da. Orrez gaiñera, Bretaiña Aundiko Llandolen errira joatekoa da urteroko leiaketara. Aste Santuan, Donostia’n eta Errenderi’n kantatzekoak dira. Talde onek, bere saio-aldiak egiteko lekua aldatu nai luke, ta orrek sortzen dizkie buruausteak, dirua bearrezkoa baita kontu auetarako". Asko arduratzen zen On Nemesio taldeen beharrak jasotzeko orduan. Adibidez, hauxe ere bazioen: Anexa Balletakoek "beren ikas-saioak egiteko duten lekua, aundia ta nekez berotzekoa dute. Epelagoa komeni zaie, ta or kontuak".
Baina probintzikeriaz ari ginen, eta hona hemen froga txiki bat. "Goizaldi izeneko dantzari-taldeak, Iztuetak moldatutako ‘Antologia de Danzas de Guipúzcoa' liburua ateratzeko prest du. (...) Dantza-Antologi au filmatua ta soiñuz grabatua izango da laister. Suezia’ko jaialdietarako ere, deitua izan da taldea. Ain zuzen ere, Sueziarrek uste okerra zuten ontan: berak aurrera izan ziralakoan zeuden, dantza-saillak liburutan bildu zituztenak. Baiña Iztueta’ren liburua 1824’garren urtekoa baita, ikusi ta aitortu bear izan dute gurea angoa baiño lenagokoa dala".
Hala, gora Gipuzkoa! Baina goaz aurrera:
"Donostiko Orfeoia ez da atzera gelditzen bere lanetan. Madrillen eta Gijon’en ‘Pasioa’ kantatzekoak dira lenbizi. Gerotxoago, Madrillen bertan abestekoa du Carl Orff’en ‘Carmina Burana’. Aurten, talde onek bere diamantezko Eztaiak ospatzen ditu. Ori dala bide, Gipuzkoa guzian aritu nai luke, bere musika-jaiak eskeintzen. Donostia’n, are ta gehiago izango degu talde au entzuteko aukera".
Besteek etortzea zuten, ezta hala? Nolanahi ere, bazegoen lan hartan gauza larriagorik: "Kamara Koralak oraingoz artua ditu bi egun. Lenengoa, gure San Bizente’ko Eliza Nagusian, eta bigarrena Donibane Lohitzune’n. Gaiñera, Saint-Palais’en ere beste jaialdi batean bere eskua agertuko du musika-lanean". Gaixo Donapaleu, Donostiatik urrutiegi izaki!
Baina, denetan politena, bukaerarako utzi dut: «Txistulariak, Donostia’n agerraldi bat eman nai lukete, baiña dirua dute bitarteko oztopoa. Egun oiek ezpaitira musu-truk eskeintzen. Azkenik, Sinfoni Orkestak Uztaillean bere Musika-Erakusaldiak emateko ditu. Donostia’ko Erriko Etxeak duan Orkestak bere arriskua du galtzeko. Eutsi bearko zaio, gipuzkoarrak ezer bagera"

Euskaltzaindiako batzarra
Agiria, 1972-III-12
Euskaltzaindiaren liburutegirako hartu diren liburuen berri eman zen. Hona hemen liburu hoien emaileak: Franzisko Zabala apaiza; Gipuzkoako Aurrezki Kutxa; "Auspoa" argitaldaria; "Etor" "Mensajero" argitaldariaren saila. Satrustegi euskaltzainak "Aitziber" aldizkariaren sorta eskeini du. Tovar jaunak, berriz, bere lan bat, izenburu honekin: "The Basque Language and the Indo-European Spread to the West", Pensilvaniako Unibertsitateak argitaratua. Bere izena gorde nahi duen ongile batek 105.000 pezetatako eskupekoa eman du Euskaltzaindiarentzat. Beste emaitz batzuk ere hartu dira liburutegia berriztatzeko (...)

Irakurleak mintzo
Bi gutun, 1972-III-12

Bi gutun, 1972-III-12 Zenbat ergelkeria ez ditugu irakurri azken tenore honetan euskal aldizkarietan! "Nere herrian hola, nere herrian hala, Herriak hola esaten du". Eta ez pentsa Basarri jauna kritika nahiaz nabilenik: Horrek bere lana egiten du. Deus egiten ez dutenen aurka noa. Ia irakurri gabe Zeruko Argia kritikatzen dutenen aurka. Mordoilo zale, erligioren aurkako, eta abar omen da. Ez dute Kintana onartzen, ez eta Larresoro ere. Badirela badakite baina ez dituzte ezagutzen ere, bainan hala ere, beti beren kritika zikiña. Ez dute errespetatzen lanik, ez jakinduriarik. Eta beraiek ez dute deus ere egiten. Deus ez ikasten. Egon eta egon… eta berak gidari izan nahi. Bainan zuek ez zerate gazteon gidari izanen. Nik eta beste gazte guziek beste gidari batzuek ditugu: langileak eta jakintsuak. Eta hoiek izanen dira garaile.
J. A. (Iruñea )

Nik beti maite izan dut Zeruko Argia neure gauza balitz lez, baiña urte bi oneitako zuen jokaerak bere oso miñ eman dit eta ezin neban jasan hainbeste aldrebezkeri. Oraintxe bertan ezin oitu naiz astero zuen aldizkari ori irakurri igarotzea, baiña zelan edo alan erakutsi bear nuean neure asarrea edo protesta zuen jokaera lotsagarria ikusita. Bai; emon zeiketzue eskerrak oraingo lagun barri duzuten Larresoro, Amatiño eta ainbat beste olako sasi-euskaldunak bultsatu duen ondamendira hainbeste maite izan dugun euskaldun askok. Eskerrak zuen ordez badugula beste irakurgai eder eta euskaldun erri jatorrekuak geure biotza euskaldun eta kristau erakutsiak zuzen daruanak
P. K. U. (Arrasate)

Agur, Andoni
Bai Andoni, zure heriotzaren berri oraintsu jakin dut. (...) Zeruko Argiak ezagutu duen berri emaile onenetarikoa, idazle argia, herrikoia, herri arazoak bere muinean erabiltzen zenitun, neurriz, behar den errespetoz eta gizalegez. Orain, ordea, ez ditugu gehiago Añarbe izenordez izenpeturiko Errenderiako berriak ikusiko. Irakurleak barkatu bekit une honetan nere esperientziaz baliatzen banaiz. Izan ere, Andoniri eskerrak nauzute euskaltzale. Andonik eskainitako liburuei eskerrak abiatu nintzen euskal zelai aldapatsuan. Andoni Kortak emandako kontseiluei eskerrak herria maiteago dut, bestek herriaren alde egindako lana gogoan daukat, zenbait euskotar sutsuen sufrimenduen berri jakin dut. Euskaldungoaren maisu eta eredu izan bait da errenderiar gazteontzat (...)


Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude