BERRIZ ERE PAGAUSOAK BALETATIK IHESI


2007ko otsailaren 21ean
Hasi da urteko lehenengo hegazti pasea, negua Afrika tropikalean eta Iberiar penintsularen hegoaldean igaro ondoren. Hegazti migratzaileak bueltan datoz berriz udaberriaren usainean, habia egiteko eta kumeak hazteko garaia helduko baita. Baina eurekin dakarte urteroko polemika bera, alegia kontrapasan ehiza baimentzearena.

Euskal Herrian, beste behin ere, kontrapasan pagausoaren gaineko ehiza baimendu da, eta honek zenbait talde kontserbazionisten ezinegona pizten du. Europako Hegaztien arteztarauak kontrapasan ehizatzearen gaineko debeku garbia azaltzen du. Baina gure lurraldean ehizaren tradizioak erro sakona izanik, nolabaiteko moldaketak egin dira lege mailan garai berezi honetan ere baimendu ahal izateko.
Pagausoa da kontrapasan ehizagarria den espezie bakarra urtarrilaren 31tik aurrera, baina noski, eraginak gainontzeko espezie guztiengana iristen dira. Honek aurkakotasuna areagotu du talde desberdinen artean. Ehiza federazio, arduradun politiko eta talde kontserbazionisten inguruan dago saltsa, zilegitasunaren mugak gainditu ote dituzten eztabaidatzen dute. Eztabaidetatik lege ekintzetara ere jo izan dute, ustekabeko handiak emanez zenbait gizarte taldetan. Behin-behineko epai batek guztiz ilegaltzat jo zuen kontrapasan ehizatzea 1992an. Baina ondorengo urteetan ere ehiza baimendua izan zen Gipuzkoa eta Bizkaian. Gauzak honela, 1995ean Bizkaian sail horretaz arduratzen zen diputatua prebarikazioagatik salatua izan zen eta 1997an arrazoi honegatik zigortua. Nafarroan urte batzuetan ez da baimendua izan kontrapasako ehiza, baina hainbat tirabiren ondoren aurtengoan baimendua izan da. Arazo honen inguruan konponbidea urruti ikusten da, polemikak, beraz, luzaro iraungo duela dirudi.


Pagausoaren nondik-norakoak.

Pagausoa, negua Iberiar penintsulan igaro ondoren, Europaren iparraldera abiatzen da eta, gainera, ez ditu erabiltzen udazkeneko pasean erabilitako migrazio bideak, modu sakabanatuagoan pasatzen da, nagusiki kostako bidea jarraituz.

Baina, bada azkenaldian ehiztariak kezkati dituen arazoa. Zer arraio gertatzen da pagausoen populazioekin? Beherakada jasan ote du? Ez omen dira lehengo moduan pasatzen. Europa aldeko ehiztariek berriz, inoiz baino pagauso gehiago dagoela diote. Hainbat ikerketek agertzen dutena zera da, pagausoen populazio sedentarioak behintzat dezenteko gorakada jasan duela. Batzuek klima aldaketari egozten diote errua eta beste batzuek, ehiza presioari edo nekazal jardueraren aldaketari.
Beste datu interesgarri batzuk ere bildu dira, badirudi pagausoek migrazio bideak eta negualdia pasatzen duteneko guneak aldatu dituztela. Izan ere, pagausoarentzat bi baldintza oso garrantzitsuak dira: batetik, jatekoa eskura edukitzea eta bestetik, lasaitasuna etzalekuetan. Portugal aldean hau guztia lortzen omen dute, izan ere ehiztariek debekatua dute etzalekuetako ehiza, eta, gainera, artelatzen ezkurra oso gustuko omen dute. Dirudienez, gure pagausoak ehiza presioaren aurrean iraunbizitze estrategiak aldatu ditu. Hau guztia aztertzeko ikerketa bide garrantzitsuak ireki dira Europa osoan. Honen inguruan, 2000. urte hasieran, Frantziako eta Euskadiko ehiza federazioak bultzatzaile zituela, nazioarteko ikerketa talde garrantzitsua eratu zuten, GIIFS ( Basofaunaren Nazioarteko Ikerketa Taldea) deritzana, proiektu interesgarriak dituelarik eskuartean: satelite bidezko pagausoaren jarraipenak, azterketa genetikoak... Europa mailan ematen den hegazti migrazioa munduan ematen direnetatik garrantzitsuenetarikoa da.
Hegazti espezien erdiak migratzaileak dira, baina zerk bultzatzen ditu leku aldaketa hauek egitera? Arrazoi nagusia, elikagaien eskuragarritasuna izango da, negu gogorrean beti ere zailagoa baita jakiak lortzea. Hegazti migratzaile batzuek, negualdia, Afrika tropikalean igarotzen dute, hauei migratzaile transahariarrak deitzen zaie. Bidaia luze hau egiten dutenen artean, enarak, lertxunak eta mokozabalak aipa ditzakegu. Beste zenbaitzuk ez dute hain bide luzea egiten, Mediterraneo inguruan gelditzen dira negua pasatzen, Iberiar penintsularen hegoaldean alegia, edo Ipar Afrikan. Azken hauek migratzaile presahariarrak dira, hauen artean aipa ditzakegu uso, hegabera, birigarro, antzar eta ahateak.
Hegazti hauek orientazio ahalmen izugarria dute, egunez eguzkia izango dutelarik gidari eta gauez izarrak, euren ordulari biologikoek ere ez diete hutsik egiten. Hegaztien gehiengoak bidaia luze hau, hainbat etapatan banatzen du, gutxi gorabehera 320 kilometrokoak. Baina espezie asko dira datu hauetatik urruntzen direnak. Honela, enara arrunta adibidez, gai da etapa bakar batean 1.500 kilometro egiteko gelditu gabe.
Hegazti hauentzat Euskal Herria trantsizio gune garrantzitsua da, batetik Pirinioak eta bestetik Kantauriar mendilerroa baititugu. Mendilerro hauek kanalizatu egiten dute hegaztia. Bide batez, zenbait hegazti espeziek (ahate, antzar, murgil handi, kopetazabal), hezeguneetan paradatxo bat egiteko astia hartzen du. Badira hegaztiak ondo egokitu eta negua bertan pasatzera animatzen direnak ere, bertako klima ez baita horren gogorra. Honela, udazken aldean eta udaberrian aukera paregabea dute hegazti zaleek jakin mina asetzeko. Horretarako, egokitutako behatoki dezente ditugu Euskal Herrian. Batetik, Urdaibai (Bizkaia) eta Txingudi (Gipuzkoa) kostaldean, eta bestetik, barne hezeguneak, Mendixurreko parke ornitologikoa Araban eta Nafarroan esate baterako, Pitillasekoa...

«Kontrapasan ehizatzeak ehizagarriak ez diren espezietan ere eragina du»
Kontrapasa garaian beti ehiza dela-eta polemika sortzen da, batzuen eta besteen artean. Zergatik da hain garrantzitsua kontrapasan doazen hegaztiak errespetatzea?

Argumentu ezberdinak genituzke. Ikuspuntu biologikotik esan dezakegu bueltan datozen aleak laster habia egiteko daudela, ondorengoak emango dituzten aleak direla. Gainera, neguko gogortasun guztia gainditu dutenek, hautespen latza jasan dute. Azken finean, indartsuenak ehizatzeko arriskuan leudeke, populazioen mantenua sostengatuko luketenak. Gainera, ehizagarriak ez diren beste espezietan ere eragina izango du, hegazti zein ugaztunak ere umatze garaian egongo direlako.

Zein neurritan eragingo luke ehizak espezie horien populazioen egoeran?
Ziurrenik ez da ehiza izango populazio hauen gainbeheraren arrazoi nagusia. Basogintzaren eta nekazaritzaren ustiaketa intentsiboek izan dezakete eragin handia, habia egiteko guneak deusezten direlako eta elikagaiak lortzeko zailtasunak dituztelako, azken batean, euren habitat naturala eraldatzen delako.

Zein ikerketa bide jarraitzen dira hegazti migratzaileen inguruan?
Ikerketa bide garrantzitsuak pagausoaren inguruan egin dira nagusiki, migrazioaren nondik-norakoak aztertzeko erradiotransmisore aurrerakoien bidez, eta baita negupasaren inguruan ere. Beste ikerketa bideak hauen kontaketen ingurukoak dira


ASTEKARIA
2002ko martxoaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude