Lizarra-Iruñerria. Ikusmiran, gotorleku inguruan

  • Erresuma zaharreko hiriburuak ez du Bilboko Guggenheim museorik ezta Donostiako Kontxako hondartzarik ere bisitariak erakartzeko orduan. Gasteizen moduan, bere atsegintasuna ez da monumentu bakan batzuetan gordetzen, hiriaren osotasun ederrean baizik.Horrela izanda, gure inguruko hiri gutxik egon ahal izango dute harro hainbeste berdegune, parke, lakutxo eta lorategiez, eta Iruñeko «zigilua» horixe bera dela esan genezake. Antzinako historia eta etorkizuna nahasten jakin izan duen hiri baten aurrean gaude, bertatik paseatzea zentzu guztietarako gozamena den hiri berdean, alegia.

2021eko ekainaren 30ean
IRUÑEA (II)


Gaztelu Plazaren ingurua

Gaur egungo hiriko bizitzaren arima Gaztelu plazan aurki dezakegu, alde zahar eta zabalgunearen artean. Norbaitekin geratu eta paseatzeko leku hau kafetegiz inguraturik dago eta erdiko kioskoa hiriko edozein ekintza burutzeko zentro neuralgikoa da. Plazari izena Luis el Hutín-en gaztelua bertan egon izanagatik datorkio, eta 1550etik 1931. urte bitartean hazten joan zen (1843 arte zezen plaza izan zen). Plazan Cafe Iruña eta Goienetxe jauregia nabarmentzen dira. Berriro esan dezagun, Cafe Iruña eta Goienetxe jauregiak bisitatu asmoz gertura dadila irakurlea, deskribatu berri dugun Gaztelu plazako zuhaitzak eta ia gainerako guztia desagertu baitira. Iruñeko udaletxeak plaza berritzea erabaki du eta ez du kontrako iritzia duenik falta. Bitartean, lanak nola doazen ikustea saihesten duten hormak dira ikusgai.
San Inazio kaletik irtenez, Sarasate pasealekua dugu, Espainiako erregeen estatuekin zipriztindurik eta bere bi muturretan XIX. mendeko Justizia jauregia eta Nafarroako jauregi neoklasikoa (Nafarroako gobernuaren egoitza) ditugu. Azken honen barnean artelan garrantzitsuak daude, hala nola, Tronoaren gela, kapera eta Goya eta abarren margo garrantzitsuak.
Eraikin honen alboan Errege artxibategia dugu, Erdi Aroko agiri garrantzitsuekin, eta aurrean Foruen monumentu garaia, goian kateak apurtuta eta foru legeak eskuetan dituela brontzezko estatua batek koroatua. 1903an herri ekimenaz eraikia, euskarazko eta gaztelerazko inskripzio eta figura sinbolikoz jantzia dago.


Alde Zaharra

Pasealeku honen amaieran eskuinera, San Gregorio eta San Nikolas merkatal kaleetatik Gaztelu plaza ingurura itzul gaitezke. San Nikolas eliza, 1117an eraikia, burgoen arteko liskarrek behin eta berriz berraltxatzera behartu dute. XIV. mendean dorrea altxatu zen. Elizaren aurrean, 19. zenbakiko etxean, Pablo Sarasate biolinjole ospetsua jaio zen.
Amaieran ezkerrera, Zapatari kalean hiriko armarridun jauretxe eta eraikin zibil interesgarrienetakoak ditugu (40. zenbakiko barrokoa, 50.ekoaren aurrealde apaindua eta 53.eko Guendulain Kondearen jauregi klasikoa kasu).
Azken honen aurrean (Zapatari kalean ezkerrerantz jo dugu), Kontseiluko plazaren erdian, eraikin interesgarriz inguraturik, 1788ko Neptunoren iturria dago. Plaza hau diagonalean zeharkatuz San Francisco plaza girotsuarekin topo egingo dugu, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren aurrealde modernistak menderatu.
Hau ere zeharkatuz, Ansoleaga kalean Kontuen Ganbara gotikoa aurkituko dugu, antzinako Otazuren jauregi, Nafarroako Erresumako Kontu epaitegi eta gaur egun Vianako Printzea elkartearen egoitza. Hemendik gertu, San Lorenzo elizan 1717ko San Ferminen kapera dago, santuaren irudiarekin.
Ansoleaga kalearekiko paraleloa den Kale nagusian jauregi hauek azpimarratuko ditugu: Kondestablearena (2. zenbakian, XVII-XVIII. mendean artzapezpikuen egoitza), Redin Cruzat (31.ean, Siziliako erregeorde eta Galiziako gobernadore izandako Martin Redin-en omenezko inskripzioa) eta Ezpeletakoa (barrokoa eta oso apaindua, 65. zenbakian).
Kale honen amaieran, izen bereko plazan Recoletas komentua dugu eta baita Recoletas kaletik eskuinera, O Ama Birjinaren plaza. Izen bitxia duen hau harresien ondoan dago, eta Arga ibaiaren gaineko bista politak ditu.
Zubitxo batetik Taconera parkearekin lotua badago ere, guk ez dugu momentuz alde zaharra utziko, eta horrela, eskuinerantz Andia kaletik Descalzos eta Jarauta etxe zaharrez jantzitako kaleetan barneratuko gara. Bertan XVII. mendeko Karmeliten komentua ikus dezakegu.
Kale batetik zein bestetik, Santo Domingo kalera irten gaitezke. Bere hasierako hesietatik entzierroetako zezenak ateratzen dira eta parean Nafarroako museoa dago. Antzinako (1566) Miserikordiako ospitalaren eraikinean kokatua, Nafarroa populatu zuten lehen gizakiengandik gaur egunera arteko aztarna eta artelanen bilduma ordenatua erakusten digu. Zabalik dago asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; igande-jaiegunetan 11:00ak eta 14:00ak bitartean. Sarrera helduentzat 3,01 eurokoa da, haurrentzat 1,50ekoa; eta, talde bateko partaide izanez gero, 2,10 eurokoa.
Santo Domingoko aldapa igoz Ospital militarra pasatu ostean eta entzierroaren ibilbidea jarraituz Udal plazara iritsiko zarete, eta segituan hurrengo galdera egingo diozue zuen buruari: "Nola sar daiteke txupinazoan hainbeste jende plaza txiki honetan...?"
Aurrean 1755-60ko udaletxe barroko eta ikusgarria dugu, XV. mendeko aurrekoaren hondakinen gainean hiru altueratan altxatua: beheko dorikoa (zuhurtasuna eta justizia irudikatzen duten estatuekin), erdiko jonikoa (balkoi eder batekin) eta goiko korintioa. Azkenik Hercules-en estatua nagusi den frontoi triangeluarra dugu.
Entzierroaren ibilbideari jarraikiz, Merkataritik zezenen kalea den Estafeta ospetsuan sartuko gara, denda eta tabernaz betea eta kalerik girotsuenetakoa. Bertan Iturbidetarren jauregia nabarmendu dezakegu. Kale amaieran zezen plaza dugu.
Orain, Estafetarekiko kale paraleloetako bat hartuz (San Agustin, Merced) Iruñearik zaharrenerantz hurbilduko gara, Nafarreria auzora, hain zuzen ere. Horrela, Nafarreria kalean bertan ospetsu bihurtutako Santa Zezilia iturri neoklasikoa dugu, San Ferminetan australiar, amerikar eta bestelakoek beren burua botatzen duten iturria, alegia. Honekin lotuta, San Jose enparantza dugu, eta honen alboan Iruñeko katedrala.

Andra Mari Katedrala
Hiriko parterik zahar eta altuenean kokatua, antzinako katedral erromanikoak tokia hartzen zuen leku berean, lehenbizi XVIII. mendeko atrium eta aurrealde neoklasikoak erakusten ditu. Barrurako bisitentzako sarrera, kartel batek jartzen duen moduan eskuinera eta gero ezkerrera eginez egin behar da.
Barrualde gotiko ederrak hiru barneluzego ditu, planta latindarrean antolatua eta XVI. mendeko erretaula nagusia du buru. Erdiko nabea bi arrosetoik eta hutsarte ilara batek argiztatzen du, eta erdi-erdian Carlos III.a Noblea eta bere emaztearen mausoleoa nabarmentzen da, eurak irudikatzen dituzten etzandako estatua ikusgarriekin.
Baita ere, alboko kaperetako erretaulak azpimarratu behar ditugu, koruaren harlanduarekin eta aldare nagusiaren gaineko Sagrarioko Ama Birjinaren irudi erromanikoarekin batera. Nafarroako errege-erreginak honen aurrean koroatzen ziren.
Baina guztiaren gainetik, katedral honetan nabarmentzen dena klaustro gotikoa da (1277-1472), Europako Erdi Aroko aberatsenetakoa. Bertan, Andra Mari Babeslearen ataldea, Errege Magoen adorazioa, Ate ederra, Errefrektorioa, XII. mendeko Jesukristoren kapera, Pere Arnaut eta Johana de Beunçako hilobiak... denak azpimarratzeko moduko lan ikusgarriak dira.


Harresiak eta parkeak

Hiriak XVI. eta XVII. mendeetan eraikitako defentsa harresietako (menperaezin-ospea zutenak) zati handi eta oso ikusgarria gordetzen du, eta gaur egun hirian zehar egin daitekeen ibilera ederrenetarikoa osatzen dute. Bestalde gotorlekuaren zati batzuk parke bihurtu dira. Horrenbestez, hauek eta beste batzuek, Iruñea parke eta lorategiz betetako hiri atsegin eta berdea bihurtu dute.
Zezen plaza eta Labrit frontoiaren artean jartzen bagara, eskuinean Argak sortzen duen meandro baten inguruan Ilargi erdia parke erromantikoa behatuko dugu, baratze eta igerilekuen gaineko bista, patinaje pista eta arbola askorekin.
Leku beretik, gure aurrean ibai gaineko Tejeria parke atsegina dugu, eta ezkerrean jada harresiak hasten dira. Hauek ahal bada goitik zein beheko lorategietatik ezagutzea gomendatzen dugu, batetik zein bestetik pasealeku ederra baita.
Harresien ipar-ekialdeko ertzean, Argaren meandrorainoko zabaleran, Aranzadiko bira izeneko parkea dugu, eta bertan udal igerilekuak. Azkenik, berriz ere hirira igoz, Errondako pasealekua eta Taconerako parkea lotzen dituen harrizko zubi (errepidearen gaineko Portale berria) ederra igaroz, Iruñeko bihotz berdera iritsiko gara.
Taconerako parkea hiriko zaharrena da, frantziar erromantiko estilokoa, gerizpeko pasealeku ederrekin, eta bertan hainbat estatua eta monumentu miretsi dezakegu, ahateak eta abar bizi diren uharka batez gain. Baiona etorbidea zeharkatuz, hiruki itxura duen Antoniutti parke txikian sartuko gara, aurrekoaren antzinako lubakietan egindako lorategia.
Dagoeneko, honekin lotutako gotorlekuko parkeak eta berau inguratzen duen Gazteluko bira parkeak osatzen duten itzelezko berdegune zoragarrian barneratuko gara. Gotorlekua 1571n hasi ziren eraikitzen, Felipe II.aren aginduz, planta pentagonalez eta angeluetan bastioiak zituela. Bost aldeek Santiago, San Anton, Victoria, Reina eta Real izenak hartu zituzten.
Alde Zaharrari begira dagoen ate nagusia Ejertzitoaren etorbidean dago; besteak (Socorro izenekoa) gazteluari bira ematen dio. Pertsonaia garrantzitsuen espetxe izan ostean, gaur egun atseden hartzeko leku ezin egokiagoa da, bai gotorlekuaren barrua zein kanpoaldea. Antzinako lubakietan adibidez gaur zoo txiki eta bitxi bat dugu, besteak beste, eta barruan erakusketarako gela batzuk egokitu dira. Honez gain, hemen ere hainbat monumentu klasiko eta moderno behatzeko aukera izango duzue. Jar ezazue arreta landarez eginiko etxola bitxi parean.
Gotorlekuaren ingurua lasterka egiteko edo ibiltzeko leku ezin aproposagoa da, zelai zabalak dituelako. Hegoaldeko ertzari lotua, Foruen plaza dugu.
Informazio Praktikoa

IRUÑEA

Turismo Bulegoa: Eslaba 1. 948- 22 65 40.
Udaletxea: Udal Plaza. 948- 42 01 00.
Udaltzaingoa: 092.
Larrialdiak:
SOS Nafarroa- 112.
Nafarroako Ospitala- K/ Irunlarrea (Klinika ere bai). 948- 42 21 00.
Unibertsitate Klinika- 948- 25 54 00.
Postetxea: Sarasate Pasealekua 9.
Telefonica: Gaztelu Plaza 8.
Kotxe-tailerrak:
Talleres Layana- Pedro I, 19-21.
948- 26 76 66.
Udal Garabia: 948- 25 51 50.
Kotxeak alokatzea:
Europcar- Pio XII, 43. 948- 17 25 23.
Avis- La Oliva Monastegia 29. 948- 17 00 68.
Oroigarriak:
Jitu (opariak)- Merkatariak 10.
Lamia lurrindegia- Ermitagaña 4.
Quindio (opariak)- Amaia 13.
Zaika (saskigintza)- Xabier Jaitsiera 2.
Etxarri (zaharkiak)- K/ Nagusia 40.
Jatorduan:
Hartza Jatetxea (sukaldaritza fina)- Juan de Labrit 19.
Rodero Jatetxea (sukald. fina)- Arrieta 3.
Asador Olaverri- Santa Maria 4.
Iruñazarra Sagardotegia- Merkatariak 15.
Kalean Gora Sagardotegia- Tajonar 29.
Cafe Iruña (p. konbinatuak)- Gaztelu Pl.
El Retaco jatetxe mexikarra- Ezkiroz 5.
Ristorante-Pizzeria Carlucci- Carlos III, 53.
Casa Manolo Jatetxea- Garcia Castañon 12.
Hergazu Bar-Jatetxea- Alzania Ibaia 29 (Azpilagaña).
Jan eta lo egiteko:
****Iruña Palace- Hotel Tres Reyes- Taconerako Lorategiak. 948- 22 66 00. Logela bikoitza 138,23-270,46 euro.
****Iruña Park Hotel- Arcadio Larraona 1.
948- 19 71 19. Logela 116,60-192,32 euro.
***Hotel Avenida- Zaragoza Etorb. 5.
948- 24 54 54. Logela 96,76-177,,30 euro.
***Hotel Albret- Ermitagaña 3. 948- 17 22 33. Logela 100,37-161,77 euro.
***Hotel Maisonnave- K/ Berria 20.
948- 22 26 00. Logela 95,56-198,33 euro.
***Hotel Trip Sancho Ramirez- Santxo Ramirez 11-13. 948- 27 17 12. Logela bikoitza 51,09-150,25 euro.
***Hotel Europa- Espoz y Mina 11.
948- 22 18 00. Logela 90,15-201,34 euro.
*Hostal Velate- Belate Zeharb. 2.
948- 25 30 54. Logela 24,04-72,,12 euro.
**Pensión Casa García- San Gregorio 12. 948- 22 38 93. Log. bikoitza 21,05-30 euro.
Lo egiteko:
***Hotel Leyre- Leire 7. 948- 22 85 00. Logela 90,15-192,32 euro.
***Hotel Ciudad de Pamplona- Iturrama 21. 948- 26 60 11. Log. bikoitza 58,30-161,72 euro.
**Hotel Eslava- Pl/ Virgen de la O, 7. 948- 22 22 70. Log. 66,11-96,16 euro.
*Hotel la Perla- Gaztelu Plaza 1. 948- 22 77 06. Logela 63,71-186,31 euro.
*Hostal Bearán- San Nikolas 25.
948- 22 34 28. Logela 33,06-90,15 euro.
*Hostal Navarra- Tutera 9.
948- 22 51 64. Logela 42,07-87,15 euro.
*Hostal Amezcua- Iturralde y Suit 1.
948- 23 50 43. Logela 23,44-64,31 euro.
**Pensión Acella-1- Acella Zeharb. 1.
948- 17 33 48. Logela 39,07-84,14 euro.
**Pensión Sarasate- Sarasate Pasial. 30.
948- 22 30 84. Log. 30-84,14 euro.
**Pensión-Hostal Príncipe de Viana I eta II- Zaragoza Etorb. 4. 948- 24 91 46. Logela bikoitza 33,66-81,14 euro.
**Pensión Otano- San Nikolas 5. 948- 22 70 36. Logela bikoitza 33,06-96,16 euro.


Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude