ESZENATOKIAK BESAULKIETARA HURBILTZEKO ARTEA


2021eko uztailaren 27an
Zein kontzertu daude asteburu honetan? Zein da Antzerkiola Imaginarioaren azken antzezlanaren mamia? Nora bidali dezaket idatzi dudan antzezlana? Arte eszenikoek sortzen dituzten ekitaldi, antzezlan, kontzertu eta ekimenen berri izateko parada aproposa eskaintzen du «Artez» aldizkariak duela bost urtetik hona. 80ko eta 90eko hamarkadetan «Antzerti» eta «Euskadi Kulturala» aldizkariak izan ziren, baina haiek desagertzean hutsune bat geratu zen arte eszenikoetan. «Artez» hutsune hori betetzeko asmoz jaio zen 1997ko otsailean. Ordutik, hazi egin da aldizkaria, eta horren lekuko dira 58. zenbakiaren 86 orrialdeak. Bost urte hauetako jardunaren argi-itzalak ezagutu nahi izan ditugu eta aldizkariaren labera abiatu gara.

Elorrion du egoitza arte eszenikoetan espezializatutako aldizkariak, Arriola kultur aretoko lehen solairuan. Zortzi pertsonako lan taldea jo eta su aurkitu dugu, 59. «Artez» prestatzen. Telefonoa jo eta jo ari da eta kea ateratzen da erredaktoreen teklatuetatik. 1997an abiatu zen «Artez», baina orduko aldizkaria eta egungoa oso ezberdinak dira. Bi epe izan ditu aldizkariak. Lehen urtean formato txikiagoa zuen, Elorrioko Arriola kultur aretoak antzoki moduan funtzionatzen zuenez, bertan egiten ziren ekitaldien berri emateko jaio zen. Zinema, musika eta antzerki ekitaldien aipamen xume bat egiten zen, eta Arriolako agenda agertzen zen. Bestalde, arte eszenikoekin zerikusirik ez zuten testuak sartzen ziren: osasunari eta telebistari buruzko testuak, ipuinak, mendi ibilaldiak... Gerora Zornotzako aretoko ekitaldiak tartekatzen hasi ziren. Urtebete pasatakoan, areto gehiago murgildu ziren proiektuan eta «Artez»eko zuzendaritza aldatzea erabaki zen. Carlos Gil antzerki kritikaria sartu zen aldizkarian eta lan talde berria osatu zen.

«ARTEZ»EN BIGARREN GARAIA.

Hasieran Elorrioko eta Zornotzako kultur ekitaldien jarraipena egiten zuen «Artez»ek. Duela lau urtetik hona, ordea, Euskal Herriko dantza, antzerki, musika eta ikus-entzunezkoen alorretan izaten diren ekitaldi eta estreinaldien berri jasotzen du hilero. Bost atal ditu, Antzerkia, Dantza, Musika, Audiobisualak eta Zabalgunea izenekoak. Antzerkia da zabalen jorratzen duten alorra, bertan euskal eszenatokian izango diren estreinaldien berri jasotzen dute. Dantza, Musika eta Audiobisualak ataletan ere hileko ekitaldi nagusienak jorratzen dituzte. Zabalgunean hainbat azpi atal daude. Batetik elkarrizketak eta erreportajeak daude. Bestetik ikastaro eta lehiaketa deialdiak; disko, argitalpen, bideo eta CD-ROMen aipamenak; eta agenda. Joseba Gorostiza erredakzio buruak agendaren garrantzia azpimarratu digu, irribarre batekin: «askotan pentsatu izan dugu aldizkari bat baino ez ote garen komunikazio agentzia bat izango. Jende askok deitzen du hona informazio eske edota kontakturen baten bila».

58. zenbakiak 86 orrialde ditu; izan ere, pixkana orrialde kopurua handitzen joan dira. Gorostizak esan duenez, 140 orri erraz beteko lituzkete, informazio ugari dutelako, baina estutasun ekonomikoak direla-eta orri kopurua mugatu behar izan dute. Santurtziko Serantes, Irungo Amaia, Bilboko La Fundicion, Lasarteko Manuel Lekuona, EHU eta Basauriko Social eta aurretik aipatutako Arriola eta Zornotza antzokiak euren babesleak direnez, haiengandik informazio ugari jasotzen dute. Horrez gain Euskal Herriko areto gehienekin dute harremana eta haien estreinaldi eta ekitaldien berri izaten dute.


1.000 HARPIDEDUN ETA 3.500 ALEKO TIRADA.

Esan bezala, zortzi antzokik laguntzen dute «Artez» eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, BBKren eta Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministerioaren babesa ere badute. Dena den, harpidedunak dira euren diru iturri nagusia.1.000 harpidedun inguru dituzte. Esan behar da antzokiek ere aleak erosten dituztela, haien bazkideen artean banatzeko, eta denera hilero 3.500 ale bidaltzen dituzte. Alabaina, ale bereziak egin izan dituzte, tiradarik handiena 2000ko uztailean egin zuten. Donostia Kulturarekin elkarlanean 12.000 aleko tirada egin zuten Donostiako Antzerki Feria zela-eta.
Aldizkaria elebiduna da eta Gorostizak dioenez, horren arrazoia zera da: errealitatearen arabera jokatzen dutela. Estreinaldi baten aipamena egiterakoan, zein hizkuntzatan estreinatzen den hartzen dute kontuan. Euskarazko estreinaldia bada, euskaraz egiten dute eta bestela gaztelaniaz. Zoritxarrez, estreinaldi gehienak gaztelaniaz izaten direla dio Gorostizak. Horrexegatik, euskararen presentzia nahiko murritza da aldizkarian.
Bost urteko ibilbidean euren lekutxoa egin dute eta arte eszenikoetan ari den jendeak haien lana eskertu du. Horren adibide dira jaso dituzten sariak. Txema Zubia antzerkiaren lagunen elkarteak, Leioako Umore Azokak, Argentinako Rosario hirian egiten den Experimenta jaialdiak eta Parisko On Kixote jaialdiak emandako sariak. Antzerki munduko jaialdietara joateko ohitura du «Artez»ek, baita antzerki azoka eta teknikoen azoketara, halako topaketek harremanak egiteko balio dutela iritzita. Haatik, Joseba Gorostizak dioskunez, aldizkaria ez dago arte eszenikoetako profesionalei soilik zuzenduta, ikusle arrunta du jomuga.
Bost urtetako ibilbidean zera ikusi dute: antzerki produkzioak asko ez bada ere ugaritu egin direla eta batez ere taldeak profesionalagoak direla.


ANTZERKIA ERE SAREAN

. Interneten artezblai.com izeneko web gunea dute. Bertan, batetik 2001eko otsailetik aurrerako zenbakiak aurki daitezke. Bestetik, Artezblai arte eszenikoen ataria dago. Osagai ugari ditu atariak, besteak beste, ia egunero berritzen diren albisteak, efemerideak, lan poltsa, deialdiak, kritikak... Horrez gain antzerki testuak bertara bidaltzeko aukera eskaintzen du. Uneon 63 antzezlan daude; autoreak herrialde askotakoak dira: Txile, Argentina, Israel, Espainia, Katalunia, Euskal Herria... Testuok jende askok irakurtzen dituela jakinarazi digu Borja Relaño erredaktoreak. Testu arrakastatsuenak 469 deskarga izan ditu eta hamabostgarrenak esaterako 182. Denak gaztelaniaz daude. «Artez»eko Borja Relañok esan duenez, tamalez, ez dute euskarazko testurik jaso oraino. Halaber, atariak albisteak sortzeko aukera ematen dio erabiltzaileari eta foro bat ere badago. Horixe, jendeak albisteak bidaltzea nahi lukete, baina jendea ez da asko animatzen. Azkenik, Yorik liburu denda birtuala dago. Oraindik ez dago martxan, baina laster abiatzeko asmoa dute.

ANTZERKI LIBURUAK.

Urtarriletik antzerkiari buruzko liburuak argitaratzen hasi dira. Urtarrilean Felipe Loza eta Garbiñe Losadaren «Sin vergüenzas Lotsa-gabe» argitaratu zuten eta otsailean Maite Agirreren «Y María, tres veces amapola, María...» eta «Bilbao. Lauaxeta, tiros y besos» antzezlanak eta Teresa Caloren «Mentiras» eta «Entre líneas» obrak. Dena den, antzerki lan garaikideez gain, antzerkiari buruzko liburu teorikoak eta teknikoak ere plazaratuko dituzte. Gorostizak dioenez, «errentagarrritasun ezagatik-edo, hutsune handia zegoen antzerki argitalpenetan eta guk horri ekin diogu».
Aurrera begira, aldizkaria liburu dendetan saltzea dute erronka. Aurretik saiakera bat egin zuten eta ez zuen arrakastarik izan. Orain, Euskal Herriko liburu denda nagusietan aurki daiteke arte eszenikoei buruzko aldizkaria.
Hurrengo antzerki estreinaldiak zein izango diren eta zein taldek taularatuko dituen ez dakizula? Antzerki ikastaro batean izena eman nahi duzula?


Azkenak
Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


Eguneraketa berriak daude