MINTZA PRAKTIKA LANTOKIAN


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lehendabizi frankismoaren atzaparrak saihesten zituzten gau eskolak eta ikastolak izan ziren. Gero, joan den mendearen 80. hamarkadan indartutako ikastolak, euskaltegiak eta komunikabideak euskararen erabileraren normalizaziorako gune bilakatu ziren. Euskal gizarteak bertoko hizkuntza berreskuratzeari ekin zion, eta euskal hiztunen kopuruak gora egin zuen. Euskaltzaleek egin lan eskergak bere fruituak ematen hasi zen, batez ere belaunaldi gazteenetan. Baina gaztetxo hauek hazi eta gaztelera nagusi zen lan-mundura sartu ahala, eguneroko eginbeharrak gazteleraz burutzera ohitu ziren. Egun ere lan munduan gaztelania da nagusi, baina pixkana euskara areagotzen ari da.

Joseba Sarrionandiak euskara "gure territorio libre bakarra" dela idatzi zuen, baina garai hartako lan mundua, antza, territorio hartatik kanpo zegoen. Behintzat Euskal Herriko enpresa gehienak hala zeuden. Arazo honetaz jabeturik zenbait euskaltzalek lan mundua euskalduntzeko planak egiten dituzten enpresak sortu zituzten. Elhuyar zientzia eta teknologia elkarteak 1991.ean Aholkularitza saila martxan jarri zuen, enpresei hainbat zerbitzu eskainiz: itzulpen eta terminologia arloko aholkularitza, langileen euskara trebakuntza, eta hauek guztiak kontuan harturik baita euskara planak ere. Egun hogeita bost lagunek berrogeita hamar proiektu dituzte esku artean. 1991.ean bertan Deustun bi lagunek, ez bakarrik euskara planak, baizik eta euskal papergintza eta argitalpengintza ere jorratzen dituen enpresa sortu zuten, Artez izenekoa, hain zuzen ere. Arrasateko Emun, berriz, kooperatiben mugimenduaren magalean jaioa, berrogeita bost lagunek osatzen dute.
Euskara plana, enpresa nahiz erakunde bateko langileak euskalduntzeaz gain, euskararen erabilera sustatzea eta bere egoera normalizatzea helburu duen plana litzateke. Emuneko Merkataritza saileko Juan Luis Arexolaleibaren iritziz, planaren helburua ez da soilik euskararen erabilera normalizatzea, baizik eta "enpresak berak barne funtzionamenduan euskara ofizializatzea eta produkzioa, salmentak edo garrantzizko beste alor bat balitz bezala kudeatzen hastea". Helburua, beraz, ez da langile oro euskalduntzea, besteak beste posible izango ez zelako, baizik eta euskaldunak beraien artean euskaraz mintzatzea.
Hego Euskal Herriko lan mundua osatzen duten enpresa eta erakundeen artean asko dira Emun, Elhuyar eta Artezen bezero: besteak beste, Oiartzungo eta Sestaoko Udalak, lau mila langile dituen Fagor Elektratresnak kooperatiba, dendari elkarteak... Aniztasun honen aurrean, plangintzak bezeroen ezaugarri eta berezitasunetara egokitutakoak izan ohi dira, nahiz eta kasu guztietan erabilitako metodologia bera izan. Metodologia, urteetako lanak emandako eskarmentuari esker etengabe hobetzen doa. Planok lehen fasean hiruzpalau urte iraun dezakete, eta bertan nahi duen orok parte har dezake, borondatezkoak baitira.
Plangintzaren lehenbiziko fasea diagnostikoa egitea da eta tekniko, irakasle eta enparauek plana ezarriko den enpresaren inguruan garrantzizko datuak lortzea dute helburu: organigrama nolakoa den, langileen ezaugarriak zein diren eta euskararen eta plangintzaren inguruan duten iritzia zein den, ea proposamenik duten jakitea... Egoera soziolinguistikoa ere oso kontuan hartzekoa da. Artezeko sortzaileetako bat izan zen Patxi Alañak dioenez, "oso zaila izaten da langile batek etxean eta kalean gazteleraz egin, eta lantokian gero euskaraz aritzea".

Langileak, plangintzaren bultzatzaile nagusiak.

Bigarren fasea, berriz, diseinua da. Alde batetik, planak diseinatzen dituen enpresako teknikari bat izendatzen da eta, beste aldetik, euskalduntzea nahi duen enpresak koordinatzaile bat hautatzen du. Bi arduradun hauen zeregina plangintzaren jarraipena egitea da (sei hilero jarraipen batzordeari ebaluazio txostena bidaltzen diote) eta, ahal duten heinean, langileei eguneroko jarduerak sor dakizkiekeen arazoak konpontzea.
Plangintzan esku hartzen duen beste eragile bat erabilera edo euskara taldea da. Hamar langile baino gutxiagoz osaturiko talde honetan teknikariak langileek dituzten galderei erantzuten die. Motibazio lanetan lagun diezaieke, baina langileak beraiek dira euskararekiko konpromisoa hartu eta plangintza aurrera bultzatu behar dutenak.
Halaber, euskara planak betebehar bat baino gehiago du: alde batetik, hala nahi duten erdaldunak klaseen bidez euskalduntzea; beste batetik, euskaldun zaharrak alfabetatzea eta hauen artean ere euskararen erabilera sustatzea; eta azkenik, langile euskaldunek eguneroko lanean berriak zaizkien hitzen inguruko zalantzak argitzea. Zentzu horretan, lantokietan ohikoak diren hitzak zuzen euskaratzeko teknikariek terminologia zerrendak osatzen dituzte, eta itzulpengintza zerbitzuak ere erabilgarriak izan ohi dira. Era berean, arazoak sortzen dituen alorretako bat informatika da, programa gehienak erdaraz daudelako.
Plangintzaren azken fasea ezarpena da. Euskararen presentzia tailerrean nahiz bulegoan nabarmena izaterakoan, eta enpresak euskara kudeatzeko beharrezkoak dituen tresna eta egiturak eskuratzerakoan, plana ezar daiteke. Ordutik plangintzaren kudeaketa osoa enpresa, erakunde nahiz udalari dagokio.

emaitza pozgarriak.

"Orain euskara eguneroko zereginetan kontuan hartzen da. Bezero ditugun enpresetan bilerak hasi aurretik berau euskaraz egitea planteatzen da, nahiz eta gero gaztelera hutsez egitea gerta daitekeen. Baina orain hamar urte bilera bat euskaraz egitea ez zen planteatzen ere". Elhuyar Aholkularitza saileko arduradun Itziar Nogeras euskararen erabilera lan munduan areagotu delakoan dago. Iritzi berekoak dira Artez eta Emuneko kideak, enpresetako euskal hiztunen kopuruak kasu batzuetan % 25 gora egin baitu, Antzuolako Elay enpresan adibidez. Euskara planak diseinatzen dituzten enpresetako arduradunak, gainera, etorkizunari begira itxaropentsu dira gaztetxo gehienak ikastola edo etxean euskaldundu direlako, baina, era berean, etorkizuneko langileek beren lantokian gaztelerara jo ez dezaten orain etengabeko lana beharrezkoa dela ohartarazten dute. Horretarako enpresek planak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak jarri beharko dituzte, eta langileek duten dena eman beharko dute: denbora, konpromisoa eta lana

Gauza txikienetatik hasita
Jon Zeziaga arrasatearra da, 39 urte ditu eta Fagor Automation lantegiko ekoizpen arduraduna da. Orain bi urte martxan jarritako euskara planean hartzen du parte, zuzenean, Fagor Automation-eko Erabilera batzordeko kide baita. Batzorde honek hilero ordu bateko bilera egiten du Emuneko teknikariari langileen zalantzak agertzeko. Hitz teknikoak dira zalantza gehien sortzen dutenak, langileek batzutan ez dakitelako euskara zuzenean nola deitu tresna honi edo makina hari.

Zeziagaren iritziz, jendea kontzientzia hartzen ari da, eta lehen gaztelera hutsez aritzen ziren euskaldun zaharrek gero eta gehiagotan euskarara jotzen dute. Nahiz eta tailerretan hobekuntza hainbestekoa ez izan, "lantegian gero eta euskal hiztun gehiago daude, eta sartzear dauden hasiberri euskaldunendako ingurugiro egokiagoa" sortzen ari dela dio hamalau urtez Fagorren lanean izandako Jon Zeziagak. Bere ustez, era berean, gauzarik txikiena euskaraz egitea nahikoa da ahozko nahiz idatzizko harremanak euskaldunen artean euskaraz izan daitezen: "Telefonoz erantzuterakoan lehen hitza edo ohartxoren bat uzterakoan euskara erabiltzea". Gauza txikienetatik hasita


Azkenak
2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


Eguneraketa berriak daude