LAB ETA ELAK ERDIA BAINO GEHIAGO DUTE


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sindikatu abertzaleek (ELA eta LAB) areagotu egin dituzte Hegoaldeko Euskal Herriko sektore guztietan dituzten ordezkariak 2001. urtean, guztira 12.129 ordezkari dituzte eta %50,84raino heldu da haien ordezkaritza; UGTk eta CCOOk, berriz, %38,62ko ordezkaritza lortu zuten, guztira 9.215 delegatu. Beste 2.515 ordezkariak, %10,54ko ordezkaritzarekin, gainerako sindikatu txikietakoak dira (LSB-USO, ESK, EILAS eta abar). Horien artean ere badira ordezkari abertzaleak, eta, beraz, indartu egiten dute sindikatu abertzaleen ordezkaritza. ELA sindikatua finkatu da, guztira 8.567 delegaturekin eta %35,91ko ordezkaritzarekin, Hegoaldeko Euskal Herriko gehiengoa duen sindikatu bezala. Hari darraizkio UGT, 4.663 delegaturekin eta %19,54ko ordezkaritzarekin, CCOO, 4.552 delegaturekin eta %19,08ko ordezkaritzarekin, eta LAB, 3.562 delegaturekin eta %14,93ko ordezkaritzarekin.

Datu horiek dira 2001. urtean zehar EAEn nahiz Nafarroan egin diren hauteskunde sindikaletatik atera diren emaitzak, eta hauteskunde sindikalen komitea Gasteizen eta Iruñean bildu eta gero eman dituzte aditzera. Orain arte bildutako datuek joera bat markatzen badute ere, logikaz, 2002. urtearen bukaera arte itxaron beharko da, zeren Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lantoki guztietako hauteskunde sindikalen bloke nagusia aurtengo udaberritik aurrera izango baita, baina, batez ere, irailetik aurrera eta urtearen bukaera bitartean.
Hegoaldean, guztira, 9.827 lantokitan egiten dira hauteskunde sindikalak, eta, 2001. urtean, 23.859 ordezkari ziren guztira. Zifra horiek %4ko igoera ondorioztatu dute ordezkarien kopuru guztizkoan. Horrek, hauteskundeetako emaitzak ezagutzera eman zituzten ELAko arduradunen iritziz, zera frogatzen du: "Hemen, gure historiagatik eta errealitate soziologiko, laboral eta politikoagatik, sindikalismoa oso finkatua dago". Kalkuluen arabera, lanean ari direnen %70ek parte hartu dute, batez beste, hauteskunde horietan.

NAFARROAN, UGT ETA CCOO IRABAZTEN

. Orain arte, sindikatuek Hegoaldeko Euskal Herrian oro har duten ordezkaritzaren ikuspegi orokorraz aritu gara. Ordezkaritza, ordea, ez da bera erreferentziako esparrua Hegoaldeko Euskal Herriko lau probintzien multzoa bada, orain arte adierazitakoa, edota esparru hori EAEkoa edo Nafarroakoa bada. Horrela, Hegoaldeko nahiz EAEko datu orokorrei erreparatuz gero, sindikalismo abertzalea da ordezkariak irabaziz eta finkatuz doana; Nafarroako datu esklusiboek ordea, sindikalismo ez abertzalea egiten dute irabazle; hots, UGT eta CCOO.
Horrela, EAEn, ELAren ordezkaritza, 7.435 delegaturekin, %48,3koa da. Atzetik doazkio CCOO, 3.280 delegaturekin (%18,01), LAB, 2.871 delegaturekin (%15,7) eta UGT, 2.784 delegaturekin (%15,29). Beste 1.840 ordezkariak gainerako sindikatuetakoak dira. Nafarroan, ordea, lehen indar sindikala UGT da, 1.879 delegaturekin (%33,26ko ordezkaritza). Ondotik darraizkio CCOO, 1.272 delegaturekin (%22,52), ELA-STV, 1.132 delegaturekin (%20,04), eta, laugarren, LAB, 691 delegaturekin (%12,23). Badira beste 675 delegatu Nafarroan, beste sindikatu minoritario batzuetakoak, %11,95eko ordezkaritza dutenak.
Federazioka ere, Hegoaldeko Euskal Herrian, ELA da haietako bakoitzean gailendu dena. Adibide pare bat jartzearren, metaleko sektorean, ELAk 2.693 delegatu lortu zituen (%36,99). Ondotik doazkio CCOO, 1.490 delegaturekin (%20,47), UGT, 1.322 delegaturekin (%18,16), eta LAB, 1.221ekin (%16,77). Hezkuntzako sektorean ere lehen indar bezala geratu da ELA, 549 delegaturekin (%39,10). Atzetik darraizkio LAB, 273 delegaturekin (%19,44), CCOO, 175 delegaturekin (%12,54) eta UGT, 128 delegaturekin (%9,12).
Azkenik, aipatzekoa da ELA izan dela, halaber, 2001. urtean ordezkari sindikalen gehikuntzarik handiena lortu zuen zentral sindikala, 393 ordezkari gehiagorekin. Horrek ehuneko 0,29ko hazkundea adierazten du. UGTk eta CCOOk, berriz, %0,19ko eta %0,07ko hazkundea izan zuten, 222 eta 190 ordezkari gehiagorekin, hurrenez hurren. LABek, bestalde, 85 ordezkari gehiago izan bazituen ere, %0,22 atzeratu zen aurreko urtearen aldean. Gainerako sindikatuek, 23 ordezkari gehiagorekin, %0,32 egin zuten atzera.
Emaitza horiek balioztatzeko garaian, Euskal Herriko sindikatu guztiek positibotzat jo zituzten zeinek bere emaitzak, betiere 2002. urte honen bukaerarako hobetuko zituzten esperantzan.

SINDIKATU ABERTZALEETAKO AFILIAZIOA ERE GEHITU EGIN DA

. Mugimendu sindikal abertzalea Hegoaldeko enpresa eta lantokietan pixkana finkatuz joan ez ezik, barruko afiliazioa ere areagotuz doa gehiengoa duten bi sindikatu abertzaleetan: ELA eta LAB. Bi sindikatuen artean gaur egun guztira duten afiliazioa 128.000 lagunetik gorakoa da. Horietatik, 96.000 baino gehiago ELAri dagozkio eta 31.000 baino gehiago LAB sindikatuari.
ELA da, dudarik gabe, azken urteotan gehien hazten ari dena, ia 97.000 afiliatu izatera iritsi baitzen 2001. urtearen bukaeran. ELAk 96.945 lagun afiliaturekin bukatu zuen 2001. urtea. Horrek esan nahi du aurreko urtean baino 5.869 kide gehiago zituela eta %6,45 hazi zela. Afiliatu horietatik asko gazteak (3.659 lagun; beraz, %35,75eko hazkundea) eta emakumeak (2.876; beraz, %10,19ko hazkundea) izan dira. Afiliatuen batez besteko adina ia 44 urtekoa da; %67,93 gizonezkoak dira eta %32,07 emakumezkoak. Hazkundea orokorra izan da sektore eta eskualde guztietan. Araba izan da afiliazioa gehien hazi den probintzia: %10,17. Ondotik doazkio Nafarroa (%9,02), Bizkaia (%6,56) eta Gipuzkoa (%4,48).
Bestalde, LAB sindikatua ere haziz joan da; bereziki, azken hiru urte hauetan: 1999an, 26.679 lagun zeuden LABen afiliatuak; 2000. urtean, 28.684 lagun izatera iritsi ziren; eta, 2001. urtean, 31.052 lagun izatera. Horrek esan nahi du azken hiru urte hauetan urteko bi mila lagun baino gehiago hazi dela. Hazkunde horretan, nabarmena da gazteen afiliazioa, %13,89rekin, bai eta emakumeena ere, %29,54rekin. Sindikatu horren helburuetako bat erretiratuen eta pentsiodunen sektoreari ere egitura antolatua ematearen alde lan egitea da. Sektore horretan eremu garrantzitsu bat dago jorratzeko, zeren, LABek kalkulatu duenez, bere garaian lan egin zuten 12.000 lagun inguru dira sindikatu horretan afiliatuak zeudenak eta gero utzi zutenak jardunik gabe gelditutakoan

Ordezkaritzaren proportzioko diru laguntza publikoak
Gaur egun, sindikatuek aparatu burokratiko handia izaten dute. Zona guztietan dituzte egoitzak; pertsona liberatuak dituzte sindikatuan lan egiteko; horietako askok bidaiak egiten dituzte etengabe; kongresuak egiten dituzte biltzar jauregietan eta abar. Horrek guztiak finantziazioa eskatzen du. Nola finantzatzen dira sindikatuak? Funtsean, bi dira finantza iturriak: sindikatuko kuotaren hileroko ordaina eta gobernuen diru laguntza publikoa. Espainiako Estatuko gehiengoa duten sindikatuen kasuan, finantziazioko kapituluari ondare sindikal metatua erantsi behar zaio. Espainiako lurralde osoan banatutako eraikin mordo bat dira, Francoren garaian erosiak; 1939tik 1975era bitartean enpresetako langileek eta ugazabek ordaindutako kuotekin erosiak, hain zuzen.

Afiliatuen hileko kuota 5 eta 12 euro bitartekoa izan daiteke, kasuen eta egoeren arabera. Alegia, afiliatu bakoitzak urtean 60 eurotik 144 eurora ordainduko dizkio bere sindikatuari. ELAk, esate baterako, honela ezarri ditu aurtengo kuotak: 11,21 eurotan B kuota, 8,41 eurotan M kuota eta 5,62 eurotan P kuota. Estatu mailan funtzionatzen duten CCOO eta UGT sindikatuen kasuan, seinalatzekoa da 2000. urtean 60 milioi bat euro jaso zituela bakoitzak. ELAren kasuan, kalkula daiteke 2002. urtean afiliatuen kuotetatik hamar bat milioi euro jasoko dituela; LABen kasuan, berriz, hiru bat milioi euro.
Administrazio publikoetatik jasotzen dituzten diru laguntzak ere handiak dira eta ordezkaritzaren proportziokoak. Horrela, Espainiako PPren Gobernuak urtean 12,02 milioi euroko diru laguntza ematen die sindikatuei, eta sindikatu bakoitzari ematen dion kopurua ordezkaritzaren proportziokoa da. Horrela, sindikatuei xedatutako ehun pezetako bakoitzetik, 37 CCOOk jaso ditu, 35 UGTk, 3,7 USOk eta 3,5 baino gutxixeago funtzionarioen CSI/CSIF sindikatuak. Autonomia erkidegoetako sindikatuek, hala nola Galiziako CIGek eta Euskal Herriko LABek eta ELAk, ehun pezetako bakoitzeko, lau jaso dituzte denen artean; hau da, pezeta bat baino gutxi gehiago bakoitzak.
1982-2000 bitartean, aipatutako erakunde sindikalek, guztira, 150,55 milioi euro jaso zituzten Espainiako Gobernutik, aurrekontu orokorren bidez. PSOEren Gobernuaren garaian, sindikatuek 100,93 milioi euro jaso zituzten. PPren Gobernuaren lehen agintaldian bertan, sindikatuek 49,62 milioi euro jaso zituzten. Beraz, PPrekin, sindikatuentzako diru laguntzak handituz joan dira. Badira diru laguntza horien gainean ironiaz mintzatzen direnak, esanez PPren Gobernuak horrela "harrapatuta" dauzkala CCOO eta UGT. Izan ere, sindikatu horiek oraindik ez dute greba orokorrerako deialdirik egin Aznarren agintaldian.
Hego Euskal Herrian ere sindikatuek badituzte zeinek bere gobernuaren diru laguntzak, baina askoz kopuru txikiagokoak, eta hemen ere sindikatu bakoitzaren ordezkaritzaren proportziokoak izaten dira


ASTEKARIA
2002ko otsailaren 24a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude