HERRITARRAK HIZKUNTZA ESKUBIDEEN ERAGILE


2007ko otsailaren 21ean
Nafarroan ez dago girorik. Euskararen ostartea aspaldi honetan ilun dago eta nonbaiteko patuaren zorigaitza legez, ekaitz bati bertze berri batek hartzen dio lekukoa, eta honi hurrengoaren erauntsiak: trafiko seinaleak direla, karrika eta administrazioaren bulegoetan zintzilikatzen den errotulazioa dela, udal agiriak igortzen dituztela... guztia, gaztelaniaz soilik. Eta Durangoko Azoka, Euskaltzaindiarekin hitzarmena edota Eusko Ikaskuntzari diru laguntza. Guztiari ezezkoa. Sokak amaigabea dirudi. Azken buruan, euskararen ukitua duen edozerk zein edonork UPNko agintarien susmoa du eta hortaz, berriro diogu, Nafarroan aspaldi honetan ez dago girorik. Euskarari dagokionean, bederen.

Aitzitik, Oinarriak elkarguneak kanpaina berri bati ekin dio garbi duelako zein den Nafarroako Gobernuaren politikarien xedea: "Euskaraz egindako bizitza publikoa ezabatu nahi dute, paisaiatik desagerrarazi", Oinarriak-eko kide den Joxe Aldasororen aburuz. Zentzu honetan, abian den kanpainak herritarrengana jotzen du modu zuzenean, beti ere euskara bizitza publikoan agerrarazteko xedearekin. "Udal zerbitzuak eta jendeak udalarekin dituen harremanak euskalduntzeko helburua du kanpaina honek", erran du Joxe Aldasorok, eta honexegatik, jendea honen eragilea izan dadin bilatuko dute. Alegia, "jendearen atxikimendua bilatuko dugu eta honekin urrats eragingarria eman nahi dugu, egungo jazarpen egoera gaindituz, eta euskararen aldeko hautua egin nahi duenak horretarako aukera izan dezan".

Jakinarazpenak.

Horrenbertzez, kanpaina honen harian Oinarriak elkarguneak jakinarazpenak prestatu ditu, herritarren eskutan utziz, jakinarazpen hauek sinatu ostean bere udaletxera igor ditzan. Izan ere, jakinarazpen hauetan zerbitzuak zein udal oharrak euskaraz edota ele bitan jaso nahi dituela agertzen du sinatzaileak: "Jakinarazpen honetan aipatzen diren oinarrizko hizkuntza eskubideak behar bezala bermatzen ez zaizkidan bakoitzean jakinarazpenak berez aintzat ez hartzeko eskubidea dut, eta nire herritar eskubideak inongo bazterketarik gabe bermatuak izan daitezen, helegiteak aurkeztu edo hartu beharreko beste neurriak aztertuko ditut", argi utziz. "Administrazio publikoa herritarrek sostengatutako zerbitzua eta herritarrei zuzendutako zerbitzua da eta hau horrela, bere betebeharra da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren erraztasun eta bitartekoak jartzea. Beraz, Nafarroan bizi dugun egoera bidegabea eta baztertzailea izateaz gain, administrazio publikoaren oinarrizko betebeharrei iruzur egiten diena da", iritzi baitio Oinarriak-ek.
Halaber, orain dela bi urte Euskararen Lege berri baten helburuarekin bildu zituzten 48.000 sinadura ekarri nahi ditu gogora Oinarriak-ek. "Sinadura hauek guztiak sostengu gisara hartuz lege berri bat eztabaidatu nahi izan genuen Nafarroako Foru Parlamentuan, baina ez zen honetarako aukerarik egon", gogoratzen du Joxe Aldasorok. Hau horrela, berriz ere sinatzaileengana joko dute jakinarazpen berri hauen helburuarekin bat egin dezaten. "Herrietan talde eragileak osatuko ditugu eta hautetsiengana zuzenduko gara, beti ere 48.000 sinadurak aintzat hartuta, jakinik gainera udala dela herritarrak hurbilenen duen erakundea", zehaztuz.
Hartara, euskaldunengana ez ezik, euskaltzaleengana, euskararekiko zeharkako harremana dutenengana zein hizkuntzarekiko inolako kezka berezirik ez dutenengana zuzentzen da Oinarriak elkargunearen egitasmo berri hau. "Errespetuaren izenean bada ere, guztiok onartu behar dugu edonork bere hizkuntza eskubideak dituela nahi duen hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko, hizkuntza bat guztion ondarea den heinean", Aldasorok adierazten duenez.

Baliabide anitzeko kanpaina.

Antzeko kanpainetan bezalatsu, "Euskaraz, eskubide osoz" lemapeko honek paretetan pegatuko dituzten afixak, soinean iltzatuko diren txapak, euskaraz jardun daitekeelako mahai gainera labainduko den ohar tolesgarria eta bularpera itsatsiko diren eranskailuak baliatuko ditu bere aldarria hedatzeko tenorean. Zentzu honetan, afixa nagusian agertzen dituzten marrazkietan bide seinaleetako ikurren itxura dago, "umorez baina zorrotz, dekretuaren ondorioak islatu nahi ditugu", Oinarriak-ek dioenez.
Ikurrak ikur, lehenengo hitza beti euskaraz egitea eskatzen du lehendabiziko bide seinaleak. Gaztelania hutsezko errotulazioa eta seinaleak euskaratzea eskatzen du bigarrenak. Hala, gainontzeko bide seinaleen eskakizunak hurrengoak dira: kide zaren elkarteetako jakinarazpenak euskaraz jasotzea eskatzea; erdara hutsez jasotzen den propaganda bueltan bidaltzea; ikastetxeetan, epaitegietan, osasun etxeetan... euskarazko inprimakiak eta zerbitzuak eskatzea; posta zerbitzuari, banketxeei... ordainagiriak eta jakinarazpenak euskaraz bidaltzea eskatzea; ordainagiriak euskaraz jaso arte ordainketak atzeratzea aholkatzeraino. Afixa berdinean gaztelaniaz bildu dituzte gainontzeko mezuak, euskara ikasteko gonbita luzatuz eta D ereduaren aldeko konpromisoa agertuz.

Gainera, kanpainari aurre egin ahal izateko Oinarriak elkarguneak sei euroko diru laguntza sarea zabaldu du


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude