EGUNKARI BATEN HERIOTZAREN AURREAN


2021eko uztailaren 28an
Frantziako egunkari bat betirako isildu beharrean aurkitu zen 1972ko hasiera hartan, eta ZERUKO ARGIAk, erabat arduraturik, "`Paris Jour' il da" editoriala eskaintzen zion. Nahiz egunkari frantziar haren mamia Z. ARGIAkoen oso gustukoa ez izan, eta haren berriak emateko erarekin batere ados ez egon, gure aldizkariak, bere editorialean, zintzo deitoratzen zuen "Paris Jour"en desagerketa, adierazpen askatasunarentzat zekarren galera agerian utzirik. Oi zer aldea, oraindik lau urte ez direla, indarrez isilarazi zuten "Egin" egunkari gogoangarria galdu genuen orduan komunikabide espainiarren gehiengoak izan zuen jarrerarekin!


"PARIS JOUR" IL DA

Honela ematen zion hasiera Z. ARGIAk bere editorialari: "Ez zen eguneroko on oietako bat, eskas antzekoa baizik. Berriak asko puztuak eta arrigarriro eta beldurgarriro idazten zituena, irakurleen jakin-min eta zentzuak esnarazteko. Baiña il da. Ez norbaitek erail duelako, ezin bizi zelako baizik. Ez du Gobernuaren galbai estuak itxiarazi. Bere gisa il da".
Behin honaino iritsita, "Paris Jour" heriotzera eraman zuen gaixotasunaren nondik-norakoak eskaini beharrean aurkitu zen editorialgilea:
"Soldata jasotzea eskatu zioten bertako langilleak. Lehendik zorrak eta ezin jaso. Debalde lanik egiteko iñor ez eta atera gabe geldi behar". Ez zituela komunikabide horrek Z. ARGIAk zeuzkan kolaboratzaileak, alegia. Eta hala ere, asteroko xume bezain duin euskaldun horrek sentitzen zuen haren desagerketa. Eta ez berak bakarrik, antza:
"Ez zen ain maitea 'Paris Jour' beste eguneroko askoren artean. Ez zuten ain gogozko, ez baizituen gauzak bere neurri batean gordetzen. Beti gaiñezkatuak azaltzen bai zituen. Alaz guziz ere 'Paris Jour'en eriotzak mindu eta nahigabetu egin ditu".


BETE GABEKO ZULO BAT GEHIAGO GIZARTEAN

Zergatik, ordea? Hara Z. ARGIAk eskaintzen zuen hausnarketa: "Berri-emaille bat, albistari bat il da. Jende-mota bati albisteen janaria ematen zion egunerokoa. Egiten zuen bere serbitzua gizartean. Orain bat gutxiago gizartearen serbitzari oietan. Bete gabeko zulo bat gehiago gizartean. Eta ori mingarri da lan berean ari dan senide batentzat".
Editorialgileak zioenez, desagertutako egunkari frantziarraren senideen nahigabeak bazuen beste arrazoirik. Zein ote?
"Azken bera ikusten dute beren buruentzat eguneroko guztiak. Denak ere ezin bizi eta il egin behar. Gaiñean daramaten il behar tristearen epaia. Telebista bakarrik geldituko litzateke bizirik. Orregatik egin dute eguneroko guztiak eta irrati denak huelga. 'Ez zaio eguneroko bati bakarrik ere, iltzen utzi behar. Gobernuak lagundu behar die guztiei diruz, bizirik iraun dezaten', zioten. Orregatik eta ortarako elkartu dira eguneroko eta irrati guztiak".
Oso ondo iruditzen zitzaion Z. ARGIAri komunikabide horiek hartutako erabakia. Tamalez, baina, ez zituen kide… Horregatik ekingo zion, ekiten zion bezala, hark ere…
"Bikaiña da benetan frantziarren jokabide au guretzat. Bakoitzak bere iritzikoak bakarrik izatea nahi al luke aldizkari guztiak? Eta iritzi eta jokabide ezberdiñekoak behar ditugu aldizkariak iñor jakin-miña ase gabe geldi ez dedin. Baiña au ezin dugu ontzat eman euskaldun kaskagorrok. Il dedilla nik bezala pentsatzen ez duena esan ohi dugu. Orduan elkarren arteko il edo biziko borroka. Gu ez gaude gu ez bezalakoa danari bizitzen laguntzeko. Erail eta izkutatu arteko pakerik ez dugu izaten. Ikus bestela besterenakin nola sartzen dan zenbait aldizkari. Besteren aurka itzein besterik ez du egiten zenbaitek. Bestea ito arteko onik ez. Eta ortarako bide guztiak dira onak: Gezurra, azpikeria, joko-zikiña, saldukeria eta abar. Kale baztarrak eta taberna zuloak ez ezik Elizak ere onak dira ortarako. 'Anai arteko gorrotoa zabaltzen ari dela Z. Argiak' otsegin du apaiz batek Donostiako aldare batetik. 'Campaña de escándalo' batean sartua zegoela esan zen onen ardurapean dagoen erdal-eguneroko baten orrian.
Au guzia ezineraman baten gaitza da. Ezin onar besteren bideak eta iritziak. Orregatik da zailla gure artean askatasuna eta nortasuna. Aldizkari batek behar beharrezko dituen bi doai. Albiste garbi eta egiazkoak zor dizkio eguneroko batek erriari. Erriari pentsarazten lagundu behar dio. Erria esnatzen eta ezitzen lagundu behar du.
Ortarako, berriz, elburu, bide eta xede jakin batzuk artu behar ditu orbelaren antzera aizeak astindu ez dezan eta irakurleak nahastu. Dena den, au dela uste dugu aldizkari baten jokabidea. Bakoitzak bere bidea artu: askatasun eta nortasun bidea, alegia. Eta beste bide ezberdin batzuk artu dituzten bere senideak maite eta errespeta»

Zenbat gara 72
Eskatu bezala, Lur-ek bidali zigun Ipuin Saileko bigarren alea, "Amazonetako Indioak" alegia. Orain arte ez dugu bi ale baino delako sail hori epaitzeko, baina lehen bioi dagokienez behintzat, ez diegu antzik ere ematen zenbat urteko haurrentzat burutuak dauden. Bigarren ale honi buruz, darabilen euskara nahiko irakurterraz litzateke nagusitxoentzat. Baina badirudi, euskara horretaz jabetzeko gai den haurrari (galtza luzedun haurrari agian), aspaldion joan zitzaizkiola indioen aurpegi zatarrak margotzeko griñak (…) (1972-II-20)

Txalo jo behar
Gutxi gora-behera, liburu bat astean (bat baino gehiago ere bai) argitaratzen da gaur euskaraz; eta, ene ustez, laister lortuko dira ehun liburu urtean. Ez da hori, izan, kopuru gaitza. (…) Sarasolak berriki azaldu duenez, azkeneko bi urte hauetan agortu egin da pitin bat euskal literaturaren joritasuna. Sortzapen-lanetan (nobela eta olerkigintzan bereziki) geldiune batetan omen gaude; eta, Sarasolaren ustez, euskararen batasunaren arloak horretara gaitu. Kintanak ere, aditzaren arazoa berriki aztertu duelarik, gure gramatika-zulo honetatik irten beharra aipatu du. Geldiunerik ote dagoen ez dakit. Baina nik neuk ere (…) gauza bera esango dut gaurkoan: ezin daitekeala Euskal Herriaren arazoa, ez euskal literaturarena bera, gramatika-arazo bihur (...) (1972-II-20)

Gipuzkera bai, Lapurtera ere bai
Ba dirudi lapurtera modernoak euskerari kontuan eduki beharreko posibilitateak eskeintzen dizkiola, gipuzkerarenak ukatu gabe, euskera aberasten dutenak, aditzari buruz, batipat. Zergatik ez ditu euskera batu batek lapurteraren posibilitate horiek jaso behar, gipuzkeraren osatzaile bezala? Guk ez genduke nahi laboratorioko hizkuntzarik, hizkuntza abstraktorik, ezta euskeraren behar baino gehiagoko erredukziorik euskalki bakar batetara; bainan bai, herri bati dagokion neurrian, posibilitate biziez jantzitako hizkuntza. Eta euskaldun guziona izanen dena, Bidasoarik gabeko euskera, alegia. Baldintza soziopolitikoak indarrik ba dute. Baina baldintza soziopolitiko direnez gaurko bakarrik dire baliozkoak. Kondairak ezer erakusten baldin badu gisa hontako baldintzak aldatzen direla ta aldatu daitezkeela da. Edo itxaropen guztiak galdu ditugu? Euskera batuaren arazoak ez du inola ere teknikoen arazo hutsa izan behar. Irakurleriak eta idazleek ba dute botoa edo, gutxienean, euren iritzia azaltzeko eskubidea eta betebeharra. Gure hau eskubide ta betebehar hori betetzera dator (1972-II-20)


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude