Zuberoako Haizpitarteak. Holtzarteko zubiaren kulunkan

  • Eta dagoeneko, konturatu barik, Nafarroak (Garaiak eta Behereak) eta Zuberoak elkarbanatzen duten mirarian sartu gara; Iratiko oihanean. Ibilbide honetan oihanean sartu-irtena egingo dugu, lehen hurbilketa besterik ez da izango, beste ibilaldi batean bihotzaren barruraino barneratuko garelako. Dena den, txangoak gordetzen dituen altxorretaz konturatzeko balio izango digu.

2007ko otsailaren 21ean
Santa Grazitik errotondaraino itzuliko gara eta ezkerrera hartuz Larrainerantz abiatuko gara. Bide ederra da, mendi artean eta gure ezkerrean Larraine erreka daramagula. Erreka honek bidegurutze horren inguruan Uhaitza ibaiarekin bat egiten du Uhaitzandi ibaia sortzeko.
6 km. aurrerago Logibar aterpe-jatetxera helduko gara. Sarreran aparkaleku bat dute, baina nahi badugu 100 m. aurrerago (zubia pasatuta ezkerrera) badago beste bat, Holtzartera doan bidearen hasieran bertan. Holtzarteko haizpitarte izugarri hau goialdetik bisitatuko dugu, eta zeharkatu ere egingo dugu, abenturazko filmetan ikusten den bezalako zintzilikako zubi batetik.
Berriz ere errepidean, paraje basati eta bakartiak zeharkatuko ditugu, zuhaitzik gabeko mendiak, borda isolatuak eta kotxeek bakarrik apurtzen duten lasaitasuna.
Ibilbidea hasi dugunetik 42. kilometrorako Larrainen sartuko gara, eta eliza eta pilotalekua dauden kolorez berriztatutako erdigune txiki eta ederrean beste kilometro bat gehiago egingo dugu. Jar ezazu arreta herriaren ondoko mendiko harkaitzek sortzen dituzten forma bitxi eta ikusgarrietan.


Iratiko Oihanean barrena

Herritxoaren amaieran eskumara egingo dugu »Iratiko Txaletak» jartzen duen norabidean. Hemendik aurrera beti zuzen jarraituko dugu, ondo seinalizatutako errepide ederrean zehar.
Aurrera egin ahala eta igotzen dugun bitartean lehenbizi landaretza ugaria eta gero mendi soiletako panoramikak, zuhaixkak, larreak, ganadurako zelaiak, bordak... ikusiko ditugu. Eta noski, Pirinioetako gailurrak gero eta hurbilago eta ikusgarriago ditugu.
Igoera aldapatsu hau Organbidexka mendatean bukatzen da. Ikuspegi galantak dituen mendilepo honetan hegazti migratzaileen igarotzea behatzeko zentro bat kokatu da. Horrela, udazkenean uso, kurrilo edota bestelako txoriak pasatzen ikustea ikuskizun ahaztezina bihur daiteke.
Mendate hau pixka bat geroago ikusiko ditugun Iratiko txaleten ataria da. Hauek 1965ean eraiki ziren, mendiko etxola modernoaren itxurarekin. 80ko hamarkadan egin zen iraupen eski zentroak lagunduta zonalde honetako gune turistikorik garrantzitsuena bihurtu da, Iratin zehar txangoak egiteko abiapuntu eta atsedenlekua. Bertan ezkerreko seinalea jarraituz, jaisten hasiko gara. Bihurgune askotxo dituen bidearen alboetan berriz ere Iratiko landaretzak laztanduko gaitu, errekatxo politak lagun ditugula.
Kilometro batzuk aurrerago berriro paisajea aldatu egingo zaigu. Orain arbola gutxiago ikusiko dugu, landare eta zuhaixka baxuagoak, mendi soilak... Hau guztia 62. kilometroan Iratiko etxolara iristen garen arte. Hau bailaratxo polit eta lasaia da, inguruko erreka eta menditxoetatik paseoak egiteko aproposa. Bertaratzen direnen beharrak betetzeko pare bat ostatu daude.
Hemengo bidegurutzean eskumara joko dugu, Mendibe-Donibane Garazirako bidean. Bidean landarez beteriko tokiak ia zuhaitzik ikusiko ez dugun soiluneekin tartekatzen dira. Bidegurutzetik 3 kilometrora Burdinkurutzeta gaina harrapatuko dugu. Bertatik ditugun panoramikak kontuan hartuz atseden txiki bat hartzeak merezi du eta jaitsieran ikusiko ditugunek hori baino gehiago.
Jaitsiera hasieran ezkerrera, XVIII. mendean Maltako Ordenak antzinako Laurhibarreko ospitalea izan omen zenean altxatutako San Salbador kapera dugu. Begiratu itzazue kanpoko hormen kontra dauden gurutzebidea eta lauburua. 4 kilometro geroago Altzako mendatera helduko gara, eta zer esanik ez, hemendik ere bistak ederrak dira.
Azkenik, paregabeko ibilbide hau "arruntagoa" bihurtzen hasiko da eta lehenengo baserriak agertuko dira eta Altzatik 8 kilometrora Mendiben sartuko gara, aspaldian ikusi dugun lehen herrian. Herrian bertan nabarmentzeko moduan bere eliza dugu, eliz atari erromaniko politarekin. Baina herri hau berezi bihurtzen duena zera da, bertan agian Ipar Euskal Herriko trikuharririk haundiosoena dugula: Marietxe edo Gasteiniakoa.
Bertara iristea erraza da hurrengo pausoak segitzen badituzue. Etorri garen bidetik "Mendibe" seinalea baino 200 metro lehenago, lehen baserrietan, errepidearen ezkerraldean burdinazko gurutze bat ikusiko duzue, bidetxo bati hasiera ematen diona. Hortik sartu. Pixka bat geroago zubi bat igaro, ezkerrera egin eta gero gora jo, bihurgune askotxo dituen bide estu eta aldapatsu batetik. Hau guztia kotxez egin daiteke. Bide hau hasi dugunetik 1,5 kilometrora bidegurutze bat aurkituko dugu, eta ezkerrera baserri batzuk, baina guk beste 30 metro jarraituko dugu, bidea ixten digun langa bateraino. Hortxe aparkatu eta trikuharrira oinez abiatuko gara.
Langa zeharkatuz 100 metrora baserri bateraino helduko gara, eta honen atzetik, egurra gordetzen duten lekutik, eskumara eta gorantz bidezidor bat hasten dela ikusiko dugu. Hauxe hartu eta bost minututan trikuharriraino, bertaraino eramango gaitu. Orduantxe konturatuko gara harritzar hauen edertasunaz, nahiz eta gaur egun «biltegi txiki» funtzioa duen, ate eta guzti.

HOLTZARTEKO ARROILAK ETA ZUBIA
Zuberoako Pirinioaldean, Larrainetik gertu, Holtzarte Euskal Herriko parajerik ikusgarrienetakoa dugu. Izan ere, honako hau Zuberoako beste arroilekiko ezberdintzen duena zera da, zintzurraren gainean zintzilikako pasabide edo zubitxo bat dagoela, Indiana Jonesen filmetan agertzen diren modukoa.

Honek zintzurretako bat goitik eta erdi-erditik behatzea eta gozatzea ahalbidetzen du, paregabeko ikuskizuna eskainiz. Kakueta behetik gora ikusi baduzue, oraingo honetan Holtzarte behetik gora behatzeko aukera izango duzue. Dena den, zubi hau filmetakoa baino askoz seguruagoa da, burdinazko kableek eusten diotelako, eta pasabidearen ezker-eskuinean altuera handiko sare bana duelako, istripuak saihestuz.


Iristeko modua

Larraine baino hiru bat kilometro lehenago dugun Logibar aterpetxe osteko aparkalekutik irtengo gara. Aparkalekutik errekaren sorbururantz abiatuko gara, hau eskuinean dugula gorantz joaz. Bidea batzuetan gogortu egiten da, eta euria egin badu lokazturik egon daiteke, baina bide bakarra da, eta beraz ez dago galtzerik.
Erreka beti eskuinean daramagula, batzuetan pixka bat urrundu behar badugu ere, bista ederretako 40 bat minutuko bidean goraino iritsiko gara. Hemen bidea agian gogor xamarra izan dela, baina merezi izan duela konturatuko zarete. Zuen aurrean Olhadoibia (ezkerrean) eta Olhado (eskuinean) haizpitarteak elkartzen diren aparteko lekua aurkituko duzue.
Bide izugarri hau jarraituz oso gutxira txundituta utziko zaituzten zubia ikusiko duzue. 200 metroko altueran dagoen zubia basoa ustiatu ahal izateko egin zen, eta esan dugun moduan, zeharkatzea oso zirraragarria baina arriskurik gabekoa da. Pentsa ezazue bistak zorabio posiblea baino askoz indartsuagoak direla.
Informazio Praktikoa
IRATIKO TXALETAK

Informazioa eta alokatzea:
3-12 pertsonentzako luxuzko txaletak.
(0)5 59 28 51 29.
Jatorduan:
Etchemaïté Jatetxea- Txaleten ondoan.
Zentru komertziala- Pixka bat beherago. Bestelako erosketak ere bai.
Jan eta lo egiteko:
Iraty Aterpetxea (Gîte d'etape)-
(0)5 59 28 51 29.
**Camping Iraty- Txaletak eta Iratiko Etxolaren artean. (0)5 59 28 51 29.
Bungalowak ere bai.


IRATIKO ETXOLA

Jatorduan:
Chalet de Cize- Bidegurutze ondoan.
Le Cayolar- Ondoan.
Jan eta lo egiteko:
Chalet Pedro (apartamentuak eta jatetxea)-
(0)5 59 28 55 98.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude