TERMOMETROA


2021eko uztailaren 19an

TXOSTEN OFIZIALA

Datorren asteburu honetan biziko dute sozialistek martxoko kongresuaren atariko une garrantzitsuenetakoa, 9an jakingo baita kongresurako PSE-EEk eramango duen txosten ofiziala. Lasaitasunerako deien erdian, sektore bakoitzak bere argudioak zorrozten ditu, esate baterako Nicolas Redondo Terrerosen aldekoek, 8an Redondo Terrerosi omenaldia egingo baitiote. Lasaitasunerako deiak bai, baina giroak gogortzen jarraitzen du eta zenbait gunetatik salatu da afiliatuen data baseak lapurtu izan direla; informazio hauek joan den astean ezagutarazi ziren, Redondo Terrerosen aldekoek afiliatu guztiei gutuna bidali zietenean.


HITZARMEN EKONOMIKOA AZKAR NEGOZIATUKO DA

MIGUEL Sanzen eta Jose Maria Aznarren gobernuek bi batzorde eratu dituzte hitzarmen ekonomikoa negoziatzeko eta, seguruenik, hilabete batean negoziazioa amaitzekotan izango dira. Nafar Gobernuko ordezkariek jadanik aurreratu dute Europako ordezkaritza gaiak baztertu dituztela eztabaidatik. Hitzarmen ekonomikoa iraunkorra eta behin-betikoa da, 1990ean hitzartu zen egungo akordioa eta harrezkero bost urtean behin negoziatzen da. 1995ean egin zen azken negoziaketa. EAEko Kontzertuaren negoziazioan izandako geldotasuna eta arazoak ez direla izango azpimarratu nahi izan dute etengabe Nafar Gobernuko ordezkariek.


JELTZALEEN ZERRENDA

ETA-RI atzemandako jeltzaleen izenen zerrendak piztu du EAJ eta PPren azken liskarra. Beste behin ere agerian geratu da Espainiako agintariek ez dutela berdin jokatzen batzuen eta besteen zerrenden filtrazioekin. Ez litzateke arritzeko ETAk zerrenda horiek izatea, ETAri era askotako zerrendak atzeman dizkiote eta. Baina, aldi berean, batez ere ETArekin zerikusi duten kontuetan hainbeste gezur ere azaleratzen denez, halako albisteak zuhurtasun handienarekin hartzea da logikoena. Edozein modutan, ETAren aldetik zerrenda horretako izenen aurka moduren batean jotzea astakeria handia litzateke.


ETA-REN AURKAKO PRESIOA HANDITU DU FRANTZIAK

HILABETE batean bai eta hurrengoan ere bai, Frantziako Segurtasun indarrek atxiloketak, presoen entregak edota ETAren egiturarekin lotutako azpiegituraren aurkako operazioak egin dituzte. Azken urtean ETAren aurkako dozenatik gora partehartze izan dute Frantziako polizia desberdinek, ETAren azpiegitura eta militante sarea gogor kolpatuz. Irailaren 11tik aurrera bereziki areagotu da frantziar poliziaren jarrera. Datu guztien arabera, Frantziako segurtasun indarrek ETAren egiturarekiko kontrol handia dute eta era honetako operazioek jarraipena izango bide dute, Bordeleko azken sei atxiloketek adierazten duten bezala.


UA-K AUTONOMIA ESTATUTUA PRESTATU DU ARABARAKO

DATORREN martxoan egingo duen batzar nagusirako Arabarako prestatu duen autonomia estatutuaren berri emango du Unidak Alavesak. UAk EAEn egin daitekeen edozelako autodeterminazio prozesuri aurre egiteko prestatu du autonomia estatutua.


SEGI-KOAK GOSE GREBAN

«EUSKAL gazteriak eta Euskal Herriak jasaten duten jazarkundeak salatzeko», joan den otsailaren 2tik gose greba mugagabean ari dira Iruñeko Donibane auzoko Asuncion Elizan Segi gazte erakundeko ia hogei kide.


SANZ PSN-REN AURKA

DATORREN urteko udal eta foru hauteskundeen itzala gero eta ageriagoa da Nafarroako panorama politikoan, eta horren agerle da UPNk PSNren aurka jaurtitako eraso politikoa. Miguel Sanzen esanetan, PSN Nafarroak egun duen proiektu instituzionala abertzaleei saltzeko prest dago. Ondorioa agerikoa da, hots, UPN da Nafarroaren egungo izaera defenda dezakeen indar politiko bakarra. PSNk, bestalde, ez du aukerarik galtzen bere oposizio lana nabarmenarazteko eta, besteak beste, Gaztelu Plazako indusketa lanak ondo egin arte gelditu beharko liratekeela jakinarazi du.


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude