GU SORTU GINEN ZABOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK


2021eko uztailaren 19an
Zaborra gizateria baino pauso bat haratago dago. Are gehiago, zergatik dago gizakumerik munduan? Norbaitek egin behar zuelako zaborra". Halaxe justifikatzen du Theodor Zakarrek gizakiaren existentzia. Lionel Zabor lagunarekin batera zaborraren kamioia noiz etorriko zain dago eta, noski, bitarte horretan gogoeta mordoa egiteko astia du. Bilboko zabor edukinontzietan bizi diren pertsonaia bitxi bezain hunkigarri hauek laino toxiko bilakatu aurretik gauza ugari dute aldarrikatzeko.

Gizakiaren tentelkeria du funtsean mintzagai Maskaradak aurkeztu duen azken lanak. "Kontenedore baten istorioak " idatzi, zuzendu eta antzeztu duen Patxo Telleriak zabor bilakatzeak gizakiaren hainbat portaera beste prisma batetik begiratzeko aukera eman diela iritzi dio: "Denok daukagu zaborrarekin nahi baino harreman estuagoa. Askotan zabortegia hirien talaia izaten da. Esan iezadazu zein zabor botatzen duzun eta esango dizut nolakoa zaren".
Maskaradaren azken lana umorez zipriztinduta dago hasieratik amaieraraino eta, beraz, ikusleak irribarrea hortzetan duela jasotzen du lana. Bi protagonistek munduari buruz duten ikuspegiak publikoa hausnartzera gonbidatzen duten isiltasun tarteak ere eragiten ditu. Jokin Oregirekin batera aktoreen lana zuzentzeaz arduratu den Aitor Mazoren aburuz, ikuskizun honetan egiten den umorea erromantiko lez defini daiteke "eta umore hori ez da, inolaz ere, gaur egun modan dagoena. Beharbada ez da sekulako barre algarak botatzeko ikuskizuna, duen umorea fina delako".

Esketx formula.

«Kontenedore baten istorioak» ikuskizunak errealitatea eta fantasia nahasten ditu, antzez estilo ugari ukituz. Aitor Mazok dioenez, errealitatearen sartu-irtenekin jolasten duen antzerkia aspaldidanik dute gustuko "gaztetan barneratu genuen estiloa da. Kataluniako Dagoll Dagom bezalako taldeak Euskal Herrira etortzen zirenean hasi ginen halako antzerki irreala gustuko izaten". Jolas horrek oholtza gaineko bi pertsonaiak konplexu bilakatzen ditu, hutsaltasunetik sakontasunera oharkabean jauzi eginaz.
Jose Ibarrolak sortutako eszenografia biziak Bilboko bi zabor edukinontzi aurkezten dizkigu, Lioner Zabor eta Theodor Zakarrek sailkapen plantara joan aurretik duten bizilekua, hain zuzen ere. Bi pertsonaia hauek euren patua zein den garbi dute itxuraz, baina zabor kamioiaren etorrerak ernegatu egiten ditu nolabait: "Nire pertsonaiak ipurdian petardo bat dauka, ez dago lasai -dio Telleriak-teorian onartua du zaborra izatea ona dela. Sakonean, baina, sekulako ezinegona du. Horrexegatik da eztabaida sortzen duena". Mikel Martinezek gorpuzten duen Lionel Zakar pertsonaiak, aldiz, nahiago du berehala usteldu eta galdera metafisikoak alde batera uztea, hasieran behintzat.
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek oso ondo menderatzen duten esketx formula darabilte Maskaradaren azken lan honetan ere. Esketx guztiak, ordea, istorio nagusiago batek biltzen ditu: "Esketxekin lan egiteak arrisku bat du: erritmoa laua gelditzearena. Horregatik pertsonaiak hezur-haragizkoak izatea nahi nuen, ikusleak ikusmina izan zezan hauei gertatzen zitzaienaz", dio lanaren idazleak. Edukinontzietako pertsonaiek edozein gaien inguruan eztabaidatzen dute eta euren ideiak indartzeko egoera ezberdinak antzezten dituzte. Hala, futbol zaleak, udaltzainak, obretako langileak edo politikoak ez dira Theodor-en eta Lionel-en iritzi kritikoetatik libratzen.
Muntaia egitean atal guztien arteko oreka eta erritmoa zaintzea izan da lanik konplexuena: "Sarritan ikusten ditugu neurria falta duten antzezlanak. Nik izandako esperientzietan zuzendariengandik ikasi dudana horixe izan da: neurria duen antzezlanak bere kabuz gora egiten duela. Horixe egiten saiatu naiz ni", dio Aitor Mazok.


Benetako kasuak.

Bizitza errealean gizarteak hondakin bilakatu izan dituen zenbait pertsonekiko begirunea ere erakutsi nahi izan du Maskaradak. Ikuskizunaren zenbait mementotan bi pertsonaiek hauen oroimenagatik topa egiten dute. "Bilbon oso ezagunak izan diren pertsonaia zokoratuak existitu izan dira. Hauek gogora ekartzeko gogoa. Omenaldi txiki bat da". Hala, memento batez, maitasunak zoratu zuen Arrekibarreko Eroa, Madriles erromes alkoholikoa edo kartelarekin Bilboko kaleetan ibiltzen zen langabetuaren miseriak protagonista bilakatuko dira. Izan ere, gaurko gizarteak sailkapen plantetara heltzen ez diren hondakin mota askotarikoak sortzen ditu krudelki.
"Kontenedore baten istorioak" obra, dena den, ikusleari tarte atsegin bat igarotzeko proposamen bat da, Maskaradaren antzezlan gehienen antzera. Umore garratza dastatzeko aukera bikaina. Behin euskaraz estreinatuta gaztelerazko bertsioa moldatzeari ekingo dio Bilboko taldeak

«Komedia hobeto egokitzen zaio antzerkiari»
Hogeita lau urte zituen Patxok Maskarada taldean aktore lanetan hasi zenean. Hasieran beharragatik eta ondoren gustuagatik denetarik egitea egokitu zitzaion bilbotarrari. Ordutik denetarik egin du, batez ere umorezko antzerkiaren bidetik. Telebistan aktore izan da "A ze parea" eta "Nire familia eta beste animalia batzuk" telesailetan. Antzerkirako idatzitako lanen artean daude "Torito Bravo", "Birus", "Komeriaka" eta "Kontenedore baten istorioak". "Ertzainak" edo "Jaun eta Jabe" telesailetan ere gidoigile aritu izan da.

Nola eman zenuen antzerkia idaztearen urratsa?
Oso prozesu naturala izan zen niretzat, Maskaradan nenbilenean jada zenbait testu moldatzea egokitu zitzaidalako, eta oso gustura egiten nuen gainera. Orain, esaterako, gehiago sentitzen naiz idazle, aktore baino. Idazteak askatasun gehiago ematen dit, hobeto espresatzen naiz, zoriontsuago egiten nau. Era berean, aspaldian konturatu nintzen ez naizela beste munduko aktore bat, aktore arrunta naizela, alegia.

Literatotzat duzu zure burua?
Ez. Sekula ez dut sentsazio hori izan. Duela gutxi Alfonso Sastreri elkarrizketa batean irakurri nion geurea ez zela literatura "parlatura" baizik eta ni ere ados nago horrekin. Arrisku handia dago nahasteko. Antzerkia idaztea pertsonaien ahotan testu bat jartzea besterik ez dela pentsatzen duen literato asko dago, eta ez da hori bakarrik. Dramaturgiak baditu beste lege batzuk, zinema edo telebistarekin askoz ere zerikusi handiagoa dutenak. Literaturan nahi bezain beste luza dezakezu memento bat inspiratua zaudelako, antzerkian ez. Antzerkian erlojua dago, denbora eta erritmoa.

Umorea ezinbesteko tresna duzu...
Bai. Orain arte ez naiz sartu tragedia edo gauza serio bat idaztera. Izan ere, antzerkiaren mundua ez da joria, produktu bat egitean oso kontuan izan behar dituzu ondoren hau zabaltzeko izango dituzun zailtasunak. Halako aukera murritzekin komedia egiteak nolabaiteko ziurtasuna ematen dizu, tragedia bat eginda lana estreinatu ere ez egiteko arriskua baituzu. Gainera nire ustez komedia askoz ere hobeto egokitzen zaio antzerkiari.

Ba al duzu buruan beste istoriorik?
Kanpingags konpainia sortu berriak bere lehenengo lanean, "Biblia guztia gutxi gorabehera"ren testuan laguntzeko eskatu dit eta, beraz, horri ekingo diot ezer baino lehen


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude