"GAUR EGUN BAKE ITXAROPENA ELKARRIREN KONFERENTZIAN DAGO"


2007ko otsailaren 21ean
Ehun egun bete berri ditu EB-IUk Jaurlaritzan. Zein da egiten hasitakoaren balantzea?

Esperientzia, bai kanpora zein barrura begira, positiboa izaten ari da. Jendea jabetu da ezkerreko politika aplikatzen ari garela eta, orain arte, politika horiek, tamalez, paperetan geratzen zirela inolako isla praktikorik gabe. Argi dago ez dela gauza bera paperean geratzen den teorizazio hutsa egitea, paperak guztia eusten baitu, eta guk proposatzen ditugun politikak praktikan abiarazi ahal izatea. Jaurlaritzan bete ditugun ehun egunotan gure ekarpena egin dugu zenbait gai zehatzetan: inmigrazio zuzendariaren izendapenean, drogen legeztapenaren inguruan zabaldu dugun eztabaidan edo adopzioa ontzat hartuko duen izatezko bikoteen legearen inguruan, besteak beste.

Koalizioko sektore batek bere desadostasuna azaldu zuen Jaurlaritzan sartzeko urratsa egin zenutenean eta Bizkaiko Batzar Nagusietako zuen ordezkari bakarrak bere dimisioa aurkeztu zuen. Bideratu al da barne egoera garratz hori?
Antolakuntza idazkari gisa pozik nago koalizio barruan guztiek onartu dutelako egin genuen eztabaidaren ondoren hartutako erabakia, eta Jaurlaritzan sartzearen aurka azaldu zirenak ere jabetu direlako hilabete hauetan, ezkerreko politika baten bidez, gauzak aldatzen hasiak garela gobernutik. Hala, Jaurlaritzan sartu ginenetik ez da inolako ahozko kritikarik egin edo dokumentu idatzirik aurkeztu, ez EB-IUko Lehendakaritzan ezta Kontseilu Politikoan ere, hartu genuen erabaki haren inguruan. Hori seinale ona da. Estatu mailan ere, hasierako zenbait jarrera gaindituta, IUko kideek ontzat eman dute gu Jaurlaritzan egotea.

Nolako jarrera somatu duzue Jaurlaritzan zuenganako EAJren eta EAren aldetik?
Gutxienez, elkarrizketarako jarrera nabaritu diegu. Hiru alderdiok barneratu egin dugu koalizio batean gaudela eta bakoitzaren programetako zati batzuk bazter utzi beharko ditugula, bakarrik gobernatuko bagenu gure politika orain egin dezakeguna baino askoz haratago joango bailitzateke ikuspegi sozialetik. Bide horretatik, akordioak lortzeko borondatea nagusitu da. Hala, izatezko bikoteen inguruan lortuko dena, adibidez, EB-IUren ekarpen argia da, adopzioa barne hartuko duen legerik ez bailitzateke onartuko gu Jaurlaritzan egon gabe. Nafarroaren ostean EAE izango da honelako legea izango duen bigarren erkidegoa.

Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurrekontuak PSE-EEren laguntzarekin onartu dira. Horrek eraginik izan al lezake Jaurlaritzan?
Printzipioz, ez du zertan eragin behar. Erakunde ezberdinak dira, eta Jaurlaritza bereiztu egin behar da aldundietatik edo udal erakundeetatik. Azken finean, hor tartean EAJren eta sozialisten estrategia dago. Jeltzaleek PSE-EEren sostengua behar dute Bizkaian eta Gipuzkoan aurrekontuak onartzeko eta sozialistek euren jarrera aldatzen hasi den itxura eman nahi dute aurrera begira. Batzarkide sozialistak ez dira ados egon aurrekontuak onartzeko eman behar izan duten laguntzarekin, baina goitik jaso dute agindua. Akordio horiek lurraldeetako erakundeetara mugatuko dira.

EAEko zatika onartu izanak zer eragin izan lezake Eusko Jaurlaritzaren jardueran?
Oraindik ez dago argi nola islatuko den praktikan Legebiltzarrak onartutakoa. Dena den, hiru alderdion artean hitz egin beharko dugu arazo horri irtenbideak bilatzeko. Argi dago aurrekontuekin jazotako bidegabekeria ez dugula atsegin, baina jazotakoak ez du inolako aldaketarik eragingo guk Jaurlaritzan bideratuko dugun ildo politikoan eta gestiozkoan. Legebiltzarrean aurrekontuen inguruan gertatutakoak lotsa ematen dit, ez baita normala oposizioko hiru alderdik Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren jarduera blokatzea, batik bat hain ikuspuntu ezberdinak dituztenean. Ez dute elkarren arteko alternatibarik eskaintzen baina oraindik ez dituzte onartu iragan maiatzaren 13ko hauteskundeetako emaitzak eta ahalik eta eragozpen handienak jartzera mugatzen dira. Gainera, salagarria da erabat PPk eta PSE-EEk Batasunarekin bat egitea. Azken hauek aurrekontuei egindako osoko zuzenketak aztertzeko deitutako bosgarren bilkurara sartu zirenean, PPkoak eta sozialistak atzetik joan zitzaizkien eta irudi hori oso adierazgarria da. Erabakitzeko ahalmena Batasunaren esku uzten ari dira.

EB-IUk ez du Udalbiltzan parte hartzen. Hala ere, Batasunako hautetsiek beste erakunde bat sortu izanak eta EAJk eta EAk Udalbiltzari eman dioten norabideak lagundu al dezake zuek bertan izatea, erakunde hori Euskal Herri osoko hautetsien elkarlanerako baliagarria den neurrian?
Ez. Udalbiltzak kutsu politiko zehatza hartu zuen hasieratik, eta bertan izan diren aldaketek ez gaituzte hurbilduko. Guri ona iruditzen zaigu Euskal Herri osoko hautetsien arteko elkarlana egotea, baina Udalbiltza giro politiko zehatz batean sortu zen, eta helburu batzuekin, eta guk ez dugu bertan parte hartuko.

Zer balorazio egiten duzu Batasunak maiatzaren 13az geroztik izandako jardunbideaz?
Ez dute hauteskundeetan jasandako porrota onartu, eta modu etsi-etsian ari direla iruditzen zait. Lehenengo ez ziren Legebiltzarrera joaten, gero bai... Ez da irizpide argirik somatzen euren jokabidean. Maiatzaren 13an Batasunaren alde bozkatu zutenetako askok ez dute ongi ulertuko alderdi horrek PPrekin eta PSE-EErekin egungo Jaurlaritza blokatzen jardutea. Izan ere, jarrera horren erruz ezin izango dira indarrean jarri kutsu sozialeko hainbat neurri, eta ezkerreko alderdi batek horrela jokatzea nekez uler daiteke. Gainera, Aralar ere hor dago eta horrek kezkatu egin beharko lituzke Batasunako kideak.

Beraz, zein aukera ikusten duzu 1998ko giroa berreskuratzeko?
Nire itxaropena Elkarriren Bake Konferentziarekin lotuta dago. Alderdiok oinarrizko akordio batzuk lortzeko gaitasuna azaldu behar dugu, eta hortik etor daiteke aukera nagusia.

Egungo egoera aintzat hartuta, egingarria iruditzen al zaizu asmo on hori?
Lan ona egiten ari da eta gutxieneko aukera bat badago. Urratsak egiteko bide onetik goazela iruditzen zait.

PSE-EEk datorren martxoan egingo duen Kongresua erabakigarria izan liteke urrats horiek egiteko?
Bai, oso garrantzitsua izango da hor gertatzen dena. Argi dago momentu honetan PSE-EE gutxienez bi multzo nagusitan zatituta dagoela eta oso zaila izango dela horiek batu ahal izatea. Herri honen mesederako, oso garrantzitsua da sozialistek orain arteko jokamoldeak aldatzea. Ez dakit Kongresuak hori lortuko duen, krisia amaitzea lortuko ez dutela uste baitut. Rosa Diezek eta Odon Elorzak diotena proiektu berean biltzea oso zaila dela irizten diot eta, beste edozein alderdiren barne egoeraz hitz egiterakoan izan beharreko errespetuarekin, ez dut uste Kongresuan hori lortuko dutenik. Barne gerra gordina dute eta guztientzat erreferente izango den pertsona bat nekez bilatuko dute. Dena den, PSE-EEren norabide aldaketa ona izango litzateke PP isolatuta utziko lukeelako eta elkarrizketaren aldeko gainerako alderdiokin harremanak normaltzea ekarriko lukeelako. Horregatik dago PP hain kezkatuta.

Zer iruditzen zaizu Nicolas Redondo Terrerosek EAEko sozialisten buruzagi gisa egindako ibilbidea?
Nicolas Redondoren politika guztiz desegokia izan da. Euskal Herriko egoera jartzen dute jokabide hori azaltzeko aitzakia gisa, eta egoera gogorra den arren, horrek ez du esan nahi PSE-EEk PPren eskutik joan behar duenik, aurreko bozetan jazo zen legez. Tamalez, terrorismoak urte asko daramatza jotzen, baina lehenago ez zen sekula honelako bat egiterik jazo. Beraz, Redondo bera izan da sozialisten jarrera aldarazi duena, eta Mayor Orejak PSE-EE irentsi nahi izan du errespetu falta handia erakutsita.

Elkarrizketa baliatuta bakerako bidea jorratzen hastea izan zen EAJ-EAk legegintzaldi honetarako hartu zuen konpromiso nagusietakoa. Posible izango da ala luebakietako estrategian hondoratuta jarraituko dugu?
Helburua ehuneko ehunean lortzea ahalbidetuko duen proiektu osoa beteko den ez dakit, baina urratsak egingo direla ez daukat zalantzarik. Aurrekontuen prozesua amaitu ostean, PPk eta PSE-EEk euren jarrera baretuko dutela espero dut. ETAri dagokionez, zaila da euren jokaera ulertzea eta Bilboko hiriguneko atentatua horren erakusgarri da. Suarekin jokatzen duena erre egiten da azkenean, eta zerbait oso larria gerta liteke egunen batean. Dinamika horrekin zaila da bakerako urratsak egitea.

Autodeterminazio eskubideari buruzko herri kontsultak ere zeresan handia eman zuen hauteskunde garaian. Legegintzaldi honetan egingo al da horrelako kontsultarik?
Ez dago batere argi lau urteotan egingarria izango ote den. Autodeterminazio eskubidearen aldekoak gara, inolako zalantzarik gabe, baina horrelako kontsulta bat egiteko oinarrizko baldintza batzuk eman behar dira eta, gaur egun, ETAren indarkeria gori-gori dagoela, alderdi konkretu batek hori arbuiatzen ez duen artean... zaila izango da. Lehenengo, guztion arteko hurbilketa prozesu bati ekin behar diogu eta giro egokia sortu behar dugu herri kontsulta hori egin ahal izateko. Aurretiazko urrats batzuk egin behar dira xede hori gauzatzeko.

Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren harreman txarren azken adibidea Kontzertu Ekonomikoaren luzapena izan da. Zein konponbide ikusten diozu afera honi?
Madrilen jokabidea guztiz zentralista da, eta Espainia "bakar, handi eta librearen" ildotik ari da. EAE bere menpe daukala erakutsi nahi du Aznarrek. Europako Batasunaren aurrean EAEk izan beharreko ordezkaritzaren auzia aitzakia gisa baliatu dute, Eusko Jaurlaritza prest egon delako gai hori oraingoz bazter uzteko. Euren helburua indarra nork duen erakustea baino ez da izan.

Arabako Foru Aldundiaren jarrerak kezkatzen al zaitu?
-Aznarrek zehaztutakoari jarraitzen dio, besterik gabe. Rabanerak nahastuta zegoela ematen zuen hasiera batean, baina azkenaldian Madrili jarraitu dio itsu-itsu. Dena den, hurrengo foru hauteskundeetan arabarrek jokabide hori ordainaraziko diotela uste dut. Arabari kalte egingo lioke Kontzertu Ekonomiko propioa izateak, besteengadik bereiztutakoa, diru sarrera txikiagoek zerbitzuak gutxitzea dakartelako. Hiritarrek erantzungo diete Rabaneraren asmoei


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


Aljerko kasbahko sastakaia: Jean-Marie Le Penen iragan torturatzailearen froga

96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Alex Pancho Robles, hizkuntza aktibista guarania
“Guarania patronatuta egon da, kartzelatuta, esklabotuta”

Garabidek antolaturik, Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren barruan izan zen gurean Alex Pancho Robles (Camiri, Bolivia, 1995) iragan urrian. Guarania da, eta guaraniera hiztuna. 8 milioi hiztun inguru dira Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguain barrena, hizkuntza... [+]


Nolakoa zatekeen sekula eraso gabeko Palestina?

Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Eguneraketa berriak daude