BIRTUOSISMOAREN AJEAK

  • Birtuosismoaren ajeak

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Txapelketa honek sentsazio arraroak sortu dizkit, eta hasiera-hasieratik gainera. Seguruena Txapelketak dohain hori ere badu: gauzak muturrera eramanez gero, argiago ikusten dira eta Txapelketak gauza dezente muturrera eramaten ditu.

Joan deneko aspaldian bertsolaritzaren etxeari oinarriak jartzen ari gara. Oinarriak jarri eta etxea egiten ere bai. Nire irudipena da etorkizuneko bertsogintzaren oinarriak ez ote garen erabat ondo jartzen ari. Bertsoa ulertu eta aztertzeko bidea eta, azken batean, bertso onaren paradigma birtuosismoak jota ote dabilen irudipena daukat. Batez ere Txapelketan. Aurtengoa horren adibideetako bat ere izan da eta seguruena adibide txarrena ez; batez ere bide horrek zer eman lezakeen eta zer ez ikusteko.
Uztapideren bertso on batzuen balioa bilatzen hasi eta azkenean bertsoa ulertzeko eta aztertzeko proposamen teoriko berri bat kaleratu du Joserra Gartziak. Bertsolaritza ez da poesia eta ez da literatura klabean ulertu eta aztertu behar. Komunikazio estrategia bezala ulertu behar da eta oinarri teoriko propioa behar du, erretorika oinarri duena. Eta guzti horretan kontestuak du testua ulertzeko garrantzi berezia (barkatu sinplifikazioa). Erabat ados. Baina hala ere, lehengo lepotik burua eta hori kezkatzekoa da.
Azterbideak azterbide eta ulerpideak ulerpide inpresioa daukat gauza batzuk nahasten ari garela eta beste elemental batzuk ahazten. Eta neure burua ere ez dut inpresio horretatik kanpora ikusten. Bertsolaritza barruan gaudenontzat orain dena estrategia da, dena artifizioa da, dena erretorika da, hemen hau egin eta hor beste hori, orain metafora bat sartu du, gero konparazio batekin osatu, anafora erabili du biak lotzeko... Orain hori jarri da modan eta ia ez dago beste begirik, kritiko denak ere horrekintxe itsutu dira. Baina, arazorik handiena ez da hori. Handiena da gerori itsutzea eta iruditzen zait hori gertatzen ari dela.
Pintzelada asko, eta, koadrorik ez. Eta ezer ez esatea dela dirudi, baina, bertsoa bera bere osotasunean da bertsoaren muina, ene uste apalean. Birtuosismora jo bai, eta ahaztu egin dugu bertsolariak, bertsoak, ezer egitekotan esan egin behar duela (esan, sujeritu, sujeritu arazi... nahi dena) eta mamia eta azalaren arteko dikotomian mamiak agindu behar duela. Azalak ere berea egin behar du eta hori da mamiari presentzia ona ematea, sinple esanda. Azala mami bihurtzen dugu askotan eta txoratu ere mami-azalak txoratzen gaitu. Oso ondo, baina horrek bide motza du. Bide motza du, eta neure burutik hasita. Nik Txapelketa honetan ez dut prestatzeko nahi adina denbora izan, eta zer landu erabaki egin behar eta erabaki nuen: Amurizaren hiztegi errimatua hartu eta errimak, joskerak eta abar matxakatu. Eta, ez jauna! Euskal Herriko finalean errima eta joskeren lilura baino zerbait gehiago eman behar da. Edo bestela Atxagak berriz ere esango du ortodoxoak garela.
Ez dakit Txapelketa historikoa izan den edo ez. Iruditu zaidana da, baietz, Txapelketa jokoa dela, eta seguruena ez bertsolarientzat bakarrik


Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude