ORDENA ETA XUXENTASUNA DANTZAN

  • Autoa bete neska sartu gara, Thelma eta Louisena ezerezaren pare utziko lukeen abenturan: normaltasunaren muga zeharkatzea. Gipuzkoan (beraz "munduan"), euskararen egoera anormala da normala, eta errutina bihurtu zaigu negar egitea. Eta kontuak zer diren; plan eta estrategiatan diseinatu dugun euskararen herri horixe, non eta Eskiulan topatu dugu: 520 biztanleko herria, mapetan Biarnoko lurretan dagoen "euskal uhartea", Zuberoatik 6 kilometrotara. Hori gutxi balitz gure eskemak hausteko, gainera to, Maskarada! Urte osoan erreprimitutakoa deskargatzeko eguna, kaosaren paradisua.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Autoan bi ordutik gora eman ditugu, eta behin Barkoxe pasata, Afrikako tribuan Livingstone doktorea aurkitu zuena bezain azkarrak izan gara: "Uste dut hauxe dela Eskiula" susmatu dugu, zarpail jantzitako mutilak kristal gainera etorri direnean, petardoekin erasotzera. Etxe ataritan ari ziren ikuskizuna eskaintzen: herriko dantzaririk onenak arnasa hartzeko astirik gabe dantzan, ttun-ttuna, xirula eta danborraren erritmora salto eta brinko, hanka biratan. Etxekoek aperitifa atera, eta koblakariek esker ona ematen zuten ordainetan, herriko pikaroenek ikusleak aztoratu bitartean. Ricard eta kolore guztietako ardoak edanda, azkenerako herri osoa jarri da dantzan frontoian, ahots baten esanetara: "Pika!", "erdizka!". Jende ilarak suge handi bat osatu du, denak mugimendu berean. Elizako erlojuan eguerdia sartu da ordea; festa mahaian jarraitzeko garaia.


BAZKAL OSTEAN, FUNTZIO NAGUSIA. Arratsaldeko 15:00ak pasatxo. Frontoiko aulki eta armailak buruz bete dira: ume, gazte, heldu, zahar... baita hilak ere, armailaren atzean gaudenok zapatekin hilerriko belarditxoa zapaltzen ari baikara. Belaunaldien arteko elkartasuna da hain zuzen Eskiulako maskaradaren doaia: 1983ko maskarada mistoan eta 1992ko emakumeen maskaradan aritu zirenek lagundu diote aurtengoari. Pertsonaiak eta hari nagusia orduko berberak dira gaur ere, orain hamar urteko une hura bizitzera goaz, baina belaunaldi berriaren soinetan. Gure alboan, aitona aurpegiak ezagutu nahian dabil, galdezka: "ze etxetakoa duk hori?" "eta beste hura?". Gizonak dira denak, aurreko emakumeen maskaradari "odolkiak ordainetan".

"Arratsalde on,
gizonak eta emaztik,
etsaiak eta axkidik,
hernaiak eta antzük,
adardunak eta gabik..."
Hasi da ikuskizuna. Dantza, antzerki eta kopla, herri bat da maskarada: gorrien taldea ordenaren adierazgarri da, zuzentasunarena. Ximurrik gabeko trajeekin elegante jantzita, dantza egiten dute, pausoak zorrotz eta saltoetan orekari eutsiz. Beltzak eszenan sartzen direnean berriz, zabarkeria nagusitzen da. Elkarri bultzaka eta ostikoka, barrabaskeriarik handienak esanez, ardo zahatoagatik borrokan.... dantzarik apenas egiten duten, eta egitekotan, narrats. Herriko ordena haustea da kontua, eta gorrien ordezkari gorenak engainatzea lan bakarra.


HERRIAREN BELTZA ETA GORRIA.

Zamaltzain trostan dator, dotore; baina espero ez zuela, buhameak irten zaizkio bide erdira. Zaldia, nerbio hutsa, aurrera eta atzera hasi da, erasotzaileengandik ihesi. Harrapatu dute ordea, eta kereztuek lagunduta, zaldia antzutzen hasi dira: soka lodiaz lotu, buhameak burua zaldiaren hanka-artean sartu, eta ikusleak adi, zer gertatuko. Patataren neurriko koxkabilo koxkor bat irten da aurrena; ikusleak lehertzen. Hara, bigarrena ere kendu diote. Baina, ez da posible! hirugarren bat! Zaldia minberatuta atera da eszenatik, pausorik ezin eman. Hanka arteko hutsunea gutxi ez bazen, Marexalak perrak jarri dizkio, eta hankak minbera ditu orain. Baina denbora gutxirako. Laster hasiko da dantzan zamaltzain, beti indartuta irteten baita bere minetatik.
Jauna eta Anderea engainatzen abilenak, berriz, txorrotxak dira: ezpata zorroztea ogibide, kopla kantuan ere mingaina txorrotx beti. Buruan kattagorri bana daramate, baina bata nagusia da eta bestea langilea; nagusiak buruan axeritik gehiago duela, alegia. Langilea joan da Jaun eta Anderearengana, ezpata zorroztuko dietela esanez, eta behin lana egin eta gero, erabakiko dutela zenbat kobratu. Jaun eta andereak, zozo-zozo, onartu. Hartu dute ezpata, eta zorroztu ere bai bi aldiz, jauntxoak kalitate-froga ez baitu itsumustuan pasatzen. Eta heldu da ordainsaria eskatzeko unea. Txorrotxetan langileak 5.000 libera kobratu dizkio herriko jauntxoari. Baita eman ere (euroak datozen honetan, diru beltza gastatzeko desiatzen, nonbait). Langilea pozik itzuli da nagusiarengana, patrika bete diruz; baina azkar joan zaizkio pozak: nagusiak 5.000 liberak beretzat hartu ditu, bere ardo zahatoa ustu duela eta hala kittoan geldituko direla esanaz.
Buhameak dira beltzen artean (r)independentistenak», euren komunitatea osatzen dutenak. Buham Jauna dute buruzagi, baina nahiko lan badu bere boterea mantentzen, aldiro beste buhameak oldartzen baitzaizkio, eta ostikoka eta lepa-zintzurretik helduta uxatzen ditu bere nagusitasuna zalantzan jartzen dutenak. Lapurreta eta borrokatik bizi dira, eta manexak (edo kanpotarrak) sinbolizatzen dituzte, nahiz eta horretaz ere trufatzen diren ((r)nola ez naizela hemengoa? Nik ere badut txapela!»).
Kautereak, berriz, Hegoaldeko kaldereroen kastakoak dira. Zer nolako gizonak diren ongi adierazten du bakoitzak bizkarrean daraman leloak: Fritu, (r)debrü xar handiena» da. Pupu, berriz, (r)erxe lüza». Candeluk (r)ostatüko sükaldea» du azpimarratzen. Kabana da guztien buru, munduan ibilitakoa omen, eta (r)Afganistango sator-zulotan polizik» ikusi dituela kontatu digu. Pitxu da denetan trauskilena, lurrean amilka beti; edozein unetan begi-bistatik alde egiten du, eta lagunak (r)hou Pitxu, hou!» ohiuka bere bila hasiko dira, baita ikusleak ere, (r)non arraio sartu ote da?». Erantzuna beti da bera: gutxien espero duzun lekuan. Balkoi batetik irtengo da orain, ikusle artetik gero. Godalet-dantzaren ostean, denek zapaldutako baso zikina hartu eta ardoa tragoan edateko gai den bakarra da Pitxu, ikusleari goragalea eraginez.
Medikuak berriz, heriotzak baino beldur gehiago sartzen du hezurretara. Bere piura ikusi besterik ez dago, odoletik baino Ricardetik gehiago duela jabetzeko. (r)Azken hatsa» bizkarrean idatzirik badu ere, Pitxu heriotzetik libratuko du, ebakuntza eginda (hesteak eta hezurrak, higiene handiz, ikusleen aurpegira boteaz).

SHOWMANAK PISTAKO ERREGE.

Antzerkiaren egungo kanonak erabat puskatzen ditu Maskaradak: pertsonaia guztiak daude hasieratik bukaerara arte ikuslearen begi-bistan, ez dira (r)teloiaren atzean» ezkutatzen. Gidoilari gehienen gaixotasuna testuan hitz bat bera ere soberan ez izatea den bitartean, maskaradan elkarrizketak inprobisatuak dira gehienetan, eta erritmoa pertsonaiek eramaten dute, aldez aurretik segunduz segundu diseinatutako gidoiak baino gehiago: Kautereak oraintxe bururatu zaien gaiztakeriatan hasiko dira, pertzari ostikoka edo denak elkarren gainera botatzen, zertaz ari ziren hizketan ahaztuta. Buham Jauna ikusleoi hizketan ari zaigu, eztarriko zaina eten beharrean, baina bere lagunak xipoka hasi dira, ezpatekin elkar-joka gero, eta jada Buham Jauna ez dugu entzun ere egiten, arreta guztia borrokak eta orruek zurrupatu digute. Beltzek sortzen duten kaosa benetakoa da!
Kontraesana dirudi: egun telebista da gehien ikusten dugun showa, eta bideoklipen abiadan doazen ikuskizunak maite ditugu gehien, irudi bat bestearen atzean moztu eta itsatsi, moztu eta itsatsita egiten diren horiek; zineman film japoniarrekin lo hartzen dugu, elkarrizketak errealistegiak direlako aukeran: bi gizon kafea hartzen ari dira pantailan, eta ikusleok oso-osorik entzun behar dugu euren ordu erdiko elkarrizketa, (r)zer moduz?» agurretik hasita (r)bihar deituko dizut; zein da zure telefono zenbakia?» esaldiarekin bukatu arte. Pazientziarik gabekoak gara gaurko ikusleak, hitz gutxi eta oso beteak nahi ditugu, eta akzio batetik bestera azkar igarotzea hobe. Maskarada kontrako muturra da, eta anti-espektakularra dela eman dezake, baina hain justu lortzen du ikuslea (r)biba zuek!» ohiuka jartzea. Maskaradako pertsonaiak teatrero hutsak baitira, eta horixe da erakargarriena: inprobisazioak duen tarte zabala. Ikusleak momentua bizi du, herriko mutil ankerrek bapatean sortu duten eszena; oraintxe ahate bat lehertu dute eta lumaz estalita gaude denok, oraintxe Pitxuk hamargarren ubeldua egingo zuen ipurdian! Eta maskaradaren ari nagusia urteroko bera den arren, aurten herrian eta munduan gertatu direnak kontatzen dizkigute umorez: Kabalak, kautereen buruak, herriko trapu zikin guztiak bistaratu ditu, eta bat baino gehiago lotsagorritu da, jendearen algara artean. Eszena bakoitzaren ostean txorrotxak irteten dira, buruan kattagorria, kopla kantari; zorrotz asko ematen dituzte aholkuak, gazteek hobe dutela etxean gelditu, kalean hoztuz gero, sendatzen sei, zazpi, eta batzuetan bederatzi hilabete behar izaten baitira! Alboan zenuen laguna frontoi erdian ikusiko duzu laster, kautereek hanketatik tiraka arrastan eramanda. Publikoarekin bat egitea bada espektakuluen helburua, maskaradak berez du magia hori

Maskaradak: non eta noiz
Eskiulako Maskaradak Gamereko Maskaradak
Urtarrilaren 13an Eskiula/ Gamere
Urtarrilaren 20an Urdiñarbe
Urtarrilaren 27an Danixti/ Ligi-Atherei
Otsailaren 3an Iruri/ Barkoxe
Otsailaren 10ean Garindaine/ Altzai
Otsailren 17an Muskildi/ Atharratze
Otsailaren 24an Montori/ Arrokiaga
Martxoaren 3an Atharratze/ Altzürükü
Martxoaren 10ean Urdiñarbe/ Aloze
Martxoaren 17an Larraine
Martxoaren 23an Gotaine-Irabarne
Martxoaren 24an Zalgize
Martxoaren 31n Barkoxe/ Idauze
Apirilaren 7an Lakarri/ Santa Grazi
Apirilaren 17an Sohüta-Hoki


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude