LIBURUAK


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ZURA ETA HARRAK
Julen Garikanopeña
HIRIA
105 orrialde
11,72 euro


ZIENTZI FIKZIOZKO BI NARRAZIOK OSATUTAKO LIBURUA

Zientzi fikzioa lantzeko asmo sendoa du Julen Garikanopeñak, eta genero horretan orain arte egin duenaren lekukotza dugu "Zura eta Harrak", Hiria argitaletxearen bidez plazaratu duen liburua. Bi nobela laburrez osaturik dago. "Bizimotzak" izenburua du lehenak, non agintean daudenen arabera gaizkile dena bergizarteratzeko era berezia asmatu duten: presondegi-hiltegi batera eraman, herio krudela ezarri eta, akabo behintzat harena! Pozik asko bizi dira agintariak horrela, jakina, aurkari nabarmenik ez baitute, ia gasturik egin beharrik gabe gainera. Okerrena, ordea, beren bergizarteratzeko metodoa atzeratu gizarajo bati ezartzen diotenean gertatuko zaie: heriotza eman, ondo lurperatu eta handik zenbait egunetara laguntza eske deiadarka hasten denean. Bizirik dagoela ematen du, baina kasu horretan, beraiena litzateke errua... lotsagarri gelditu ezean, nola garbitu berriro? "Apar naparra" da bigarren narrazioa. Horko gizartean, ahanzte terapia ezartzen zaio gauzarik nimiñoenean aginteak dioenarekin bat ez datorrenari, eta berehala ahazten ditu oroimen txar guztiak, alegia eztabaidan jartzen zituen haiexek... nahiz bera nor den ere gogoratzeko gai ez izan.

OREKAN.
HERRI ETA HIZKUNTZEN EKOLOGIAZ
Xamar
PAMIELA
168 orrialde
23,44 euro


HIZKUNTZA OROREN BIZIA ETA GIZA BILAKAERA

Hamalau urte igaro dira jada, José María Sánchez Carrión "Txepetx" ikerlariak "Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperación del Euskera y teoría social de las lenguas" kaleratu zuenetik. Eta auziak berdintsu dirau, Xamarren ustez: gehienak ez ikusiarena egiten jarraitzen dutelako, batzuek interesik ez dutelako (edo kontrako interesak), eta beste batzuek informazio faltagatik. Azken hauei begira osatu du Xamarrek Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratu duen "Oreka. Herri eta Hizkuntzen ekologiaz" liburua, hizkuntza guztien gordailu -eta erantzule- den gizadia oreka bizigarrian garatu eta irauteko baldintzaz mintzo dena, hizkuntzaren biziarekin eta bizitzaren hizkuntzarekin zerikusia duten oinarri, gako, iritzi, joera eta gainerako guztiak bilduz, eta era erraz, erakargarri eta atseginean eskainiz.

HALAXE DIRA GAUZAK!
Garbiñe Salaberria
DESCLÉE DE BROUWER
61 orrialde
5,41 euro


GAZTETASUNAREN EZINEGONA ETA BELDURRAK

Xabier Mendiguren Bereziartuk euskaratu ditu "Halaxe dira gauzak!" liburuan bildurik agertzen diren Garbiñe Salaberriaren bost narrazioak: "Horixe bezain erraza", "Maitasuna kartara", "Hurbiltzen ari diren orduak", "Bere begiradatik salbo" eta "Jadanik gau itsua". Guztiak hamabost urte inguruko neska eta mutilak dauzkate protagonista, beren gogo sutsu, ezinegon eta beldurrekin. Eta egoera berezi horrek, ordura arte sekula egin izan ez dituztenak egitera bultzatuko ditu. Batek, eskuko zati bat galduko du gogoz, auzoko jaunxkilak gaina har ez diezaion. Bestea, elkarrekin irtetera lotu nahi duen mutilaren amarruan eroriko da, oharkabean. Ohean pixak alde egiten dion neska gaixoaren kasu gogorra dago gero. Eta maitasunaren lilurak edota hormonen gorakadak eraginda egin daitezkeenak eginda sufritzen dena.

NATURA
Gorka Salmeron Murgiondo
ONGARRI
111 orrialde
9,02 euro


GORKA SALMERON MURGIONDOREN AZKEN BILDUMA

Gorka Salmeron Murgiondoren azken argazki bilduma da "Natura", Ongarri argitaletxeak egungo euskal argazkilaritzari eskaintzen dion "Serie blanca" sailean plazaratu duen lana. Zuri-beltzean eta kamera mota ezberdinak erabiliaz aritu da Legazpin jaiotako argazkilari gazte hau "Natura"n agertzen diren irudiak jasotzerakoan. Eta Edorta Kortadik liburuaren hitzaurrean dioenaren arabera, berriz ere Legazpi inguruko paisaiaz maitemindu zaigu lan hau egiterakoan, pago eta haritzez, mendi hegal txiki eta bertako belazeez, elurretako giza oinatzez eta urruneko mendiez maitemindu; eta espazioaren sinplifikazio eta poetizazioak, bere arreta mikro eta makroklima jasotzera eraman du, detaile txikienak ere zainduta dituen paisaietan erreparatzera, bere fotografia preziosista eta sendoagoa bihurtuz.

KARRAMARRO UHARTEA. DIMITRI ETA SORGINA
Batzuen artean
TTARTTALO
34 orrialde
4,15 euro


KARRAMARRO UHARTEA: DIMITRI ETA SORGINA

Dimitri kapitaina eta bere lagun pirata ausartak, Karramarro uhartera bueltan datozen batean, itsaso izugarri zakar bati aurre egin beharrean izaten dira. Mendi baten neurriko olatuak altxatzen dira haien inguruan, Kain itsasontzia eta bertako guztiak arrisku larrian jarriz. Halako batean, urjauzi erraldoi batek hondoratzen ditu eta, nola ez dakitela, uharte zoragarri eta ezezagun batean esnatzen dira. Uharte horrek, tontor bat du, eta tontorrean jauregi eder bat ageri da. Harantz abiatzen dira piratak. Jauregiaren ate aurrean, emakume dotore bat daukate zain. Harrera ezin hobea egiten die eta bere laguntza osoa lortzen dute. Baina behin itsasontzia konpondu eta Karramarro uhartera itzultzeko prest direnean, bere uhartean gelditzeko eskatzen die andere horrek. Eta ezetz esaten diotenean, sorgin itsusi batean eraldatzen da.

ELIKATZETIK GASTRONOMIARA
Murgil Taldea
GAIAK
277 orrialde
13,82 euro


NOLA ELIKATZEN GINEN, NOLA ELIKATZEN GAREN

Gaiak argitaletxeak, bere Historia eta Gizartea sailean, plazaratu du Murgil Taldeak osaturiko "Elikatzetik gastronomiara. (Nola elikatzen ginen, nola elikatzen garen)" idazlana. Egileen asmoa, gaur egun, "ohituren macdonalizazioa" dela-eta, mendetan zehar garatutako gastronomi kultura arrisku bizian dagoenean, jateak beti izan duen eginkizun soziala aldarrikatzea da. Alegia, jatea ez dela elikatzea bakarrik, gizarte-ekintza garrantzitsu bat ere badela agerian uztea. Horretarako, atzera egiten dute, besteak beste aztertuz elikadura eta gizarte klaseak Errenazimentuan, espeziarien garrantzia, Ameriketatik Europara konkistatzaileek ekarri zituzten patata, tomatea, artoa, kakaoa eta abar elikagai berriek elikadura moldeetan eragin zuten iraultza, edari kolonialak eta azukrearen gorakada, produktu tropikalak...

EROSEN TXOKOA
Luis Elberdin
ASKABIDE
215 orrialde
15,63 euro


SEXU SENA KEZKARIK GABE ETA ONDO ASETZEKO

Askabidek, Oreretan bere egoitza duen Sexu Osasun Klinikak, kaleratu du "Erosen txokoa. Deseos, ardores, pasiones, amores y placeres" deritzan Luis Elberdinen liburu hau, non jasorik dauden sexuaren inguruan aditu honek "Gara" egunkarian argitaratu dituen artikulu guztiak. Gai asko dira aztertuak, eta ezin denak hemen aipatu, baina ziur egon bedi irakurlea "Erosen txokoan" aurkituko dituela sexuaz izan ditzakeen aurreiritzi gehientsuenak bazterrera uzteko arrazoiak, Luis Elberdinek berdin heltzen baitio bakarkako sexu plazerrari, koitorik gabe besteren bati eman diezaiokegun sexu gozamenari, zein beste horrekin batera eduki dezakegun sexu harremana atsegingarri izateko moduei. Sexu kontuetan garrantzitsuena, norberaren gorputza ezagutu, ondo pasa, segurtasunez jokatu eta plazerra lortu eta ematea delako.


Azkenak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude